4.D Autobiografia

Page 1


Autobiografia

Haizea Araque naiz , hamar urteko neskatila . Portugaleten bizi naiz , nire amarekin eta aitarekin . 2002ko maiatzaren 31an jaio nintzen . Egun batean nire familiarekin nenbilen jolasten nire jolasik gustukoarekin . Ama niregana etorri zen eta hauxe esan zidan :Bihar zure urtebetetzea izango da eta zuri opari bat eman nahi dizugu baina fabore bat egin behar didazu eskolako nota onak atera behar dituzu , bestela ez . Nik baietz esan nion eta mundu guztiei esan nion . Nire lagunak nirekin etorri ziren etxera jolastera . Eta gaur zen notak eman behar dizkigutenean , etxera joan eta amaren bila . Ikusi zituenean aurpegi arraro bat ipini zitzaidan eta oparia eman zidan .


Autobiografia

Kaixo Alexander Campino naiz 9 urte ditut eta 2002. urtean jaio nintzen . Nire familia da :ama, aita, anaia, lehengusinak, aitonak-amonak eta dordoka bat. Portugaleten bizi naiz eta handitan arbitroa izan nahi dut. Bost urterekin ikasi nuen bizikletan eta nire gustuko janaria patatak dira. Gehien gustatzen zaidana antzerkia da.


Kaixo Josu naiz 10 urte ditut eta Portugaleten bizi naiz.Asko guztatzen zait gorilan jolastea baita helikopteroekin ere. Egun batean 5 urte nituenean gauza ikaragarri bat gertatu zitzaidan. Parkean nengoen helikoptero batekin jolasten nengoen lagun batekin baina lehio bat apurtu genuen.Orduan mutil bat etorri eta korrika bizian atera ginen biok. Baina egun batean nire amona hil egin zela konturatu ginen ospitalera joan ginenean.Oso triste egon ginen baina 2 urte pasatu eta gero pasatu zitzaigun. Eta gero aitonarekin berdina gertatu zitzaigun.


Ni Endika deitzen naiz eta 10 urte ditut.Nire aita,ama eta nire arrebareki bizi naiz .Portugaleten bizi naiz eta lagun asko ditut.4 urterekin ikasi nuen oinez eta 5 urterekin bizikletaz ibiltzen.Kanpazar da nire eskola eta handitan ikasi nahi dut polizia izateko.Nire gustuko kirola da futbola eta gero daude beisbola, saskibaloia ,tenisa eta abar.Nire ikastolan lagun asko ditut . Nire aiton-amona Benidorren daude.Nire osaba oso zintzoa da nirekin eta asko jolasten da nirekin.Gaur euri asko egiten du,esaten dute bihar eguraldi ona egingo duela.Gaur azterketa bat dut ingelesezkoa.


AUTOBIOGRAFIA Ni Gurutze deitzen naiz, hamar urteko neskatoa. 2002-5-13an jaio nintzen eta niri Gurutze izena jarri zidaten, nire amona Mari Cruz deitzen delako. Ni Potugaleten bizi naiz. Nire amonarekin, bi izekorekin, nire amarekin, nire ahizparekin eta nire nebarekin bizi naiz. Lehen Floridan bizi nintzen eta orain Kai Zahar kalean bizi naiz. Niri dantza egitea gustatzen zait. Eskolan nagoenean Matematika eta heziketa fisikoa egitea gustatzen zait. Eskolatik irteten naizenean ,nire amaren tabernara joaten naiz laguntzera. Asteburuetan zazpietan altxatzen naiz tabernara joateko. Baina arratsaldeetan nire lagunekin egoten naiz. Nik handitan zerbitzaria izan nahi dut.


Autobiografia Ni Aitzol naiz ,2002ko azaroaren 8an jaio nintzen.Izen hori jarri zidaten nire amaren gustokoa zelako.Etxean nire ama,Isabel,nire aita,Aitor,eta nire anaia Joseba bizi gara. Portugaleten bizi naiz,bizitza osoan ez dut bizilekua aldatu .Bizitzaren garrantsitsuena lagunekin jolastea da.Gehien atsegin dudana lagunekin futbolean jolastea da. Oinez ibiltzen 15 hilabeterekin ikasi nuen erraz eta bizikletaz 6 urtekin oso erraz ikasi nuen.Handitan hegazkin pilotoa izan nahi dut, jendea eraman eta jendea ekarri hegan egiten.Futbola egiten dudan kirola da,oso ondo pasatzen dut lagunekin.Eskolan ,Euskara,Inguru ,Gaztelania ,mate,Ingelesa, Erlijioa ,gimnasia, plastika,musika eta tutoretza egiten ditut .Nire eskola Kanpazar deitzen da eta oso polita da . Klaseko arlorik kuttunena niretzat gimnasia da dibertigarria delako .Etxeko txokorik kuttunena sukaldea da,beti gose nagoelako eta nire gustoko janaria arrautza frijituak patata frijituekin eta keptsuarekin da.Nire gustokoen kolorea gorria da niretzat gorria oso polita da. Jaunartzea 2012ko maiatzaren 20an egin nuen. Oso ondo pasatu nuen etaopari asko izan nituen . Portugaleten geratu nahi nuke bizitza osoa.


