Page 1


iritzixa

aurkibidia Informaziua Zeuk esan Puri-purixan Bi hitzetan Osasuna

4 5 6 8 10

Karenka Lapazorrikeixak Historixa Auzoz auzo Bertsuak Hezkuntza Zorion agurrak Argazki zaharrak

12 14 15 16 18 19 20 21

Agenda

22

Kalaputxi k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik. Argitaratzailea Karenka komunikazio elkartea Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku. Telefonoa 635 748 393 e-maila kalaputxi@topagunea.com kalaputxi2001@gmail.com Bloga kalaputxi.blogspot.com Laguntzailea Mutrikuko Udala Kolaboratzaileak Iñigo Andonegi, Josu Ituarte, Josu Larrañaga, Javi Castro, IXA sexualitate eskola. Tirada 2.200 ale Lege Gordailua SS-787/01 ISSN 1579-4792 Inprimategia EUSKALINPRI. Deba Banaketa Kalaputxi HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

ERBIA ala DORDOKA Duela egun batzuk nire semetxoari “Erbia eta Dordoka” ipuina irakurtzen ari nintzaiola gogoeta hauek etorri zitzaizkidan burura: Askotan ez ote gara azkarregi bizi? Sarritan ez al dugu lagun urkoa baino gehiago garela uste?. Nire uste apalean, “Erbia” bezala nahi baino gehiagotan ibiltzen gara. Gure burua besteen gainetik askotan ikusten dugu. Egunerokotasunean eta behin baino gehiagotan nahigabe, geurearekin irtetzen saiatzen gara. Txikitatik konpetentzian biziarazten gaituzte. Eskolan notarik onenak ateratzea, lagun taldean popularrena izatea, kiroletan habilena… Batek baino gehiagok hori “supervivencia” legea dela esango du baina nik ez dut hala uste. “Erbia” bezala gure burua helmugan lehena ikusi nahi dugu, “Dordoka”ri iseka egin arren. “Hik bai, nik ere bai” “eta gainera zu baino geixo” gure erraietan sartuta daukagu. Etxerik ederrena, kotxerik haundiena, umeik azkarrena… hori guztia nahi degu eta gainera besteei hori horrela dela sineztarazten saiatzen gara. Ez gera konturatzen “Dordoka” izanda hobeto biziko ginakela. Mundua aldrebestu xamarra daukagu. Dena bixkor eta ondo egin nahi degu. Umeak lehen bai lehen hazi, nerabeak arin zentzutu, adinekoak trabatik kendu... onenak garelakoan bizi gure inguruan egunero gertatzen diren zorigaiztoei muzin eginez. Azken finean, "Erbiak" garela pentsatzen dugu eta bizitzako lasterketa geuk irabaziko dugula. Baina bidean askotan loak hartzen gaitu gure konfidantza sobrari esker; ta hortxe galtzen degu lasterketa: Zertarako ingurukoei lagundu? Zertarako etxekoekin disfrutatu? Zertarako lagunekin gozatu?. Maiz bizitzari erritmo biziegia ezartzen diogu besteen gainetik bizi-nahi horretan, detalle txikietan erreparatu gabe, baina horrek ere buelta ekartzen du. Kantsatu egiten gera eta orduan atzetik apal-apal datorrenak aurrea hartzen digu. Zorionez oraindik "Dordoka" mordoxka gelditzen dira gizarte honetan "Erbi" azkarrekin lasterka egin eta helmugara duintasunez iristeko gai direnak. Mundu honetako "dordokek"erakusten digute hankak lurrean izaten, gauzak patxadaz hartzen eta azken finean bizitzen. Tira, nire ipuina hemen bukatzen da. Orain hausnar egitea zuei dagokizue: Erbia ala Dordoka zerate?

Agurtzane Urriolabeitia Gipuzkoako Foru Aldundia

Mutrikuko Udaleko Kultura eta Euskara Batzordea

3


Informaziua telefonoak eguneratuta ? telefonoak eguneratuta ? telefonoak eguneratuta? telefonoak

telefonoak

4

ordutegiak

Medikuak, anbulantziak, botikak Larrialdiak ...................................................943 46 11 11 Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00 DYA zentrala..................................................943 46 46 22 Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00 Zaintzako botikak: Otxagabia (Mutriku) .......................................689 58 57 59 Apraiz (Mutriku)..............................................630 05 50 97 Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01 Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90 Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40 Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77 Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93 Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Udala, zerbitzuak... Udaletxea.......................................................943 60 32 44 Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 ....................................................................... 679 16 25 00 Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81 Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71 Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78 Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49 Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18 Kiroldegia .......................................................943 60 31 75 Liburutegia .....................................................943 60 41 82 Miruaitz Frontoia ............................................688 64 31 80 Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22 Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99 Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75 San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95 Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45 Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94 Musika eskola ................................................943 60 37 80 Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999 Xabi Taxia .....................................................656 289 026 Pesa autobusak .............................................902 10 12 10 Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10 Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Bestelakoak Iberdrola ........................................................901 20 20 20 Kofradia .........................................................943 60 32 00 Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44 Gasolindegia ..................................................943 60 32 10

Autobusak MUTRIKUTIK

DONOSTIARA

Astegunak Zapatuak Jai egunak

7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30 10:00 / 16:30 10:00 / 19:30

DONOSTIATIK

Astegunak Zapatuak Jai egunak

MUTRIKURA

8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30 11:30 / 19:30 11:30 / 20:30 BILBORA

MUTRIKUTIK

ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK

06:25

/

07:25

/

15:25

BILBOTIK

14:10

MUTRIKURA

/

18:10

/

20:10

DEBA - MALLABIA

MUTRIKUTIK

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro. Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro. ONDARROARA

MUTRIKUTIK

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro. Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

Trenak Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean. DEBA

DONOSTIA

DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44 Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47 Jai egunetan 8:44etan lehenengoa. DEBA

BILBO

DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43 Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00 Jai egunetan 8:43etan lehenengoa. DEBA

EIBAR

DEBA

Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko da Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da


gutunak

Herritarren partehartzea bultzatzen omen duzue. Baita zera ere! Ez da hori zuen jokaera, ez, baizik eta: “Nahi dudana egiten dut”. Garbi asko erakutsi duzue oraingoan. Ematen zizuen legeak herritarrei parte hartzen lagatzeko bidea, inplikatu guztiekin lan egin eta ondorioetara elkarrekin ailegatzeko bidea, eta ez duzue nahi izan. Nahiago izan duzue guri bizkarra emanda ibili. Ipurdi bistan gelditu zarete. Zer dela-eta egiten dituzue gauzak “por decreto”? Ez al zarete demokratetan demokratenak? Herritarren aurrean asmoak ezkutatzen dituen gobernatzaileak herritarren kalterako direlako ezkutatzen ditu. Egunero ari gara hori ikusten. Ez ote zabiltzate zuek ere horien antzera? Gu izorratzekotan zabiltzate. Bestela izango balitz, honezkero deituko zeniguten, bai. Baina, lasai, zuek egin ez duzuena geuk egingo dugu-eta, lurjabeok. Bidean aurkituko gaituzue. Samikolla-Burumendi SR1-eko lurjabe batzuk

ESKERRIK ASKO MUTRIKU KORRIKA 18a sekulakoa izan da eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu parte hartzaile izan zarelako; musika kontzertuak antolatzen zein gozatzen, bertso afarian, zine emanaldian, txokolatada prestatzen zein banatzen, korrika-dendan, kantujiran, korrika txikian… eta batez ere kilometro guztietan parte hartu duzuen herriko talde, elkarte eta herritarrei. Mila-mila esker baita ere, Iñarrari, bere furgonetarik gabe Korrika ez litzatekee berdina izango eta. Korrika batzordea

METEC-MOTRIC ESPEKULAZIORIK EZ!! Jakin dugunez, udalak apirilaren 23an antolaturiko Herri Batzarrean, herriko kontratista edo promotore bat gogor oldartu zitzaien udal ordezkariei. Gaia zera zen: Metec-Motric eremuari beste erabilera bat eman nahi diola udalak, eta bertan plaza eder bat eta aparkaleku publikoak eraiki herriarentzat… Honen aurrean, aipatutako kontratista-promotore horrek, subasta bidez 141.000 euro ingururen truke, eremu horren jabe denak, etxebizitzak eraiki nahi ditu. Hau da, mixeria bat ordaindu eta etekin ederra jaso… eta hori espekulazioa da eta ezin da onartu. Guk, gureiza fabrikan hainbat urtetan lan egin dugunok, ezin dugu onartu era honetako jokabiderik, eta honen aurrean tinko eta irmo jarraitzeko eskatzen diogu udalari.

