ZABALAZKARI 2011-2012

Page 1


6. maila 3. maila 5. eta 6. mailak 5 urte Zabala Eskola 1. eta 2. mailak 4. maila 3. maila 3 urte Zabala Eskola 1go maila Hilary 4 urte 5. eta 6. Mailak Agenda 21 4. Mailak 2. maila 2 urte 2. maila 4 eta 5 urte Igela Manuela 5. maila Guraso Elkartea Zabalazkari

Pakea Bizkaia Itsasontzia DO RE MI KA kontzertua English Barnetegi Gure emozioak Liburu eguna Musikaz Blai Igerilekua Euskal Eguna Trufa errezeta Euskal kirol eguna Gu ere sukaldari: Yogur bizkotxoa Papiroflexia Tailerra Familia Ereduak Zabalatik Mundura Artea eta Elikagaiak Antton Irustarekin elkarrizketa Plastika Tailerra Hondartza eguna Nerearen aita gure eskolan Tailerrak Eskultura eta pintura Bertsotan Gurasoen Elkartea Portadarik aukeratuenak


PAKEA BIZKAIA ITSASONTZIA

2012 ko urtarrilaren 11an Getxoko kirol portura joan ginen I単aki maisua eta Elena andere単oarekin. Gure eskolatik nahiko hurbil dagoenez oinez egin genuen bidaia. Hotz zen eta pixka bat itxaroten egon ginen zabaldu arte. Sartu ginenean oso bideo polita ikusi genuen. Pakea Bizkaia itsasontziaren tripulazioak, haiek Groenlandiara egindako bidaia kontatu ziguten. Bidaian bale hilda bat topatu zuten eta zein bale motak dauden kontatu ziguten. Iceberg asko ere ikusi zituzten. Unai Basurko ez zegoen gu joan ginen egunean, baina bere lagunak oso jatorrak ziren. Gero itsasontzia ikustera joan ginen eta flotagailu bat jantzi genuen badaezpada. Haiek egiten dituzten bidaietan nola bizi diren azaldu ziguten, itsasontziaren atalak eta haien izenak, oheak , sukaldea... eta bazter guztiak ikusi genituen. Opari batzuk eman ziguten: egutegi bat, pelikula batzuk eta pegatinak. Gero beste CD bat bidali dute eskolara haien bidai guztiekin, maila guztietan arbel digitala ditugunez txikiek ere ikus ditzakete haien bidai politak.


DO RE MI KA kontzertua

Aurtengo , otsailaren 10ean, autobusa hartu eta Leioara Euskal Herriko Unibertsitatera joan ginen 3.mailako ikasleok.Bertako Aula Magnan DO RE MI KAk antolatutako akordeoi entzunaldia ikusi eta entzun genuen. Akordeoiaren bitartez, honen historioa munduan zehar ezagutu genuen. Jakin dugu Txinan asmatu zela eta pixkanaka Europan zehar zabaldu zela, adibidez: Frantziara, Italiara eta nola ez, Euskal Herrira.

Emanaldia oso dibertigarria eta mugimendu handikoa izan zen. Entzuleok ere parte hartzeko aukera izan genuen: txaloka, eszenatokira igota, ‌ Eta sari moduan Athletiken ereserkia entzun eta abestu genuen. Bukatu ondoren, berriro ere eskolara. Goiz zoragarria pasatu genuen.


ENGLISH

BARNETEGI Gu, 5. eta 6. mailako neska-mutilak Morgara joan guinen, Urriaren 31tik, astelehena, Azaroaren 4ra arte, ostirala..Guztira, 22 ikasle ginen eta hiru irakasleak. Morgara beste bi eskola joan ziren: Dimakoak eta Ribabellosakoak, lehenengoak Bizkaikoak ziren eta.bigarrenak, Arabakoak.