Nik Haizea dut izena.Nire gurasoek jarri zidaten izen hori nire amari asko gustatzen zaiolako.10 urte ditut.Eta Bilbon jaio nintzen.Ni nire familiarekin bizi naiz eta hauek dira:aita , ama, Amets Euria eta Musus.Nire txokorik kutunena nire gela da,hor nire ohea daukadalako. Nire jolasik kutunena goma da.Klaseak niretzat ez dira hain aspergarriak ondo daudelako ikasteko.Portugaleten bizi naiz.Eta bizi lekua aldatu ahal dut .Eta ez dakit zer izan handitan.

Haizea Garcia Casta単os


Ni Ziortza naiz eta hamar urte ditut . Santurtzin bizi naiz . Nire ama , aita , ahizpa , txakurra eta hamsterrarekin bizi naiz . Nire familian gehien maite dudana ama da , bera oso ona delako guztiokin , aitite ere bai maite dut , bakarrik bat dudalako eta oso arraro esaten duelako nire izena . Egun batean lau- bost urte neuzkanean beste ume batek ni korrika egiten nengoen eta zangotraba ipini zidan , erori nintzen lekuan kristal txiki – txikia zegoen , zauri bat egin zidan baina zauria handitu zen , odoletan hasi nintzen josi zidaten , amari deitu eta susto itzela hartu zuen; baina dena ondo amaitu zen . Oraindik dut marka buruan . Hori duela urte asko pasatu zen , orain ondo nago. Gauza pilo ikasi ditut eta nagusitan antzerkilari komikoa izan nahi dut .


AUTOBIOGRAFIA

Egun batean patinetearekin nebilen parkean nire anaiarekin , poltsikoan mobila neraman saltoka – saltoka nebilen patinetearekin eta poltsikotik jausi zen mobila eta nik patinetearekin bilatzen – bilatzen nebilen . Nire aitak poliziari esan zion eta bilatzen hasi zen . Azkenean aitona batek zeukan eta aitonak esaten zuen berea zela. Nire aitak komprobatu zuen eta nirea zen gero aitonak ez zion ematen eta ia-ia jo behar zuen nire aitak aitona.

Erik naiz , Portugaleten bizi naiz , aitarekin , amarekin eta anaiarekin . Eta bi katu ditut . Garfil eta kiara deitzen dira . Handitan polizia izan nahi dut eta nire anaiak suhiltzailea izan nahi du . Lau urterekin bizikletan ibiltzen ikasi nuen eta oinez urte batekin baino lehen . Nire gurasoek esaten didate ikasi nuela korrika egiten oinez baino lehen . Eskupilota da gehien atsegin dudan kirola . Niretzat familia da garrantzitsuena.


Nire autobiografia Ni Juantxu deitzen naiz eta Kanpazar eskolan nago .Nire lagunik onena Mikel deitzen da.Ni ia ia beti joaten naiz Kolombiara oporretan,Arrazoia da hor dagoela ia nire familia guztia .Nire maskotak deitzen ziren Torpedo ete Nemo. Beraiek ziren arrainak. Hil ziren iaz.Nire animali faboritoa orka da .Niri gustatzen zait zerua eta disdiratzen du eguzkiagatik. Niri eskola gustatzen zait asko ,hor egin ahal ditugu gauza asko , adibidez,jolastea lagunekin.Niri gehien gustatzen zaidana da heziketa fisikoa, Matematika eta Tutoretza.Ere gehien gustatzen zaidan janaria arroza dilistekin eta arrautzak guztatzen zaizkit Egun batean nengoen jolasten futbolean eta gero nire burua zegoen zorabiatuta .Joan nintzen patio gorrira, eman nion eskolari 3 buelta ibiltzen eta gero ez dakit nola erori edo konortea galdu nuen. Gero bi lagunek ikusi ninduten ,deitzen zirenak Lander eta Diego hartu ninduten eta eraman ninduten Manuren gana.Gero deitu zioten nire amari.Nire amak galdetu zidan zer gertatzen zitzaidan nik ezin nuen hitz egin, joan. Gurutzetara hor Egon nintzen denboralditxo bat eta ondo geratu nintzen baina beste egunean berriro gertatu zitzaidan ,baina ez negoen hain txarto lehen bezala .Nire izena da hau nire amari gustatzen zitzaiolako baina nire aitak Joan deitu nahi zidan.


