Entzun Iparralde

Page 1


Lehenengo konpasak

“El vasco es pobre en imaginación artística, no en sentimiento; son cosas distintas. Siente, pero no sabe expresar; tiene la materia, la forma se le escapa. Así es que de las artes es más apto para aquella que exige más sentimiento, menos imaginación: la música” Miguel de Unamuno. Espíritu de la raza vasca. 1887an emandako hitzaldia. Ob. Comp. Afrodísio Aguado S.A. (Madril, 1958)

Erdi Aroan emango diogu hasiera euskal musikaren historiari buruzko ibilbide honi. Hori bai, badira, lehenago ere, Euskal Herrian aurkitutako Historiaurreko bi arrasto. Alde batetik, Jose Antonio Arana Martijak dio 1895 urtean Isturitz-eko Passemard kobazuloan “un hueso de ave con tres agujeros” aurkitu zela, Goi Paleolitoko lehen garaikoa. Bestalde, Jose Miguel de Barandiaranek berak Foruako Atxeta kobazuloan “un cuerno de ciervo (base) con tres pitones” deskubritu zuen, antza denez Brontze Aroa baino lehenagokoa. Eta musika-tresnetaz ari bagara, gurea dena aipatzea ezinbestekoa da: ahotsa. Ahots-musika da, izan ere, Erdi Aroko protagonista, bai arlo erlijiosoan (kantu gregorianoa) zein profanoan ere (giro aristokratikoetan sortutako trobadoreen musika). Aurrekoen bilakaeraren ondorioz sortu zen, garai honen amaieran, musika polifonikoa, hau da, hainbat ahotsentzat idatzia. Ezagunak dira orduko kantu herrrikoiak, epikoak eta gesta-kantak. Asko dira XVI. mendeko polifonista euskaldunak. Bada ere euskal organogile eta organisten lana aintzat hartu zen unea. Hori bai, azken hauen ospea XVII. mendeko barrokoaren iritsierarekin gertatuko zen. Hori izan zen ere akonpainamendurako musika-tresnei garrantzia eman zitzaien garaia. Urte haietan, 1629an hain zuzen ere, Baionako katedraleko musika kapera arautu zen Henri de Bethune gotzainari esker. Dena den, lehen abesbatza ez zen 1646ra arte sortu, Jean d’Olce gotzainaren eskutik.

Entzun Iparralde | Suena Iparralde


XVIII eta XIX mendeak XVIII. mendean barna abiatzen gara, barrokoaren sorkuntza garaia, baita Euskalerriaren Adiskideen Elkartearena ere (1765). Musika herrikoia eta jasoa bat egiten hasten dira; gero eta gehiago dira musikariek erabiltzen dituzten herri doinuak. Abesti herrikoien artean nabarmengarriak dira gabon-kantak, besteak beste. Horien adibide dugu Joanes Etxeberri Ziburukoaren Noelac eta bertze kanta espiritual berriak (1631) lana. Mende honetakoak dira pastoralen lehenengo testigantzak. Zuberoan abesten ziren batez ere eta hurrengo mendeko antzerki musikatuaren aitzindariak izan ziren. Bestalde, mende honetako kantutegi frantses herrikoiaren baitan “la brunette” eta “erromantzea” generoak nabarmentzen dira. Mota ezberdinetako kantuak aro honetakoak, Frantziako gortera ere iritsi zirenak. 1783an hain zuzen ere, Ustaritzen jaiotako Pierre Garat tenoreak, “Frantziako Orfeoa” izengoitiaz ezaguna, euskal kantu herrikoi batzuk abestu zizkion Maria Antonieta erreginari (Aitarik ez dut edo Mendian zoin den eder). XIX. mendean erromantizismoa iritsi zen eta, horrekin batera, musika-tresna bakarlarien aldarrikapena. Horrek Orthez-en jaiotako Francis Planté Iza bezalako musikariak ezagutzera eman zituen. Aldi berean barrokoan sortu zen gai herrikoiekiko interesari eutsi zitzaion ere. Bestalde, nabarmengarria izan zen Antoine d’Abbadie bere Lore Jokoekin egin zuen ahalegina (lehenengoa Urruñan osaptu zen 1852 urtean), baita Sarara bizitzera joan zen Wentworth Webster apaiz ingelesaren lana ere. Txapelketak eta gorteko doinuez haratago, 1863 urtean trikitixa iritsi zen Euskal Herrira, burdinbidean lan egitera Piamontetik etorriak ziren langileen eskutik. Euskal kultura herrikoian betirako txertatuko zen musika-tresna hau. Urte hauetan zehar asko dira argitaratu ziren lanak. Nabarmengarriak dira Iparraldearekin nolabaiteko lotura duten hurrengo hauek: Julien Vinson-en Le folklore du Pays Basque (1883), Joseph Augustin Chao zuberotarraren hainbat argitalpen edo Francisque Michelen Le Pays Basque, sa population, sa langue, ses moeurs, sa litterature et sa musique (1857) liburua. Euskal kantuaren lehen antologia, Souvenirs des Pyrénées (1869), Julie Adrienne Carricaburuk egin zuen (ezkonduta Mme. Villéhelio zena). Beranduago hurrengo lan hauek argitaratu ziren: Jean Dominique Julian Sallaberry-ren Chants Populaires du Pays Basque (1870), Charles Bordesen hainbat argitalpen (Uskal noelen lilia, 1897; Dix cantiques populaires basques en dialecte souletin eta Douze chansons amoureuses du Pays Basque Français, 1898; edo La musique populaire des basques, 1899) edo S. Hiriart apaizaren Euskaldun Eliza Kantuak (1906) bilduma.