Zeuk Esan

ESKERRIK ASKO, ALKATE JAUNA! Apirilaren 24an, Burumendiko eremu urbanistikoari dagokion aldaketa bat aurkeztu zuen Alkate jaunak. Hurrengo egunean bertan eman zioten hasierako onarpena udalean. Inolako aukerarik ematen ez zigun onarpena. Horixe izan zen lehendabiziko berria guretzat, inguru horretan lursailen bat dugun herritarrontzat, eta jakin ezazue 25etik gora garela. Ez zigun inork deitu aplikatu nahi zituzten irtenbideen inguruko azalpenak emateko, ez gure iritzia entzuteko, ezta beste ezertarako ere. Horrexegatik esan genezake, lasai asko, lotsagabe galantak zaretela.

Jose Luis Arrizabalaga Andonegi Metec-Motric-eko langile ohi batzuen izenean M18an PLAZARA: GOAZEN! Urtarrilaren 12an eta Azaroaren 10ean Bilbo eta Baionako manifestaldiekin bat egin genuen herri mugimenduko sektore desberdinen izenean gatoz gaurkoan. Gure nahia, konponbidea, bakea eta giza eskubideen aldarriarekin bat egitea da berriz ere, horretarako euskal preso politikoen egoera larria jasotzen duen dokumentua helarazi nahi izan diogu Espainiar Gobernuari. Alderdi Popularrak euskal jendartearen gehiengoren borondatea entzun behar duela deritzogu. Aurrez aipatutako bi mobilizazio erraldoiak horren erakusgarri izan ziren eta datorren Maiatzaren 18an berriz ere argi geratuko da Euskal Herriko plaza guztietan. Gobernuaren jarrera itxia ulertezina da egoera honetan, egoera hau luzatzeak sufrimendua areagotzea besterik ez dakarrela ulertzen dugu. Azken hilabeteetan zerbait argi geratu da, gatazka eta giza eskubideen urraketetan tematzea ez du inongo zentzurik. Gatazkaren konponbidean pausoak emateko garaia, salbuespen egoerak gainditzeko garaia, euskal jendartea entzuteko garaia da finean. Jendartea, herri mugimenduko kidegoa, gonbidatu nahi dugu Maiatzaren 18ko ekimenetan parte hartzera. Modu aktibo batean eta bakoitza bere esparrutik. Modu horretan gure herriaren gehiengoaren aldarria berriz ere argi gera dadin: Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira! Herrira + 31 gizarte eragile

5


Puri - purixan

MUTRIKUKO PORTUAN ERAGIN NAHI DU UDALAK Aspaldikoa da “Mutrikuko portuko itsas sarreraren hobekuntza proiektua�. 2002an idatzi zen, eta 2005ean hasi ziren lanak. 2006an atxiki zitzaion zentral elektrikoaren zatia, eta olatuen eraginen neurri berriak zirela-eta 2008an izan zuen proiektuak aldakuntza berri bat, baina hor dago geldik. Apirilean udalak zenbait bilera egin du portuari buruzko bere iritziak azaldu, eta herritarren ekarpenak jasotze asmoz. Nahiz eta irakurle asko jakitun izango diren bileretan parte hartu izan dutelako, egoki iruditu zaio Kalaputxiri alkatearen azalpenak entzun eta gure orri artean nondik norakoak azaltzea.

Zein asmo izan duzue sektore ezberdineko partaide eta herritar ororekin bildu izan zaretenean? Lehenengo eta behin, azaldu nahi izan dugu, hasierako proiektu orokor hura, non kanpoaldean portu berri bat ere aurreikusten zen, ez dela gaur egun gauzagarria portuko agintariek behin eta berriz adierazi diguten bezala. Bestetik, erabaki horrek asko baldintzatzen dituela gaur portu barnean egiten diren jarduerak, kofradia eta akuakultura, batik bat, proiektuak jarduera hauek portu berriaren inguruan kokatzen zituenez, orain ordenamenduz kanpokotzat hartzen direlako. Eta barruko kaiko pantalanen lanak hastean, areago nahaspilatu zaigu dena. Nola iritsi gara egoera honetara? Portuko aldaketak ez dira udalaren eskumen, aurreko Jaurlaritzak beti adierazi izan zigun portuko lanak ordena kronologiko honetan egingo zirela:

6

lehenengo, Burumendira doan bidea konpondu; ondoren, kanpoko moila bukatu; eta, azkenik, barneko kaian pantalanak ezarri. Baina, usteak ustel, euren agintea bukatzear zeudelarik, pantalanak ezartzea esleitu zuten, eta orain ondorioak. Berriro bileretara bueltatuz, zer nahi izan duzue jaso herritarrengandik? Jaurlaritza berria eratu zenean, harremanetan hasi ginen eurekin, eta, esan behar da abegikortasunez hartu gaituztela gure iritziak entzuteko prest, eta, aldi berean, euren asmoen berri emanez. Nahiz eta momentuan ezin izango zaion kanpoko dikeari heldu, borondate irmoa azaldu digute hasierako proiektua jarraitu eta bukatuko dutela. Egoera horren aurrean, ez dugu harreman horietan gure iritzi soilarekin jokatu nahi; eta hortik etorri da sektore ezberdinekin eta herritarrekin ideien trukatze bat izatea: ekarpenak jaso, eta Jaurlaritzara herri iritzi batekin joateko asmoa dugu. Jakitun gara ez dela gure eskumena, Jaurlaritzak ikuspegi globala duela, eta gurea herrira mugatzen dela, baina


Egingo al zeniguke udalaren iritziak eta herritarren ekarpenek osatzen duten lanen laburpen bat? Lau gunetan zatitu dugu gure txostena, eta hona laburbilduta: “A” guneko proposamenak (astilleroko moila eta portu nagusia): —Portuak berak arrantza, akuakultura eta kirol jarduerak hartuko ditu bere barrutian. —Kirol portuak 208 amarre ditu. Horiez gain, beste 75 amarre sozial proposatzen dira barruko darsenan (soilik saltaera erraztuko dutenak, beste azpiegiturarik gabe). —Araztegi aurreko harribotea kendu, eta, bertan, konponketa eta zerbitzu gunea jarri. —Kofradia egoki hornitu, beharrezko dituen azpiegitura eta ekipamenduz. —Akuakultura Eskola behingoz adskribitu Hezkuntza Sailera eta behar diren erreformak egin. —Aparkalekuen gestioa udalaren esku utzi, arrantzari, eskolari, kirol portuko erabiltzaileei eta herritarrei egokiago erantzuteko. —Portua eta herria igogailuz lotu, Zumalabe eraikin ingurutik porturaino. —Zumalabe azpiko txabola gunean, arrantza eta kirol jarduerentzat (arrauna, bela…) eraikina egin. —Azken pantalana ezarri baino lehen portuko arrantza jarduera kontutan hartu. “B” guneko proposamenak (Zumalabe azpitik Loja Zaharrera): —Harribotea kendu, eta horrek hartzen duen espaziora arte zabaldu moila (proiektuan dagoena baino estuagoa). Obrak martxan daudenez zaila izango da hau aldatzea.

“C” guneko proposamenak (Loja Zaharretik Danborrera): —Intxirrixa kirol txalupen sartu-irteerentzako. —Harribotea kenduta, teknikoki egoki den eran, 75 amarre sozial pantalanekin. —Bidea zabaldu oinezkoentzat. —Samikolla auzoa eta portua igogailu bidez lotu. —Txabola gunea mantendu lekua egokituz eta luzatuz. —Moilaberri atzean arranpla bat egin kirol txalupentzat. —Zabalera txukundu eta kantina egungo lekuan mantendu. —Betiko igerilekua mantendu eta txukundu.

