Issuu on Google+


3

a u r k i b i d i a Informaziua

4

Zeuk esan

5

Puri-purixan

6-7

Bi hitzetan

8-9

Komikixa Kalaputxi hilabetekarixa Argitaratzailea: Karenka komunikazio elkartea 20830 MUTRIKU Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93 e-maila: kalaputxi@topagunea.com Laguntzailea: Mutrikuko udala Tirada: 2.000 ale Lege Gordailua: SS-787/01 ISSN: 1579-4792 Maketazioa: 11barri. Inprimategia: GERTU. Oñati. Banaketa: Mutrikuko Institutuko azken mailako ikasleak Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Eskerrak ematen dizkizue aldizkari hau kaleratzea posible egin duzuen guztioi

9

Auzoz auzo

10-11

Lan giruan

12-13

Karenka

14-15

Historixa

18

Kirola

20-21

e-gazte

22-23

Zorion agurrak

24

Argazki zaharrak

25

Agenda

26

IRITZIA EZ UTZI BIHARKO...

Mutrikuko Udaleko Euskara Batzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutakoa

….gaur egin dezakezuna. Zenbat aldiz entzuten dugu gure eguneroko bizitzan aholku hau? Zenbatetan gomendatu digute guraso, irakasle, nagusiek, egunean, momentuan, egin dezakeguna beste baterako ez uzteko? Hainbat esparrutan dinamika ordenatu eta eraginkorra da, geroko itomenei ihes egiteko teknika lagungarria: astebete barru antolatu den bilerarako txostenak aldez aurretik prestatu, mina izan aurretik dentistarengana joan, asteburuan hurrengo asteko bizpahiru egunetako bazkaria egin, azterketak ailegatzen direnerako ikasten hasi... Ados. Osatzen ari garen gizarte azeleratu honetan gehiegi ez estresatzeko eta batzuetan inguratzen gaituen oihan antzeko honetatik salbu ateratzeko, planifikazioa, ordena eta erantzukizuna benetan beharrezkoak dira. Egunak hogeitalau ordu ditu, asteak zazpi egun, eta ezin dugu (oraingoz behintzat) denbora aldarazi. Eguna motz geratzen zaigu askotan, asteak ez du ezertarako ematen, ez dugu egin beharreko dena egiteko denbora nahikoa… Baina batzuetan, minutu batean, segundu batean, gure bizitzak izugarrizko bira ematen du, zerbaitek gure mundua hankaz gora ipintzen du eta orduan erlojuaren orratzak gelditu egiten dira. Bapatean. Zera egin banu, bestea esan izan banio… Baina momentu horietan galdera horiek ez daude erantzukizunarekin, lanarekin, bankuarekin edo etxeko eginbeharrekin lotuta, gure bizitza pertsonaleko esparruekin baizik, sentimenduekin, sentsazioekin. Zoritxarrez , edo agian zorionez, horrelako momentuak heldu behar dira gure bizitzan geldialdi bat egin eta gure ingurua beste ikuspegi batetik begiratzeko. ‘Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna’ erakutsi digute txikitatik, baina gehienetan erantzukizunekin lotutako gomendio bezala. Zergatik ez dago hain errotuta gure bizitzako beste eremuetan, atsegina eta gozamenarekin erlazionaturiko beste esparruetan?

-k

diruz lagundutakoa

Berrikuntzaren urtea den honetan, aldatu dezagun esaera zahar hau eta egin dezagun gaur bihar agian egin ezin izango duguna.

Mireya Álvarez


4

informaziua

Autobusak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik

Astegunak Zapatuak Jai egunak Astegunak Zapatuak Jai egunak

Donostiatik

7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30 10:00 / 16:30 10:00 / 19:30 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30 11:30 / 19:30 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

intereseko telefonoak OSASUNA Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00 DYA Mutriku......................................943 60 33 17 DYA zentrala......................................943 46 46 22 Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00 Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30 Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26 Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50 Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK Udaltzaingua......................................943 60 70 48 ..........................................................679 16 25 00 Udaletxea...........................................943 60 32 44 Turismo bulegoa ................................943 60 33 78 Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44 Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49 Itsas etxea..........................................943 60 34 00

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75 San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95 Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27 Udal euskaltegia ................................943 60 30 94 Musika eskola ....................................943 60 37 80 Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81 Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10 Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK Pesa ...................................................902 10 12 10 Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10 Loiuko aireportua...............................905 50 50 05 Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK Liburutegia.........................................943 60 41 82 Kiroldegia ..........................................943 60 31 75 Gasolindegia ......................................943 60 32 10 Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

AUKERAK: 1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan: 1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro. 2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro. 2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA Astegunetan: 7:20tik 21:20ra, orduro / Jai egunetan: 8:20tik 21:20ra. orduro

ONDARROARA Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Trenak

Tren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO DEBA – DONOSTIA – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Jai egunetan 8:44etan hasiko dira

DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00 Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Eibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13

Jai egunetan, 8:43etan hasiko da Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak OTSAILA 22tik24ra

Javier Otxagabia

28

M. Cristina Riveiro

25tik27ra MARTXOA

(Mutriku – Deba)

Amaia Zalduegi

1ean eta 2an

Mª Cristina Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

7tik 9ra

Lon Apraiz

3tik 6ra

10etik 13ra 14tik 16ra 17tik 20ra

21etik 23ra 24tik 27ra

28tik 30era

Botikak

Javier Otxagabia

Mª Cristina Riveiro

Amaia Zalduegi (zapatu goizean, J. Otxagabia) Lon Apraiz

Javier Otxagabia

Amaia Zalduegi

Mª Cristina Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

OTXAGABIA: 689 58 57 59 • APRAIZ: 630 05 50 97 ZALDUEGI: 669 26 22 01 • RIVEIRO: 667 33 88 90


zeuk esan

5

gutunak

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik. Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian edo kalaputxi@topagunea.com helbidean.

«MUTRIKUK indepenDENtzia» Hauteskunde ataritan gaude, Madrilgo Gorteetarako, alegia. Euskaldunok, zoritxarrez, historian zehar beti jokatu dugu bananduta, bakoitza bereari lotuta eta etsaia lasai eta pozik gure jokabidea ikusita. Areago, etsaiak joku hori bultzatzen du, euskaldunon artean zatiketa bultzatuz, eta batzuk uste izan dute etsaiak emandako aukera pozointsu hori aprobetxatu egin behar dela herriaren onerako. Jokabide trakets eta maltzur horrek ez dio gauza onik ekarri Euskal Herriari. Geure arteko zatiketaz gain, etsaiarekin bat eginez, herri honi oztopo haundia jarri diote bere borondatea erakusteko eta Nazio gisa aritzeko. Etsaiak emandako eremu ziztrin hori gobernatzearren eta etekin ekonomikotan bizitzearren, abertzale askok zapalkuntza, kartzela, tortura, ilegalizazioak... eta gehiago jasan behar izan dute, beste horien indiferentzia eta biolentzia ere jasoz. Guk garbi daukagu Euskal Herriak beste marko politiko bat behar duela, proiektu politiko guztiak onartu eta errespetatuko dituena, Independentzia barne. Independentziari ateak irekiko dizkion Marko demokratikoa behar dugu eta datozen hauteskundeetan klabe horietan eman behar dugu geure botoa. Botorik baliotsuena duzu berau, askatasunari ateak irekitzen lagunduko diona. Ez izan dudarik. Ala uste duzu beste horiek atera dezaketen diputatu gutxi horien bitartez askatasun bidean jarriko dutela herri hau? Ez gaitezen izan ergelak. Eman botoa askatasunari, EAE/ANVri.

Argazkikoak

INDEPENDENTZIA PLAZA Harritzekoa da, Independentzia Plaza plaka jartzen dugun bakoitzean, PNV korrika eta presaka atzetik nola abiatzen den plaka santua kentzera. Zerk ematen die horrenbeste min, Independentziak? Hobe lukete, herriko gaietan Udalean honelako indarra, kemena eta azkartasuna erakutsiko balute, eta demokratagoak balira edo herriaren hitza errespetatuko balute. Mutrikuko EAE/ANV

YURRITA E HIJOS,SA-K LEO BELAUSTEGIRI Abenduko Kalaputxin gure enpresari buruzko erreportaje bat agertu zen. Bertan gure asmoak, erronkak, eta jasotako sari baten ingurukoak azaldu genituen. Gure ustetan berri onak ziren, eta Mutrikuko herri guztiari zabaltzea ideia ona iruditzen zitzaigun. Benetan, jende askok zorionak eman zizkigun kalean ikusitakoan. Baina, itxuraz, Leo Belaustegirentzat ez ziren berri onak, zeren hurrengo Kalaputxin, LAB sindikatuaren atzean ezkutatuta, berak bere kabuz asmatutako hitz gogorrak azaldu zizkigun gutun baten bidez. Ez dakigu zergatik digun pertsona honek hainbesteko gorrotoa, ez baitugu inongo erlaziorik berarekin. Ez dakigu zergatik hitz egiten duen gure langileen izenean (...zure enpresako langileen izenean,... esaten du) zeren, ez Mutrikun, ezta Lekeition ere, LABek ez dauka langile errepresentaziorik gure enpresan. Orduan, zeinen izenean hitz egiten duzu? Zein zara zu esateko gure langileek hotza jasaten dutela ez bazara sekula sartu gure fabrika batean?