Hor, eguraldia nahiko ondo zegoen, eta han, gai batzuk landu genituen ingelesez, adibidez: janari motak, gure gorputzaren hezurrak, uraren zikloa,..eta abar.. Gaiak lantzeko, jolasak egin genituen.. Azken gauan, afaldu ondoren, jai txiki bat egin genuen, Halloween ospatzeko, mozorratu ginen eta dantzatu genuen. Oso ondo pasatu genuen bost egun horietan. Egon ginen aterpea, oso handia zen. Gure monitoreak oso majuak izan ziren On 31st October, Monday 5th and 6th levels went to Morga. We stayed for five days, so we came back on November 4th, Friday. There were children from three different schools. The other students came from Dima, Bizkaia and Ribabellosa, Araba. We had some English monitors, we went with three teachers from Zabala School, We had a good time, but we couldn´t stay without sleeping any night.. We played a lot of games and we studied some subjects, for example: the human body bones, solar sistem, water cicle...etc. Together, we prepared songs and games. It was very funny, especially the last evening because the monitors prepared a special party with music and desguises.

5. ETA 6. MAILAKO IKASLEEK EGINDA WRITTEN BY: PUPILS OF 5 AND 6 LEVELS




LIBURU EGUNA Apirilaren 23an, astehelenean, liburu eguna izan zen. Patioan marrazkiak eta liburu batzuk ikusi genituen eta irakurri ere. Gero Txanogorritzuren ipuina kontatu zigun Iratxek.Txanogorritzu ipuina entzun eta gero poemak entzun genituen, Klararen amamak esandak. Geroxeago, Ionuten amak el oso sin cola kontatu zigun eta oso barregarria izan zen. Azkenik el lobo y los siete cabritillos entzun genuen. Ikazle batzuk ere animatu ziren ipuinak kontatzeko. Oso polita eta oso dibertigarria izan zen. Espero dugu hurrengo liburu egunean horrela izatea. Oso ondo pasatu genuen! Oneka eta Shoumara.


MUSIKAZ BLAI Ikasturte honetan Inmari esker musikaz gozatzeko bi aukera izan ditugu. Bata urtarrilaren 26an.2. eta 5.mailakoekin batera, Sarrikon,� Sarrikon Pulcinella�entzunkisuna hain zuzen ere. Igor Stravinskyren musika eta Fernando Palaciosen testua nahastuz, oso kontzertu polita entzun genuen.Musika tresna asko zeuden: Perkusiozkoak, kordazkoak eta haizezkoak. 1. ETA 2.MAILA

1.MAILA Eta bestea apirilaren 16an bbkko aretoan Bilbon JAZZ KONTZERTU BAT. Pianoa, bateria kontrabaxua eta ahotsa. Desberdina izan zen ,oso polita, eta guk ere parte hartu genuen abesten, jotzen eta margozten

BESTE ESKOLAKOEKIN KANTATZEN


HORRELA IKUSI GENITUEN……

POLITAK EZTA?


.

TRESNAK EZAGUTZEN ETA JOTZEN

KONTZERTUA ENTZUTEN GENUEN BITARTEAN MARRAZTEN


4. maila Kurtso honetan, 3. eta 4. mailakoak igerilekura joan gara. San Valentin egunean hasi ginen (otsailaren 14an) eta zori txarreko egunean amaitu genuen (martxoaren 13an, asteartea). Lehenengo eguna guztiok oso pozik geunden baina azkenean aspertzen hasi ginen. Eskolatik 11:30etan irteten ginen eta gure gauzei buruz hitz egiten autobusaren zain egoten ginen. Egun batean euria egiten hasi zen eta asko busti ginen. Beste egun batean txakur “saltxita� bat ikusi genuen.

Autobusean klaseko kideekin oso ondo pasatu genuen eta bidaian marrazki bizidun pelikulak ikusten genituen. Bakoitzak bere bikote eta bere tokia zituen. Leku bakoitzaren aurrean zenbaki bat geneukan horrela bakoitzak bazekien non esertzen zen.