Puri - purixan

oraingoz, ez diote entzungor egin guk esandakoari, eta baikor gara bide egokitik jardungo dugula. Helburua da portuaren plan orokorraren inguruan hausnarketa bat egitea ikusteko gaur egungo beharrak zeintzuk diren, eta etorkizunari begira Jaurlaritzarekin plan gauzagarri bat lortzea.

“D” guneko proposamenak (kanpoaldea): —Kanpoko dikea ondo bukatu, jatorrizko proiektua kontutan hartuz. —Ateratzen den espazioan eta ur-laminan hiru jardueretarako azpiegitura eta ekipamenduak sortu: aisialdia, akuakultura eta arrantza. —Azpiegitura aldetik, 5 metroko hondoa bermatuko lukeen moila bat atera, gaur egungo harribotea kendu eta ingurua txukunduz. —Dike alderantz, arrantzarako eta akuakulturarako eraikin bat egin. —Hondartza finkatu eta igerileku berria hobetu. —Burumendi inguruko itsaslabarra segurtatzea planteatzen da, hirugarren hondartza berreskuratu eta bertarainoko bidea eginez. Ez al dira gauza askotxo? Jaurlaritzari erakutsi nahi diogu hemen herri bat dagoela bere portuaren inguruko iritzi bat duena, asmo bat bere etorkizunaren garapenerako. Erabakiak hartzen direnean, iritzi hori ere kontuan har dezaten eman nahi diegu. Beste kontu bat izango da Jaurlaritzak gure herrian egin behar direnak noiz egitea erabakiko duen. Hurrengo urteetarako erronkak, eskakizunak dira hemen agertutakoak. Ez gaude egoera onenean zenbait proiekturi heltzeko, baina garrantzizkoa da herritarron nahiak, geuk batetik, eta Jaurlaritzak bestetik ezagutzea, eta nork daki zer eta noiz etorriko den... Baina gauza bat garbi daukagu: mendetan itsasotik eta itsasoari begira bizi izan den Mutrikuk ezin dio bizkarra eman bere bizikide izan den, den, eta izango den kantauri itsasoari.

7


ZOR BIZIA %91,6ra JAITSI NAHI DU UDALAK 2013an

Bi hitzetan

Aldundiarekin batera egindako plan ekonomiko-finantzarioak markatutako bidetik planteatu du Udalak 2013ko aurrekontua. Aurtengo helburua, Udalaren zor bizia %91,6ra jaistea izango da. “Azken bedera-tzi urteetako zor bizi baxuena izango da”, azpimarratu du alkateak. Iaz baino abiapuntu hobea izan du Udalak. Izan ere, 2012. urtean bi lorpen ekonomiko garrantzitsu egin dituzte: alde batetik, Udalaren zor bizia %118tik %106 jaitsi dute. Beste alde batetik, 2012ko betebehar guztiei erantzun ondoren, 240.000 euroko gerakin positiboa lortu dute.

MAIATZAREN 24an MUNDUMOB-A EGINGO DUTE «Mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berekin jasotzeko eskubidea daukagu guztiok, eta eskubide hori berma dadin, hurrengo belaunaldiei mundua jaso dugun aukera berekin uzteko betebeharra daukagu». Mezu horri jarraituta, MunduMOB ekimena egingo da Mutrikun maiatzaren 24an, 20:00etan Xiri gunean, Mutriku Zero Zabor taldeak antolatuta. Ekimenean parte hartu nahi duten herritar guztiekin kantu koreografiatua egingo dute.

XII. PLAZATIK GAZTETXERA

Mendaroko saioan

KOMIKIXA

8

Apirilaren 26an Debako Gaztetxean hasi eta ekainaren 8an MarkinaXemeinengo Gaztetxean bukatuko da XII. Plazatik Gaztetxera Bertsolari Txapelketa. Bikoteka aritzen dira bertsolariak, eta beraz, irabazleak ere bi izango dira. Guztira 16 bikotek hartuko dute parte. Txapelketak fase desberdinak ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatu dira: Deban, Mendaron, Soraluzen eta azkena Eibarren maiatzak 18an. Saio bakoitzean lau bikote aritu dira lehian. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatu da hurrengo fasera. Besteak puntuazioaren arabera sailkatu dira finalaurrekoetara. Bigarren fasean bi kanporaketa jokatuko dira maiatzak 24an Elgoibarren eta maiatzak 31n Mutrikun. Bigarren faseko saio bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Beste biak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik


‘IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU’ MARTXAN DAGO Bi hitzetan

Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina martxan jarri dute Topaguneak, Mutrikuko Udal Euskara Zerbi-tzuak eta Karenkak elkarlanean: Irakurri, gozatu eta oparitu. Egitasmoa adin guztietako herritarrentzat da: ume, gazte zein heldu. Egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu. Udal liburutegiko arduradunarekin, eta herriko hiru liburu dendekin ¬ Virginita, Beristain eta Sabina¬ elkarlanean ariko dira egitasmoa aurrera eramateko. Kanpainaren izenak adierazten duenez, hiru pauso eman behar dira parte hartzeko:

—Irakurri. Herriko liburutegi publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan hartu beharko da. —Gozatu. Irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari herriko hiru liburu dendetako baten erabiltzeko. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu erostean, %25a beherapena lortuko du herritarrak (testu liburuak ez dira sartzen). —Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Aprilaren 23tik ekainaren 30era arte iraungo du kanpainak. Kanpaina ekainaren 30ean bukatu arren, erosketatxekeak dituzten herritarrek astebete gehiago edukiko dute haiek aldatu ahal izateko. Maiatzean eta ekainean 30 euroko erosketa txeke bana ere zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Gainera, gogoratu herriko liburutegia Liburutegien Sarean sartuta dagoela. Beraz, herriko liburutegian libururen bat topatu ez arren, sareko beste edozein liburutegitan dauden liburuak ere mailegatu ditzakegula. Informazio gehiagorako, Udal Euskara Zerbitzura edo Udal liburutegira jo daiteke.

9


Osasuna

Joxemi, zeuk sortu zenuen taldea? Bai, neuk sortu nuen, bai, neure kabuz egin nuen. Antsiedadearekin dagoenari asko laguntzen dio horixe bera pasatzen ari den beste batekin hitz egiteak, eta inguru hauetan ez zegoen inon horrelakorik, Zaragoza eta Bartzelonaraino joan behar. Beraz, udalari aurkeztu nion asmoa, eta Luardo Etxean lokal bat eskaini zidaten. —Eskerrak eman nahi dizkiet, biltzeko lekurik gabe ezingo genukeen-eta ezer egin—. Orduan, erregistratu eta egin beharrekoak egin ondoren, iragarkiak diseinatu eta banatzeari ekin nion: botika, belar-denda, anbulatorio, kiroldegi, ileapaindegi eta horrelako toki guztietan. Gipuzkoa eta Bizkaia herriz herri pasatu nituen, eta nork deituko zain gelditu nintzen. Laster hasi zen jendea deika eta 8 bat lagun bildu ginenean, martxan hasi ginen. Bazkide bakoitzak 20 euro ipintzen ditu hilean, eta diru horrekin terapeutak ordaintzen ditugu. Orain 15 kide inguru gara. Non hasi zinen terapeuta bila? Mundu honetan sartuta zaudenean, jende asko ezagutzen duzu. Ate desberdinak jotzen hasi ginen, laguntza eske, eta pare bat terapeutarekin hitz egin eta gero, Andoni eta Oihanarekin hasi ginen lanean, eta eurekin jarraitzen dugu. Asteroastero etortzen zaizkigu.

STOP ANTSIETATEA elkarrekin ahal dugu! Tristura, zulo beltza, depresioa, estresa, antsietatea, klaustrofia, agorafobia, urduritasuna… Hitz asko erabiltzen ditugu bizitzari aurre egiteko behar adinako indarrik eta kemenik gabe gelditzen garenean, bizipoza galdu dugunean eta aurrera egiteko arrazoirik gabe gaudela uste dugunean. Bizimodu modernoaren ajeak omen dira. Horrelakoei aurre egiteko, terapia eta botika ugari daude gaur egun, baina badago horiek guztiak bezain eragingarria den beste bat ere: lagun artea, hitz egitea eta egoerak konpartitzea. Erraza dirudien arren, askotan, kosta egiten zaigun kontua da hori; barrua zabaltzearena, alegia. STOP ANTSIETATEA sortu duen Joxemi Gutierrez eta bertara etortzen diren bi terapeutekin, Andoni eta Oihanarekin, hitz egin dugu euren egitekoaren berri jakite aldera.

