Informazioa eta materialaren zerrenda

Page 1

Materialaren zerrenda

Udako kanpaldia 2018 Antolatzen du: KILIKI Elkarteak kilikiberria@gmail.com www.kiliki-elkartea.blogspot.com

Garrantzitsua: komenigarria da maleta haurrekin batera egitea, barruan zer daramaten eta non dagoen gauza bakoitza jakin dezaten. Eramaten diren gauza guztietan izena jarri, nahiz eta baliogabeko gauzak izan.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ordaintzeko epea: Azken eguna: 2018ko maiatzak 2. Sartu beharreko dirua: 195 € (Lehen Hezkuntza)

65 € (DBH)

Kontu zenbakia (IBAN): ES88 3035 0198 65 1980019590 (Laboral Kutxa). Jarri beharreko azalpena: Inskribatuko den pertsonaren izena eta bi abizenak. Izena ematea. Dokumentazioa biltzea: Maiatzak 3, ostegunarekin, 12:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara, Kulturgunean. Izena ematerakoan entregatu beharreko dokumentazioa: -

Inskripzio fitxa behar bezala beteta, bi aldeak orri bakar batean inprimaturik. Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia eguneratuta. N.A.N.a izanez gero, horren fotokopia. Karneta neurriko argazki berria (EZ da beharrezkoa beste urteetan entregatu bada). Mendialdea Ikastetxeak edo Berriozarko Institutuak eginiko agiria, haurra matrikulatuta dagoen ikasturtea adierazten duena (SOILIK Berriozarren erroldaturik ez daudenentzat). Mediku agiria (alergiarik, gaixotasunik,… izatekotan). DERRIGORREZKOA elikadura berezia izatera behartzen duen kasuan.

* Ez da onartuko dokumentazio osoa ez duen inskripziorik. * Ez da aurkeztu behar ez ordainagiria ez erroldatze-agiria (Kiliki elkarteak bi gauza hauek egiaztatuko ditu bere kabuz).

Janztekoa: ● Azpiko arropa eta galtzerdiak egun bakoitzarako. ● Kamisetak, egun bakoitzarako. ● 2 txandal. ● Praka motzak. ● Kiroletako oinetakoak (plaieroak). ● Bisera bat. ● Berokiren bat, gauarako. ● Udako txubaskeroa. ● Lozakua. ● Udako pijama.

● ● ● ●

Beste batzuk: Kantinplora. Linterna. Eguneroko motxila txikia. Arropa zikinarako poltsak.

Komunerako: ● Dutxarako eskuoihala eta beste bat txikiagoa eskuetarako. ● Komunerako poltsa: hortzetako eskuila, hortzetako pasta, eguzkirako krema, orrazia,… ● Dutxarako xaboia eta txanpu. ● Dutxarako txankletak (uretarako erabiltzen diren berberak izan daitezke).

Uretarako: ● Bainu-jantziak. ● Uretarako oinetakoak: txankleta lotutak (belkro, hebilla,…) ● Bainugunerako eskuoihala. ● Uretarako kamiseta bat, txalekoak eragin ditzakeen urratuak saihesteko.

Gurasoei informazioa emateko bilera: Ekainak 19, asteartearekin, Kulturgunean.

18:30ean 19:15ean

Lehen Hezkuntzako txanda D.B.H.ko txanda

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

DBHko txanda:

Irteera: Abuztuaren 18an, Larunbata, 9.00etan Lantzeluzen Etorrera: Abuztuaren 20an, Astelehena, 11.00etan Lantzeluzen

LHko txanda:

Irteera: Abuztuaren 20an, Astelehena, 11.30ean Lantzeluzen

Eskuragarri eramateko: ● MEDIKAMENDUren bat hartzen badu, begiraleari eman irteerako egunean. ● Lehen egunerako hamarretakoa (DBHko taldea soilik).

● Ez dute dirurik beharko. ● Ez eraman aparatu elektronikorik. ● Ez eraman balio handiko gauzarik.

Etorrera: Abuztuaren 26an, Igandea, 13.00etan Lantzeluzen ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

TELEFONOAK KANPALDIAN: (deitu SOILIK larrialdi kasuetan) Ritxar: 626918001 Zuhatzako uhartea (SOILIK mugikorraren bidez lortu ez bada hitz egiten): 945 299914

OHARRA: Kanpalditik itzulitakoan, Kiliki Elkarteak bi aste osoz gordeko du “galdutako gauzak” kutxan egon daitekeen arropa eta materiala. Bi aste horietan zehar kontaktuan jarri ahalko zarete gurekin zerbaiten falta nabarituko bazenute. Epe hori pasa ondoren, gera daitezkeen gauza guztiak beharra izan dezakeen entitate batera eramango dira.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.