XIANA AUTOBIOGRAFIA

Ni Xiana deitzen naiz eta bederatzi urte ditut. 2002ko azaroaren zazpian jai nintzen . Portugaleten bizi naiz eta ez naiz aldatuko .Xiana izena jarri zidaten nire aita Galiziakoa zelako eta asko gustatzen zait. Ni amarekin, aitarekin, eta nebarekin bizi naiz a eta bi arrainekin , bat nirea, bestea nire nebarena. Nire arraina Nemo deitzen da baina nire nebarena ez dakit . Nire lagun mina Ziortza da eta berarena nozko ni naiz oso lagun minak gara Eta bera oso lagun ona da baina batzuetan haserretzen da baina nik jarraitzen dut bere laguna izaten . Eskolan ondo pasatzen dut nire lagunak daudelako , baina azterketak daudenean...Ingurunekoa saiatzen naiz asko ikasten eta hurrengo egunean urduri ipintzen naiz Nire janaririk gustokoena ganbak dira . Handitan albaitaria izan nahi dut. Eta hau da nire autobiografia.


NIRE AUTOBIOGRAFIA

Ni Laura naiz eta bederatzi urte ditut, Portugaleten bizi naiz nire ama eta nire aitarekin,aitona-amonekin eta osaba-isebekin. Niri Laura izena jarri zidaten asko gustatu zitzaielako,baina,izena,nire amari bururatu zitzaion.Ni 2002ko abenduaren 9an jaio nintzen.Niri logela eta egongela asko gustatzen zaizkit.Logela jostailuak,liburuak eta arropak daudelako gustatzen zait eta beste alde batetik egongela,telebista eta ordenagailua daudelako,eta, han jaten dugulako.Niri handitan gauza asko izatea bururatu zait:Ileapantzailea,kantaria,dantzaria,margolaria,jostuna eta moda diseinatzailea.Nire isekoak zaila dela ileapantzailea izatea esaten dit eta nire amak jostuna izatea zaila dela ere.Orduan ideiak kentzen dizkidate,baina,modelo ere izan nahi dut.Lehenengoz esan zidaten ez izateko baina gero ikusi zutenean jaunartzaren argazkiak esan zidaten nahi banuen izatea.Eta niri gai guztiak gustatzen zaizkit eskolan: Matematika, ingurune, gaztelania,plastika‌Eta oso ondo noa.Uste dut pasatuko naizela 5.mailara.


Autobiografia

Kaixo,nire izena Ikerne da,10 urte ditut, izatez Portugaletekoa naiz.Familian 2 neba – arreba gara. Ikerne izena jarri zidaten nire birra amona horrela deitzen zelako. Oso atsegin dut dantzatzea gainera handitan agian aktorea ala dantzaria izango naiz. Niretzat egunik garrantzitsuena da nire neba jaio zenean, nik neska bat nahi nuen, baina azkenean mutila. Berdin maite nuen. Egun batean ospitalean nengoela kendu zidaten apendiza,oso txarto pasatu nuen, baina athletiken lehoia oparitu zidaten eta jokalariek sinatu zidaten. Oso ondo pasatu nuen.


Kaixo Iker dut izena horrela jarri zidatelako . Bederatzi urte ditut.2002ko Uztailaren 4an jaio nintzen .Nire familian ni ,ama eta aita daude. Portugaleten bizi naiz eta bizilekua aldatu ahal dut. Niretzat bizitzaren hoberena nire lehenengo jaunartzea izan da . Gehien atsegin dudana nire lagunekin egotea da.Oinez hamalau hilabeterekin ikasi nuen erraz . Bizikletaz ibiltzen sei urterekin ikasi nuen erraz .Handitan polizia izan nahi dut.


Autobiografia

Nire izena Nerea da eta 10 urte ditut . Portugaleten bizi naiz eta orain dela 10 urte jaio nintzen Barakaldon . Nire etxean aita , ama eta 2 neba – arreba bizi gara, 2 neba- arrebengandik nagusiena naiz eta lagun asko ditut. Nire gustuko jolasa partxisa da nebarekin asko jolasten naiz. Nik atsegin dudana jolastea da , niretzat garrantzitsuena lagunak dira. Etxean gehien gustatzen zaizkidan txokoak logela eta egongela dira eta gustuko dudan janaria makarroiak dira . Eskolan euzkeraz ematen ditugu : Matematika , Musika, Ingurune , euskera , tutoretza , plastikaeta erligioa . Handitan txikien medikua izan nahi dut . Oinez 12 hilabeterekin ikasi nuen eta ez zen oso erreza ikastea . Bizikletan ibiltzen ikasi nuen 3 urte nituen eta erreza izan zen . Nerea izena ipini zidaten nire gurasoei asko gustatzen zitzaielako.