10

Nolako sintomak izaten dituzue? Horretatik pasatu ez denak ez daki zer den. Ezin duzu arnasarik hartu, hil egingo zarela edo bihotzekoak emango dizula uste duzu, gorputzean sentsazio arraroak izaten dituzu, eta beldurtu egiten zara, gaixotasun larriren bat duzula iruditzen zaizu-eta, … Azkenean, horiek guztiak sintomak dira, baina ez dira sintoma errealak, zeren zuk zeuk sortzen dituzunak dira, eta kontrolatzen ikasi beharra daukazu. Besteen sentipenak eta egoerak entzuteak asko laguntzen digu: zeuri bakarrik gertatzen zaizula uste izatetik, besteei ere pasatzen zaiela jakiten duzu, eta horretan asko laguntzen digu elkartzeak eta geure bizipenak elkarri zabaltzeak. Zeu zara mutrikuar bakarra taldean? Bai, besteak denak dira inguruko herrietakoak. Aukera paregabea da herrian bertan horrelako zerbitzu bat izatea, eta jendea animatu egin nahi dut. Astelehenero elkartzen gara 17:30etik 20:00etara Luardo Etxeko beheko gelan. Ez dezala inork beldurrik izan, bakoitza aske da nahi duena egiteko edo kontatzeko, norberak jartzen ditu mugak, ez da inor behartzen. Baina laguntza handia topatuko dute, eta ulertzen duen jendea, eta hori dena herrian bertan izatea aukera handia da. Batzuetan, gehiago kostatzen da ezagunen artean barrua zabaltzea, baina behin egin eta gero oso mesede-


garria da. Amaitu aurretik beste gauza bat ere esan nahi nuke: hemen kontatzen dena eta hemen gertatzen dena bertan geratzen da. Hori oinarrizkoa da, jakina! Ez dezala inork horren zalantzarik izan.

koa denez, besteen arabera bizitzera kondenatuak gaude. Horixe da era guztietako arazoen iturria, geuganako benetako sinismenik ez dugula eta horixe behar dugula zoriontsu izateko.

Andoni Bastarrika eta Oihana Tarragualek bideratzen dute taldekideen terapia. Shiatsu eta Reiki terapietan adituak dira. Andonik Aintzin Shiatsu izeneko zentroa dauka Azpeitian. Jendeari barne garapenean laguntzea du helburu. Zer da barne garapena? Norberekiko daukagun harremana lantzea eta garatzea da barne garapen hitzarekin adierazi nahi duguna.

Osasuna

Nola egiten da hori? Bakoitzak bere bizitzaren ardura hartuta eta ez besteena. Beti kanpora begiratzen egotearen ohitura oker hori pixkanaka aldatuz joan behar gara, barrura begiratuz. Barrutik kanpora bizitzen berrikasi beharko dugu. Horretarako, jolasak, elkarrizketak, arnasketa gidatuak eta sentituz eginiko zenbait ariketa erabiltzen ditugu gure lagunekin. Menderatzen da antsietatea? Bai, gainditzen da. Antsietatea izan duenak bere alde dauka gauza handi bat. “Koittaua- koittaua” hasita, ez goaz inora. Kontzientzia hartu behar du norberak, ea zergatik gertatzen zaion aztertu behar du, eta behin hori lortuta, antsietatea izatea aukera bat da bizitzan. Guk ez dugu gaixo moduan ikusten guregana datorren pertsona, bere sintomak eta ezintasunak ikusten ditugun arren, denok bezala izugarrizko barne indarra duten pertsona moduan ikusten ditugu, eta indar horrekin harremanetan jartzen eta bereganatzen laguntzen diegu. Geure buruarekin daukagun harremana lantzen dugu. Izan ere, lehen esan bezala, kanpora begira bizi gara: besteek zer esango, nola epaituko, ingurukoek guregandik espero dutenaren presiopean gaude beti. Baina nola da posible besteek gu ulertu nahi izatea, geure burua ulertzeko gai ez garenean? Geure burua ulertzea zaila da, baina geure burua ulertu gabe bizitza ulertzea ezinezkoa da. Beraz, barrura begiratu eta saiatu egin behar gara. Zer egiten ari naiz?, zein emozio ditut?, nondik etorri zait hori?, nola nago neure bizitzarekin?, zer jartzen dut nik neure aldetik?… Bizitza hau denontzat baita gogorra. Barrua da sendatu behar dena, garbitu, barkatu eta maitatu behar dena; zeren geure burua ulertze horrek beste jarrera bat emango baitigu. Eta bizia “cuestión de actitud” esaten dena da: “bizitzaren aurrean nolako jarrera, halako harrera”.

Eta antsietatea? Gure ikuspuntutik begiratuta antsietatea aurrera paso haundi bat egiteko aukera paregabea da. Beldurra da protagonista antsietatea dutenen artean, beldurrek gidatzen dute beren bizitza. Bide zuzen infinitu batean, beldurrak hanka behartuko balizu bezala azeleradorea tope sakatuz, existitzen ez duen errebuelta bat noiz etorriko den beldurrez. Nahi eta ezinaren sentsazioa, beren bizitzaren kontrola galduko edota galdua duten sinismena dute. Hortxe dago gakoa, sinismenean, bakoitza berean, sinisten duguna baikara. Geuganako sinismena, konturatu ezean , kanpotik edota besteek ezarrita-

11


ANA MARI CARDAÑO “Bizitza gurpil gainean egin dudala esan dezaket” Autoa izan du ardatz Ana Marik. Taxian lana egiteaz gain, autoeskolako irakaslea eta familia handiaren ama ere bada. Hamaika urte dira jubilatu zela, eta pena handiz utzi zuela bere lana dio.

12

Egin dezagun urte batzuk atzera… Bilbon jaio nintzen 1934an, eta 36an gerra lehertu zen. Nire ama Eibarkoa zen, bere familia osoa bertan zegoen eta bertara joaten zen lanera. Ni aiton-amonekin gelditu nintzen hamalau urtera arte baserrian. Ondoren, Ermuara joan nintzen. Ermuan an-tzerkiak indar handia zeukan, parrokian biltzen ginen eta hantxe egiten genituen antzerkiak. Herriz-herri ere asko ibiltzen ginen antzezten eta kantuan. Hamalau urterekin motorrean ibiltzen nintzen. Orduan ez zegoen inolako karnetik eta ez antzekorik. Pelotan ere aritzen nintzen, halaxe dauzkat atzaparrak okertuta. Eta Estebin ezagutu zenuen… Bilbora joaten nintzen kantu-eskolak jasotzera, eta hantxe ikusi genuen elkar. Santurtzira gonbidatu ninduen sardin erreak jatera. Bueltako bidaia elkarrekin egin genuen. Beste behin ere Bilbon elkartu ginen, kasualitatez. Eta handik aurrera Estebin etortzen zen Ermuara ni ikusteko asmotan, eta hantxe hasi zen gure historia. Ezkondu eta Mutrikun taberna ipini