Fadurara heldu bezain pronto aldageletara sartzen ginen. Arropa kendu eta bainujantzia jantzi genuen. Mutilek zarata handia egiten zuten eta askotan euren gauzak ez zituzten uzten behar den bezala.

Batzuetan, ondo pasatzeko, lasterketak egiten genituen janzterakoan. Elkarri asko laguntzen genion, txanoa ipini ezin zutenei laguntzen genien. Gero ilaran ormaren kontra ipintzen ginen begiraleen zain: Pedro, Fernando eta Jose. Guztiok Fernando jatorrena dela uste dugu eta Jose jenio txarrekoena. Komunera joan eta gero dutxetatik pasa behar genuen. Behin dutxetan kantatu genuen baina hurrengo egunean sekulako errieta bota ziguten. Azkenean prest geunden uretara sartzeko. Ikusten duzue zein ondo gauden! Lehenengo eguna oso motza izan zen, beste egunak luzeagoak izan ziren baita zailagoak ere. Igerilekuan hiru mailetan banatuta geunden: gutxien zekitenak piletan zeuden eta euren begiralea Pedro deitzen zen, gehiago zekitenak igerileku handian zeuden Joserekin baina kortxoak erabiltzen zituzten, eta ondo zekitenak Fernandorekin zeuden. Piletan hasi ziren umeek asko ikasi zuten eta ur handitan amaitu zuten.


Igerileku handian geundenok luzerak egiten genituen: lehenengo crol moduan, gero bizkar igeriketa eta azkenik bular igeriketak edo “ranitas”. Ura epela zegoen baina uretatik atera ginenean hotzikarak genituen. Hoberenak, denbora libre uzten ziguten egunak ziren. Ostiral guztietan jolasak genituen. Orduan “txurroak”, koltxonetak eta horrelako gauzak ateratzen zizkiguten. Irudimen handia dugunez itsasontziak izan balira bezala koltxonetak hartzen genituen. Batzuk piratak ziren eta beste batzuk onak; piratak “itsasontziak” hartu behar zituzten. Beste batzuetan Josek mahuka batez ura botatzen zuen eta tranpolinetik salto egiten genuen edo koltxonetatik bost jauzi egiten genituen. Denbora amaitzen zenean aldageletara joan, berriro dutxatu arropa jantzi eta lehorgailuetan ilea lehortu. Lehorgailuetan ume asko pilatzen ginen eta ia ia ez genuen astirik izaten ondo lehortzeko autobusa hartzeko ordua berehala zelako. Momentu horretarako irrikan geunden eskolara bueltatzeko izugarrizko gosea genuelako.

Batzuetan nagia ematen zuen baina esperientzia handia bizi dugu eta oso ondo pasatu genuen.


2012ko maiatzaren 10ean Fadurara joan ginen Euskal Eguna ospatzera. Faduran Getxoko beste ikastetxeekin batera elkartu ginen. Guk Zapatari Dantza egin genuen. Eta bestek Zazpi Jauzi, Txulalai, Esku Dantza etabar dantzatu zuten. Kantak ere entzun genituen. Gure eskolakoek “Markosen Txerria� abestu zuten. Bukatzeko Athletic-en kanta guztiok batera kantatu genuen. Oso polita izan zen.


Jaialdia amaitu eta gero autobusez eskolara bueltatu ginen eta bertan Estherek utzi zigun pixka bat jolasten eta Inmak txokolatina bana eman zigun. Primeran pasatu genuen. 3.mailako ikasleak





Euskal kirok eguna Ekaina ailegatzen denean Euskal kirol eguna ospatzen dugu. Arratsalde oso bat elkarrekin pasatzen dugu ikasle guztiak nahasturik. Han 6. mailakoek ilara konpartizen dute 1. mailakoekin, batzuk nagusiak dira, besteak txikiak, baina denok lagun. Helburua ez da irabaztea, ezta ere besteak baino indartsuagoa / trebeagoa izatea. Zabalako ikasle eta irakasle guztiak biltzen gara elkarrekin egoteko eta, gure sustraiak ( kirolari dagokionez ) gogoratzeko. Hau da, egun horretan garrantzitsuena. Benetan polita dela 2. mailako neska bat, 5 mailako mutill batekin, lehiaketan ikustea. Eta‌ batzuetan emaitzak ez dira guk pentsatzen ditugunak!! Aurten ere, eguraldiak laguntzen bagaitu, ekainaren 1ean ospatuko dugu. Mundu guztiak ondo pasatzea espero dugu