Ni Alba Nogales naiz eta hamar urte ditut.Ni beti Portugaleten bizi izan naiz eta nire amarekin, nire aitarekin eta nire nebarekin bizi naiz. Nik bost urterekin istripu bat izan nuen. Ohean salto egiten ari nintzela, ohetik erori nintzen, min handia hartu nuen oinan eta Gurutzetara eraman ninduten. Bi aste klasera etorri gabe egon nintzen. Nik gehien atsegin dudan jolasa tabletarekin eta wiirekin jolastea da,nire nebarekin jolasten naizelako.


Nik Aitor dut izena eta bederatzi urte ditut. 2002ko uztailaren 22an jaio nintzen. Portugaleten bizi naiz eta ez dut aldatu bizilekua. Nire ama Portugaletekoa da. Eta nire aita Portugaletekoa da.Nik oporrak ditudanean Zamorara joaten naiz. Zamoran herri asko daude baina ni Pelea Gonzalora joaten naiz,herri txikia da,baina,berdin da mendiaren ondoan dago eta bakarrik joan ahal zara herritik. Bizikletarekin hobeto joaten zara.Kontatuko dut gertatu zitzaidana egun batean.Egun batean geunden bizikletarekin plazan herria plaza bat du eta futbolean jolasteko zelai bat ere. Nengoen bizikletarekin plazan lasterketak egiten eta gero kurba batean auto batekin topo egin nuen .


Imanol dut izena.Hamar urteko mutila.Portugaleteten bizi naiz, Euskadiko hiriburuan.Gurasoekin bizi naiz.Jaio nintzen Barakaldon Gurutz gorrian 15/10/01. Familia osoa dago baina nire aitona ez.Nire aitaren izena Manuel da, amarena Txus eta nire amonarena Modes.Nire aitak izen hau jarri dit Manuel euskeraz Imanol delako. Nire aitari deitzen diot papa amari mama eta amonari amama.Nire jolas kutunena futbola da eta nire taldea Real Madrid da.


Autobiografia Ni Ziortza naiz hamar urte ditut, Portugaleten bizi naiz eta Portugaleten jaio nintzen. Etxean aita, ama, ahizpa, neba, ni eta txakurra bizi gara. Asko gustatzen zait lagunekin jolastea: futbolean,eskutaketan‌Oso ondo pastatzen dugu!!!!! Eskolan, glasean aspertzen naiz baina patiora jaistean lagunekin hitz eta pitz hasten naiz. Batzuetan goman jolasten gara.Atsegin dudan gaia soinketa da puntuak lortzen baditugu hurrengo saioa librea dugulako guztiak. Handitan albaitaria izan nahi dut animaliak pilo bat gustatzen zaizkidalako eta pena asko ematen didalako animaliak txarto egotea.


Ni Andrea deitzen naiz , 11 urteko neskatila .Ni bi mila eta bateko maiatzaren lauan jaio nintzen. Hasieran , hauetako izen bat jarri nahi zidaten:Ainara,Sara,Irati‌Baina ,azkenan ,Andrea deitu zidaten nire berreamona Andrea deitzen zelako. Ni lehen Santurtzin bizi nintzen baina hiru lau urte bete nituenean , Portugaletera etorri ginen . Nire familia oso handia da ,baina nirekin bakarrik bizi dira Ana eta Ieltxu ,nire neba . Niri etxean kristalak garbitzea gustatzen zait , baina nire amak esaten dit ezin dudala egin auzokoek behartuta nagoela pentsatu dutelako .Ni handitan ileapantzailea izan nai dut .


NIRE AUTOBIOGRAFIA Kaixo, ni Mikel naiz , 9 urte ditut eta Santurtzin jaio nintzen, Espainiako herri batean. Aita-ama eta anaiarekin bizi naiz.Gurasoei ´´aita`` eta ´´ama`` deitzen diet eta anaiari´´Ander``.Niretzat familia altxorra bat da eta asko maite dut.Asko jolasten naiz haiekin .Zorte handia izan dut anaia bat dut eta nire etxeko txokorik kutunarik ez dut. Denak gustatzen zaizkit.Gehien gustatzen zaidan janaria ere ez daukat denak gozoak bait daude.Nik beti liburuak irakurtzen ditut eta batez ere komikiak gustatzen zaizkit. Eskolan Euskera,Matematika,Gastelania,Ingelesa,Heziketa fisikoa,Ingurune,Musika eta Erligioa ikasten ditut.Lan asko egiten dugu klasean.Handitan errobot asmatzailea izan nahi dut.Bidaia asko egingo ditut eta handia naizenean izugarrizko errobotak asmatuko ditut.Baina familiarekin beti egongo naiz.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.