Zein zara zu esateko gure helburu bakarra gure poltsikoak diru gehiagorekin betetzea dela? Gure enpresak urte asko ditu eta gurekin urte askotan ari diren langileak ditugu, eta ez dago bat bera ere lan baldintzak, tratua edo egoera txarrarengatik gugandik alde egin duenik. Uste dugu horrek zerbait esan nahi duela. Zuk soldata duin bat eta lan baldintza duin batzuk aldarrikatzen dituzu gure langileentzat. Oso erraza da “demagogia” egitea. Zuk etxeko txalupan lan egiten zenuen. Hura laga beharrean zergatik ez zenuen inbertitu eta langileak kontratatu soldata eta lan baldintza duinekin? Orain ere baduzu aukera: eskatu Bankuari dirua, zure etxea hipotekatu, langileak kontratatu soldata eta lan baldintza duinekin (zenbat eta gehiago, hobe) eta dirurik ez irabazi (hori kapitalistek bakarrik egiten dute). Benetan hori egiteko kapaz bazara, txapela kenduko dugu eta saiatuko gara gauza berbera egiten, zeren ez omen dakigu horrelakorik egiten. Baina hori egiteko kapaz ez bazara, mesedez isildu eta errespetatu herri honetan hainbeste urtetan lanpostuak eta balorea sortu duen Mutrikuko Enpresa hau. Badakigu gutun honek beste erantzun bat ekarriko duela zuen aldetik. Baina ez da gure asmoa zure jokoan jaustea. Zuk zeure “lana” justifikatu nahi duzu, dirudienez, baina gure denbora benetako lana egiteko da. Ez duzu erantzun gehiago jasoko gure aldetik. Ez zara konturatu KALAPUTXI Mutrikun irakurtzen dela gehienbat, eta Mutrikun denok dakigula nor zein den eta nolako historia daukan.

Jorge eta Juan Yurrita


6

puri-purixan

LAINO BELTZAK EUSKAL HERRIAREN GAINEAN Otsailean Kalaputxiren asmoa zen Egunkariaren itxieraren bostgarren urteurrena gogoratzea, mutrikuarrei gogoraraztea duela bost urte euskaldunon egunkaria itxi zutela. Iruditu zitzaigun, euskaldun izanik eta idatzizko medioan jardunda, gure erantzukizuna zela hori. Baina Egunkariaren auziarekin batera, azken hilabeteetan gorabehera asko izan dira gure herrian, Euskal Herrian. Hori dela eta, egoki iruditu zaigu gure herriko hainbat laguni eskatzea azken boladan bizi izan ditugunen inguruan hausnarketa bat egiteko. Eta horixe egin dugu. Politizatu egin dugula aldizkaria? Ez dugu hori nahi izan. Bakar-bakarrik, irakurle guztiok hausnarketa bat, erreflexio bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu gaur egun gure herriarentzat prestatzen ari den etorkizunaren aurrean.

AZKEN BOLADAN GERTATZEN ARI DENAREN AURREAN Badaramatzagu urte batzuk non Estatuko hainbat botere gure aldarrikapenak baztertu edo suntsitu asmoz erabaki tamalgarri ugari hartzen ari diren. Egun hauetan bostgarren urtemuga betetzen da, adibidez, Egunkaria itxi zutela eta bertako hainbat partaide auziperaturik daudela. Era berean, aipa ditzakegu Udalbiltza, 18/98, eta beste hainbat eta hainbat prozesu abian jarri dituztenak. Argi dago honek guztiak giza eskubide murrizketa besterik ez dakarrela, eta gure arteko banaketak irauten duen artean haiek hainbat eta indartsuago sentituko direla, hartzen dituzten erabakiak bidezkotzat aldarrikatuz. Gure herria historikoki zapaldua izan den bezala, orain ere horretan saiatzen dira gure eremutik kanpo oso bestelako irudimena duten asko eta asko. Eta, hain zuzen, horiei argudioak ematen dizkiegu geuk ere, gure arteko ezadostasunak direla medio. Argi dago gure arteko batasuna lortu behar dugula, alderdikeria guztiak alde batera utziz, eta herri gisa lan egin behar dela. Horretarako, giza eskubideak aipatzerakoan, banakakoak nahiz kolektiboak aldarrikatzen ditugu, eskubide guzti-guztiak bere neurrian baloratuz; bizitza errespetatzea ezinbestekoa den bezala, atxilotuekin nahiz presoekin duintasunezko tratua izatea nahitaezkoa dela ere adieraziz. Eta, nola ez, gainontzeko bortizkeria guztiak ere alde batera utziz, nahiz alde batekoak nahiz bestekoak izan.

Bada garaia guztiok pauso bat aurrera egin dezagun, bakoitzak bere akatsak onartuz eta besteenak barkatuz, denok elkarrekin bat eginez gure etsai gisa ari direnei gure asmo irmoa eta leiala azal diezaiegun, bakean eta zuzentasunean, justizian azken batean, oinarritutako gizarte bat bultzatuz eta herri honek, guztion edo gehienon adostasuna iritsiz, behar duen burujabetza lortu ahal izateko lan eginez. Martxoaren 9an hauteskunde eguna dugu, eta iruditzen zaigu Estatuko agintaritza lortu ahal izateko ahalegin sutsuan ari direla egungo agintariak, euskal eremutik kanpo bizi direnen aurrean norgehiagokako joko horretan. Horren ondoren etor daitekeenari aurre egiteko prestatu beharrean gaude, eta orain arte esandako ildoak iruditzen zaizkigu egokienak, hau da, abertzaleon batasuna batetik, eta gainontzekoekin nolabaiteko adostasuna lortzeko egitasmoak bultzatzea bestetik, gure arteko giroa nabarmen aldatu dadin. Bitartean, egin ditzakegu mila aldarrikapen, baina, jakin badakigu boterea dutenek aginduak emango dituztela, eta gure eremuetan nolabaiteko agintea dutenek haiek erabakitakoak betebeharra argudiatuko dutela‌

Joseba BurgaĂąa

BERRIZ ERE BIDEGURUTZEAN Berriz ere bidegurutzean, berriz ere euskal gatazka deitutakoaren bidegurutzean. Beste behin ere tunelaren bukaeran argia antzematen genuela uste genuenean, konturatu gara ikusi nahi genuen argia zela, berriz ere ustela gertatu den geure barruko desioak irudikatutako argia. Baina baikorra izan nahi dut, baikorra izan behar dut, zenbat eta denborak aurrerago egin orduan eta hurbilago izango dugu bakea. Nik, euskaldun moduan, bake beharra baloratzen dut, eta biolentzia inteligentzia gabeziatzat hartzen dut. Nahi

nuke konponbidea eduki, bai ez daukat. Niretzat, hurbilen dagoena BESTETASUNA da (gazteleraz, otredad), kontzeptu horren defendatzaile nagusiena den Octavio Pazen izenak ematen dion babes eta guzti. Zer da bestetasuna? Bestea izatearen tasuna, gaur egun egiten denaren aukakoa; izan ere, gaur egun guztiaren errua besteak baitauka. Eta bukatzeko, Indira Gandhi politikari indiar erahilaren aipua: “Normalean, inspirazio jainkotiarra hortzemuga beltzen dagoenean ailegatzen da�. Hala bedi. Alberto lejardi


puri-purixan

7

EGUN GOGORRAK BIZI DITUGU, GOGORRAK Egun gogorrak bizi ditugu, gogorrak Euskal Herriarentzat eta hainbat euskal herritarrontzat. EHko gatazka politikoa ez da berria, baina gero eta gogorragoa bai. Eta gatazkaren bihotzean ukazioa, gure Herriaren ukazioa. Ez dute Euskal Herria onartzen, horrek gure erabakitzeko eskubidea ekarriko lukeelako eta agian, egungo markoaren aldaketa ere bai. Ezker abertzaleak urteak daramatza Nazioa garela eta gure hitza eta erabaki aldarrikatzen. Azken urteotan, PNVk eta gainerako alderdi abertzaleek ere bat egin dute puntu horietan, baina hitzetatik ekintzetara pasatzeko orduan, momentuz kale. Azkeneko bake-prozesuan gatazkaren konponbiderako proposamena mahai gainean izan arren, gatazkarekin jarraitzea eta errepresioa areagotzea erabaki du espainiar gobernuak, baina ez berak bakarrik. Izan ere, Estatuak aliatuak behar ditu beste 30 urtetan lotuko gaituen estatutua hitzartzeko eta hor dauka fidel PNV, ordainetan jasoko duenaren zain. Ekimen politikoz konpondu behar ei da gure mendetako gatazka, baina ez digute politikarik egiten uzten. Ezker

abertzalea da autodeterminazioaren eta independentziaren alde, gatazkaren konponbidean zein nazio eraikuntzan gogorren dabilen eragilea eta horregatik suntsitu nahi dute. Ezker Abertzaleak hainbestetan salatutako salbuespen egoeraren erakusgarriak hamaika dira jada: Eginen eta Egunkariaren itxiera, milaka herritarron eskubide zibil eta politikoak murrizten dituen Alderdien Legea, hamaika alderdi politiko eta eragile (Udalbiltza, Jarrai, Haika, Segi, AAB, Askatasuna,…) ilegalizatuta, inoiz baino atxiloketa, preso eta tortura-salaketa gehiago, 18/98 eta gainerako makrosumarioak, presoen eskubide-murrizketak, eta abar. Errepresio gogor horrez gain, PNVk Ezker Abertzalea desprestigiatzeko kanpaina gogorra egin du urteotan eta horrekin batera, salatzekoa da eurek kudeatutako Ertzaintzak askotan duen jarrera basatia. PNVk badaki, hainbat udal eta aldunditan ikusita, geu garela herri independiente eta aurrerakoi baterako alternatiba, euron benetako izaera eta jokoa azaleratzen dugunak, horregatik ahuldu eta baztertu nahi gaitu.