Entzun Iparralde | Suena Iparralde


XX. mendea. Decrescendo Erromantizismoak Europako musikari eman zion bultzadak, euskal musikariak Erroma, Alemania edo Pariseko kontserbatorioetan ikastera animatu zituen. Charles Bordes zen haietako bat. Bere lanetako batzuek euskal giroa islatzen zuten, hala nola, Rapsodie basque (1890), Euskal Herria (1891), Suite basque (1901) edo amaitu gabe utzi zuen Les trois vagues opera. Eta operaz ari bagara, Paul Vidal gogora datorkigu. Hark estreinatu zuen 1895 urtean Parisen Guernica opera. Bordesen garaikoa izan zen ere Gabriel Pierné organo-jolea eta orkestazuzendaria, zeinek 1909 urtean Ramuntxo opera estreinatu zuen hiriburu frantseseko Odeonen. Hiri horretan bertan baina Opera Chican estreinatu zuen Jean Nogues konpositoreak Chiquito opera. 1909an ere Charles Colin Maitena opera estreinatu zuen Bilbon. Konpositoreez gain, operak interprete bikainak izan zituen, besteak beste, aipatutako Garat edo Guillaume Cazenave. XX. mendeko hastapenetan gaude, musika ikasi eta gozatzeko garaia José María Usandizaga, Jesús Guridi edo Maurice Ravel lapurtarraren eskutik. Hori bai, Munduko bi Gerrek eta Espainiako Guda Zibilak euskal kulturaren ilusioa eta berpizte hori erabat eten zuten. 1951 urtean antzematen da garai ilun horren amaiera, Nemesio Etxanizek argitaratutako Kantakantari kantutegiarekin. Hori bai, euskal kantu modernoaren “aita” Michel Labegerie abeslari lapurtarra izan zen. Zortzi abesti besterik ez zituen grabatu bi diskatan, baina lan horiek (Astoa balaan, Gazteri berria, Aurtxo aurtxoa, Primaderako liliak, Gazte eskualdunaren kantua…) mugaren bi aldetan zabaldu ziren. Horrela azaltzen zuen Ez dok Amairu taldeko Xabier Letek:

“Labegerieren diskoek, batez ere lehenak, izugarrizko garrantzia izan zuten euskal kanta herrikoiaren estilo aldaketan: gitarra soilez lagunduriko kantak baitziren, ahots partikular bezain apal eta arruntaz kantaturikoak, molde komertzialei zegozkien amaneramendu eta sofistikazio guztietatik urruti”. Iturria: Eskisabel, Jon. Euskal kantagintza : pop, rock, folk. Donostia: Etxepare Euskal Institutua, 2012.