Garai oparoak ziren taxi lanerako… Orduan, lan asko egiten zen taxiarekin. Jende asko etorri zen Galiziatik Ondarrura itsasoan lan egitera, eta haietako asko Mutrikun bizi ziren. Bi kotxe eta gidari bakarra ez zen martxa, eta pentsatu nuen taxigidari karneta ateratzea. Estebinek animatu eta Donostiara joan nintzen autoeskolara. Gogoratzen dut nire asmoaren berri tabernan esan nuenean, bertan zegoen taxista bat farrez algaraka hasi zela: “Zuk karneta atera…? Emakumeok ez duzue-eta horretarako balio…” esan zidan. Azterketa sikoteknikoa lehenengoan atera eta ondoren praktikak egiten hasi nin-tzen “La Patxanga” autobusean. Gerrako autobus hartan egiten ziren praktikak. Eta atera nituen gidabaimen guztiak; autobusenak, kamioienak, taxienak. Eta ekin nion taxi lanari. Orduan, Madrilen bat eta ni bigarren emakume taxista ginen. Lehen esan bezala, lan asko egiten zen taxiarekin: arrantzaleak ez zirenean, ospitalerako edo medikuarenerako bidaiak izaten ziren, edo futbolariak, edo pelotariak … Ospitalera emakume asko eraman izan nuen umeak erditzera, eta ume bat baino gehiago jaio izan da taxian. Pelotariekin ere lan asko egin izan genuen. Uda aldean etortzen ziren Euskal Herrira, negua Ameriketan egin ondoren, eta Durangora eramaten genituen, Mutriku, Ondarroa eta inguruko pelotariak. Futbolariekin ere antzeko zerbait. Mutriku Futbol Taldea 3.mailan zegoen, Estebin presidentea zen, ez zegoen autobus bat hartzeko dirurik. Nik kotxe bat eramaten nuen, Estebinek beste bat, eta nire amaren beste batekin joaten ginen partidetara, hirugarren hura jokalari batek eramaten zuen. Euskal Herritik kanpo askotan, eta hainbestetan lanera iristeko justu-justu ibiltzen ginen, Egañaneko sirenak jotzen zuen mementuan. Joakalari haietako ba-tzuk kotxetik atera eta zuzenean lanera joaten ziren. Eta familia lanarekin uztartzen nahikoa lan… Bai, ordurako bagenuen familia, eta nire amak eta amaginarrebak asko laguntzen zigutela esan behar dut. Bestalde, tabernan ere bagenituen langileak, eta haiek ere laguntzen ziguten. Ordurako, hiru taxi genituen. Bederatzi seme-alaba izan ditugu eta hauek

aurrera ateratzea ez da broma izan. Garai haietan, umeak ez izateko metodo askorik ez zegoen, Ogino eta asko gehiagorik ez. Nirekin ez zuen ezerk funtzionatu; beraz, haurdun geratzen nintzen eta aurrera. Ondorioz, denei jaten emateko, janzteko eta denerako, lan asko egin behar izan dugu, etxean eta etxetik kanpo.

Karenka

genuen. Orduan, Estebinek bitxidenda bat zeukan, eta hura kendu eta taberna ipini genuen, Dakar taberna. Ondoren, bi kotxe erosi eta taxi zerbitzua jarri genuen martxan.

“Emakume izateagatik traba asko jarri izan didate, etxera heldu eta malkotan urtu arte, baina hurrengo egunean indar handiagoarekin ekiten nion lanari” Auto lasterketetan ere partaide… Lasterketaren kontua Estebinek komentatu zidan. Kalbaixo igoera antolatua zegoen, eta ea parte hartuko genuen, eta, noski, baietza izan zen erantzuna. Eta hura ezustea: neuk irabazi nuen lasterketa! Bilbon ere beste lasterketa batean parte hartu nuen, baina ez nuen bukatu, kotxea matxuratu zelako. Eta autoeskolaren garaia heldu zen… Autoeskolako irakasle titulatuak behar zirela-eta (ordurarte, gehien zekienak irakasten zuen), hamabost-hogei egunez joan ginen Madrilera, eta behar genituen titulu guztiak atera genituen. Orduan ere, joandako guztien artean emakume bakarra neu izan nintzen. Nik badakit jendeak asko kritikatu nauela, emakumeak barne, baina sekula ez diot kasurik egin. Nik beti nire gustuko lana egin izan dut, eta horrek balio izan dit. Lasterketan parte hartu nuelako ere epelak entzun nituen, baina belarri batetik sartu eta bestetik atera. Autoeskola garaian, Eibarren izan ginen lanean eta ondoren Gasteizera joan ginen, han lan asko sortu zen-eta. Zortzi urtez egon ginen Gasteizen, baina Estebin larri gaixotu zen, eta Mutrikura hiltzera etortzea nahi zuela esaten zuen. Sasimediku baten berri jakin, eta harexek sendatu zuen. Autoeskola jarri genuen Mutrikun, eta, urte batzuk egin ondoren, itxi egin genuen. Kotxeekiko zaletasuna familian ere zabaldua dagoela esango nuke. Gure bi alaba ere autoeskolako irakasleak dira. Kotxeekin atera dugu bizimodua. Autoeskolako lana gogorra da eta badakit jenio bizia dudala esaten dutela. Nik garbi izan dudana beti izan da karneta ateratzea garestia dela eta ezin dela denborapasa ibili; beraz, ahalegin guztia egin behar duela ikasleak denborarik laburrenean ateratzeko. Banekien emaitza onak ateratzeko gogorra izan behar nuela, batzuentzat mesederako izango zen eta besteentzat ez. Emakume izateagatik traba asko jarri izan didate, etxera heldu eta malkotan urtu arte, baina hurrengo egunean indar handiagoarekin ekiten nion lanari. Eibarren hasi nintzenean lanean, gizonezkoei ordaintzen zieten erdia ordaintzen zidaten niri, lan bera egitearren. Lankideak ziren okerrenak, baina nirekin denek aprobatzen zuten.

13


Lapazorrikeixak

Talaixak, arrantzaliei laguntzeko xan. Sasoi baten, lan hori Aitzeta (Areizieta) eta San Juan baserrixetakuek egitxen zeuen; konparaziotarako 1813.urtian hauxe irakurri leike: “180 reales pagados al casero de San Juan por tener cuidado de alumbrar en la talaya en el ynvierno para la seña de las lanchas que lleguen de noche al muelle”. Eguraldi txarra zatorrenian, galernia-edo, talaixeruak belztasuna etortzen ikusi eta sua biztutzen zoan, ke luzia –eta beltza– ikusitxa baporak zein motor-txikixek bazakixen portura juateko abixua zala.

Mutrikuko Talaixa, XVI. gizaldixan

Talaixa hitza arabiar hizkuntzatik ei dator. Jatorrixan, ‘zentinela’ edo ‘zaintzaillia’ esanahixa zaukan. Guk, talaixerua esaten dixau talaixan lan egitxen zoanari. Tokixai berriz, talaixa. Gipuzkuan, 1504. urtian aitxatzen da lehelengoz talaixa bat, nun eta Mutrikun. Alkolea muturretik hurre do Talaixa. Gaur egun, bertan, itsasontzi itxurako etxetxua ikusi geinke. XX. gizaldixan eraikitxakua da talaixeruaren aterpia izandako hormigoizko eraikin hori. Aldamenian, talaixa zaharraren hondakiñak doz. 2004 urtian egindako arkeologixa-lanek erakutsi digue erdi arotik-edo 1,9 metroko diametroko torre zilindrikua egon zala bertan. Itxura danez, XIX. gizaldira arte egon zan torre hori. Mutrikuko Arrantzaleen kofraixako 1880ko estatutuetan jasotzen danez zemendixaren batian, Santu Guztien egunian, izentatzen zan talaixerua. Talaixeruari pagatzen zakon soldataz gaiñera, XIX. gizaldixan behinik behin, Kofraixak urtero 24 errialeko errentia ordaintzen zoan Talaixa ko etxia erabiltziarren. Sua eta honek sortzen zoan keia bide zuzen-zuzena izaten zan mezu ezberdiñak zabaltzeko Talaixatik. Sua biztutzeko zaragi zaharrak erabiltzen zitxuan talaixeruak. Arrantzarako laguntza haundikua zan talaixerua. Batetik, lehengo gizaldixetan talaixatik bistatzen zitxuan omuak edo ballenak; bestetik, izurdiek gorrixa (sardiña edo antxoba sardia) atera zeuela ikusi eta sua biztuta keia egitxen zoan (goixan, behian... segun nun zauan) arrantzaliek jakin zeixen nun barruna zabillen arraiña. Azken urtietan telefonua zauala Kofraixara deitzen zoan talaixeruak. Berdin jokatzen zoan, txitxarruek ur-azalian egitxen zitxuen ubeixak edo ubillak ikusten bazitxuan, ura zuri-zuri ikusi eta abixua ematen zoan, sua biztuta edo telefonotik diar eginda. Lihorra edo portua billatzen laguntzen zixuen arrantzaliei. Gabaz, barkuren bat falta zanian sua biztutzen zan Talai-

