Banatzeko orria eusk

Page 1

ZUHATZA 2017 UDAKO KANPALDIA INFORMAZIO OROKORRA Lekua: Zuhatza Uhartea Datak: Abuztuaren 21etik 27ra Adina: Lehen Hezkuntzako 1. - 6. maila bitarte Prezioa: 195 â‚Ź Berriozarren erroldatuentzat (215 â‚Ź ez erroldatuentzat) Antolatzailea: Kiliki Elkartea AURRETIKO IZEN-EMATEA Ondorengo bi eratako batez egin beharko da: > Interneten bidez: Apirilaren 1etik 9ra: Elkartearen blogean adieraziko diren pausuak jarraituz: www.kiliki-elkartea.blogspot.com > Aurrez aurre: Apirilak 10: Berriozarko Kulturgunean Goizez: 12:00etatik 14:00etara Arratsaldez: 17:00etatik 19:00etara Leku-kopuru mugatua 42 plaza eskainiko dira, 4 talde ezberdinetan banatuak, adinaren eta hizkuntzaren arabera: Taldea Hizkuntza Adinak Plaza kopurua Taldea Hizkuntza Adinak Plaza kopurua C Gaztelera (1., 2. eta 3.) 6 A Euskera (1., 2. eta 3.) 12 D Gaztelera (4., 5. eta 6.) 12 B Euskera (4., 5. eta 6.) 12 Talde batekin aurrera jarraitu ahal izateko, 6 pertsonako gutxieneko kopurua eskatuko da berean. Gainera, 12 pertsonako gutxieneko kopurua eskatuko da talde horretako hizkuntzan. Berriozarren erroldatuta dauden haurrek lehentasuna izanen dute, baina bertan erroldatuta ez daudenek aukera ere izanen dute plazarik sobera egotekotan. Edozein kasutan, beharrezkoa da aurretiko izen-ematea egitea aipatutako datan. Haur bakoitzak talde bakar batean soilik eman ahal izanen du izena (euskara edo gaztelera). Hala ere, elebidunei beste hizkuntzeko zerrendan ere izena emateko aukera emanen zaie, bigarren aukeraz, talde horretan soberako plazarik egotearen kasurako. Haur bakoitzari zozketarako zenbaki bana esleituko zaio. Zenbakia pertsonala izanen da, ez da posible izango pertsona bat baino gehiagoko izen-ematea egitea zenbaki berberarekin. Interneten bidez egindako aurreinskripzioetan, esleitutako zenbakia mezu baten bidez bidaliko da Apirilaren 10a baino lehenago. Aurrez aurre egindako aurreinskripzioetan, esleitutako zenbakia zuzenean komunikatuko da. HAUTAKETA MODUA Hautaketa zozketaren bidez eginen da izena eman dutenen artean eta zozketa bana eginen da talde bakoitzeko (4 zozketa). Zozketaren momentuan zenbaki bat aterako da eta zenbaki horrek aginduko du hautatuen hasiera, talde bakoitzeko kopuru osoa bete arte. Zozketa publikoa izanen da eta Apirilaren 11n eginen da, 18:00etan Berriozarko Kulturgunean. Zozketan ateratako zenbakiak elkartearen blogean argitaratuko dira: www.kiliki-elkartea.blogspot.com Gainera, izena eman duten guztiei egun berean jakinaraziko zaie e-mailaren edota whatsapparen bidez. BEHARREZKOA IZANEN DA PLAZADUNEK PLAZA ONARTZEA E-MAILARI EDO WHATSAPPARI ERANTZUNEZ APIRILAREN 15A BAINO LEHEN. EGITEN EZ BADA, LORTUTAKO PLAZA GALDUKO DA ETA ZERRENDAKO HURRENGOARI ESKAINIKO ZAIO. IZEN-EMATEA Bete beharreko dokumentazioa (plaza lortu eta onartu dutenek soilik) zozketaren egunean bertan eskuragarri izanen da, posta elektronikoan atxikituko da eta elkarteko blogetik deskargatu ahal izanen da: www.kiliki-elkartea.blogspot.com Plaza onartuz gero, kuota osoa ordaintzeko epea hasiko da, Apirilaren 25ean amaituko dena. Kuotaren dirua ez da itzuliko. Dokumentazio bilketa: Apirilak 27 Goizez: 12:00etatik 14:00etara Arratsaldez: 17:00etatik 19:00etara Berriozarko Kulturgunean. Plaza ziurtatzeko, dokumentazio osoa entregatu beharko da aipatutako datan. Betebehar honi huts egiteak plaza galtzea suposatuko du. Antolakundeak argituko ditu deialdi honetatik sor litezkeen interpretazio edota aplikazio zalantzak. Kiliki Elkarteak beretzat gordetzen du garrantzizko egoera batengatik ekintza gelditzeko eskubidea, baita bertan behera uztekoa ere, interesdunei jakinarazi eta ordurako ordaindutako diruaren deboluzioa egin ondoren. Kasu honetarako ez da kalte-galerengatik ordainketarik erreklamatzeko aukerarik egongo.

www.kiliki-elkartea.blogspot.com


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.