Baina askotan hala ikusi ez arren, erasotua ez da Ezker Abertzalea bakarrik, Euskal Herria dute jomugan eta denok galtzen dugu, eskubideak denonak dira-eta. Gainera, orain Ezker Abertzalea erasotzen dute, baina nork daki noraino iritsiko den ofentsiba hau? Orain gatozen herrira, agian argiago ikusiko ditugu-eta aurrean aipatutako jarrerak. Izan ere, egungo Udalak gehiengo absolutua baleuka bezala gobernatzen du, Mutrikuko herritarrek erabaki zutenari bizkar emanda, eurek bakarrik erabakitzen dute Mutrikuren etorkizuna baldintzatzen duten hamaika proiektutan. Espainiak Ezker Abertzalea legez kanpo uzteko egindako Partiduen Legearen kontra agertu arren, eta legehausterik gabe herri-borondatea bideratzeko formula bat baino gehiago izan arren, botere-goseak eraginda, nahiago dute Partiduen Legea errespetatu, mutrikuarren borondatea baino. Nora goaz bide honetatik? Bada garaia, erasoen tamainan erantzun dezagun. MOBILIZA GAITEIZEN!! Izaskun Osinalde

ABERTZALEOK BERRIRO ERE, GURE ARTEAN ELKAR ULERTZEKO GAITASUN EZA ERAKUTSI DUGU. Lerro hauek baliatuz, egungo egoera politikoaren inguruan gogoeta egiteko aukera luzatu dit Kalaputxik, eta egia esan hemen nago zer idatzi ez dakidala. Hain nahasita dago giroa eta hainbeste bizi behar izan dugu azkenaldian… ezin denak orrialde erdi batean laburbildu. Xehetasun handiagoetan sartu gabe, momentu honetan politikaz dudan sentipena zein den azaltzera mugatuko naiz. Kalean, lagunartean, herritarren artean sentitzen dudan sentipen bera dut neuk ere, hau da, denok nazkatuta gaudela! Hainbeste urte gauza berdinekin bueltaka eta aurrerapausu bat emango dugula uste dugun bakoitzean, berriz ere hiru pausu atzera… Beste behin ere, euskaldunok bizi izan ditugun esperantza eta ilusio uneak pikutara joan dira. Giroa ez dago batere gozo, eguneroko kontu bihurtu dira alberdi politikoen ilegalizazioak, tortura kasuak, epaiketa faltsuak, eskubideen urraketak… eta berrio ere hildakoak ere izan ditugu. Horrelako giro nahasiarekin, normala denok nazkatuta egotea!

Egoera nahasi honen aurrean, abertzaleok berriro ere gure artean elkar-ulertzeko gaitasun eza erakutsi dugu, eta gure arteko harremanak apurtzen ari gara berriro ere. Ez gara gai ikusteko espainiar estatuaren estrategia abertzaleok banantzea dela, elkartuz gero, zerbait lortzeko moduan izango ginatekeelako, Madrilen kontrolpetik kanpo. Beste behin ere estatuaren estrategiari mesede eginez, gure arteko ika-miketan zentratuko gara, benetan euskaldunok behar dugun batasunari kasurik egin gabe. Orain arte bezala itsu-itsuan jokatzen badugu, arazo honek ez du epe motzean amaierarik izango. Egin dezagun abertzale guztiok benetako ahalegina eta utz ditzagun alde batera inora ez garamatzaten jokabideak. Herriak hauxe eskatzen digulakoan nago… Epe motzean badugu aukera berri bat ahalegin hau egiteko eta lehendakariak aurkeztutako bide-orriaren aurrean maila emango dugula pentsatu nahi dut, euskal abertzaletasuna ez dago aukera gehiago galtzeko moduan eta. Ion Gambra


8

bi hitzetan BOST URTE EUSKALDUNON EGUNKARIA GABE

Ahaztezinezko data bihurtu da otsailaren 20a, jadanik bost urte baitira Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Orduz geroztik etengabeko ezinegonean bizi dira bertako hainbat kide eta partaide. Hamabi auzipetu, hamabi euskaltzale errugabe. 181 urteko espetxe zigorra eskatzen du akusazioak auzipetuentzat. Isunak, berriz, 235 milioi eurokoak dira. “Akusatuon delitu bakarra Euskaldunon Egunkaria sortu eta bizirik mantentzeko, borondatezko lan handia egitea eta soldata txikiak kobratzea izan da� zioen Joan Mari Torrealdaik, eta horregatik gartzelaratuak izan daitezke. Bere babesa eta elkartasuna erakutsi nahi dio Kalaputxik lerro hauen bidez.

AKELARRE ANTZERKI TALDEAK INAUTERIAK ANIMATU ZITUEN Pikomelatos iritsi zen Mutrikuko kaleetara aurtengo Inauterietan ere, eta berarekin ekarri zuen festarako gogoa. Inauterietako zapatuan atso-agure talde batek ere bisitatu zuen Mutriku, herriko kaleetan barrena eraman eta gure herriko txokoak erakutsi zizkien gidaren laguntzarekin. Jenio txarreko atsoak eurak, herriko kaleetan eta tabernetan beraiekin topo egin zutenek ikusiko zuten bezala. Baina Santa Eskian ziharduen taldeari koroak egiten ere jardun zuten, nonbait, atso bisitariek. Ikusi zituztenek diotenez, Akelarre Antzerki Taldekoek aukera ederra izango zuten atsoengandik ikasteko. Halako interpretaziorik!

DYA SOROSLE IKASTAROA

Gipuzkoako DYAk Lehen Sorospen eta Sorosle ikastaroa emango du otsailaren 23an hasi eta martxoaren 1ean, 8an eta 15ean, Mutrikuko Kultur etxean. Ikastaroa goizeko 9:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 15:30etatik 20:00etara izango da eta herritar guztiei irekita dago. Ikastaroan egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak‌ modu eroso eta

atseginean, teoria eta praktika tartekatuz. Gero, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak G i p u z k o a k o D YA k eskaintzen duen Sorosle Tituloa eskuratu ahal i z a n g o d u . Ti t u l o honekin, EHUko ikasleek 2 kreditu jasotzeko aukera daukate. Ikastaroaren matrikula 75 eurokoa da eta ikasle kopurua mugatua. Informazio gehiago jaso edo izena emateko deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira.

TXERRIKUMEAK Agian, sasoi baten arrunta izango zena notizia bihurtu zaigu oraingoan. Arrizabalagatar harakinak Ezkimeran duten bi txerramek txerrikumeak izan dituzte. San Jeronimo bezperan elkartu zieten aketza, baina ezezkoan ei zeuden txerriak, eta hilabete eta erdian eduki omen zituzten elkarrekin beren pasioa gauzatzeko. Hiru hilabete, hiru aste eta hiru egun behar omen dituzte txerriak jaiotzeko, Manuk esan digunez, eta gertatu behar zena gertatu da: jaio dira; haurren pozerako, eta pasieran ibiltzen direnei bidea Santabatatik aurrera apur bat luzatzeko. Hogeita bi kume izan dituzte bi txerramek; batak hamabi, eta hamar besteak; nahikoa, hogeitalau erraperentzeko. Zer izen jarri pentsatzen dabiltza orain anai artean. Badirudi, nahiz eta ziurra ez izan, politikoenak jartzea erabakiko dutela, baina, horretarako kontsultak egin beharrean aurkitzen omen dira, eurek ez baitakite hogeita bi politikoren izenik. Hala ere, garbi dute ezker abertzalekoenik ez dietela jarriko: Garzonek Madrilera eramateko ez baitute eurek txerririk haziko.

