K148 bloga

Page 1



iritzixa

aurkibidia Informaziua Zeuk esan Puri-purixan Bi hitzetan Kirola Korrika Karenka Gaztekin Bai Txo! Lapazorrikeixak Historixa Aisialdia Hezkuntza Zorion agurrak Argazki zaharrak Agenda

4 5 6 8 10 11 12 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik. Argitaratzailea Karenka komunikazio elkartea Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku. Telefonoa 635 748 393 e-maila kalaputxi@topagunea.com kalaputxi2001@gmail.com Bloga kalaputxi.blogspot.com Laguntzailea Mutrikuko Udala Kolaboratzaileak I.Andonegi, J. Larra単aga, E. Mendizabal, IXA, Txantxangorri, Bai Txo!, EMA. Tirada 2.200 ale Lege Gordailua SS-787/01 ISSN 1579-4792 Inprimategia EUSKALINPRI. Deba Banaketa Kalaputxi Gipuzkoako Foru Aldundia

Mutrikuko Udaleko Kultura eta Euskara

MUTRIKUKO SA LTSERO ETA SALTSEREN OMENEZ Lehenengo aldiz natorkizue iritziaren zokora. Hainbat buelta eman ditut hutsune hau nola bete pentsatzen. Batzuetan hobea izaten baita hutsa gaizki betea baino. Zer konta diezakezut nik, 22 urteko neskato batek, zuri; gazte, heldu, edo pixka bat helduago horri. Baina azkenean topatu dut gaia, gai edo hizketarako aitzakia. Bueno barkatu, agian zuzenagoa litzake idazteko desenkusa esatea. Omendu nahi nuke norbait, tira, bat baino gehiago. Omendu nahi nituzke batzuk. Izan ere, Mutrikuk badu zorterik, zoria ere bai akaso. Badira herrian -gurean eta ziur aski albokoetan ere baipertsona batzuk, zeinak ibiltzen diren han eta hemen, janzten eta eransten, ipintzen eta kentzen, sortzen eta apurtzen. Jartzen dute herria dantzan, antzezten, kantatzen, ikusten, idazten, irakurtzen. Eta ez dira nekatzen, edo bai. Ziur aski bai, baina jarraitzen dute mutrikuarroi irribarre bat lapurtzen. Beraiei begira jarri nahi nuke hitz hauen irakurlea. Jakin dezan badela jende bat ostiral iluntzeetan lanetik irtetean beste bati hankak nola mugitu erakustera joaten dena, borondatez. Jakin dezan badela astelehen arratsaldeak hogei umez inguratuta pasatzen duenik, antzezten, jolasten, ikasten. Jakin dezan badela egunak eskusoinuari itsatsita pasatzen dituenik herriak kanta dezan. Jakin dezan badela aldizkari honetako orriak betetzen dituenik, gaur haren eta horren berri izan dezazun. Jakin dezan badela... Badirelako eta bagarelako gai sortzeko eta apurtzeko. Baina bereziki sortzeko. Miresten ditut mutrikuar horiek. Badaudelako festan eta badaudelako lanean. Nekeak, haserreak eta fustrazioak izan badituzte ere, ziur bihar berriro sortuko dutela, berriro eraikiko dutela zerbait. Zuei buruz ari naiz: Aurora, Marisa, Pakita, Aitziber, Mikel, Maider, Unai, Lurdes, Larraitz, Amaia, Arantxa, Mari Juli, Udane, Garbi単e, Ane, Julen, Jon... eta beste hainbat ahaztu zaizkidanak. Hots, Mutriku janzten duzuenoz ari naiz, eta noiz edo noiz eransten duzuenoz ere bai. Z(s)oz(s)tenak jantzi egin behar izaten baitira kendu ahal izateko. Zuentzat nire iritziaren zokotik besarkada bat. Bihar ere ikus gaitezen erdiko kalean zu trikitiarekin, ni kantuan. Zu dantzan, ni idazten. Zu filmari begira, ni antzerkian. Zu gaztetxean, ni euskara bultzatzen. Baina jarrai dezagun zuk eta biok Mutriku sortzen. Janzten eta eransten.

Malen Aldalur Azpillaga

3


Informaziua

LURRALDEBUS ZERBITZU BERRIAK MARTXAN

MUTRIKUTIK

DONOSTIARA

Astegunak 6:50 / 10:00 / 13:30 / 19:30 Zapatuak eta Jai egunak 09:30 / 12:30 /16:30 / 19:30 DONOSTIATIK

MUTRIKURA

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 14:40 (Antiguotik) / 20:30 Zapatuak eta Jai egunak 10:30 / 14:30 / 17:30 / 21:00

Ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatu dira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban. MUTRIKUTIK

ONDARROARA

Astegunak 6:55etik 21:55era, orduro eta azkena 22:30etan Ostiraletan bakarrik 22:40 / 00:25 Zapatuak 07:55tatik 22:55ra orduro. Gauekoa 01:05 / 03:05 / 05:05 / 06:35 Jai egunak 8:55etik 20:55era orduro. MUTRIKUTIK

DEBA - MALLABIARA

Astegunak 7:15etik 20:15era orduro / 21:25 / 22:15* / 22:45* Ostiraletan bakarrik 22:45* / 23:20* / 01:10* *ez dira pasatzen Mendaroko ospitaletik eta Deban tunelean geratzen dira.

Zapatuak 07:15etatik 23:15etara orduro. Gauekoa 23:55 / 01:55 / 03:55 / 05:55 Jai egunak 8:15etik 20:15era orduro. Azkena 21:25etan.

www.lurraldebus.eus 4

Deban trenarekin lotzeko aukera, bai joaneko eta bai itzulerako zerbitzuetan MUTRIKUTIK

ZUMAIARA

Astegunak 06:25 / 11:00 / 13:25 / 16:25 / 18:25 Zapatuak 09:25 / 12:25 / 14:25 / 16:25 / 18:25 / 20:25 Jai egunak 10:25 / 12:25 / 15:25 / 17:25 / 19:25 ZUMAIATIK

MUTRIKURA

Astegunak 07:15 / 08:15 / 09:15 / 12:15 / 14:15 / 15:15 / 17:15 / 19:15 / 20:15 Zapatuak 10:15 / 11:15 / 13:15 / 15:15 / 17:15 / 19:15 / 21:15 / 22:15 Jai egunak 11:15 / 13:15 / 14:15 / 16:15 / 18:15 / 20:15 / 21:15

MUTRIKUTIK

SORALUZERA

Astegunak 08:45 / 10:45 / 12:45 / 14:45 / 17:45 / 19:45 / 21:45 Asteburu eta jai egunak 09:40tan zapatutan bakarrik / 11:40 / 13:40 / 17:40 / 19:40 / 21:40 SORALUZETIK

