Banatzeko orria eusk

Page 1

UDAKO KANPALDIAK 2018 Lekua: Zuhatza Uhartea Antolatzailea: Kiliki Elkartea

www.kiliki-elkartea.blogspot.com 1. txanda (D.B.H.) Adina: D.B.H.ko 1.-4. maila bitarte Datak: Abuztuaren 18tik 20ra Prezioa: 65 â‚Ź

2. txanda (Lehen Hezkuntza) Adina: L.H.ko 1.-6. maila bitarte Datak: Abuztuaren 20tik 26ra Prezioa: 195 â‚Ź

AURRETIKO IZEN-EMATEA Ondorengo bi eratako batez egin beharko da aurretiko izen-ematea: > Interneten bidez: Apirilaren 9tik 17ra: Elkartearen blogean adieraziko diren pausuak jarraituz > Aurrez aurre: Apirilak 18: Berriozarko Kulturgunean Goizez: 12:30etatik 14:30etara Arratsaldez: 17:00etatik 19:00etara Leku-kopuru mugatua: Txanda bakoitzean 42 plaza eskainiko dira, 4 talde ezberdinetan banatuak, adinaren eta hizkuntzaren arabera: 2. txanda (Lehen Hezkuntza) 1. txanda (D.B.H.) Taldea Hizkuntza Adinak Taldea Hizkuntza Adinak A Euskera (D.B.H.ko 1. eta 2.) A Euskera (L.H.ko 1., 2. eta 3.) B Euskera (D.B.H.ko 3. eta 4.) B Euskera (L.H.ko 4., 5. eta 6.) C Gaztelera (D.B.H.ko 1. eta 2.) C Gaztelera (L.H.ko 1., 2. eta 3.) D Gaztelera (D.B.H.ko 3. eta 4.) D Gaztelera (L.H.ko 4., 5. eta 6.) Talde batekin aurrera jarraitu ahal izateko, 6 pertsonako gutxieneko kopurua eskatuko da berean. Horretaz gain, txanda hori kontuan hartuta, 12 pertsonako gutxieneko kopurua eskatuko da talde horretako hizkuntzan. Berriozarren erroldatuta dauden haurrek edo Berriozarren kokaturiko hezkuntza-zentroetan ikasten dutenek lehentasuna izanen dute. Bi baldintza hauetakoren bat betetzen ez dutenek aukera ere izanen dute plazarik sobera egotekotan. Edozein kasutan, beharrezkoa da aurretiko izen-ematea egitea aipatutako datan. Haur bakoitzak bere adinari dagozkion bi taldeetako batean soilik eman ahal izanen du izena (euskara edo gaztelera). Hala ere, elebidunei beste taldean ere izena emateko aukera emango zaie, bigarren aukera bezala, badaezpada ere beste talde horretan plaza librerik geratu balitz. Haur bakoitzari zozketarako zenbaki bana esleituko zaio. Zenbakia pertsonala izanen da, ez da posible izango pertsona bat baino gehiagoko izen-ematea egitea zenbaki berberarekin. Interneten bidez egindako aurreinskripzioetan, esleitutako zenbakia mezu baten bidez bidaliko da Apirilaren 18a baino lehenago. Aurrez aurre egindako aurreinskripzioetan, esleitutako zenbakia zuzenean komunikatuko da. HAUTAKETA MODUA Hautaketa zozketaren bidez eginen da izena eman dutenen artean eta zozketa bana eginen da talde bakoitzeko (8 zozketa). Zozketa egitera orduko, jakinaraziko da talde bakoitzean eskeiniko den plazen kopurua. Zozketa bakoitzean zenbaki bat aterako da eta zenbaki horrek aginduko du hautatuen hasiera, talde bakoitzeko kopuru osoa bete arte. Plazarik lortu ez dutenak itxaron zerrenda batean geldituko dira. Zozketa publikoa izanen da eta Apirilaren 25ean eginen da, 18:00etan Berriozarko Kulturgunean. Zozketaren emaitza elkartearen blogean argitaratuko da eta aurreinskripzioa egin duten guztiei jakinaraziko zaie. IZEN-EMATEA Plaza lortu dutenek bete behar duten dokumentazioa zozketan bertan banatuko da. Posta elektronikoz ere bidaliko zaie plazadun guztiei eta elkartearen blogetik deskargatzeko eskuragarri egongo da. Kuota osoa ordaintzeko epea zabalduko da, Maiatzaren 2an amaituko dena. Kuota ordaintzeak plazaren onarpena dakar berekin. Dena den, plaza lortu duen batek plazari uko egitea erabakitzen badu, lehenbailehen abisatzea eskatzen dugu, zerrendan dagoen hurrengo pertsonari eskeini ahal izateko. Ordaindutako dirua ez da itzuliko. Dokumentazio bilketa:

Maiatzak 3

Goizez: 12:30etatik 14:30etara Arratsaldez: 17:00etatik 19:00etara Berriozarko Kulturgunean.

Plaza ziurtatzeko, dokumentazio osoa entregatu beharko da aipatutako datan. Betebehar honi huts egiteak plaza galtzea suposatuko du. Antolakundeak argituko ditu deialdi honetatik sor litezkeen interpretazio edota aplikazio zalantzak. Kiliki Elkarteak beretzat gordetzen du garrantzizko egoera batengatik ekintza gelditzeko eskubidea, baita bertan behera uztekoa ere, interesdunei jakinarazi eta ordurako ordaindutako diruaren deboluzioa egin ondoren. Kasu honetarako ez da kalte-galerengatik ordainketarik erreklamatzeko aukerarik egongo.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.