Eguraldiak laguntzen du Ezkimerara bisita bat egiteko, eta Kalaputxi ere iritsi da bertara, eta han aurkitu ditu kumeak txerramaren errapetetik tiraka. Bueltakoan kezka bat otu zaigu: ez ote dute harakin hauek txerikumeak hazi ondoren gailueta sartu eta odoluztuko odolkiak egiteko? Zuei, irakurleoi, zer iruditzen zaizue?


bi hitzetan

M U T R I K U K F LY S C H A R E N AURKEZTU DU FITURREN

SATURRARAN, OROIMEN BIZIA

Iazko urtean gerra zibilaren 70. urteurrena gogratu zen han eta hemen, eta Mutrikun ere bai. Izan ere, Saturraranen emakumeen kartzela egon zela eta, Eusko Jaurlaritzak eta Mutrikuko Udalak ekitaldia antolatu baitzuten kartzelan egondako emakumeei omenaldia eskaintzearren. Ekitaldi hartako irudiak baliatuz DVD bat grabatu zuten eta hori eskuragarri dago hala nahi duten guztientzat, doan, Turismo bulegoan. Gure herriaren historiaren zati haren omenezko saiotxoa etxean gorde nahi dutenek aukera ezin hobea dute.

komikixa

Estatu mailan eta nazio arteko mailan ere punta-puntakoa den FITUR turismo azokan izan da aurtengoan ere Mutriku, Mutrikuko Turismo bulegoaren eskutik. Aurtengoan, Hirigune historikoko, Bentalekuko zein Astigarribiako bisita gidatuak edo PR mendi ibilbideak bnezalako lehengo eskaintzak egiteaz gain, “Flyscharen ibilbidea� produktu turistikoa aurkeztu dute elkarlanean Mutrikuk, Debak eta Zumaiak. Bakarka ibilita baino, hiru herriek elkarren artean eskaintza turistiko hori eginda, espero izatekoa da jende gehiago hurbiltzea gure herria bisitatzera. Gurean, flyscharen eskaintza Nautilus interpretazio zentroan

9

IBILBIDEA

egingo da eta, horren osagarri, itsasontzian egingo dira Mutrikuko itsas-labarrak bisitatzeko irteerak. Eusko Jaurlaritzak antolatutako estandean, Mutrikuko turismo arduradunek aukera izan dute lehengo gida turistikoekin harremanak berritzeko eta gida zein tour operadore berriekin harremanetan jartzeko. Adibidez, Zestoako bainu etxean egonaldian antolatzen dituen gida batekin egindako harremanari esker, otsailaren 26an bisita gidatu bat izango da Mutrikuko herrira. Hortaz, aurtengo oporraldietan bisitari gehiago izango da gure herrian, besteak beste, FITURren egindako promozioari esker.

Josu Ituarte "Pitxame"


10

auzoz auzo

ARGI ILUNAK NEKAZARITZAN Laino ilunak etorkizunean… Baserri hutsetik bizitzea ezinezkoa da egun, gu moduko baserri txikiak ezin gara bizi baserri hutsetik. Nire familiak kanpoan lan egiten du eta nolabait baserriari eusten diogu. Gustuko ditugu abereak, behiak eta ardiak baditugu, baina ez horrekin dirua egiten delako. Kontuan hartuta pentsuak zenbat igo diren eta guri haragitako behiaren prezioa duela hogei urtetik hona ez digutela igo, ba parra ateratzen gara, gutxi gora behera, eta hori zuk egin duzun lana, sartu dituzun orduak debaldekoak direla, ez duzula kobratzen lanagatik. Arkumeak berak aste honetan 3 euro egin ditu Ordiziako azokan. Hiru euro kiloa bizirik. Zu joaten zara harategira eta 12-13 baino gutxiago ez duzu ordainduko. Badakigu tartean gastuak egoten direla, guk ere gastuak izaten ditugu, janaria, txertoak, albaitaria, kontrolak… eta?

Azken urte hauetan aldaketa handiak ari dira ematen nekazaritzaren munduan, sektore ekonomiko izatetik kezka sozial handiko jarduera izatera pasa baita. Izaniko aldaketok onuragarriak izan dira batzuk, eta beste batzuk ez hainbeste. Gaiaren inguruan gehiago jakiteko asmoz Mutrikuko baserri batera hurbildu gara eta kafe beroaren atseginean bertakoekin hitz egin dugu.

Beste irtenbidea, berriz, izugarrizko enpresa egitearena da. Inbertsio ikaragarriak, burua altxa ezinda eta bizitza osoa bankuari ordaintzen egoteko. Gazteak ez du ikusten bere etorkizuna baserrian. Baserrian biziko da baina kalean izango du lana. Arazoak nonahi…

“ “

Horrela gaude jarrita, dena kanpotik ekartzeko joaera dago. Esnearekin ere gorriak ikusiko ditugu. Lehen zenbat baserrik ekoizten zuten esnea, zenbat baserritar etortzen zen kalera esne saltzera… eta orain dena kanpotik ekarritakoa kontsumitu behar dugu. Gogoan dut orain pasa berri diren gabonetan guk arkume mordoa geneukan saltzeko eta mingain urdinaren kontuarekin, eta telebistan eta irratietan zegoen bonbardaketarekin, ez zigutela arkumerik eskatzen. Egun batean isildu ziren telebistak eta irratiak eta eroen pare ibili ginen arkumeekin, denak arkume eske. Gure ardi guztiak bitan daude txertatuta, hemen inguruko ardi guztiek hartu dute txertoa.

Euskal Herrian bultzatu nahi den kalitatezko nekazaritzak Europako araudi orokor eta urrunarekin egiten du topo askotan.

Egungo nekazariak, batez beste, zaharregiak dira sektorea berritu eta aurrera ateratzeko, eta jende gaztearen premia somatu da.


auzoz auzo Gu beti kanpo eder… Bai, beti hala izan da eta izango da. Kanpokoa beti hobea. Nire ustetan kanpotik datoz gaitz hauek guztiak. Ez da denbora asko, mingain urdina zuen behi bat agertu zen, eta behi hori kanpotik ekarritakoa zen. Kanpotik ekarritako abereen hirutik batek dakar gaisotasunen bat. Eta bertako baserritarrek zergatik dute gero eta azienda gutxiago? Behar besteko laguntzarik ez dutelako jasotzen. Supermekatu handietara joaten den okela hemengoa delakoan? Nongoa ote da… txukun-txukun jartzen dizute bandexatan baina, ba al dakizu nondik datorren, zer jan duen, nola hazi den? Ez dut izenik emango, baina hemengo supermerkatu handi horietako bat bereak eta bi ari da egiten. Berak nahi dituen prezioak ordaintzen hemengo baserritarrei, eta kanpotik ekartzen ia den-dena. Nik uste dut jendeak ez dakiela zer jaten duen. Gutxi ordainduta gauza ona eskuratu nahi da baina hori ezinezkoa da. Agian hemengo produktu gisa salduko dizute baina hor gezurra dago atzean.

Eta irtenbidea, non?

Batzuek nekazalturismora jo dute eta harrera ona izan du, nonbaitetik bizi behar. Baina denok ipiniko al dugu mota horretako etxea? Ez, hori ez da irtenbidea. Guk geureari estimazio handiago bat eman behar digu eta hemengo nekazaritza jorratu.

Lur faltaren arazoa nekazaritzako sindikatuek behin eta berriro salatu izan duten arazoa da.

Haize onik ba al dator Europatik?

Eragina somatzen dugu. Europan jotzen duten musikarekin dantzatu behar geuk ere. Ikaragarrizko kontrolak ditugu. Eta kontrol edo jarraipen hori egunean eraman behar da, bestela agian subentzioaren zati bat kendu egiten dute. Lurraren kontrola, abereen kontrola, etxeko garraioaren kontrola… ikuskatzailea etortzen denerako dena ondo eduki behar duzu, behar bezala. Oso-oso kontrolatuta gaude. Urtean behin edo Azken urteotan mendialdeko nekazaritzan bitan etortzen agertu den beste elementu bat zaigu ikuskatzaiturismoa izan da. lea eta horrek

11

baldintzatzen du jaso dezakezun dirulaguntza. Ohituta gaude baserritarren aldarrikapenak eta kexak ikusten eta entzuten. Askotan kaletarroi zaila egiten zaigu beren desadostasun hauek ulertzea, baina kontuan izan behar dugu baserriaren etorkizunak guregan ere izango duela eragina. Baserririk gabe zer jango dugu kaletarrok? Nola elikatuko gara? Kalaputxiren animoak jaso eta hurrengo ere gustura jardungo dugu zuekin solasean.


12

lan giruan

SUHILTZAILEAK: larrialdietarako prest “Handitan zer izango zara? Ni suhiltzaile�. Haurrei askotan entzundako erantzuna. Beste ofizio batzuen artean, halako erakargarritasun bat dutenetakoa. Haur horietatik gutxi iristen dira, jakina, suhiltzaile izatera; baina, hala ere, suhiltzaileak hor daude. Gurean, herritarron artean ere baditugu suhiltzaileak. Ez zuten, agian, inoiz horrelako erantzunik eman beren haurtzaroan, baina hor daude prest, momentu

oro, izan genitzakeen larrialdietan laguntzeko. Jon Azpillaga, Gotzon Arrieta, Jon Ituarte, Jokin LarraĂąaga eta Josu Lezertua ditugu mutrikuar horiek, eta urteak daramatzate batzuek lan horretan. Ez dugu izan aukerarik bostekin batera egoteko, baina Jokin eta Josu izan ditugu solaskide. Hona hemen eurekin izandako elkarrizketa. Komunitate autonomotik kanpo gertatu izan zarete inoiz? Jokin: Galizian orain dela pare bat urte izan ziren suteetan hemengo boluntario taldearekin izan nintzen, eta aukera izan nuen suhiltzaile katalanekin eta bertakoekin jarduteko; talde batzuen eta besteen arteko berezitasunak nabaritzen ziren. Esango nuke herrialdearen ezaugarriek prestakuntzan eragin nabaria dutela, eta hala behar du: baso lanetara ohituagoak zeuden katalanak; baliabide aldetik, ostera, galiziar suhiltzaileak baino askoz hobeto hornituta geunden.