14

Behe-laiño itxixa edo zerrazoia zauanian, sua biztutziaz gaiñera Talaixan zauan kanpaia jotzen zan. 1802. urtian 24 errial pagau zixuezen Kofraixak “a los mismos de San Juan por tocar la campana y hacer fuego en la Talaia en tiempo de niebla”. Itsaso haundixa bazan, talaixeruak 3 olatuen osteko barealdixaren berri ematen zixuen barkuei bozinia jota. Beraz, batetik sua eta honek sortutako keia, bestetik kanpaia edo –aurreago– bozinia, baiña talaixetan banderak ere erabiltzen ziran abixuak emateko. XIX. gizaldixan Talaixaren aurrian seiñaliak egitxeko paluak jartziarren 4 errial jasotzen zitxuan talaixeruak. Alkoleako Talaixa nagusixa bazan ere, badirudi Samikolla edo San Nikolasen bigarren maillako talaixa egon zala. Alkoleako Talaixatik ezin zeikenez herrixa ondo-ondo ikusi, banderen bidez Samikollako talaixara informaziua pasauta eukitzen zeuen mutrikuarrek itsasokuen berri. Bi horrezaz gaiñera, hirugarren bat egon al zan? Zalantza horrekin utzi gaitxu 1632ko dokumentu baten irakurritxakuak: “...la dicha viña en el puesto çerca de la ermita de Santa Agueda llamada de la Talaya hazia la parte de Leyçarren...” Edade batetik gorakuek ondo gogoratuko ditxue azken talaixeruak. Maiñelak izandakuak ziran talaixeruak, batzuk Mutrikun ohikua zan bezela sanpedruak pasauta abuztu amaiera arte Kijon aldera juaten ziran txalopa haundixetan, atunetara. Handik etorritxa, talaixara juaten ziran, egunero-egunero. Alba muturrakin juan eta illunabarrakin etxera. Katalejo haundixarekin ordu asko pasatzen zitxuen bakar-bakarrik, horreitxio gustora hartzen zitxuen bisitxan juaten zakozenak. Portuan aitxatu diguezen azken talaixeruak: “Errementeikua”, “Otxenta”, Jose Maria Mendizabal “Talaixero”, Jose Agustin Mendizabal, Angel Urreizti “Angelin”, Nikaxio Arruabarrena. Pasai San Pedron jaixotako Nikaxio Arruabarrena izan zan Mutrikuko azken talaixerua. 1975 urte inguruan desagertu zan urte askuan hain garrantzitsua izandako lanbide hau. Josu Larrañaga Arrieta


Gure errotak

Historixa Goixakua errotako "ur-ontzixa edo depositxua"

Goixakua edo Martinicoiz errota Artzainerreka edo Sorginerrekako urek mugitzen zuten errota hau. Txartxa eta Otsuakua erroten artean dago Goixakua. Gaur egun, eraikina egoera onean dago, eta bi isuriko teilatua dauka. Oraindik ere ur-ontzia eta Otsuakua errotaren aldameneko presatik datorren 100 metroko kanala ikus daitezke. Kanal horren gainetik doan bidezidorrak Otsuakua errotara eramango gaitu, aipatutako presaren ondora alegia.

na zen eta urte horretan Martin Ruiz de Recabarren (1580-1632) eskribauari saldu zioten 400 dukaten trukean. Errotaren beste erdia Martin Yñiguez-ena zen, Martin Ruizen aitarena alegia. 1688an Martin Yñiguez de Recabarren (1626-1688) kapitainaren alargunarena zen. Martin Yñiguez hau izen bereko Recabarrendarraren biloba zen. 1727an Maria de Recabarrenek eta honen senarrak Martinicoiz errotaren erdia eman zieten “enfiteusi-zentsuan” Juan de Ajarrista eta Maria de Basurco senaremazteei, urtean 5 anega gari eta kapoi baten prezioan. Errenta-eskritura horretan irakur dezakegunez garia, artoa, artatxikia eta arbia ereiteko traba egiten zizkien intxaur-arbolak moztu zitzaketen. 1773an Miguel Francisco Dominguez alkatea zen errota erdiaren jabea, beste erdia Loiolako Errege-kolejioarena zen. Dionisio de Ansorregui eta Mª Josefa de Laca senar-emazteei eman zieten errentan –eskrituretan agertzen den bezala– “el tributo y gozamen del dicho molino”. Hara hor “usufructo” hitza euskaraz.

Errota honen lehen aipamena 1572koa da, orduan Martin Yniguez izenez ezagutzen zen. Orduko jabearen izena zen hori: Martin Iñiguez de Recavarren. 1620an ere izen hori zeukan errotak. XIX. mendera arteko idatzizko aipamenetan izen horren euskarazko forma izan du errota honek: Martienecoiz (1620,1624,1648), Martinacoiz (1688), Martinecoiz (1725), Martinicoyz (1739), Martinycoiz (1736), Martinicoizena (1775), Martinicoiz (1727,1768, 1773,1775, 1805,1814).

1805ean Francisco Ansorregui zen errota honen jabea eta Joseph Echaveri eman zion errentan 9 urterako, urtean 57 dukat eta kapoi baten trukean. 1832an Juan Bautista Ansorregui zen jabea eta Juan Galdos errenteroa. 1927. urtean Azkue anaiena zen Goixakua, itxura denez urte inguru horretan utzi zion lan egiteari errota honek.

Martie da “Martin” izenaren euskarazko forma zaharra. Bestalde, Eneko euskal izena erdarazko ahoskeraz Iñigo bihurtu zen bezala, dokumentazioan, Iñiguez izena agertzen zaigu herriak Enekoitz esaten zuena izendatzeko. Beraz, “Martie”+“Enekoitz”>Martienekoitz. Hortik etorri ziren izen horren aldaera guztiak.

Presatik errotara, aldaparia Errotako azenixak edo erruedak mugitu arte, bide luzea egiten zuen errekako urak; goiko aldean presia egoten zen eta handik aldaparak (edo kanalak) ur-ontzira (edo depositxora) eramaten zuen ura. Gero, indar handiz sartzen zen errotapian zeuden azenixak mugitzera.

Izen hori desagertu eta Goyacua da forma nagusia XIX. eta XX. mendeetako idatzietan: Goyacua (1812,1818, 1832,1841, 1875,1951), Goyacoa (1834), Goiacoa (1830,1831), Goyecoa (1927). Gaur egun, Goixakua izenez ezagutzen da. Eta esan ere horrela esaten da.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetako idatzizko dokumentazioan askotan aipatzen da “antepara”. Baina kontuz, batzuetan izen horren atzean Mutrikun ur-ontzixa edo depositxua esaten zaiona ezkutatzen da. Aldaparia hitza antepara hitzaren bariantea da, baina adiera ez da beti berbera. “Calçe” izena agertzen da dokumentazioan Mutrikun aldaparia edo kanala esaten zaiona izendatzeko. Javi Castro eta Josu Larrañaga

1572ko lehen aipamen horretan errotaren kokapena agertzen da: “en el terminado de Arçerain”. 1620ra arte errotaren erdia Maria Hortiz de Jaca eta bere senarrare-

15


MUBAE

MARTXAN DA!