MUTRIKURA

Astegunak 07:40 / 09:40 / 11:40 / 13:40 / 16:40 / 18:40 / 20:40 Asteburu eta jai egunak 08:40tan zapatutan bakarrik / 10:40 / 12:40 / 16:40 / 18:40 / 20:40


gutunak ESKERRIK ASKO ROMAN

lik, haren iturriak ez zuen azkenik. Bere ondoan egoteko aukera izan dugunok ez zaigu ahaztuko bere umiltasuna, errespetua eta hainbat bertso saio. Ezta ere, berak laguntzeko zuen borondatea. Baina sortu garenok badugu zor bat bete beharrekoa; horregatik agur lagun zahar. Zuk bazenduen galdera eta bazenduen erantzuna Osau gaberik geldituko da zuk lagatako hutsuna Aldan onduen bete zenduen hemengo eginkizuna orain zeruan pasatu zazu zeure betikotasuna Juan Mari Erdikua

MUTRIKUKO ZINE FORUM TALDEAk barkamena eskatu nahi dio urtarrileko saiora etorri zen ikuslegoari. Arazo tekniko baten ondorioz ezin izan baikenuen ďŹ lmaren amaiera proiektatu. Barkamenaz gain, irtenbide bat eman nahi izan diogu gertatutakoari eta nahi duenak eskuragarri izango du "Perdida" ďŹ lma. Horretarako jarri gurekin kontaktuan telefono edo email bidez:

Zeuk Esan

Gazteak naiz sasoikoak ala helduak asko estimatzen genuen laguna. Hainbat auzolan edo herri ekintzetan parte hartua, buru makur lan gogorrenari heltzeko beti prest zegoena. Bazuen galdera arrazoizkorik bai erantzun sakonik ere. Gorputza dardaraz eduki arren atzera egiten ez zuena, ingurukoen gozagarri, baita sufritzen ere ederki zekiena. Ez zuen burua altxa beharrik jendea umiltzeko ezta ere mugimendu askorik denak barrezka jartzeko, horretarako beti zuen erraztasuna; abilidade aparta zuen. Hainbeste ordutan bertsotan edo kopletan jardun arren, beti zuen arrazoi mardu-

650 83 43 18 edo mzineforumt@gmail.com MZFT

Kalaputxik irakurleen gutunak plazaratzen ditu. Datozen ordenean eta espazioak eskaintzen duen aukeraren barruan, moztu edo hurrengo hilerako laga dezakegu. Gutunak izen abizenekin bidaliko dira: Kalaputxi, Barrenkalea 12 behea, 20830 Mutriku edo internet bidez bidaltzeko: kalaputxi2001@gmail.com edo kalaputxi@topagunea.com

BETAURREKO LILAK Garaiaian garaiko garapen sozioekonomikoan, herriko emakumeok ekarpen garrantzizkoak egin ditugu, Mutrikuko emakume gehixenek etxeko lanetatik aparte, egin izan dituzte arrantzarekin lotutako lanak; nekazaritza munduari lotutakoak; fabrika, kontserba, komertzio edo artisautza lanak. Hala ere, ze aipamen gutxi historiako liburuetan. Ze aitortza apalak, edo ezerezak. XIX BERDEL AIPAMENA: Iaz , "Arrain saltzailea"ren lana goraipatu eta omendu egin zan. Ordura arteko ďŹ gura edo kolektibo bakarra, emakume hutsez osatutakua. ARDURADUN politiko emakumeak ere, ez dira oso aspaldikuak: Lehenengo zinegotzixa, Maite Astigarraga Odriozola. Lehenengo alkatia Josebe Astigarraga Lete. KALE IZENAK berriz, Isabel Lobiano da emakume izena daukan bakarra. Gaur egun, TALDE SOZIOKULTURALETAN emakumia mugitzen da gehixen. ZAINTZA ELKARTEETAN zer esanik ez. ZERBITZU LANETAN: Jantoki publikoak, erresidentziako langileak, etxe langileak, dendariak... Herriko aztarna morea zein dan jakitzeko ordua da. Ez dezue uste? ARIKETA batekin hasi gaitezke: Kale izenak pentsatu eta bota, aterako litzaiguke batzuk! Ahor gure aldetik bat: NIKOLASA AGIRREZABALAGA AMUTXASTEGI. 22 urteko neska gazte hau fusilatu egin zuten Zaragozako Torreko kartzelan 1937ko abenduaren 13an. emakumeakmutrikunabian@gmail.com

5


Puri - purixan

BADAKIZUE ZUEN SEME-ALABEN...? LOMCEri aurre egin eta gure hezkuntza eraikitzeko asmoz sortu berri dute “BADAKIZUE…?” izeneko batzordea. Beraien helburua, LOMCErik gabeko herria lortzea da; herriko eragile guztien, familien, ikastetxeen, udalaren, adituen…. parte-hartzea eskatuz. Kalitatezko hezkuntza guztientzat: inklusiboa. Irratian, telebistan, egunkarietan edota ikastetxeetan LOMCEri buruzko informazioa zabaldu bada ere, ezer gutxi dakigu lege edo dekretu horri buruz. Agian, zabaldu den informazioa ez da nahikoa izan, edota ez zaio behar adina garrantzia eman. Baina, kontutan hartzekoa da, guztion etorkizuna indarrean dagoen hezkuntza sistemaren baitan dagoela. 2013ko abenduaren 9ko legea, hain zuzen ere, Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa, Wert legea goitizenaz ezagunagoa da. LOMCEren ezaugarri batzuk Espainiako Gobernuak ezarriko ditu Gaztelania irakasgaiaren eduki eta ordu kopuruak; irakasgai ardatz bihurtzen da. Euskara berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean. Horrez gain, Autonomia erkidegoek espezialitate ikasgaien (Euskara, Heziketa Fisikoa...) eduki eta ordutegiak bakarrik zehaztu ahalko dituzte. Bestela esanda, ikasleek ikasi beharrekoaren %65 kontrolatuko du Espainiak. Erlijio katolikoari dagokionez, irakasgai ebaluagarria izango da; orain arte izan ez den bezala. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute. Eskola Kontseilua (zuzendaritza, gurasoak, irakasleak, langile ez dozenteak eta udalaz osatutako Organo Gorena) aholku-emaile soila izango da aurrerantzean. Zuzendariak eta zuzendaritza taldeak izango dute boterea. Orain arte, Eskola Kontseiluak izendatzen zuen zuzendaria, aurrerantzean

6

Gobernuak izendatuko du. Azterketei dagokionez, hemezortzi urte bitartean lau errebalida-azterketa gainditu beharko dituzte (LHko 3. eta 6. mailan, DBHko 2. mailan eta Batxilergoaren amaieran). Azterketok Madriletik aukeratutako ebaluatzaileekin eta Espainiako kurrikulumetik hartutako gaiekin egingo dira. Aldi berean, Selektibitatea desagertu egingo da, baina Unibertsitateek sarbide-probak egin ahalko dituzte. Horrez gain, Lanbide Heziketan hasteko adina aurreratuko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrera egiterik ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketan 15 urterekin eman ahal izango dute izena. Irakasleen lan-baldintzak ere aldatuko dira. Administrazioak, funtzionarioek zein ikasgaitan eta zernolako lanetan jardun beharko duten moldatu dezake. Lanorduak ere igoko dizkiete. Horrez gain, ikasgela bakoitzean egon daitekeen ikasle kopurua %10 igoko dute (2 urteko gelatan 18tik 20ra; 4-5 urteko gelatan 23tik 25era eta LHn 25etik 28ra).