Bokaziozko lana? Bai. Zaila izango litzateke lan honetan jardutea bokaziorik gabe. Uneoro egon behar gara, eta gaude, gure prestaketa zuzentzen, gertatzen diren larrialdietan ahalik eta erantzun onena eta azkarrena emateko. Helburu hori garbi ez bagenu, ez genuke asmatuko gure baseetan eman behar ditugun orduak igarotzen. Zer prestaketa izan duzue lan honetan jarduteko? Gure lanpostuak ziurtatzeko oposaketak pasatu beharrean gaude. Bertan froga fisikoak, gidaritzakoak (C+E karnetaz gain), eta teorikoak (inguruaren ezagutza, legeria, suaren aurkako teknikak,...). Gure postuetan lanean hasi baino lehen, hiru hilabeteko ikastaroa egiten dugu, eta hau ere gainditu egin behar izaten da. Bertan, erraminten

erabilera, gertatzen diren larrialdietan erabili beharreko teknikak, eta talde lana lantzen dira. Irakasleek, frogen bitartez, ikusgaitzak diren izaera arloak ere ikus ditzakete; beraz, ez gara gure lanpostuaren jabe horiek guztiak igaro arte. Larrialdietarako tekniketan ba al duzue berezitasunik? Guk Bizkaiako Diputazioaren langileak gara, eta, jakina, erkidego horretara zuzenduak izaten dira gure ikastaro horiek: kotxe istripuak, biktimen erreskateak, produktu arriskutsuen garraioak, eraikinetako suteak, industriako suteak, basoko suteak,... Azken hauetan, basozain eta baso-teknikariekin koordinatzen gara. Komunitate autonomoko hiru probintzien ezaugarriak antzekoak direnez, guk Gipuzkoan ere lan egin izan dugu, eta ez dago ezberdintasun nabaririk lurralde batetik bestera.


lan giruan

Zeintzuk dira zuen ohiko lanak? Estatistikei begiratu beharko genieke erantzun zehatza emateko, zeren boladak egoten baitira. Bazirudien istripuak zirela irteera gehien eragiten zizkigutenak, baina badirudi azken denbora honetan gutxitu egin direla, eta sute txikiak handitu; baina, orokorrean etxeetako suteak (kontuz sukaldeko aspiragailuen iragazkiekin), industria suteak,... eta bitxiagoak diren beste batzuk, suhiltzaileek egin beharrekoak direnik inork esango ez lukeenak: etxeetako ateak irekitzea eta erletegiak lekuz aldatzea, adibidez; erlea babestuta dago eta erlezainekin batera egiten dugu lan hau. Gero, zer esanik ez, elurteetan baserrietarako bideak zabaldu, eta horrelako ekintzak. Egoera bereziak bizi beharrean izaten zarete; batzuk pozgarriak, tamalgarriak besteak..., kontatzekorik baduzue? Egoera berezi horietan bi alde nabarituko genituzke. Barrutik begiratutakoa bata, non norberak bere burua juzgatzen duen, eta taldean hurrena, gure lana zertan eta nola hobetu dezakegun, egindakoari errepasu bat emanez. Beste maila baten daude ingurukoen eta komunikabide eta abarren ikuspegiak. Hala ere, geure barnean bizitakoak hor irauten du: poza eta samina tartekatzen dira; poza, ahal dugun guztia eman dugulako, eta samina, falta zen beste hura eman ezinagatik. Josu:Larritasunetik ateratako inork, edo urgentzietako mediku talde batek egindako lanagatik esker ona edo zorion oharren bat igortzen badigu, benetan pozten gara, eta adoretsu jarraitzeko indarra ematen digu. Jokin: Behin baino gehiagotan tokatu izan zait begiak irakurtzea. Hitzak baino indar handiagoa dute: etxe bat sutan, eta goiko pisu baten aita adindua zeukan alaba baten begirada, edo orain dela gutxi enpresa baten izandako eztandaren ondoren bere gorputza erreta eta arnasa hartu ezinik zegoen gaztearena bezalakoak. Erreguari lehen planoan egindako zuri-beltzeko argazkiak dira nire burmuinean, eta hor diraute zizelkaturik.

13

Kasu horietan lehena ondo atera zen, bigarrena, ordea, hila gertatu, nahiz eta anbulantzia batek berehala jaso zuen. Beste alde batera joaz, nola ikusten duzue Mutriku larrialdi baten aurrean? Zenbait sute edo larrialditarako, bi oztopo nagusi ditu Mutrikuk. Batetik, ia herri osoko kaleak aldapatsuak dira, eta altuerako ebakuazioetarako kamioiak ezin dira erabili, duten ziurtasun sistemak angelu gradu batetik gora galerazten dietelako. Bestetik, bonbak daramaten gure kamioiak ezin dira sartu alde zaharreko zenbait kaletan; horrek mangerak metro askotan luzatu beharra dakar, eta, ondorioz, denbora; eta gure lanean azkartasuna da faktore garrantzitsuenetako bat. Arlo honi begiratuta, seinalaztapen bertikalen falta ikusten dugu ur hartuneetan. Herriko zaharrei aditua dugu, bestalde, komenduan su-kanpaiak jotzen zituztenean etxe guztietatik irtetzen zirela pertsonak beren baldea eskuetan zutela. Gaur ohiturak ahaztu, eta herri gutxi gelditzen dira larrialdietarako taldeak mantentzen dituztenak: hauek garrantzi handia dute gure lana errazteko. Nola ikusiko zenukete herrian horrelako talde bat antolatuko balitz? Oso ondo. Formazio apur bat edukitzea asko izaten da, arazoa sortzen den unean erabiltzeko. Gogoratzen naiz aspaldi baten, dio Jokinek, Tranpakaleko etxe baten nola izan zen sute bat, eta han ari zen herritar talde bat, eginahaletan, sua itzaltzeko eskura zuten mangerekin, baina ondorio handirik gabe. Jon Azpillaga agertu zen handik, eta aitaren batean itzali zuen sua. Udalak horrelako talde bat sortuko balu, Gipuzkoako Diputazioak formakuntzarako baliabideak jarriko lituzke, prestatuta ditu eta. Eta mereziko luke, benetan.

“Aspaldian, etxeetako eta enpresetako sute txikiak itzaltzera irteten gara”

“egindako lanagatik esker ona jasotzeak pozten gaitu eta adoretsu jarraitzeko indarra ematen digu”

“Arriskuaren aurrean, begiradak hitzek baino indar handiagoa dute”


14

karenka

EMAN ARRAUNARI! Z

orteak arraunean aritzeko kalerik onena baino ez zion eman Nikanor Ortiz de Landaluze mutrikuarrari. Epaileak banderatxo gorria beherantz begira jarri eta hor ekin zion egun amaitzear duen ibilbideari. Mutrikun ekin zion bideari, Ondarroa aldera abiatuz, urtebetez Getarian geldialditxo bat eginez. Olatuen zangartasunak entrenatzaile izateko indarra eman dio. Momentu honetan ziabogaren unean aurkitzen da, arraunlari izatetik entrenatzaile izateko biran. Aurrerantzean datorrena, txanparainoko itzulera baino ez da. Beraz, hemen dugu Nikanor ibilbide horretako sentsazio on, ez hain on, bizipen goxo zein ez hain goxoak gurekin partekatzeko. Nondik nora datorkizu arraunarekiko zaletasuna? Non izan zen zure lehenengo estropada? Txikitan, hamar bat urte nituenean, osaba arraunean aritzen zen. Urte hartan bertan, aita zuzendaritza taldean sartu zen. Momentu horretan hasi nintzen arraunarekiko interesa izaten. Koadrilan elkar tentatzen genuen, pikeak izaten hasi ginen eta giro horrek asko erakartzen ninduen. Gure arteko lehia giro hori asko gustatu zitzaidan. Orduan, gutxi gorabehera hamar lagun batu eta gaur arte. Lehenengo estropada Deban izan zela gogoratzen dut. Bertako errekan aritu ginen arraunean, batel mailan. Gogoratzen dudanez, Debako estropada hartan bigarren bukatu genuen. Nolatan mutrikuarra Ondarroan arraunlari? Hamazortzi urte bete nituenean, traineruetan aritzeko garaia iritsi zitzaidan. Momentu hartan Mutrikun ez zegoen trainerurik eta Ondarroan aritzeko aukera eman zidaten. Bertan jende nahikoa zegoen baina aukera hura onartzea pentsatu nuen. Denboraldian ez nuen estropada asko egin, baina beste gauza batzuk ikasi nituen: benetan kirol sakrifikatua dela, traineruan aritzea beste mundu bat dela, gaztetakoak eta hark ez zutela zerikusirik... Horrek zer esan nahi du, Mutrikun ez dagoela arraunarekiko zaletasunik? Zaletasuna, gehienbat, azpitik etorri behar da, gazteak dira hasiera eman behar dutenak. Horretarako beharrezkoak dira instalazio onak, gazteak mundu horretara bultzatzen jakitea, eta arraunak erakarri beharra ere bai. Momentu honetan, Mutrikun ez dago horrelako egoerarik. Inguruko herrietan, zaletasun gehiago egon edo ez, azpiegitura hobeak dituzte. Mutrikun instalazio egoki batzuk eta zaletasuna egonez gero, arraunaren munduan sartzeko gai izango ginateke, nahiz eta kostatu.