MUTRIKUKO BASERRITARREN ELKARTEA 2012. urtean, Mutrikuko udalak halaxe eskatuta, herriko baserrien egoera aztertzen aritu zen Garbiñe Agirregomezkorta mutrikuarra. Azterketa-lan hura egin eta gero, bertan agertutako beharrei erantzuteko asmoz, baserritarren elkartea osatzeko bidea zabaldu du berak. Hain hurbil baina hain urrun gelditzen zaigun landa-eremuari eta bertako baserrien egoerari buruz hitz egiteko aukera izan dugu Garbiñerekin. Aipatu pixkatxo bat orain arteko ibilbidea. 2012. udan, beka baten bitartez, Mutrikuko udaletxean aritu nintzen azterketa-lan bat aurrera eraman asmoz; Mutrikuko baserrien egoera aztertzea zen helburua. Egindako azterketa horren ondorioz, ia auzo guztietan komentatzen zen baserritarren elkarte baten falta sumatzen zutela, auzo guztietan zituzten arazo komunei aurre egiteko elkartea, alegia. Argi ikusten zuten baserritarrek denek elkarrekin jardunda helburuak lortzeko aukera handiagoa izango zutela. Behar horri erantzuteko, aurtengo urte hasieran batzar batera deitu zituzten hainbat baserritar. Eta eurekin batera erabaki zen elkarteari hasiera nola eman. Auzo bakoitzean bilera bat egitea erabaki zen. Baserri guztietara bilera deialdia edo gonbidapena bidaltzea adostu genuen. Eta bilera horretan auzo bakoitzeko ordezkari bat izendatzea komeni zela ere erabaki genuen; hori botazioen bitartez. Lehen urratsak, beraz,… Martxoaren bukaeran auzo bakoitzeko baserritarrei deialdia luzatu eta bilera egin zen. Bertan, auzo bakoitzeko ordezkariak aukeratu ziren. Guztira bederatzi auzo daude Mutrikuko landa-eremuan, bilerak egiteko eta ordezkariak aukeratzeko, ordea, Mizkia, Artzainerreka, eta Mijoa elkartzea erabaki zen. Bilera horietan, auzo ordezkaria aukeratzeko orduan, zera proposatu zuten baserritarrek: nahiz eta ordezkari bat izendatu, hau da, baserritar baten izena agertu, lantaldeak osatzea. Horrela, ordezkariak ez luke hartuko bere gain ardura eta pisu guztia. Ordezkari horiekin guztiekin osatuko genuke gure elkarteko batzordea edo junta.

16

Elkarteari forma juridikoa ematea beharrezkoa ikusten genuen hainbat eta hainbat ekintza eta tramite aurrera eramateko: estatutuak definitu, zehaztu… Eta azken bi bileretan, horiek borobildu eta erregistratu ditugu. Hurrengo pausua elkartearentzat lokal bat, biltzeko gune bat lortzea litzateke. Zeintzuk dira ikusten diren beharrik garrantzizkoenak? Argi dago bakoitzak izan ditzakeen beharrei aurre egiteko, banaka baino elkartearen bidez bideratzea askoz ere eragingarriagoa izango dela. Ez bakarrik beharrei aurre egiteko, baita laguntzak eskatzeko eta formakuntza edo ikastaroak antolatu eta bideratzeko ere. Elkarte baten bitartez zera lortu dezakegu: landaeremuko biztanleen artean dinamika bat sortzea, harremanak estutzea… Zer moduzko harrera izan du proiektu horrek? Nik oso harrena ona izan duela esango nuke. Hala ere, aipatu ditudan bederatzi auzo horietatik bik aurrez bazuten beraien elkartea, eta berria sortzeko arrazoiak ez zituzten argi ikusten. Hala eta guztiz, nire iritziz, batek ez dio besteari inolako kalterik egiten. Auzo batean jaiak antolatzeko elkarte bat sortua baldin badago, ongi! Jaiak antolatzeko elkartuko dira, baina, agian, beste arazo edo behar batzuei aurre egiteko, beste baserritar eta auzoen laguntza beharko dute. Gerta daiteke, aldiz, auzo batean arrazoi zehatz bat dela-eta, elkarte bat sortu izana. Elkarte horrek bereziki arazo horri erantzungo dio, baina ez beste hainbat arazori. Azken batean, sortu berri dugun elkarte hau guztion


elkartea da, herriko elkarte bat; kasu honetan, landaeremuan bizi diren bizilagunen edo baserritarren elkartea. Beraz, Mutrikuko baserritarrei zuzendutako elkartea dugu. Landa-eremuko bizilagunei zuzendutakoa dela esango genuke, gaur egun oso zaila baita adieraztea nor den baserritarra eta nor ez. Betidanik baserriak izan direnak gaur egun bizitokiak direla esango genuke, nahiz eta inguruak garbi mantentzeko animaliak mantendu eta baratzak ere martxan izan. Oso baserri gutxi egongo dira bertatik bakarrik bizi direnak. Hori dela eta, oso zaila da mugatzea nor den baserritarra eta nor ez. Azken ďŹ nean, landa-eremuarekin hartu-emana duten eta bertan bizi diren mutrikuarrentzat bideraturiko elkartea dela esango genuke. Zeintzuk izan dira jaso dituzun kezka edo eskaerak? Kontuan izan behar dugu landa-eremuan bizitzeak herritik kanpo bizitzea esan nahi duela, eta, herritik kanpo bizita, hainbat zerbitzu jasotzeko zailtasunak izan daitezkeela: gasa, telefonoa, ura‌ Arazo horiek arazo berezi bihurtzen dira. Adibidez, telefono-poste bat amiltzen bada, hori konpontzeko hartzen duten konpromisoa ez da herrian gertatu eta hartuko luketen berbera. Postea probisional konpondu bai, baina luzaroan egon daiteke horrela, erdi amilduta. Internetekin ere baditugu arazoak. Olatz auzoan ez daukagu koberturarik. Horrez gain, zakarrontzien arazoa: landa-eremuko askok herriko guneetara jaitsi behar izaten dituzte beraien zakarrak, inguruan ez baitituzte beharrezkoak direnak. Hori guztia mankomunitateari dagokio, eta bertara bidera-

tu beharko ditugu gure eskaerak. Lehentasuna bideek izaten dute; bide horiek publikoak diren, pribatuak‌ azkenean, konpontzeko garaian, arazoak izaten dituzte. Olabarrieta auzoan, adibidez, urteak daramatzate bide-seinale berriak jartzeko eskaerarekin. Aipatutako horrek guztiak zer suposatzen duen, ba, landa-eremuan bizi den mutrikuarrak herrian bizi denak ez dituen arazoak jasan behar dituela. Eta horri guztiari aurre egiteko, biderik egokiena elkarte moduan zuzentzea dela iruditzen zaigu. Inguruko herrietan eredurik, bai? Debako landa-eremua oso zabala da; auzo bakoitzean elkarte bat daukate. Elkarte horiek oso dinamikoak dira, eta gauza asko lortu dituzte. Lasturren ere auzoko elkartea izan da turismoari begira hainbat eta hainbat ekintza aurrera eraman dituena. Ezin dugu Mutrikuko landa-eremuarekin parekatu, ordea. Soraluzeren kasuan, berriz, auzo bakoitzeko ordezkariek osatzen dute elkarteko junta; urtean behin biltzen dira, dituzten eskaerak jaso eta elkartearen bitartez bideratzen dituzte. Hurrengo urratsa? Orain elkarteari bizitasuna eman behar zaio. Batzordean dauden ordezkariak izango dira dinamika hori martxan jarri eta bideratuko dutenak, eta auzoko baserritarrak izango dira indarra, borondatea‌ jarri beharko dutenak. Zer nolako etorkizuna ikusten diozu? Ni oso pozik nago, elkartu den taldea oso dinamikoa dela iruditzen baitzait. Bertan gazteak elkartu dira, eta landa-eremuan gazteen belaunaldia mantentzea eta aurrera jarraitzea beharrezkoa da.

17


GAZTETXO BATEN BEGIETATIK Doinua: Martxa baten lehen notak Egilea: Mikel I単arrairaegi

2012 2 Hala ere guztiok degu egoera ezautzea gaur egunean ez dela gaitza gure etxean tokatzea edonola ez da erraza honeri aurre hartzea ikusia det nire amaren soldatak ez kobratzea osabaren buruko mina lanetik kaleratzea honek eragin dio berai ezinean murgiltzea sasi hipotekatzaile horri dirua ez ordaintzea bere betiko etxea zena eskuetatik kentzea. 18

3 Ikusita nola dabilen gaur egunean herria familia asko daude bizitzen egoera mingarria etxe askotan itxi bait dute diruaren iturria kalean daukan eragina da niretzat kezkagarria nahiz ta hau badakigun ez den inorentzako berria honek benetan kentzen dit niri bihotz barneko irria iruditzen zait egoera hau oso ikaragarria eta jendea ezautzen dabil benetan kale gorria.