GU ERE SUKALDARI YOGUT BIZKOTXOA OSAGAIAK: Jogur natural 1 2 jogurrontzi azukre Jogurrontzi 1 olio 3 arrautza Royal sobre 1 Jogurrontzi 1 maizena 2 Jogurrontzi irin NOLA EGIN Ontzi batera bota jogurra, azukrea, olioa eta arrautzak, eta irabiagailuarekin nahastu. Gero Royal-a nahastu. Azkenik, Maizena eta irina pixkanaka bota eta nahastu ondo irabiagailuarekin. Bukatzeko, aldez aurretik 180ยบ tan berotutako labean sartu, eta 30 minutuz eduki.

On egin! NIKOLA URSO-RUSSO.

------------------------ o --------------------------


1.mailako sukaldariak eta haien ekoizpenak. (Fiona gaixorik zegoen)


PAPIROFLEXIA TAILERRA Otsailak 23an 3. zikloko ikasleok Euskal Herriko Unibertsitatearen Jose Ignacio Royo Prieto Matematiketako irakaslearen bisita jaso genuen. Ordu bat egon zen gurekin papiroflexia nola egiten den erakusten. 3 figura egin genituen bere laguntzarekin. Hauek ziren irudiak: peonza bat, malabarista izeneko eraikuntza bat, eta azkenik igel bat. Papiroflexia tailer bat egin eta geometriarekiko lotura ere landu genuen. Denbora oso azkar pasa zitzaigun oso ondo pasatu genuelako. Unibertsitateko irakasle batzuek matematika bultzatzeko liburutegietako bidea hartu dute. Hau dela eta, mahai jolasak, liburuak eta erakusketak ditugu liburutegian ondo pasatzeko eta ikasteko. OSO ONDO PASATU GENUEN PAPIROFLEXIA EGITEN!!! Hilary





Aurten, kontsumo arduratsua bultzatzeko, 5.eta 6. mailako ikasleok saio batzuk izan ditugu Emaus GKErekin “Ezagutzak, Iparraldea eta Hegoaldearen arteko elkarlana ” deritzon proiektuan barne. Lehenik, mundua nola zaindu behar dugun adierazteko hainbat ekintza egin genuen. Bigarrenik, bideo-konferentzia egin genuen Labayequen (Peru) dagoen eskola bateko ikasleekin hitz egiteko asmoz. Elkarri galderak egin genizkion: bizimoduari buruz, natura nola zaintzen dugun , zein motatako produktuak kontsumitzen ditugun...

Nahiz eta haiek “mochicaz” hitz egin, gurekin gastelaniaz hitz egin zuten. Guk ez ezik haiek ere birziklatzen dute baina guk baino produktu gutxiago erabiltzen dituzte. Goizean, gurasoei laguntzen diete, eta arratsaldean eskolara joaten dira. Oso interesgarria izan zen eta gure gustukoa izan zen.


Hirugarrenik, “tas-tas� irratira (97 fm) joan ginen. Han, kontsumoari buruz eta Peruko umeekin egindako ekintzari buruz hitz egin genuen. Ikaskide guztiok irratian hitz egiteko aukera izan genuen.

“Oso esperientzia ona izan da, bai bideo-konferentzia, bai irratira joatea. Gainera, ekintza berria izateaz gain oso ondo pasatu dugu. Haizea, Ana, Sara eta Iraia (5.maila)


AGENDA 21 EKO TAILERRAK:

ARTEA ETA ELIKAGAIAK Ikasturte honetan, Agenda 21 eko plastika tailerrak, elikadurei buruz izan dira 1 eta 2 mailako ikasleek bertoko Hegalabur eta Hegaluze arrainak nolakoak diren ezagutu dituzte eta bakoitzak bere arraintxoa egiteko aukera izan du.

