ZABALAZKARI 2011-2012

Page 23

PAPIROFLEXIA TAILERRA Otsailak 23an 3. zikloko ikasleok Euskal Herriko Unibertsitatearen Jose Ignacio Royo Prieto Matematiketako irakaslearen bisita jaso genuen. Ordu bat egon zen gurekin papiroflexia nola egiten den erakusten. 3 figura egin genituen bere laguntzarekin. Hauek ziren irudiak: peonza bat, malabarista izeneko eraikuntza bat, eta azkenik igel bat. Papiroflexia tailer bat egin eta geometriarekiko lotura ere landu genuen. Denbora oso azkar pasa zitzaigun oso ondo pasatu genuelako. Unibertsitateko irakasle batzuek matematika bultzatzeko liburutegietako bidea hartu dute. Hau dela eta, mahai jolasak, liburuak eta erakusketak ditugu liburutegian ondo pasatzeko eta ikasteko. OSO ONDO PASATU GENUEN PAPIROFLEXIA EGITEN!!! Hilary


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.