• Erlijio ikasgaia edo balio zibiko eta sozialak aukeratzera derrigortzen du lege horrek.

Puri - purixan

gizonen arteko berdintasuna lantzeko helburuak ere.

Lege horri aurre egin eta ekiditeko, “BADAKIZUE…?” batzordeak gonbitea egiten dizue elkarlanera; asteartero biltzen dira, Beheko plazako anbulategi zaharrean, arratsaldeko seietan. Etor zaitez! Zergatik? • Gure hezkuntzaz eztabaidatzeko. • Gure Kurrikulum propioaz hitz egiteko. • Legea oztopatzea arduraz jokatzea delako. Aldi berean, batzorde honek herritarron atxikimendua bilduko du, horretarako KORRIKA egunean hasiera emango zaio sinadura bilketari. Sinadura horiek Udaletxera bidaliko ditu LOMCE-rik GABEKO HERRIA izendatzeko asmoz.

2014-2015 ikasturtean LOMCE • 3. maila bukatzean, ebaluazioa egingo zaie ikasle guztiei, hizkuntza eta matematika gaitasuna neurtzeko. Irakasleak erabakiko du zer neurri berezi ezarri proba horiek gainditzen ez dituen ikasleari (maila errepikatzea barne). • 6. maila amaitutakoan, ikasle guztiei Lehen Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa egingo zaie, baina ez du ondorio akademikorik izango. Proba horren irizpide eta ezaugarriak estatuak zehaztuko ditu, ikastetxeetan bertan egingo da eta ikastetxetik kanpoko irakasleek zuzenduko dute. • Natura Zientziak eta Gizarte Zientziak bereizi dira (orain arte, irakasgai bakarra izan da: Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren ezaguera). • Desagertu egingo da 6. mailako Herritartasuna irakasgaia, baita emakumeen eta

7


Bi hitzetan

BIDEGORRIA ETA SANEAMENDUA MIJOA AUZORAINO Urte askotako herri-eskaria gauzatuko dela iragarri zuten Joseba Palenzuela alkateak eta Unai Erroitzenea Aldundiko Mugikortasun zuzendariak: udazkenean hasiko dira eraikitzen Mutriku-Saturraran bidegorria. Bidegorria bi fasetan egingo da. Oraingoan, Mutriku-Mijoa zatia egingo da. Lehen zatiko lanak 1012 hilabetetan bukatzea aurrikusten dute. Aurrekontuari dagokionez, 2,7 milioi euroko inbertsioa egingo du Aldundiak. Bidegorriaren azpitik auzoko saneamendua ere egingo da. Auzoko ur-zikinak araztegira eramango dira. Lanen zati hori URA agentziak (Eusko Jaurlaritza) ordainduko du.

‘EUSKO IRUDIAK’ KONTZERTUKO DVDaren BANAKETAREKIN ARI DA HERRIKO MUSIKA BANDA Kontzertu berezia eskaini zuen, 2014ko udan, herriko bandak, Eusko Irudiak izenpean. Herriko hainbat talderen laguntza izan zuen kontzertua aurrera eramateko: Parrokiko abesbatza, Komentuko abesbatza, Anaiarte abesbatza, Madalen abesbatza, Kantuz Bizi abesbatza, Gure Ametsa dantza taldea, Txistu taldea, Bertso eskola eta Txalapartariak. Orain, emanaldiaren DVDa banatzen hasita daude. DVDa banatzeko hiru modutan jokatuko dute: Bandako bazkideek kontzertu egunetan edo bandako edonori esanda eskuratu dezakete; kontzertuan parte hartu zuten pertsonek euren taldeko zuzendariariarekin hitz egin beharko dute; eta DVDa eskuratzeko interesa duten gainontzeko guztiek, turismo bulegoan eros dezakete, 12 euroren truke.

UGAITZ MUGERZAK BIGARREN URREZKO TXAPELA JANTZI DU Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugerza. Atutxa II eta Mugerza II. Euren ezizenei ohore eginez bezalaxe, bigarren urtez jarraiaian, urrezko aizkolarien txapelketan podioaren gorenera igo dira. 25 minutu eta 20 segundo behar izan zituzten sei modalitatetan banatutako lanak bukatzeko; aurrean zuten bikotea (Jon Rekond eta Ander Erasun) baino minutu eta 39 segundu gutxiago behar izan zituzten. Lan bakoitzeko denbora zehatzak jakiteko egursport.com webgunera jotzeko aukera dago.

8

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEAN, ARNEDON LEHEN POSTUA KORTAZARRENTZAT Oihana Kortazarrek beste garaipen bat gehitu dio bere palmaresari: martxoaren 8an, lehen emakumea izan zen Arnedoko helmuga zapaltzen. Lasterketaren kronika lehenengo pertsonan egin du Kortazarrek bere blogean: oihanakortazar.com Interesa dutenek eta jarraitzaileek hor dute aukera ezinhobea Kortazarri jarraipena egiteko.


Bi hitzetan

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEAN MUTRIKUKO EMAKUMEEK HERRIKO ESPAZIOAK BETE DITUZTE Elkarretaratzea, manifestazioa, dantza, kalejira... herriko espazioak bete eta eurenak ere bazirela aldarrikatzeko hainbat modu erabili zituzten Mutrikuko emakumeek martxoaren 8an. Ekimen guztiak Mutrikuko Emakumeak Abian (EMA) taldeak antolatu zituen, herriko zenbait talderen eta Udalaren laguntzarekin. “Laster biltzeko lokala ere edukiko dugu, eta herriko emakume guztiei ateak zabalik dituztela esan nahi genieke”, azpimarratu dute. EMAren lokala San Agustin kalean egongo da; xake taldearena zen lokalean, Zubiaram tabernaren ondoan.

EMUSIK, EUROPAKO MUSIKAREN JAIALDIAK, MUTRIKU ERE UKITUKO DU Europako musikaren jaialdi erraldoiaren egoitza ofizialetako bat Mutriku izango da. Hori dela eta, jaialdiaren baitan eskainiko diren emanaldietako bi Mutrikun bertan izango dira (2016ko maiatzaren 6an eta 7an). “Bi egun horietan, Europako hainbat herrialdetako 600 musikari etorriko dira Mutrikura; Europako 300 musikari egun bakoitzean, eta horiekin guztiekin batera ariko dira Mutrikuko musikariak ere”, azaldu du musika eskolako zuzendari Roberto Bergarak. Mutrikuko musika eskola izango da herriko ekitaldia antolatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko dena. “Musika eskolako kideez gain, herriko gainontzeko musikariei ere – txistulariei, MRK-ko kideei...- gonbitea helaraziko diegu, nahi duen guztiak parte har dezan”.