3 eta 4 mailakoak, bertoko barazki ( Gernikako piperrak, Arabako patata, Ibarrako piparrak...) eta frutekin ( sagarrak, intxaurrak...) artelanak, kuadroak sortu dituzte, lehenago zein nolako barazkiak eta frutak hemen bertan hazten diren ezagutu zituzten, gero bat aukeratu bolumenean egiteko( ekartoiez eta egunkariz) eta azkenik bakoitzak bere kuadroa sortu zuen.

Azkenik 5 eta 6 mailako ikasleak, Naturari eskainitako Totem batzuk egin zituzten.Horretarako elikagaiekin sortzen den zaborra bildu behar izan zuten, ikusteko zenbat zaborra sortzen den elikagaiak erosteko ohiturekin. Egunero naturari ematen dizkiogun zaborra multzo hoiek bildu ditugu eta artelanak bihurtu ditugu, naturari eskainitako artelanak

Aintzane Ibarlucea IGELA MANUELA KULTUR ELKARTEA www.igelamanuela.blogspot.com


Antton Irustarekin Elkarrizketa Maiatzak 3, osteguna, Antton Irusta idazlea etorri zen eskolara. Musika gelan elkartu ginen 3.maila eta 4.mailakoak Anttoni elkarrizketa egiteko. Berandu heldu zen ez zegoelako aparkalekurik. Iraizozen eskularrua erakutsi zigun, baita bere liburuak ere. Gmail korreoa eman zigun izenburu bat asmatzen bagenuen berari bidaltzeko eta azkenik bere sinadura eman zigun.

HAU IZAN ZEN ELKARRIZKETA -Zerk inspiratu zizun Kam, Kem, Kim, Kom, Kum ipuina idazteko? -Ezkondu baino lehen Txinara joan nintzen bidai batean eta han Yu Ling ezagutu nuen. Berak hango kondairak kontatu zizkidan eta nik moldatu egin nituen.

-Orduan, Yu Ling eta liburuko istorioak benetakoak al dira? -Yu Ling benetakoa da eta istorioak Txinako kondairak dira baina nik moldatutakoak.

ANTTON GURI LIBURUAK ERAKUSTEN


-Zenbat liburu idatzi dituzu? Zeintzuk? -37 liburu idatzi ditut eta espero dut uda honetan beste 2 liburu idaztea. Athletiken inguruko beste liburu bat idatziko dut eta 40.a izango da. Hauek dira nire liburuetariko batzuk: Yu Ling, Yasuke, Lau haizetara kontari, Olentzero eta oparien ordua, ...

-Gustatu al zaizu Enrique Morenterekin lan egitea? Ondo moldatu al zarete? -Enriquek Walt Disney-rentzat marrazkiak egiten zituen, eta aspaldi hasi ginen elkarrekin lan egiten. Oso ondo konpontzen gara bata bestearekin eta lagun handiak egin gara. Olentzero pelikularen marrazkiak ere berak egin ditu. Artista bat da!

-Zein argitaletxetan dituzu liburu gehien? Noizbait ukatu al dizute libururen bat argitaletxeren batean? -Elkar argitaletxean ditut liburu gehien. Noizbait ukatu egin didate libururen bat argitaratzea eta beste argitaletxe batzuetan saiatzen naiz hori gertatzen denean. Norbaiti nire liburuak gustatu ez arren, nik ez dut amore ematen eta beste liburu bat idazten dut, irudimen handia daukadanez ez zait asko kostatzen. Asko gustatzen zait nire lana!