1 Eskolatik irten da gero beti jeisten naiz herrira lagunak batu eta ondoren guaz betiko tokira baloi batekin plazan gabiltza jolas jira eta bira ta konturatzen hasia nago ikusiz kale erdira lehen ezagututako kaleak hustutzen hasiak dira inor ez bait da agertzen herritako saltokira tabernetan bi katu daude biak elkarri begira orain ulertu amak esana sartuak gaude krisira. 4 Historia luzea degu ta zaila da amaitzeko gizarte guzti hau nola dagon eraikita ulertzeko gaztetxo bat besterik ez naiz hau guztia azaltzeko eta horregatik asko daukat nik herri hontan bizitzeko etorkizun on baterako hari batzuk osatzeko bidean dauden gurutzeetan bide ona aukeratzeko guzti honek ez du laguntzen bat benetan lasaitzeko hobe esanik gehiago dauka guztiok ikaratzeko.


Hezkuntza

“Homo”, “hetero”, “bi”,… eta “pan”? Aupa! Orain dela gutxi telebistan pasadan entzun nuen hitz bat; ez nuen izan astirik, ordea, esanahia edo azalpena entzuteko… Zer esan nahi du “pansexual” hitzak? Nondik hasi erantzuna emateko? Agian, joan zen hilabetean landutakoaz hastea ongi legoke; izan ere, intersexualitatearen auzia “pansexualitatearengandik” pentsa baino gertuago egon daiteke… Esaten genuenez, guztiok gara intersexualak. Guztiok ditugu sarriago emakumezkoetan edo bestela gizonezkoetan ematen diren ezaugarriak. Medikuntzaren arlotik, ordea, gorpuzkera konkretu batzuk bihurtu dira arazo, hain konkretuki ugalketa oinarri izanik eraikitzen den eredu dikotomikotik gehien aldentzen direnak. Hau da, ugalketa edota sarketa burutu edo bizitzeko nolabaiteko ”zailtasunak” aurkeztu ditzaketenak. Aurreko hilabetean adierazten genuen bezalaxe, pertsona horiek ez dute zailtasun gehiegirik beraien burua emakume edo gizon bezala aurkezteko (behin hasierako nahasmen momentu logikoa pasatuta). Pansexualitatea identitatearen nahasmen horren ondorio da, kasu honetan, ordea, “sexu” hitzaren polisemiak1 desiren arlora garamatza. Gainera, beste kontzeptu batzuekin gertatzen den bezalaxe, alde batetik jendarteratutako kontzeptu hori dugu, eta, bestetik, desiraren gaineko kontzeptualizazio sexologikoa. Esan bezala, kontzeptua eredu dikotomikoaren ondorioa dugu. Eredu horretan, gogora dezagun, pisu gehiago hartzen dute “intersexual”, “intergenero” edota “transexual” etiketek. Horrela, gizon/emakume sentitzea bigarren planora pasatzen da. Ondorioz, “bisexual” hitzak bi sexuenganako desiraz hitz egiten digunez, motz geratzen da pertsona hauenganako desirak sentitzen dituztenak barne hartzeko, ez baitira bi sexu horien etiketetan barne hartzen. Sexologook, ordea, berriro ere bira bat gehiago eman behar diogu ideia horri. Hasteko, gure ustez, desira da homo, hetero edo bisexual orientazioa duena, aukera edo aurkezpen politikoa izanik “homo”, “hetero” edo “bi” bezala aurkeztea (Nire desirak orientazio bisexuala du ≠ Bisexuala naiz). Subjektuak, ostera, ginerastak (emakumeak maite dituztenak) eta andrerastak (gizonezkoak maite dituztenak) dira.

Gainera, desira ez da kasu honetan aukera itxi bat; emakume eta gizon izateko aukeran kontinuum bat zegoen bezalaxe, berdin gertatzen da hemen ere. Homosexualitatea eta Heterosexualitatea desiraren bi orientazio kontrajarri dira, erdian bisexualitatea izanik. Horrela, pertsona bakoitzak bere desira graduazio zabal horretan garatzen du bere bizitzan zehar, batzuetan mugimenduak ere egon daitezkeelarik bizitzako momentu batetik bestera. Izan ere, bizitzako momentu berean fantasia eta desiraren arteko distantzia ere egon daiteke, bat imajinazioaren mundukoa baita eta bestea errealitateari dagokiona, noizbait azaldu dugun bezala. Ondorioz, gorpuzkera bati uko egiteak gauza bat soilik adierazten du: oraindik ere gorpuzkera sexutu batek (alegia, orokorrean, gizonezkoengandik edo emakumezkoengandik gertuago dagoen gorpuzkera batek) eta, bereziki, genital sexutu batzuek hartzen duten garrantzia topaketa erotikoetarako. Berriz ere, emakume eta gizonezko izaera zurrunari garrantzia emanik. Eta, gertakari hori bai hetero, bai homo eta bai bisexualetan eman ohi da; beraz, kontzeptu guztiak bikoiztu beharko genituzke orientazio desberdintzat joz gero… Hori azalduta, azken ohar bat etorkizunari begira: pansexualetaz gain, pansexual metroflexibleak, asexualak, demisexualak,… ere abar ere badaude. Berriro ere, desiraren orientazioa funtsean hartuta baino, desiraren beste arlo batzuei dagokion aniztasunaren eredu bakoitza klasifikatu nahian.

1

Hitz batek esanahi bat baino gehiago izatearen ezaugarria.

Zuen galdera edo zalantzak argitzeko: ixasexualitateskola@gmail.com

19


ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORIONAGURRAK 20

EIDER Zorionak eta muxu handi bat .

MANEX Zorionak Manex eta gora Reala. Tolon-Masillas kaxetakuak.

IZEI Zorionak txapeldun! Besarkada eta muxuak asko maite zaituen familia eta lagunen partez.

COLTEN JON Ekainak 24an 13 urte beteko dituzunez, Zorionak eta muxuak Mutrikutik. Aurten gure artera etorriko zarelako, Ongi etorri!

NAHIKARI eta PEPE Zorionak bioi! aitxonari muxuak eta 4 urte bete dituen neska handiari belarritik tira!

PILI KATXO Zorionak urte bat gehiago bete eta gaztetzen zoazelako.

GALDER Zorionak! Baditugu arrazoiak zorintzeko eta!

EKAITZ eta ALAIN Zorionak bi lehengusu hauei!

ANE eta LEIRE Zorionak bikote! ondo ondo pasatu zuen urtebetetze eguna. Muxuak etxekoen partez.

MARIJE Zorionak saltzera!! Taldeko danon partez, besarkada eta matxo haundi bat. Ospatzeko zain egongo gara betiko lekuan; prest, heldu‌tira!


Argazki Zaharrak

1972an pistina eta portu inguruak

21


A ge n d a

ZAINTZAKO BOTIKAK MAIATZA: Gaueko 10ak arte. 17tik 19era Burgoa (zapatu goizian Apraiz) 20tik 23ra Otxagabia 24tik 26ra Apraiz 27tik 30era Burgoa 31 Zalduegi

EKAINA: Gaueko 10ak arte. 1eta 2 Zalduegi (zapatu goizian Otxagabia) 3tik 6ra Apraiz 7tik 9ra Otxagabia 10etik 13ra Zalduegi 14tik 16ra Burgoa (zapatu goizian Apraiz) 17tik 20ra Otxagabia 21etik 23ra Apraiz 24tik 27ra Burgoa 28tik 30era Zalduegi (zapatu goizian Otxagabia)

GAZTEDI, GETXO, GOIHERRI eta MUTRIKU Sokatira Elkarteak Maiatzak 26, Igandea 680Kg ERANDIO GOIKOA Ekainak 2, Igandea 680Kg Finala GALDONA-Mutriku

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN ikus 4. orrialdea

MENDI IRTEERAK

EKAINAK 16 Zangotza Despoblado La Pe単a - sos del rey UZTAILAK 5,6,7 Lescun - lintza (pirineoak)

22

MUNDUMOB Azken entsaioa maiatzak 17an, arratsaldeko 7:30etan, Beheko Plazan.

Maiatzak 24an, 20:00etan ekitaldia XiriGunean.


Kalaputxi 128  

mutrikuko herri-aldizkarixa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you