ODOL-EMAILEEN BEHARRAK JARRAITZEN DU

KRAUSSKEK ESPAINIAN ZEHAR HAINBAT KONTZERTU ESKAINIKO DITU

Mutrikun odola ematera hurbiltzen direnak dexente izan arren, emaile gehiagoren beharra dago; batez ere, emaile gazteena. Izan ere, Mutrikun, gazteak dira emaileen artean gutxiengoa nagusia. Odola emateko, besteak beste, 18 urtetik gora eduki beharra dago eta 50 kilo edo gehiago pisatu. Emakumeek urtean hirutan eman dezakete odola eta gizonezkoak lautan. Mutrikun emateak anbulategian egiten dira. Hurrengo hitzordua apirilaren 10ean da; 18:00etatik 20:00etara. “Herritarrek lasai etortzeko esan nahi genieke, eta laguntzera animatzeko”, adierazi dute odol-emaile taldekoek.

Kraussk taldeak mugak zabalduko ditu. Euskal Herrian hainbat kontzertu eman ondoren, Espainiako hainbat hiritara eramango du bere musika; hala nola, Oviedon, Murtzian, Madrilen eta Valentzian ariko dira, apirilaren hasieran. Sare sozialetan taldeak berak iragarri duenez, Euskal Herrian zein Espainian, ekainera arte emango dituzten emanaldiak tarteko, 3.000 kilometro dituzte aurretik. Taldeari buruzko informazio zuzena eduki nahi dutenek facebookeko Kraussken perfilera jo dezakete. Aipatu beharra dago, hainbat hedabide espezializatuk taldearekiko interesa agertu duela jada, eta asko izan direla jasotako onegi aldeko kritikak. er And d n a L : Argaz

9


MENDIZ MENDI 2015 Lerro hauek irakurtzerako ia emanaldi gehienez gozatzeko aukera izan duzu irakurle, mendiz eta eskaladaz gozatzekoa, alegia. Martxoaren 5etik 26ra bitartean mendiaz eta eskaladaz gozatzeko aukera ezin galdu. Puntapuntako eskalatzaile eta mendizaleak izan dira aurtengoak ere. Azkena, martxoak 26, osteguna 19:30etan Aranzubi tabernan izango da, “PAIJU PEAK-KARAKORUM” Juan Vallejo. Alberto Iñurrategi eta Mikel Zabalzarekin eskaladak. Hirugarren urtea da Burumendi mendi elkartearekin batera Sorgin Erreka eskalada elkarteak honelako ekitaldia antolatzen duena. Taldeko partaide batek dio zaletasunak gora egin duela azken urteetan: “sei bat urte izango dira taldea osatu genuela eta 48 bazkide eta erabiltzaile gara. Azken urteetan gora egin du guregana hurbiltzen den ume kopuruak, 70 bat inguru badira, eta egun ditugun instalazioak txiki gelditu dira”. Aipatu behar da, gainera, bazkide ez direnek ere badutela instalazioak erabiltzeko aukera, kuota bat ordaindu ondoren. San Migel futbol zelaiaren inguruan duten aretoa garesti ateratzeaz gain, txiki geratu zaiela diote: “jendearen eskaera asetzeko beste lekuren bat beharko genuke, eta horretarako udalaren laguntza eskertuko genuke”. Sorgin Erreka elkarteak ikastaroak antolatzen ditu udan eta udazkenean: “udazkeneko honetan hilabete eta erdikoak izan ziren ikastaroak eta partaideak hain gustura gelditu ziren, non elkarteko partaide ere egin baitziren”.

10

Herrian badute pare bat leku praktikatzeko eta, horretaz gain, Atxarte eta antzeko mendietara abiatzen dira euren zaletasuna praktikan jartzera. Eskolarteko eskalada txapelketetara ere joaten omen dira mutrikuar gaztetxoak eta, giroaz gozatzeaz gain, beste herrietako eskalatzaileekin partekatzeko aukera ezin galdu. Eskalada girorik ez da falta Mutrikun!


DEB A

Martxoak 23, 15:30etan

Martxoak 23, astelehena 20:30... KORRIKA!

KORRIKA TXIKIA

Ondoren txokolatada, jolasak...

ko Behe

KU RI UT M

ri ia a Eur u bad ielen Zab

20, k a o x an Mart 19:30et kua A baixa BUR BIR n a LA Plaz

Martxoak 22, domekia ARGAZKIJ IRA

, ak 21 o x t r Ma ua zapat IRA UJ KANT aldian di eguer

ONDARRU

tzi z ahan ; a r a k s eu tsi orroit, herria gaitze z a i r r e , h e Batzuk uskara mait ex ez doatzi, e k er razi bertze a ta herria b Aurten, herriko 44 talde, elkarte, eragile, kuadrila... prenia i. n z o t k n u e k biz ukut bilduko gara, martxoak 23, astelehena 20:30ak inguruan Deba- hiz aizkela orrika! ahi da d n z k e e r e be gab in K tik Ondarruraino lekukoa eramateko. ertzea ora abia dad k Korrikara b a t a o b Eskuz esku, ahoz aho, denon artean egunero euskaraz biziz tik Bilb ora eta guzti e l e p e Ur np lortu ahal dugulako Euskararen Herria. a da ka r a k s u Nahia ahala bada, izan gaitezen EUSKAHALDUN! E

11


Karenka

ANDONI

LARREA ELEZGARAI Adatsetan jolasten orraziarekin

Umetatik hasi zen, erdi-jolasean, osabaren barberian, guraizeak eta orrazia erabiltzen. Jolas hura zaletasun bilakatzen joan zen, maitemintzera iritsi arte. Ikasketak lehen urrats bezala egin, lanean ohitu, eta estatu zein atzerrian zehar dabil etengabe modaren munduan murgilduta. Deban eta Mutrikun ditu egun ile-apaindegiak irekita, eta, laster batean, hamabi urtetan Sabanikan irekita eduki duen pelukeria, Beheko Plazara aldatzekotan da ikuspegi berritzaile bat emanez: pelukeria, barberia eta ileordeentzako guneak izango dituena.

Zer da ile-apaindegiaren mundu hori? Ilea, berez, gure gorputzeko zenbait atalen babesgarri da. Gu burukoak zaintzera dedikatzen gara eta tratamenduen bidez edertzera. Orrazketaren munduan sartzen garenean, moda, estiloak, koloreak‌, gure dibertsio dira, bertan disfrutatu eta disfrutarazten diegu bezeroei, nahi duten kanpo itxuraren aurkikuntzan edo eraldaketan. Zenbaitetan, arazoak ere izaten dira adatsetan, eta, horiek bideratzeko, azken zazpi urtetan laborategi frantziar batekin ari naiz lanean, nahi duten bezero guztiei aukera emanez: ile analisiak dohainik egin, eta, ondoren, aholkatzen dituzten tratamenduak ezartzen dizkiegu. Emaitza interesgarriak lortzen ditugu, baina gauza bat azpimarratzea gustatzen zait beti: Hemen ez dago mirakulurik! Bestela, ez litzateke izango burusoil aberatsik. Nola bideratu zinen profesio honetara? Hurbilean izan dut beti osaba barberoa –izan dudan erreferente eta maisurik garrantzizkoena-, eta umetan hasi nintzen haren barberian ileekin jolasten, maitemintzera heltzeraino. Ile-apaintzaile edo pelukero izatea erabaki nuenean, Zarautzera abiatu nintzen FPko ikasketak egitera Monte Albertia institutu publikora: Ileapainketa eta Estetika. Hamazazpi urterekin atera nuen titulua. Bitxikeria bezala esan, frantsesa ikasten genuela, orduan Frantzia zelako aitzindari orrazkera estilo edo tankera munduan.