“

Arrauna, beste kirol batzuekin alderatuz, oso sakrifikatua da. Hori ez al da oztopo? Nola animatuko zenituzke gazteak arraunaren mundura?

“Inguruko herrietan, zaletasun gehiago egon edo ez, azpiegitura hobeak dituzte�.

Aurten, iazko traineruko hamabi lagunek utzi diote arraunean aritzeari. Ezin ukatu kirol oso sakrifikatua denik. Batzuek diote uda tartean izatea traba dela. Niretzat, aldiz, momenturik onena da udara, orduan izaten baititugu estropadak. Baina negua oso gogorra da. Entrenamendu luzeak, euritan... benetan gogorra. Hala ere, kirol


karenka

15

Aurten mutilen entrenatzaile, noizko nesken entrenatzaile? Neskek badute beraien entrenatzailea, gainera ondo moldatzen dena. Azkenengo urteetako emaitzak ikustea besterik ez dugu. Nesken taldea eskainiz gero, erabakia ongi pentsatu beharko nuke. Zeharo desberdina da emakumeekin aritzea. Aurtengo denboraldiari begira, ze asmo edo helburu dituzu?

gogorra izan arren, saltsa asko pizten duena da, lagunartean aritzeko primerakoa, eta sekulako arra sortzen duen kirola. Arraunlari izatetik, entrenatzaile izatera. Nolatan? Bakarrik aritzen al zara?

Aurtengo taldea ikusita, dagoen maila ikusita, maila berdinean mantentzea izango litzateke nire helburua. Gero, gainontzeko traineruen maila ikusi eta horren arabera finkatu helburuak. Bitartean, ahal den eta gehien entrenatu, zaindu eta gustura geratu gure artean. Besteak gehiago badira, izan daitezela. Errealista izanda, gure mailan mantentzea eta gustora aritzea da nire xedea.

Joan den urteko entrenatzaileak taldea utzi zuenez, aukera hori eman Eta etorkizuna nola ikusten duzu? zidaten. Lehenago ere aritu izan naiz Mutrikun, laguntza pixkat Jende gazte oso ona dator atzetik, baina arraun mundua ere aldatzen emanaz. Urteak daramatzat mundu honetan sartuta, eta aukera hau doa. Gero eta diru gehiago mugitzen da, beraz, arraunlariak beste karameloa mutur aurrean jartzea modukoa izan da niretzat. Eta taldeetara mugitzen dira: Zumaia edo Zarautz aldera, besteak beste. aurrera. Orain artekoan, behintzat, esperientzia polita izan da niretzat; Denbora aurrera doan heinean, normalean, arraunlari onek alde eginnahiko burukomin eman arren, merezi du. Entrenatzaile moduan, go dute. Jendea mantendu bakarrik aritzen naiz baina zerbait nahi bada, dirua jarri beharra behar izanez gero, ez dut Azken urteotan mendialdeko nekazaritzan dago. Benetan arraunlari onak galdetzeko arazorik. agertu den beste elementu bat turismoa egon badaude, baina diruak Mutrikuarra ondarrutarren izan da. asko egiten du. entrenatzaile. Nola hartu dute Beraz, aurtengoan erabakia zure kideek? Antiguako Ama trainerua Kontxako banderako irabazle? Gustura hartu zuten nire erabakia. Zerbaiten inguruko zalantzak Aurtengo taldeko arraunlariak eta joan den urtean utzi zutenen baditut, lehenengo beraiengana jotzen dut, eta hori ere estimu handiz artean bada arraunlari onik. Agian ez Kontxako banderan sartzeko hartzen dute. Nahiko baloratzen dute eurengana jotzea edonolako modukoak, baina bai gerra pixka bat emateko. Irabaztea, beste zalantza baten aurrean. Niri ez zait ezer iritsi belarrietara, oraingoz mundu bat da. behintzat. Mutrikuarra izan arren bertan aritu naiz hamar urtez. Mutrikuarra naiz, baina taldeko bat gehiago. Agurne Elorza

“


18

historixa

Urazemeiti, Urazameti, Urazametia, Urasameti, Urazemendi, Urasemeti, Uras-Emendik, Urasemendik, Urazandi, Uraçandi, Urasandi, Urazandia... Kokapen fisikoaren arabera izendapenak egiterakoan, ez da harritzekoa toki berak bi izen hartzea, batzuentzat bat eta besteentzat beste bat. Urrutira joan gabe, gurean horren adibide garbi bat dugu: Deba ibaiaren Mutriku aldeko gunearena hain zuzen ere. Guretzat, betidanik, Urazamendi; debarrentzat, aldiz, Urasandi. Guk, uraren alde honetatik izendatzen dugu, hemendik; debarrek, uraren alde hartatik izendatzen dute, handik. Azalpen erraz hori janztearren, Xabier Txordorengana jo dugu, eta eskatu, mesedez, herriko agiri zaharretan arrastorik ote den bilatzeko. Jarraian, Xabier Txordok eskuratu digun informazioa.

MUTRIKUN, URAZAMENDIK Bai, udala, arrantzaleen kofradia, alderdi politikoak, enpresak, langileak, jubilatuak, ikasleak, eta Mutriku herri zaharrean eta txoko ederrean bizi zareten guztiok. “Urazameiti” izendatu da betidanik (horrela zioten lehengo gure zaharrek garai hartan ohikoak ziren suteen ondorioz dokumentuak desagertzen zirenean) itsasora begira jarrita Deba ibaiaren ezkerraldeko maldan kokatutako gune populatua. Bai, 1560 urtean Lezon jaiotako Lope Martínez de Isasti Doktore jaunak 1625 idatzitako “Compendio Historial de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa” liburuaren Gipuzkoako oinetxeei buruzko atalean, 99 orrialdean, honakoa aipatzen du: “Urazandi, beste izenez Urazemeiti”. Bai, Roke Aldabaldetreku heraldikaren ikertzaile nekaezina, debar jatorra, “La heráldica y el mar en Guipúzcoa” azterlanean desagertutako Urasandia (edo Urazandi) etxean egon zen eta gaur egun Donostiako Untzi Museoan dagoen heraldika harlanduari buruz hauxe dioena: “...Uraçandi, Urasandi, Urazandi eta Urazandia idatzi zitekeen, Debako bizilagunek uraren beste aldeko etxea izendatzeko. Baita ere Urasemeti, Urazameti, Urazametia eta Urasameti Gipuzkoako probintziako 1857 urteko nomenklatorrak Mutrikuko udalerriaren barruan dioen moduan, horrela adieraziz etxea uraren alde honetan dagoela” Bai, M.A.T. orain dela ia bi urte Kalaputxi aldizkariaren 50 zenbakian iritzia eman zenuena amonak egin zizun zuzenketari buruz: “Neska, Urazamendikua izango den. Ez den ikusten uraz hemendik dagoela? Urazandi debarrentzat izango den!”. Bai, Parrokiako sakramentu liburuetako Bataio aktetan adierazten da 1906 urtean ume bat jaio zela Urazemendin, 1933 urtean beste ume bat jaio zela Uras-emendiken, eta 1936 urtean beste ume bat jaio zela, Debako gaur egungo parrokoa bera, Urasemendiken. Mutrikuko Parrokian dago, baita ere,

1956 urteko Matrikula Liburua, bertan jasota garai hartan Urazamendin bizi ziren pertsonen berri. Bai, 1961 eta 1963 urteetan zenbait interesatuk eta Debako Udalak inguru hori desanexionatzeko egindako eskarian zenbait aldiz agertzen da Uras-Emendik izendapena. Bai, aurreko guztia kontuan hartuta, eskatu nahi dut Mutrikuko gune horri dagokion berezko izena ematea. Eskerrik asko. Mutrikun, 2008ko urtarrila Xabier Txordo


20

kirola

BELAONTZIAK HAIZEAK ORRAZTEN Bost urte hauetan jo eta ke ari dira Kalatxori Bela Elkarteko partaideak gelditu gabe. Oraingo honetan Optimist txapelketa antolatzekotan dira eta bertako partaide den Alejandrorekin mintzatu gara honen inguruan gehiago jakiteko asmoz.

