Informazioa eta material zerrenda euskaraz

Page 1

Materialaren zerrenda

Udako kanpaldia 2017 Antolatzen du: KILIKI Elkarteak kilikiberria@gmail.com www.kiliki-elkartea.blogspot.com

Garrantzitsua: komenigarria da maleta haurrekin batera egitea, barruan zer daramaten eta non dagoen gauza bakoitza jakin dezaten. Eramaten diren gauza guztietan izena jarri, nahiz eta baliogabeko gauzak izan.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ordaintzeko epea: Azken eguna: 2017ko apirilak 25. Sartu beharreko dirua: 195 € (215 € Berriozarren erroldaturik ez daudenak). Kontu zenbakia (IBAN): ES88 3035 0198 65 1980019590 (Laboral Kutxa). Jarri beharreko azalpena: Inskribatuko den pertsonaren izena eta bi abizenak. Izena ematea. Dokumentazioa biltzea: Apirilak 27, osteguna, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Kulturgunean. Izena ematerakoan entregatu beharreko dokumentazioa (*): -

Inskripzio fitxa bi aldeetatik behar bezala beteta (orri bakar batean). Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia eguneratuta. N.A.N. izanez gero, horren fotokopia. Karneta neurriko argazki berria (EZ da beharrezkoa beste urteetan entregatu bada). Mediku agiria (alergiarik, gaixotasunik,… izatekotan).

Oharrak (*): - Aurten ez dira aurkeztu behar ez ordainagiria ez erroldatze-agiria (Kiliki elkarteak bi gauza hauek egiaztatuko ditu bere kabuz). - Ez da onartuko dokumentazio osoa ez duen inskripziorik. - Ordaindutako dirua ez da inoiz itzuliko.

Janztekoa: ● Azpiko arropa eta galtzerdiak egun bakoitzarako. ● Kamisetak, egun bakoitzarako. ● 2 txandal. ● Praka motzak. ● Kiroletako oinetakoak (plaieroak). ● Bisera bat. ● Berokiren bat, gauarako. ● Udako txubaskeroa. ● Lozakua. ● Udako pijama.

● ● ● ●

Beste batzuk: Kantinplora. Linterna. Eguneroko motxila txikia. Arropa zikinarako poltsak.

Komunerako: ● Dutxarako eskuoihala eta beste bat txikiagoa eskuetarako. ● Komunerako poltsa: hortzetako eskuila, hortzetako pasta, eguzkirako krema, orrazia,… ● Dutxarako xaboia eta txanpu. ● Dutxarako txankletak (uretarako erabiltzen diren berberak izan daitezke).

Uretarako: ● Bainu-jantziak. ● Uretarako oinetakoak: txankleta lotutak (belkro, hebilla,…) ● Bainugunerako eskuoihala. ● Uretarako kamiseta bat, txalekoak eragin ditzakeen urratuak saihesteko.

Gurasoei informazioa emateko bilera: Ekainak 14, asteazkena, 18:00etan Kulturgunean. ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Irteera: Abuztuaren 21ean, Astelehena, 9.00etan Lantzeluze parkean Etorrera: Abuztuaren 27an, Igandea, 13.00ean Lantzeluze parkean

Eskuragarri eramateko: ● MEDIKAMENDUren bat hartzen badu, begiraleari eman irteerako egunean. ● Lehen egunerako hamarretakoa.

● Ez dute dirurik beharko. ● Ez eraman aparatu elektronikorik. ● Ez eraman balio handiko gauzarik.

TELEFONOAK KANPALDIAN: (deitu SOILIK larrialdi kasuetan) Ritxar: 626918001 Zuhatzako uhartea (SOILIK mugikorraren bidez lortu ez bada hitz egiten): 945 299914

OHARRA: Kanpalditik itzulitakoan, Kiliki Elkarteak astebete batez gordeko du “galdutako gauzak” kutxan egon daitekeen arropa eta materiala. Aste horretan zehar posta elektronikoaren bidez kontaktuan jarri ahalko zarete zerbaiten falta nabarituko bazenute. Astebete hori pasa eta gero “galdutako gauzak” horien beharra izan dezakeen entitate batera eramango dira.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.