GU ANTTONI GALDERAK EGITEN

Oso gustura egon ginen Anttonekin eta oso ondo pasatu genuen. Espero dugu Antton Irustaren liburuek fama edukitzea. AGUR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Urtarrilaren azken astelehenean Aintzanerekin batera hasi ginen tailer bat egiten . Gelara etorri zen eta azaldu egin zigun: Hegaluze bat egingo genuela. Guk ez genekien oso ondo zer zen, eta nahiz eta Aintzanerengandik informazioa jaso, liburuetan gehiago bilatzeari ekin genion, hauxe aurkituz: Hegaluze: Hegats luze-luzeak dituen atun-klase bat da, hegalaburraren antzekoa baina askoz txikiagoa.Jateko goxoa da eta mundu guztiko itsaso epel eta beroetan dago zabalduta.


Lehenengo egunean lau lan-talde osatu genituen eta hegaluze bana marraztu genuen ,ikatz-ziriz. paper zuri erraldoietan. Ondoren kartoi antzeko lamina batzuetan hegaluze baten irudia egin eta ebaki genuen. Horrela amaitu zen lehenengo saioa.

Hurrengo astean eta zilarrezko paper berezi batez ezkatak osatu genituen. Horretarako, hasieran tira batzuk ebaki, eta geroago tolestu egin genuen. Ondo geratzea ez zen lan erreza izan, baina azkenean lan eder bat aurrera ateratzea lortu genuen. Buruari bolumena emateko egunkari zatiak erabiltzen ziren, eta gainetik aluminiozko papera itsatsi genuen. !


Gorputzean egunkariaren gainean ezkatak jarri genituen .Pixkanaka geure hegaluzeak, itxura dotoreak hasi ziren hartzen

Hirugarren egunean geure lanei azken ukituak eman genizkien: begiak marraztu eta itsatsi, gauza bera hegalekin, margoztu.... Poz-pozik amaitu genuen dibertigarria izan zelako eta emaitza ederrak lortu genituelako.




“Batzuetan, hoberena ez da zure gustukoena, baina zure gustukoena beti da hoberena” “Athletic taldea eta txokolatezko brownia” Jose Mari Isasi

Aurten ere Liburu Eguna ospatu egin dugu. Apirilaren azken astean ekintza asko izan genituen: ipuin txokoak patioan, txikiei kontatu genizkien “Hamelingo Txirularia” eta “Bremengo musikariak” deituriko


ipuinak, hormairudi ederrak osatu genituen.... Baina agian gehien gustatu zitzaiguna Jose Mariren bisita izan zen. Jose Mari Isasi gure gelako Nerearen aita da, eta nahiz eta guk aurretik ez jakin, istorioak idazten ditu, eta oso ondo gainera! “Athletic Athletic taldea eta txokolatezko brownia” brownia hoietariko bat da ,eta asteazken batean 1. mailako lagunekin Musika gelan geundela, irakurri egin zigun. Han Nerearen adina zuenean gertaturiko pasadizoak eta zaletasunak azaltzen zituen. Horrela jakin dugu animalia txikiak harrapatzen jolasten zela eta bere faboritoena “kotxorroa” zela eta bere gurasoen istorio hunkigarriak ere ezagutzeko aukera izan genuen. Eta hori gutxi izango balitz Nerea eta Tomasen laguntzaz egindako txokolatezko browni aparta ekarri zuen guztiontzat. Eskerrik asko Jose Mari eta hurrengo arte!





ESKULTURA ETA PINTURA ESKOLAZ KANPOKO EKINTZA Beti bezala, hemen gaude berriro aurtengo Eskultura eta Pintura tailerraren argazkiren bat erakusteko.

Denetatik izan dugu,txikienek koloreak egiten ikasi dute eta lehenengo mailatik aurrera, benetazko artista ezagunekin batera lana egin dute,Van Gogh, Velazquez, Monet, ikasle baten osaba.... haien kuadroetatik abiatu dira beraien artelan berriak sortzeko material ezberdinen bitartez,margotuz eta bolumena paperarekin landuz. Ikasi dute ere, nola artelan batekin batera, artelan horri buruzko hainbat informazio jakin dezaketela : izenburua, egilea, urtea, teknika, neurriak.....