Zer dela esan genezake Optimist? Berrogeita hamargarren hamarkadan umeentzat sortutako belaontzi bat da optimist. Ontziak ez du ezer, 35 kilo pisatzen ditu, 3,5 metro karratukoa da, bela eta lema bana eta tripulatzaile bakarrekoa. Esan bezala, umeak, 8 urtetik 15 bitartekoak aritzen dira Optimist klasean. Orokorrean bela maite duenak maila honetan ematen ditu lehenengo uratsak. Eta Kalatxorik ere ezagutzera eman behar zuen‌ Nolabaiteko konpromisoa dugu honetan, gure betebeharra baita ur kiroletan eman daitezkeen maila guztien berri ematea. Bela klub guztiek dute maila honetako jendea euren artean. Mutrikukoa da Optimist maila ez duen bakarra, eta hori lortzea izan da gure erronketako bat. Beraz, zer antolatu duzue? Martxoaren 2an eta 3an Mutrikun Optimist klaseko estropada egingo da. Inguruko 5 klubetako partaideak etorriko dira. Mutrikukoa urteko lehenengo estropada izango da eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da. Ilusio handiz ari gara lanean, alde batetik iruditzen zaigulako txapelketa ikusgarria izango dela, itsaso zabalean hain belaontzi txikiak haizearen menpe ikusita, eta beste alde batetik gazteei zabaldu nahi dizkiegulako gure ateak. Harrera ona izango duelakoan zaudete‌ Hala uste dugu. Hona etorriko diren gazteek ez dute Mutrikuren berririk eta hemengo gazteek, berriz, ez dute modalitate honen berririk. Nik uste dut bien arteko konbinaketa ondo aterako dela eta etorkizunerako balio izango digula. Zaletasunik ikusten al duzu Mutrikun? Gero eta jende gehiago hurbiltzen da guregana. Egia da, baita ere, orain arte barne aldeko jendea gehiago izan dela kostaldekoa baino, baina ematen du hori aldatzen ari dela. Oraingo gure helburua behintzat, gazteei zuzendua dago. Gazteak itsasorako grina hartzen badu, gero jarraituko

“

Mutrikuarrek Optimist modalitatea ezagutzea nahi genuen eta horretarako aukera eskainiko dugu martxoko estropadan.


kirola

du honetan eta batek daki! Bestalde, modalitate honek daukan beste gauza bat zera da, gaztea bera dela bere ontziaren arduraduna, berak zaintzen du eta behar duen konponketa eta kontu guztiak berak eramaten ditu; honela bere buruaren jabe eta bere buruaren arduradun izaten ikasten du. Gazte asko etxean ikusi dutelako hasten dira honetan, baina beste askok ez dute sekula zer ikusirik izan itsasoarekin eta hortxe kateatzen dira. Zenbat talde etorriko dira?

21

Ekiporen bat sortzeko aukerarik ikusten duzue? Bai, kantera bat osatzeko aukera ikusten dugu, horrexetan ari gara baina gauzak ondo eta astiro egin nahi ditugu. Bestalde, gurea ere musutruk egiten den jarduna da. Denok dugu geure lana, geure familia, geure betebeharrak eta

“

Ur kirolak zabaldu nahi ditugulako lanean ari gara gure zaletasunetik abiatuta.

Mementuz lau klubek eman dute izena. Klub horietako kirolari onenak etorriko dira. Agian bost klubetako kirolariak izatera ere iritsi gaitezke. Egia esan, jende asko mugituko da Mutrikun egun horietan. Eta hori guztia ondo atera dadin jendearen laguntza ezinbesteko gertatuko zaigu.

Ildo horretatik, esan behar da bela federazioa ere gurekin ari dela antolakuntzan eta laguntza handia da hori. Epaimahaia ere, juezak eta, Federazioak ipiniko ditu. Udalaren laguntza ere izango dugu.

ordu horietatik kanpo aritzen gara honetan. Ez da erraza, baina merezi du. Garestia al da bela?

Nik zer esango dizut, betiko kontua da. Eskiatzea garestia ala merkea da? Bakoitzak bere zaletasunak ditu eta baterako zein besterako lehentasunak ezarri behar dira. Mendia egiten duenak ere bere gastuak ditu. Bestalde, ontzirik eduki ezean beti egongo da norbait bere ontzian ibiltzen utziko dizuna. Umeen mailan, berriz, federatuta egonez gero klubek dituzte ontzi hauek eta bertan ibil daiteke. Diruaren kontua oso erlatiboa da. Nik urteak eta urteak eman Asteburu ederra izatea nahi dugu. ditut belaontzietan eta orain arte ez naiz jabetu Ingurukoen eta erakunde ofizialen babesa batekin, eta munduan zehar ibili naiz.

“

dugu.

Zorterik onena opa dio Kalaputxik Kalatxoriri, eta animoa bere ibilbidean.


22

e-gazte

E

L

K

A

R

R

I

Z

K

E

T A

ASIER ILLARRAMENDIrekin hizketan Oraingo honetan Asier Illarramendirengana jo dugu. Asierrek Errealaren harrobian jolasten du. Zenbait aldiz joana da Euskadiko nahiz Espainiako selekzioetara. Aurtengo udan, Korean egon da, mundiala jolasten Espainiarekin. Bertatik, txapeldunorde etorri da.

Zergaitik futbola? Txikitatik gustatzen zait futbola. Sei urte nituela, eskola-kirolean hasi nintzen, eta gehien gustatu zitzaidana izan zen. Zortzi urterekin futbol talde batean hasi nintzen jolasten, Mutrikukoan. Noiz hasi zinen Errealean jolasten? Bederatzi urterekin, probak egitera joan nintzen. Hasieran ez ninduten hartu, baina gero txapelketa baterako hartu ninduten. Sekulako poza hartu nuen hautatu nindutela jakitean. Astean zenbat aldiz joaten zara Zubietara, entrenamenduetara?

Pena pixka bat hartuko zenuen itzultzean, ezta? Egia esan, bueltatzeko gogoa nuen, denbora gehiegi egon ginen. Faltan hartzen nituen Mutrikuko lagunak, familia, neska-laguna‌ Zer moduz bateratzen dituzu futbola eta ikasketak?

Orain dela gutxi Korean egon zara, nola bizi izan duzu esperientzia berri hori?

Etxeko lanak entrenamendutik etorri eta gero egiten ditut, eskolatik irtetean ez baitut denborarik izaten. Ez dut denbora asko, baina daukadana ongi aprobetxatzen dut.

Bertara iristean, arnasa hartzeko ere arazoak izaten genituen, baina horrenbeste denbora egon ginenez ohitu ginen.

Orain, jubeniletan jolasten duzu, baina ba al duzu esperantzarik Errealaren lehenengo taldean aritzeko?

Zer moduzkoa izan da Korearren ongietorria?

Garrantzitsuena, nagoen taldeko lanak ongi egitea da, honek erabakiko baitu nire etorkizuna. Baina izugarrizko poza hartuko nuke.

Astean bost aldiz joaten naiz Zubietara, 4 entrenamendu eta partidurako. Ostegunetan izaten dut jai.

Jokalari profesionalak bezala hartu gintuzten, izugarria izan zen. Korearren harrerararekin, etxean bezala sentitu ginen. Finaleko penaltia sartu ez zenuen momentuan, zer sentitu zenuen? Pena handia sentitu nuen, pena baino gehiago amorrua. Finala jolastean sekulako poza hartu nuen baina penaltia huts egitean mundua gainera erori zitzaidan. Nire taldekideengatik errukia sentitu nuen. Baina besteek ere huts egitean izugarrizko poza hartu nuen, ez baitzen niregatik bakarrik izan.

Anekdotarik kontatzeko? Euskal selekzioarekin Murtziara joan ginenean, hotelean neska bat egoten zen top-less egiten. Gu berari begira egoten ginen. Bere gelara joatean bikinia ahaztu zitzaion, eta guk bagenekien zein zen gela, beraz eramatea pentsatu genuen. Atea jo genuenean bere mutilak iriki zigun atea, guk bikinia eman eta lotsa-lotsa eginda joan ginen.


e-gazte

23

SAN BALENTIN EGUNA, MAITEMINDUEN EGUNA Oraindik ez gara gabonetako gehiegikeriaz errekuperatu eta beste egun handi bat heldu omen da: maiteminduen eguna. Antza denez, erromatarren garaitik datorkigun tradizio handiko ospakizuna da, baina gaur egun denda eta zentru komertzialetako egun bihurtu da. Eta behar bezala ospatzeko, maite duzun pertsonari bonboi kutxa erraldoiak, lore sortak eta merkatuko eraztun garestienak oparitu behar dizkiozu. Baina hori guztia beharrezkoa al da maitasuna adierazteko? Eta zergatik urteko egun bakar batean? Mutrikuko institutuko bi ikaslek egun hau interpretatu digute. Eta horiekin batera, hurrengo orrialdean, olerki bat. Denbora astiro pasa da azkenengoz ikusi zintudanetik. Erraz ahoska daiteke urtebete, baina ez hain erraz jasan. Askotan banandu gintuzten aurretik, noski, baina denbora laburrrean besterik ez. Agian, laster bueltatuko naiz, agian inoiz ez… “Inoiz ez” hitzak hain dira gogorrak… Jasanezinagoak egiten zaizkit entzuten ditudan bakoitzean. Oraindik gogoan ditut eskaini nizkizun azken agur hitzak, zure baitan isuritako azken malkoen irristada leuna, oparitu zenizkidan azken itsas gaineko ilunabarrak… Utzi egin behar izan zintudan, ez nuen nik aukeratu baina ez naiz damutzen. Beharbada, ondo egin dut edo, beharbada ez, nork daki… Denborak bakarrik jakingo du nire hainbat galderari erantzuna ematen. Ez pentsa ahaztu egin zaitudala; saiatu egin naiz, bai, baina beti alferrik. Gogoan dut hor igarotako momentu onenak, baita ez hain onak ere. Damu izan naiz segunduro askotan kalte egin izanagatik, zure guztia eman baitzenidan eta sarritan ez zintudan merezi bezala zaindu. Hargatik, hemen, nire bizitza berrian, ez naiz akats berdinetan eroriko. Nire pentsamenduetara azaltzen zarenean, ezin dut galdera bat baztertu: nola egongo ote zara? Erantzunik gabeko galdera, hemen ez baitzaitu inork ere ezagutzen. Eskatzen dudan bakarra zu ondo egotea da, utzi zintudan bezalaxe edo, posible bada, oraindik hobeto. Betirako egongo zara nire barrenean, ene bihotzeko Mutriku. DBH-ko ikasle bat