12

Estudioak bukatzean Arrasaten izan nintzen lanean ondorengo sei urtetan, bi pelukeriatan, hiru urte bakoitzean. Eta zure kontura hastea, nola gertatu zen? Egia esan, betidanik nuen buruan nire kontura jartzea, eta lokala ere banuen Mutrikun, baina Arrasateko biribilgune batean, ondorenik izan ez zuen istripu bat izan zen erabakigarria. Egunean bertan esan nien jabeei uztera nindoala bertako lana. Hura utzi eta berehala, Mutrikun ile-apaindegia irekitzeari ekin nion: urtarrilean istripua, eta maiatzean ireki pelukeria. Ez zinen, hala ere, horretan gelditu. Beste pelukeriak ere ireki zenituen? Bai. Mutrikukoak oso ondo funtzionatu zuen, eta, gaztetasunaren indarrez baliaturik, beste bat irekitzea erabaki genuen Deban. Hasierakoa zaila izan arren, ondo bideratzea lortu genuen, eta egun, irekita jarraitzen du. Krisi egoera iritsi zitzaigun, eta, guztira hamaika langile izanik, zerbait egin beharra genuen aurrean, ez baitzegoen lanik denontzat. Lankideak aztertzen ari ziren lokal bat Ondarroan irekitzearena, eta ideia hari bide ematea erabaki nuen, asmo hura gauzatuz. Oso ondo atera zitzaigun apustua, baina estrukturalki arazoak sortzen zitzaizkidan hiru pelukeriei batera jaramon egitean. Ezin nien hirurei maila berean kasu egin, eta, gehien maite nuenean, Mutrikukoan, bezeroak galtzen ari nintzen. Hori horrela, Ondarroakoa uztea erabaki nuen, lankide baten esku geratu zelarik. Lan handia izan arren, ez zara ahaztu hobekuntza etengabearekin, eta hor zabiltza batera zein bestera ikasketa bidaiak egiten? Horrela ez jokatzeak heriotzara bideratzen zaitu. Lehenengo irteera garrantzizkoa, Mutrikun lanean nenbilela, Miami-ra izan zen; produktuen enpresek mugiarazten dituzte zenbait ekintza, eta enpresa alemaniar batek, atzerriko zenbait pelukeroren artean, bost euskalduni pasa zigun pasabideko arropen aurkezpen baterako gonbita. Lan nekagarria izan genuen. Goizeko zortzietatik gaueko hamaiketara, etengabeko lanean, ezer jateko astirik hartu gabe. Orrazkerak arroparen nolabaiteko interpretazioa izan behar zuen, eta, hura ondo adierazteko, argazkilari bat genuen alboan prozesuaren fase guztiak jaso eta bukaerako argazki batean adierazteko. Garrantzi handiko lana izan zen niretzat, eta bukatzean, negar egin beharra izan nuen tentsio guztia deskargatzeko.


Azaro batean izan zen lehen bidaia hura, eta hurrengo urtarrilean hantxe nengoen berriro, oraingoan beste enpresa batek aukeratuta formaziorako, munduko zenbait estilistek zuzendutako ikastaroan. Haren ondoren, aste buruetan estatu mailan ikastaroak emateko hiru urteko kontratua sinatu nuen. Lan nekagarria, ez bainuen atsedenerako astirik. Aireportutik aireportura eta errepide batetik bestera ibili nintzen gelditu gabe. Oraindik ere jarraitzen dut ikastaroak ematen, baina era pausatuagoan. Horrez gain, modaren jarraipena ere egiten duzu atzerrian. Datorren astean ere, bi asteko bidaia duzu, ezta? Londres izaten da, nolabait, orrazkeraren “meka�, eta urtean behin, behintzat, ezagutu beharra dago nondik norako tendentziak dauden. Arestian aipatu dut frantsesarena, Paris bilakatzen ari delako berriro erreferentzia puntu, eta, jakina, han ere egon behar. Zer esanik ez, estatu mailan gertatzen diren jazoeretan. Hala ere, aipatu duzun datorren astekoa, opor bidaia da. Egia guztia esateko, bueltakoan aprobetxatuko dut Bartzelonan ileorde edo pelukei buruz gehiago ikasteko. Noiztik peluken mundu horretan? Kimioterapiaren beharra izan duten hurbilekoekin bizitzea tokatu zait, eta oso sentikor bihurtu naiz sortzen diren arazoen aurrean. Ilea galtzen joatean zituzten sentipenei erantzun bat eman nahian hartu nuen alor hori lantzeko asmoa; zerbitzu aldetik begiratuta, eta ez hainbeste errentagarritasunari. Egun, zenbait herritako bezeroak ditut, baina konturatzen naiz ez diedala ematen behar duten adinako zerbitzua, eta lokal berria irekitzean euren zerbitzurako gune propio bat izango dute.

Lokal berria aipatu duzu. Non eta noizko? Hemen Mutrikun. Beheko Plazan, harategia izan zen lekuan. Laster hastekoak dira obrak, eta hiru gune ezberdin izango ditu: ohiko pelukeria; oinarrietara bueltatuz, barberia; eta, esan bezala, ileorde beharrei erantzuteko gune berezia. Datorren hilean irekita egongo da, eta ilusio handiarekin nabil nire zerbitzua ikuspegi ezberdinei eskaintzeko. Besterik Kalaputxitik? Ezin ahaztu bezeroak, eurei eskerrak eman nahi dizkiet gustatzen zaidan lanetik bizitzeko aukera ematen didatelako, eta, esan, beti nagoela euren zerbitzura. Eskerrik asko.