Entzun Iparralde | Suena Iparralde


Euskal Kantagintza Berria Ez dok Amairu taldeak, Labegeriek hasitako Euskal Kantagintza Berria haren bidea jarraitu zuen. 1965eko udazkenean Zarautzen sortua, diziplina ezberdinetako artistek osatzen zuten: abeslariak eta musikariak, idazleak, artistak eta dantzariak. Izena Jorge Oteizak proposatu zuen Resurreción María de Azkuek jasotako San Martinen estutasuna ipuinean oinarrituta. Ipuin honek horrela amaitzen zuen istorioa: "Ez dok amairu", hau da, ez dago sorginkeririk edo, beste modu batean esanda, hamahiru zenbakiaren sorginkeria hautsi da. Jexux Artze Benito Lertxundi

Jose Anton Artze Bitoriano Gandiaga

Néstor Basterretxea Mikel Laboa

Lourdes Iriondo

Nemesio Etxaniz

Joxe Mari Iriondo

Michel Labeguerie

Oskarbi Jorge Oteiza

Xabier Lete

José Ángel Irigarai Julen Lekuona Antton Valverde

Beraiekin batera beste artista batzuk ere abestu ahal izan zuten. Horien artean, Eñaut Etxamendi (Nafarroa Beherea, 1935). Frantziako chanson eta Kataluniako nova canço mugimenduak izan ziren taldearen inspirazioa, euren helburua euskal kantutegi tradizionala abesti berriekin eguneratzea zelarik. Hala azaltzen zuen Julen Lekuonak: “El espíritu de Ez dok 13 pasaba por la creación de un nuevo movimiento vasco; no sólo un espectáculo sino una forma de vida” (Iturria: Letamendia, Juan Antonio “Protest song”. Julen Lekuonari egindako elkarrizketa. Zeruko Argia, 202 zbk., 1967-01-08). Izugarrizko arrakasta izan zuten. Izan ere, 60 hamarkadan euskal kultura berpiztu egin zen. Hori bai, Ez dok Amairu taldea 1972 urtean desegin zen eta, taldekieek euren bidea jarraitu zuten. Izan ere, XIX. mendeko kantu polifonikoek indarra galdu zuten, kantautoreen irudia zabalduz. Talde honen eraginaren ondorioz sortu ziren hurrengo bi ekimenak: Zazpiribai taldea eta Ikimilikiliklik ikuskizuna.

Entzun Iparralde | Suena Iparralde


Musika, aldarrikapenak eta RRV

70 hamarkadak testuinguru politiko eta kultural berria ekarri zuen. Herrietako plaza eta frontoiak aldarrikapen eta festa izaerako kontzertuen eszenatoki bihurtu ziren, Akelarre, Egan, Minxoriak, Joselu Anayak, Drindots, Lisker, Trakets, Basakabi, Inguma, Berakaitz edo Arkaitz bezalako taldeekin. Inflexio-puntu bat izan zen Herri Irratiak Donostiako Anoeta belodromoan 1976ko martxoak 27an antolatu zuen 4 orduak euskaraz ekitaldia. Bertan abestu zuten Artze anaiek, Jean Mixel Bedaxagar, Lourdes Iriondo, Gorka Knorr, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Gontzal Mendibil, besteak beste. Jaialdi hauen beherakadak hamarkada honen amaieran, folk eta rock estiloko lehen taldeei egin zien leku (Itoiz, Izukaitz, Haizea, Oskorri‌). Bidasoaren beste aldera nazioarteko erritmo eta doinuak iristen hasi ziren. Izan ere, Anje Duhalde izan zen euskal rockaren sustatzaile nagusienetako bat. Mixel Ducaurekin batera El Fuego taldea sortu zuen, Errobi, euskal rockaren lehen taldea izango zena sortu aurretik. Ordurako Niko Etxart zuberotarrak Euskal rock n’roll poema idatzia zuen Parisen. 60 eta 70 hamarkadan beste talde batzuk sortu ziren Iparralden: Guk (1968), Etxamendi eta Larralde (1967) edo Errobi (1973). Mugaren beste aldeko lehen rock taldeak Francoren heriotzaren ondoren sortu ziren. Orduan entzun ahal ziren Itoiz, Enbor, Lisker, Magdalena, Sakre, Koska edo Zen. Horietako gehienak, Itoiz izan ezik, 80. hamarkadan desagertu ziren. Ondoren, Euskal Rock Erradikalaren lehen ordezkariak izango ziren taldeak sortu ziren: Kortatu, Barricada edo Hertzainak, Zarama, Eskorbuto, La Polla Records, Baldin Bada, Tijuana in Blue, Kortatu (gero Negu Gorriak), Cicatriz, MCD... Mugimendu honen ezaugarri nagusiak, sistemaren kontrako ideologia eta estamentu ezberdinekiko kritika izan ziren, nahiz eta talde bakoitzak bere izaera propioa garatu: kritika soziala La Polla Records-en kasuan, Kortaturen gai nazionalaren aldarrikapena edo Hertzainak taldearen situazionismoa, besteak beste.