Agian gutun bat horrela hastea ez da modurik tradizionalena, baina, egia esanda ez dakit nola hasi. Hainbeste ideia buruan eta adorerik ez guztia idazteko. Nola litzateke hasiera perfektu bat, “kaixo maitea” edo, “ene maiteño”…? Niretzat hori ez da perfektua. Urteak joan eta etorri, eta teknologia aurreratuak asmatutako tresna guztiak erabiltzen ditugu, mugikorra, telebista, garbigailua…Baina horiek guztiak baino garrantzitsuagoak diren hitzak falta zaizkigu, bai hitzak. Zergatik ez ote dute asmatzen “maite zaitut” hitzak duen balioa baino balio gehiago duen hitzik? Bikote guztiak, zahar eta gazte “maite zaitut” elkarri esaten hogeitalau ordutan. Bikote baten hasieran izugarrizko garrantzia du

“maite zaitut” esateak, ene zer polita…Baina egunak joan eta etorri ohitura bihurtu da. Aita lanera doanean amari musu bat eta “maite zaitut”, amona lo kuluska bat egitera doanean aitonarengana doa eta “maite zaitut” diotso. Nire lehengusina bizkaitarrak bere mutil lagun hasi berriari “matxe zatxut”, eta nire osaba gipuzkoarrak nire izebari “maitte zaittut”, ta nire anaia makarrak bere neska lagunari “maite haut tronkexa”…Beti berdin eta berdin, eta berdin eta berdin... Aspertu egiten naiz liburu eta pelikuletan amaiera perfektua azaltzen denean, hau da, musu goxo bat eta maite zaitut berriro ere… Ez al dago beste hitzik? Te quiero, I love you, Je`t aime, Ti amo, Ich liebe dich… Konformatzen al gara maite zaitut eta puntu batekin? Ni neu ez, puntu horren ordez koma bat jarriko nuke, eta gaur hori egitea proposatzen dizut. Badakit askotan ez dizkizudala gauza polit asko esaten, lotsati samarra naizelako agian, baina orain badakizun bezala, hitz “polit” horiek guztiak ez zaizkit gustatzen, eta nahiago dut beste hainbat maitasun keinu erabili. Ez dut entzun nahi maite nauzula, nazkatu naiz! Zergatik ez beste zerbait? Nik nahiago dut zure begiradak esaten didana usaindu, edo zure barreak erakusten didana sentitu, edota zure ileak duen mugimenduak diostadana entzun, nahiago dut, bai horixe!! Baina gehien desio dudana…ai, gehien desio dudana… Zure isiltasuna da. Bai, horixe da. Arratsaldero berriketan pasatu ondoren isilik geratzen zaren une hori. Agian ez duzu nahita egiten, arnasa hartzeko bakarrik egingo duzulakoan nago, baina berdin zait, hori da gehien maite eta eskertzen dudana. Zure isiltasuna… Eskerrik asko guztiagatik: eskerrik asko maite nauzula esategatik, eskua emateagatik, barre egiteagatik, zure begiradagatik, eta eskerrik asko benetan zure isiltasunagatik. Zure isiltasuna niretzat Mozarten sinfonia bat entzutzea bezalakoa da, eta askotan melodia horrek desafinatzen duenean gustuokoago dut, errealagoa baita. Egun batzuetan isiltasunak ere desafintzen du. Ez ahaztu… noizbehinka isiltasunak ere… desafinatzen duela. Isiltasunez, Zure hatsaldia


24

e-gazte Erraz asma nezake kontu polit bat zure jakinmina asetzeko modukoa, baina ez dut asmatu nahi. Erraz esan niezazuke bizitza honetan gertatu zaidan ederrena zu ezagutzea izan dela, baina ez dizut esan nahi. Erraz idatz nitzake, baita ere, hamaika hitz zure bihotzaren sakoneraino ailegatzeko, baina ez ditut idatzi nahi. Nahiago dut zeuk deskubritzea, zeu konturatzea egiten dudanaren arrazoia zeu zarenaz. Orduantxe, deskubritutakoan, konturatutakoan asetuko baitzaizu jakinmina. Orduantxe, deskubritutakoan, konturatutakoan somatuko baituzu nire bizitzan gertatu zaidan ederrena. Orduantxe, deskubritutakoan, konturatutakoan irakurriko baituzu zure bihotzerainoko bideko hitzetan. Bitartean, isilik jarraituko dut ezkutuan asmatzen isiltasunean esaten pentsamenduetan idazten.

AINHOA eta LAIDA Neguaren bihotzean loratu zaizkigu bi larrosa gurean urtero poza heltzen zuek urteak betetzean

ANE ETA UNAI Otsailaren 24an eta 27an, 4 eta 6 urte beteko dituzuenez zorionak etxeko guztion partez.

PATXI Zorionak aita! Urtarrilaren 23an zure urtebetetzea izan zenez zorionak eta muxu haundi bat Iraitz eta familia guztiaren partez.

ZER DA? NON DAGO? Barrenkaleko “Akitxiki”neko harrizko etxearen kanpoaldeko horman dago kokatua. Burnizko aroarekin emandako kolpeen ondorioz harria ere ondo janda du bere inguruan; kaleko eta inguruko haur eta ez hain haurren eragina “kateka” edo “ezkutaketan” jolastean. Zalditeria lotzeko erabailia zalgurdiak barrenkaleraino iristen zirenean, eta ondoren, baserritarrek herrira jaitsitako hainbait astok ere frogatu izan dute bere sendotasuna. Baziren horrelako gehiago ere, Panaderi-berri aurrean, adibidez, baina aroak galduta dituzte, nahiz eta harrian haien arrastoa gelditu den.

MAIALEN IÑAKI KAIALDE Zorionak gure etxeko pinpirinari. Otsailaren 14an urte bat aberatsago izango zara, horregatik ematen dizugu Otsailaren 7an 10 urte haundi bete zituelako, muxu haundi bat eta besarkada muxu bana familiako guztiok. Ondo galanta aita, ama eta familia osoaren igaroko zenuelakoan eguna… Aupa gure partez. aitona!


argazki zaharrak

MUTRIKUARRAK. 1928. urtea.

AGAPITONEKO MAESTRESAK. 1926. urtea. Mª Clara Usobiaga eta Josefa Arakistain «Etxe Txiki»


26

agenda

martxoa-apirila

70. zenb. Kalaputxi,

2008 URTEKO MENDI-IRTEERAK Otsailak 23, zapatua • KAMARA MUSIKA ZIKLOA Pello Ramirez Santa Katalina komenduan, 20:00etan

Otsailak 29, barikua • MUS TXAPELKETA Bar Puerto Tabernan, 22:00etan. Martxoak 1, zapatua • ZUHAITZ EGUNA

Martxoak 10etik 23ra • GERNIKA SUTAN ERAKUSKETA. Zabiel kultur etxean Mutrikun estreinatuko da guda eta bakeari buruzko erakusketa hau, Gernikako Arbola sinbolo bezala hartuta eta poesia baliabide. Panelak, audiobisualak eta filmak erakusketa honetan murgiltzen lagunduko digute.

• MARTXOAK 2 Ordunte mendilerroko Zalama mendia (Bizkaia, 1.336 m.) • APIRILAK 13 Lagran (756 m.)-Palomares (1.446 m.)-Lagran. (Araba) • MAIATZAK 18 Lizarraga-Ulantz-Irantzun-Urbasa. (Nafarroa) • EKAINAK 15 Atarratze-Madalen-Maule. (Zuberoa) • UZTAILAREN 4A, 5A ETA 6A La Sarra-Wallon aterpea-Mercadau-Panticosa. (Frantziar Pirinioa) • IRAILAK 21 Errazkin-Tuturre (1.282 m.)-Amezketa (Nafarroa) • URRIAK 12 Jaizkibelgo Itsaslabarra. (Gipuzkoa) • AZAROAK 16 Arrazola-Izpizte (1.065 m.)-Nardin-Etxeguen. (Bizkaia) • ABENDUAK 14 Ondarroa

• Antolatzailea: BURUMENDI MENDI ELKARTEA http://www.burumendi.org Martxoak 16, domeka • GIZONAK antzezlana 19:00etan Zabiel Kultur Etxean Apirilak 5, zapatua • BERDEL EGUNA Apirilak 6, domeka • Txori kantarien eguna

Kalaputxi egiten parte hartu nahi baduzu deitu: 635 748 393

ODOLA EMATEKO EGUNAK Apirilak 11 Ekainak 20 Abuztuak 22 Urriak 10 Abenduak 19

Egun guztiak barixaku, arratsaldeko 6etatik 8ak arte Anbulategian

Antolatzailea: MUTRIKUKO ODOL-EMALEEN ELKARTEA



Kalaputxi 70 www