13


14

Gazterixa


Euskeria

OSASUN ZERBITZUETAN EUSKERAZ Ikusi ditugu anbulategietan "e" borobilak, "euskaraz bai sano" orriak, "OSPITALEAN ERE LEHEN HITZA EUSKARAZ" informazioa, prentsako artikuluak... Sentitzen da giroan ahalegina, eta beste aldetik badakigu Osakidetzaren II. Euskara-Plana dagoela indarrian. Hori dala eta, erizain, laguntzaile, administrari eta mediku batzuekin batzeko aukera izan degu. Galdera hauetatik abiatu degu elkarrizketa: ZELA BIZI DEZUE EUSKALDUNTZE PLANA OSAKIDETZAN? HERRITARREI EZER ESATERIK BAI? "Nik uster det baietz, pausuak eman diala... ze, gu orain identifikazio prozesuan gaude, identifikatzen gera profesional euskaldunak, eta pazientia ere identifikatu egiten da "e" batekin, guk historiala zabaltzen degunian, badakigu hori euskalduna dala. Guk, profesionalak, nahi duenak, "e" bat eramatenm degu, harek ere jakitzeko ni euskalduna naizela, eta harreman hori badijua gehixo somatzen, kontsultetan eta, nahi ta nahiez jendea euskeraz egiten hasten da." "LAN ARLUAN, guk ez daukagu aukerarik euskeraz funtzionatzeko, ofizialak diran txosten guztiak erderaz egiten ditxugu, ordenadore bidezko programak dira eta ez digu ematen aukerarik euskeraz egiteko. Esaten dute hori hurrengo pausua dala eta euskeraz egingo dirala." "ADMINISTRAZIOAN, nire ordenadorian sartu eta Word irekitzen badezu dana euskeraz daukat, baina OSABIDE eta beste programak erderaz dira. OSASUN KARPETA ( norberak bere historia kontsultatzeko tresna) aurkitu zeinke euskeraz baina barruan dauden txostenak erderaz egongo dira. Ematen diran informazio paperak, bi hizkuntzetan daude, dala ohar bat, dala aholkua, inprimakiak, errotuloak, etabar. Jendaurreko dana elebitan.

"Badago txostenak egiten dituzten euskaldun mediku asko Mendaron. Erizain askok eskuzko oharrak ere idazten dituzte. Ginekologo danak euskal hiztunak dira. 30 urtetik beherakuak danak dakixe.Mendaro erreferente dala Osakidetzan, esan zigun lehenguan K.Amonarrizek. "OSASUNA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEA"k ere lana egiten du baita ere: Profesionalak batu, informazioa pasatu, urtero Kongresua egin... OSATU aldizkarixa ere oso ondo dago profesionalentzat. DANETATIK: • Galdetzen diozu gaixoari, euskeraz ala erderaz? Erderaz baezpane! • Euskaldun berrixekin, hitz egiten dute hiztegi ikasian, guk lagundu egin beharko genieke profesional ikasleei eta animatu. • Hiztegi teknikoa ere ikasten goaz, bestela erderakadekin konpontzen degu. • Ahaleginak gehixen, galdeketa pertsonalian egitia merezi du. • Ikasteko, jende kopuru bati, egiten zaio liberatu. Gero, lurraldeka desberdina da plana, populazioaren zenbateko euskalduna dan, haren arabera egiten da. Helburua: Markatzen diran zona hortako euskaldunak euskera erabiltzia. • Megafonixatik hitz egiteko "txuleta" daukagu eta euskeraz esaten degu. • Nafarruan, oraindik gauzak okerrago daude. Ez digu gehiagorako ematen orri honek, baina mezu argia utzi nahi digute, gero eta profesional ugariago dagoela, gauzia asko aurreratu dala, eta herritxarron ohitxurak ere aldatzeko! Eskerrik asko, BAITXOren partetik. Galdera TIPIKO TOPIKOA: Zer nahixo zenduke, mediku euskaldun bat ala mediku on bat? Zorionez, gaur egun, ez omen da hori hainbeste esaten. Bazan ordua! Zeren eta medikuak mediku dira eta euskaldunak badira "plus" bat gehiago. Bai horixe, kalitatearen, hurbiltasunaren eta enpatiaren seinale!

15


Lapazorrikeixak

Sua, sulak eta zuluak 1553ko iraillaren 18ko gaba: sua, txipartak, kehia eta tristuria. Urtietan gogoratu zeuen zoritxarreko sute hori mutrikuarrek. Ez zan geure herriko lehelengo sutia, ezta azkena ere, baiña bai haundixena. Orduko etxe gehixenak egurrezkuak ziranez errez zabaldu zan sua. Ikaragarrixa izan ei zan; gaur egungo Beheko Plazan zauan eleizia sutatik librau zan, baiña bertako sakristixa oso-osorik kiskaldu zan, baitxa bertan gordetzen zan udal artxibua ere. Mutrikuko etxe gehixenak erre egin ziran. Ibirriaga auzora ez zan aillegatu sua. Portuko etxe dotore bat ere librau zan sutatik: Berriatua torria. Mutrikuko portuan daguan etxerik ikusgarrixena da hori. Otsoa Sebastian de Berriatua merkatarixak eraiki zoan, XV. gizaldixaren amaieran. Esaten deuenez, Berriatua torria garai hartan Gipuzkuan egon zan etxerik altuena izan zan. Izen haundiko famelixa zan berriatuarrena, tartian eskribauak, politikarixak, merkatarixak... egon ziran. Sulaingua izenez ere ezagutzen da Berriatua torria. Toki askotan eta lagun askori entzun izan diot izen horren azalpen xelebria: 1553ko su(te)aren aurreko etxia dala, “su lehengua”. Horixe dala izenaren jatorrixa. Ez ba! Beste azalpen bat ere entzun det Mutrikun, hain zuzen ere sulak egitxen zirala bertan, eta hortik izena. Zer da ba sulia ? Batuaz “suil(a)”, erderaz “herrada”. Sasoi baten, itxurritxik ura ekartzeko ibiltzen zan egurrezko ontzixa zan, inguruan –kupelek dakaen bezela– uztaixak zakezena. 1630eko dokumentu baten halaixe agertzen da: “una sula que avia para tener y acarrear la agoa”. Gitxi-gorabehera, hola azaldu leike: Sulagin ‘sulak egitxen ditxuana’+ gua (Mutrikun etxien izenak osatzeko atzizkixa, ‘-kua/gua ’, Anbroskua, Arrietakua...). Gaiñera, 1807. urtian, Simón de Arpide mutrikuarra Sulaingua etxian barrillero lanetan agertzen zaku. Baleko azalpena zan, harik eta Mutrikuko udal artxibuan Zulaguingua agertu arte. Maria Jesús Astigarraga andriaren ezizenari esker daukagu datu hori, bi aldiz agertzen zaku: 1786an, “Mª Jesus Zulaguingoa”, eta 1807an, “Mª Jesus Zulaguingua”. Etxiaren (edo baserrixaren) izena ezizen bihurtzia beraz, ez da atzo goizeko kontua. Horrek zalantzia sortzen digu: S- eta Z- letrak nahastauko zitxuen bi eskribauek? Baiña Mutrikuko SULA hitza “S-” letraz hasten bada beti aspaldiko dokumentaziuan... beste azalpenen bat billatu biharko zako zorioneko etxe-izen horri. ZULO+gin>zulogin/zulagin. Esaterako, Eibarren hala esaten zixuen arma-fabrikan taratuluakin zuluak egitxen zitxuanari. Izan zeiken portu aldeko lanbideren bat; eta zulagiña bizi zan etxia Zulagingua. Lanbide gehixago ere badoz egitxura horrekin: zidargiña (Zidargingua etxia ere bado Mutrikun), pitxargiña (picharguin, 1786. urtian), okiña (< ogi+gin)... Sulagiñaren –sulak– etxia izan, nahiz zulagiñarena –zuloak– izan, garbi-garbi esan geinke “su lehengua” azalpena ez dala zuzena.