Entzun Iparralde | Suena Iparralde


XXI. mendea. Aniztasunaren aberastasuna 90. hamarkadatik aurrera bai protesta kantuak baita musika “gogorrena” ere indarra galtzen hasi ziren, beste talde berri batzuen alde. Hauek, euskaraz zein gazteleraz, euskal musika mugaz gaindi zabaldu zuten. Hor ditugu Mocedades, Etsaiak, Oreka TX, Kalakan, La Oreja de Van Gogh edo Alex Ubago beste askoren artean eta oso garai desberdinetan. Baditugu ere euskal poparen ereduak: Maixa eta Ixiar, Alaitz eta Maider, Iker eta Larraitz, Gozategi, Urtz…, baita folketik gertuago dauden beste batzuk ere, Sorotan Bele, esate baterako. Aipatutako talde eta artistetako batzuk, beste batzuekin batera, euskal musika eta tresna tradizionalak (trikitixa edo txalaparta adibidez) beste estiloekin nahasi zituzten. Hori da, hain zuzen ere, Kepa Junkera edo Kalakan taldearen kasua. Nabarmena da ere mugaz gaindiko musika taldeen elkaelana: Irungo Les Mecaniciens edo Mixel Ducauren Zaldibobo proiektua esate baterako. Ezin ahaztu ere beste genero batzuk. Musikari arrakastatsuak (Thomas Ospital organo-jolea), ibilbide luzeko abesbatzak (Iparralden Fédération des choeurs du Pays-Basque. IAE da bere ordezkaria), kantautoreak (Anne Etchegoyen, Nahia Zubeldia, Mattin Lerissa, Maialen Errotabehere edo Amaia Riouspeyrous) edo gure bertsolariak (Sustrai Colina, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Joanes Etxebarria, Ekhi Erremundegi, Pantxika Solorzano Miren Artetxe edo Maiana Irigoyen), besteren artean. 2011n Iparraldeko kantugintzaren aintzina, oraina eta etorkizuna elkartu ziren Baionatik Bilbora izen bereko diska eta kontzertuan. Bertan zeuden Etxamendi eta Larralde, Naia Robles, Erramun Martikorena, Pantxoa eta Peio, Niko Etxart, Anje Duhalde, Errobi, Bidaia, Maialen Errotabehere, Kantiruki, Kalakan, Jean Mixel Bedaxagar, Beñat Achiary, Mixel Labeguérie, Mixel Arotze, Aritzak, Maddi Oihenart, Pier Paul Berzaitz / Guk Taldea, Jean Bordaxar, Isabelle Jaury eta Amaren alabak.

Ez daude diren guztiak, baina dira dauden guztiak. EKE, Euskal Kultur Erakundearen gunean, euskal kultur eragileen direktorioa aurki dezakezue eta, bertan, musikariak. Bisitatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Entzun Iparralde | Suena Iparralde


Erreferentziak Testu hau lantzeko kontsultatu diren iturri nagusiak hauek dira:: 

Ipar Euskal Herriko abeslarien zerrenda. Wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ipar_Euskal_Herriko_abeslarien_zerrenda [Kontsulta data: 2019ko martxoak 22]

Arana Martija, José Antonio. Historia de la Música en Euskal Herria. Auñamendi Entziklopedia: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/historia-de-la-musica-eneuskal-herria/ar-79408/ [Kontsulta data: 2019ko martxoak 22]

Música y canción vascas. Euskal Kultur Erakundea: https://www.eke.eus/es/kultura/musica-y-cancion-vascas [Kontsulta data: 2019ko martxoak 22]

Historia. Badok: http://www.badok.eus/historia/ [Kontsulta data: 2019ko martxoak 22]

Eskisabel Urtuzaga, Jon. Euskal kantagintza; pop, rock, folk, La canción vasca: pop, rock, folk. Donostia: Etxepare Euskal Institutua, 2012. https://www.etxepare.eus/media/uploads/publicaciones/euskal_kantagintza_pop_roc k_folk.pdf [Kontsulta data: 2019ko martxoak 22]

Euskal Herriko musika. Wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_musika [Kontsulta data: 2019ko martxoak 22]

Euskal Herriko musika garaikidea. Wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_musika_garaikidea [Kontsulta data: 2019ko martxoak 22]

Honetaz gain, ikus ezazu KM Liburutegian gai honen inguruan prestatu dugu dokumentu zerrenda: Entzun Iparralde – Suena Iparralde. Abiapuntua besterik ez da hau…

Entzun Iparralde | Suena Iparralde



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.