Page 1

KIROLAREN GALA – ONDARROA

KIROL SARIAK - 2011

1


2011. URTEKO KIROLARIA -Emakumea-

Ondarroako Udala 2


Aurtengo saritua arraunlaria da 3


Arraun munduan murgildu aurretik beste hainbat kiroletan ere ibilitakoa da Nagore, besteak beste, urpean, atletismoan, eta abar. Adin horretan sarri gertatzen den bezala, koadrilako zenbait kiderekin batera joan zen estreinakoz ONDARROAKO ARRAUN ELKARTERA.

4


Esan bezala, 17 urte baino ez dituen Nagoren ibilbidea arraun munduan Ondarroan bertan hasi zen duela zazpi urte. Bere esanetan, inoiz ahaztuko ez dituen lau urte igaro zituen ONDARROAKO ARRAUN TALDEAN.


Ondarroan egin zen arraunlari, eta kirol alorrean ez ezik, alor pertsonalean ere asko bete omen zuen Nagore. Bizitza guztirako lagunak egin zituela azpimarratzen du.

6


ONDARROAKO ARRAUN ELKARTEAN bizi izandako esperientzia bere bizitzan ez duela ahaztuko dio Nagorek, eta ez du baztertzen, egunen batean, herrira itzultzeko aukera.

7


8


Garai hartan ENERITZ ALKORTA zuten entrenatzailea. Ondarroako nesken entrenatzea izateaz gain, Zumaiako arraunlaria ere bazenez, berarekin joateko aukera eman zien arraun munduan jarraitzekotan zeudenei.

9


ENERITZEN eskaintza onartuta, han joan ziren Zumaiara NAGORE OSORO eta JUNE ARANBARRI Ondarroako arraunlariak. Bigarren etapa berri bat hasi zen bientzat arraun munduan.

10


Hirugarren denboraldian murgilduta daude jadanik NAGORE eta JUNE. Ondarroan bateletan soilik aritu izan baziren ere, Zumaian, batelez gain, trainerila eta traineruan ere aritzen dira.

11


Ondarroan bezala, Zumaian ere patroi gisa aritzen da Nagore, bere ezaugarri fisikoak kontuan izanik, hori baitu postu aproposena. Lesio bat medio ENERITZEK arrauna utzi behar izan zuen, eta, egun, Nagorerekin batera, JUNEK jarraitzen du bakarrik arraunlari gisa Zumaian.

12


2011. urtean podiumera sarri igo baziren ere, ez zuten banderarik lortu, ez bateletan ezta traineriletan ere. Bai, aldiz, traineru estropadetan. Baionan lortu zuten aurreneko bandera.

13


Jarraian Gipuzkoa eta Euskotren ligetan sartu ziren buru belarri. Euskotren Ligan Santanderreko bandera irabazi zuten faboritoak ziren Galiziatarrak bi ehunenetara utzita.

14


15


Euskotren Liga horretan, beraiekin batera, beste sei ekipok parte hartu zuten: Galizia, Getaria-Tolosa, Orio, San Juan, Hondarribia, Bizkaia eta Zumaia, hain zuzen ere.

16


Gipuzkoako Ligan bi bandera lortu zituzten, bata, Getariakoa‌

17


‌ eta bigarrena, Oriokoa.

18


Gipuzkoako Ligan, berriz, Galiziatarrekin izan ezik, Euskotren ligan aritu ziren guztiekin lehiatu ziren, Bizkaitarrak barne.

19


Aipaturiko bi ligak bukatu ondoren, urteko erronka nagusienetarikoa izan zuten aurrean, Donostiako bandera, hain zuzen ere.

20


Printzipioz, lan txukun bat egitekotan joan ziren, Galizia eta Getaria-Tolosa traineruak, “aurretik� baitzebiltzan momentu hartan.

21


“Sorpresa� emateko gai ikusten ziren bai Nagore eta baita taldekideak ere, eta, izan ere, lehenengo asteburuan, garaipena lortu zuten, galiziarrak lau segundora utzi zituzten eta.

22


Benetako aste polita bezalako neketsua izan zen Nagorerentzat aste hura. Patroia izanik, zenbait komunikabide baitzituen atzetik. Bigarren asteburuan, aldiz, aurrea hartu zieten galiziarrek. Dena den, oso pozik geratu ziren egindakoarekin.

23


Aipaturiko emaitzak lortzeko, noski, ezinbestekoa da entrenamendu saio asko eta gogorrak egitea. Neguari dagokionez, aste barruan Ondarroan egiten dituzte Nagorek eta Junek lehorreko entrenamenduak. Asteburuetan, aldiz, Zumaira joan behar izaten dira uretako entrenamenduak egitera.

24


Uda garaian, aldiz, ez daukate denbora libre askorik, ea egunero joan behar izaten dira Zumaiara entrenatzera. Ondo be ondo ezagutzen dute jadanik Ondarroa eta Zumaia arteko ibilbidea: autobusez lehenik, Debara, eta trenez, jarraian, Zumaiara‌

25


Ez da berdina herrian bertan aritu edo kanpora joan beharra izatea, baina oso gustura dabil Nagore Zumaian. Etxekoa bezala tratatzen omen dute, eta honezkero lagun handiak egin dituela azpimarratzen du Nagorek.

26


Biziki eskertzen du Nagorek bere herrian, Ondarroan, alegia, gaur jasoko duen saria berari ematea, BAINA, ZERA AZPIMARRATU NAHI DU: behar bada, patroia izanagatik eman diotela berari saria, BAINA BERAK BESTE MEREZI DUELA TALDEKIDE ETA LAGUNA DEN JUNEK, ibilbide berdin berdina baitute biek.

27


2011. URTEKO KIROLARIA

-Emakumea-

-NAGORE OSORO-

28


Urteko kirolaria emakumezkoa nagore osoro  
Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you