16

Adiñeko mutrikuarrek baiño ez ditxue gogoratzen sulak. Ura, itxurritxik etxera ekartzen zan sasoiko kontua da-eta. Jeneralian, andrazkuek hartzen zeuen lan hori, buru gaiñian solkixa esaten zakona jarri –miñik ez hartzeko, biribillian ipintzen zan trapua–, eta haren gaiñian sulia. Esaera hau entzun degu Mutrikun: “Neskame zaharrak sulan urik ekarri eziñ etxera, ta neskame berrixak galbahian ura ekarri”. Ardaua eta txakoliña neurtzeko “sula” edo “usula”(< ‘ur+sula’) hitzak agertzen zakuz, 1743-1744ko agirixetan. 24 litro ingurukua zan sulia. Neurri horren erdixa sulerdikua zan; 1808ko dokumentu baten halaixe irakurri geinke “arreglándose cada sulerdico por seis azumbres”. Eta zer da azunbria? Hori hurrengo baterako. Josu Larrañaga Arrieta


NARVAEZ BILDUMA (I) Itsasoaren etengabeko lanaren ondorioz, kostaldearen higaduraren aurkako maratoian, Jesus Narvaez eta Espe Azkarraga senar-emazteak, egin duten berreskurapen lan aparta, 30 urtetako dedikazioaren emaitza da Narvaez bilduma. Mutriku eta Saturraran bitarteko haitzetatik ateratako fosil hauen tamainakoak munduan leku gutxitan aurkitzen dira. Ohiko diametroa 10 cm-takoa bada, bilduma hontako gehienek 60 cm-takoa daukate, hau da, 6 aldiz handiagoak dira. Mutriku inguruetako uretan, duela 110 milioi urte, babestuta eta lasai bizi ziren seinale! Nautilus-en Narvaez-Azkarraga bikoteak berreskuratutako ale guztiak ikusgai ez dauden arren, deigarrienak eta esanguratsuenak bai. Hona hauetako batzuk:

AMONITE KIRIBILDUAK

Mortoniceras

Puzosia

Brancoceras

NAUTILOIDEOAK

Hysteroceras Eutrephoceras

Cymatoceras

AMONITE ZABALDUAK edo HETEROMORFOAK

Anisoceras

Hamites

Iturria: Mutrikuko Flysch beltza. 110 milioi urteko historia (Nautilus Ikasgune Geologikoa)

Scaphites 17


Aisialdia

Kaixo txantxangorritxoak Aurten txantxangorrik 15 urte betetzen ditu, hori dela eta apirilaren 18an TXANTXANGORRI EGUNA ospatuko dugu. Egun osoko ekintza berezia izango da, sorpresaz betea. Egun hau ez da umeentzako soilik zuzenduta egongo, beraz, haur, gazte zein helduok gonbidatuta zaudete parte hartzera. Egun honetan HERRI BAZKARIA egiteko asmoa dugu, beraz tiketak laster izango dituzue salgai; hala ere, abisatuko zaizue jakinaren gainean egon zaitezten. Beraz, hau esanik, jarraian, pentsatzera bultzatuko zaituzten ipuintxoarekin uzten zaituztegu:

Alaba bat bere aitarengana joan zen kexaka gauzak zaileg iak iruditzen zitzaizkiolako. Nekatuta zegoen, eta aitari amore emango zuela esan zion. Arazo bat konpontzen zuenean, beste bat zetorrela zirudien. Bere aita sukaldaria zen, eta bere lantokira eraman zuen . Bertan hiru lapiko hartu, urez bete eta su gainean jarri zituen. Batean, azenarioak, bestean arrau tzak eta azkenengoan kafea bota zuen. Irakiten utzi zituen ezer esan gabe. Alaba urduri zegoen bere aita zertan ari zen galdezka. 20 minutu pasa ostean, aitak sua itzali zuen. Azenarioak atera eta katiluan utzi zituen. Arrautzak atera eta platerean utzi zituen. Eta azkenik, kafea iragazi eta hirugarren ontzi batean utzi zuen. Bere alabari begira esan zion. –Maitea, zer ikusten duzu? –Azenarioak, arrautzak eta kafea –izan zen bere erant zuna–. Umea gerturatu eta azenarioak bigunak zeudela kontu ratu zen. Geroago, arrautza hartu eta oskola apurtzeko eskatu zion eta hau egitean, arrautza gogo rra zegoela ikusi zuen. Azkenik, kafea dastatzeko esan zion. Alabak zera galdetu zion: –Zer esan nahi duzu, aita? Aitak, hiru elementuak uretan irakiten egon ondoren, era desberdin baten erreakzionatu zutela erantzun zion. Azenarioa uretara indartsu, gogor heldu zen. Baina, irakiten zegoen uretatik pasatu ondoren, ahuldu egin zen, desegiteko arriskuarekin. Arrautza hauskor heldu zen uretara, bere azal finak bere barnea babesten zuen, baina irakiten zegoen uretatik pasa ondoren, bere burua gogortu zen. Kafe aleak berriz, bereziak ziren, eta irakiten zegoen ureta tik pasa ondoren ura aldatu zuten. –Nor zara zu alaba? Zoritxarren aurrean nola erantzuten duzu?- galdetu zion alabari. –Azenarioa bezalako zara? Hau da, egoera gogorren aurrean eta mina sentitzen duzunean ahuldu egiten zara? –Edo arrautza zara? Hasiera batean biguna ematen duzu baina egoera gogorren aurrean gogortu egiten zara? –Edo kafea bezala zara? Mina egiten dizun egoeren aurre an hau aldatzeko gai zara eta modu positiboan aurre egiten diozu? Kafe aleak bezalakoa bazara, gauzak okerrera doazenea n, modu positibo batean hartzen dituzu eta inguruko gauzak ere hobeto ikusten saiatzen zara. Zoritxarren aurrean, argi batek zure eta ingurukoen bidea beti argiztatzen du. Zure indarrarekin positibismoa transmititzen duzu.

Eta zu, nolakoa zara? Txantxangorri aisialdi taldea

18


Pasa zaigu Martxoak 8… eta bai, guztiok emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde, bai,… ohera iristen garen arte! Egia esan, nahiko nazkatua nago gai honekin. Nire lagun askok beraien burua berdinzaletzat dute, bai neskek eta bai mutilek. Baina, gero, herriko edo bestelako ezagunen bat mutil kopuru batekin baino gehiago ibili dela badakite… “hori bai dela p. galanta!” inongo lotsarik gabe. Eta hau, zer? Hau ez da sekulan aldatuko, ala bakarrik nire inguruan gertatzen da? Kaixo! Bai, egia da, Martxoak 8an, Azaroak 25ean bezala, badirudi “kaltetuez” oroitzen garela eta guztiok beraiekin gaudela, baina gero egunerokotasunean gauzak horrela ez direla erakusten dizkiguten egoera sotil eta bortitz anitz ditugu. Eta hauxe da horietako bat. Baina, betiko diskurtsoa ez botatzearren… tori pare bat ideia berri. Atzera begiratuta, argi dago emakumeok ez daramagula hamaika urte de iure diren eskubideekin. Ba, pentsa, beraz de facto horrela izateko oraindik egin beharko duguna. Guztiok. Emakumeok eta gizonezkook. Pentsa, orain dela 200 urte asmatu zen, asko jota, maitasuna ezkontzeko arrazoi gisa (indibiduoaren taldearekiko askatasun puntu garrantzitsua erotikaren arloan). Aurretiaz, emakumezkoen etorkizuneko ezkontza adostu egiten zen eta emakumeok ez ginen erosten zen objektua ez besterik. Horregatik ere “berriak” (birginak) izatearen garrantzia… erabili gabeak omen ginelako. Ordea, egun badugu jada momentua ikuspegiz aldatzeko. Ondorioz, pentsa baino gauza gehiago aldatu behar ditugu. Hasteko, birginitatearen auzia. Zein birginitate eta norena? Objektu erabilitik subjektu esperientzidunerako jauzia egin behar dugu. Birginitatearen kontzeptua baztertu eta esperientzia desberdinen bideaz eta honen balioaz hitz egin. Eta subjektu horren askatasuna seguruenik gehiago defendatuko dugu, ahoak itxi nahian baino, subjektua bera indartuz. Askotan, irainak gure arreta erakarri eta honekin bukatu nahi dugu, atzeko ideologia osoa ahaztuz. Adibidez, ikastetxeetan “marikoi” hitza ez entzuteagatik askotan “homosexual” irain berria bila-

katu da… ideologiak berdin zirauelako: arreta eta hezkuntzarik gabe. Beraz, bide honetan hezkuntza gure aliatua izan behar da, baina muinera eta balio berrien hedapenera doan hezkuntza eta ez “politikoki zuzenak diren terminoen hiztegia” helarazten digun hezkuntza.

Hezkuntza

P hitza eta berdintasuna

Bestalde, emakumeon aldetik, bereziki noizbait irainak jaso ditugunon aldetik, irain horiek geure egin behar ditugu. Izan ere, gizonaren desiraren inguruan bira egiten duen erotikan, guztiok dugu irainen bat (gazteleraz: estrecha, calienta…, p hitza…). Baina argi badaukagu guretzat ez dagoela irainik egiten dugun horretan, hitz hori gure egin dezakegu; hitza marginaltasunean mantenduz gure bizipenetatik aldentzea baino askoz ere erabilgarriagoa suertatuko baita seguru.

…Gehiago jakin nahi? “Irainaren birjabetza” transfeminismoetatik etorri zaigun aldarri bat da eta “arraroa” eta “gutxiengoa” inongo normalizaziorik gabe ezagun eta ikusgai bilakatze nahitik dator. Horrela, logika hegemonikoari aurre egin baino, bizkarra eman eta bertako irainak harrotasun arrazoi bilakatzen dira. Honetaz hitz egiten digute Paul B. Preciadok, Itziar Zigak,… hainbat lan eta elkarrizketatan. Beraz, gehiago jakin nahi baduzue, horra hor klabeak: “transfeminismoa”, “irainaren birjabetza”

Zalantzak edo galderak argitzeko: ixasexualitateeskola@gmail.com

19


ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAK20

NAROA Martxoak 30an 8 urte beteko dituzulako Zorionak eta ondo-ondo pasa dezazun opa dizu familiak eta batez ere Enaitzek.

FATIMA eta OUSSMANE Zorionak eta muxu erraldoiak biontzako!

JUAN eta RAMONITA Zorionak zuei Zorionak zuei! Zorionak Atxona Amona! Zorionak zuei! Familiako guztion partetik miloika muxu eta danon artean pozez beterik pasa!

JANE Zorionak martxoaren 26an gure neska kirolariari. Aupa pitxitxiiiii !

ROSA, UNAI eta EBER Zorionak hirukote martxoaren 13an, 16an eta 19an zuen urtebetetzea izan delako. Mila muxu etxeko denen izenean bereziki Ibaik, Enaitzek eta Anerrek.

ENARA Zorionak gure etxeko pinpirinari! Familia osoaren partez txokolatezko muxuak.

GARBIĂ‘E Zorionak txinparta! geure partez.


Argazki Zaharra 1989an KORRIKA 6 jaialdia Goiko plazan

1991an KORRIKA 7 Etxean ar gazki z aharr ak dituz uela eta erakutsi nahi? Hona auker a! gorde gordeta dauden argaz ki horiei begirada bat bota eta animatu erakustera! Ka laputxiko buzoia n ed o Ager retxo z apata dend an laga ditzakezue.

21


A ge n d a

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte MARTXOA 16tik 19ra Zalduegi 20tik 22ra Burgoa (zapatu goizian Apraiz) 23tik 26ra Otxagabia 27tik 29ra Apraiz 30 eta 31 Burgoa APIRILA 1eta 2 Burgoa 3tik 5era Zalduegi (zapatu goizian Otxagabia) 6tik 9ra Apraiz 10etik 12ra Otxagabia 13tik 16ra Zalduegi 17tik 19ra Burgoa (zapatu goizian Apraiz) 20tik 23ra Otxagabia 24tik 26ra Apraiz (zapatu goizian Apraiz) 27tik 30era Burgoa Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN (ikus 4. orrialdea)

MENDI IRTEERA APIRILAK 19 LAGRAN LAGUARDIA

Urteko irteera guztien antolatzaileak: LUMENTZA, ARTIBAI, AURRERA, BURUMENDI eta BURDIN KURUTZ Mendi Taldeak dira.

22

MARTXOA - APIRILA Martxoak 20, ostirala Berdel Aipamena Martxoak 21, zapatua 11:00etan Luardon "Literatura zaleak" Arantxa Urretabizkaiaren "Zuri-beltzezko argazkiak" nobela komentatuko da. Nahi duen guztientzat irekia dago. Martxoak 23, astelehena 15:30etan Korrika Txikia ondoren txokolatada, jolasak... 20:30ak inguruan KORRIKA Martxoak 28, zapatua BERDEL EGUNA Apirilak 3, barixakua Ostiral Santuko prozesioa Musika Bandarekin Apirilaren 7tik 10era Idazketa Tailerra Pako Aristiren eskutik 17:00-19:00 Luardon Informazio gehiago Turismo Bulegoan Apirilaren 19an, domeka Haur ikuskizuna 18:30etan Zabielen Apirilak 29, eguaztena Ipuin Kontalari Tailerra (16 urtetik gorakoentzat) 17:00-19:00 Zabielen Informazio gehiago Turismo Bulegoan




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.