Kurtsoa bukatzeko,eskulturatxoak ere egin dituzte buztinarekin , hemen ere, buztina,oso oso bero dagoen labe batean erretzean, harri bat bezala jartzen dela ikasi dute .

Datorren kurtsoan gurekin lan egin nahi baduzue, badakizue, ikasturte hasieran eskolan egongo gara gauza berriak egiteko gogoekin , irudimenarekin batera Animatu zaitezte!!!!! eta opor onak pasa!!!! Aintzane Ibarlucea IGELA MANUELA KULTUR ELKARTEA www.igelamanuela.blogspot.com


5. MAILAKOAK Aingeru dut izena ta Sergio txikia, oso jatorrak gara pixkat bihurriak. Haserre errazekoa David da ausartia, azkarra da Hilary nahiko lotsatia. Izaro ikasle fina arlo guztietan, Naroa hoberena bada kiroletan. Iraia ta Lorena guk dugu izena, kiroletan gabiltza bikote onena. Guztien laguna Ana bihotz onekoa, Sofia kirolari baita umorekoa. Alvaro eta Erik izenak ditugu zirizaleak gara ta zigorra dugu Ni Alvaro deitzen naiz ona futbolean, Nora da nire izena azkarra klasean. Haizea dut izena eta atsegina naiz, Sara futbolaria gola sartzen dut maiz. Jolasak proiektuak ixilik ta kontxo! hamaseiak berbetan Isabelek, ixo!


GURASOEN ELKARTEA Urtero legez, hainbat eta hainbat jarduera antolatu ditugu denon gozamenerako, ikasle zein familia.

Eskolako eremuan egiten diren ekintzez gain, asteburuetan ere izan dugu zer egin: irteera kulturalak, Bizkaia ezagutu, mendi irteerak, ‌ Irteera batzuk oso arrakastatsuak izan dira, Mundakako aratusteak eta Bakio ezagutzeko bisita, adibidez. Herri mailan, gure inguru hurbilean antolatu diren proiektu eta prozesuetan ere parte hartzeko aukera izan dugu, kasuren kasu, Getxo Berpiztu! prozesua. Aurten ere, urte zaharrari adio eta urte berriari ongi etorria emateko Azkorriko hondartzan elkartu ginen: Familia dexente, ume kopuru polita, txikiak zein gaztetxoak‌ denok egin genuen topa!.

Baina ez pentsa beti horrela denik. Aurten Mendi Zabala Taldeak ez ditu lortu bere sorreran ezarritako helburuak, nagusiki, ikasleen artean mendi zaletasuna piztea. Eguraldi eskasa zela eta txango batzuk bertan behera utzi behar izan ditugu eta egin izan ditugun irteera batzutan hiruzpalau familia besterik ez gara elkartu. Azpimarratzekoa, hala ere, gure arteko giro bikaina, ezagutu ditugun leku zoragarriak, umeen arteko harremanak eta bizitako esperientziak. Datorren urteari begira, hona hemen gure gonbitea: - alde batetik, antolatzen ditugun jardueretan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu eta - bestetik, jarduerak prestatzen eta elkartean lan egiteko gonbitea, parte hartze aktiboa, beraz.

ELKARLANA EZINBESTEKOA DA GURE PROIEKTUEN ARRAKASTA BERMATZEKO. Hona hemen aurtengo argazki gutxi batzuk:

Mundakako aratustiak, atorrak eta lamiĂąak osatzen dabe.


Abenduak 31, Azkorri hondartzan. 2. edizioa

Urkiolamendi, atzean Anboto

Sorginetxe

Omako basoa

Gaztelugatxeko San Juan

Legaire zelaietako biztanleak


AITOR 3 URTE

IMANOL 4 URTE

IKER 5 URTE

AINHIZE LH 1


JONE L.H. 2

DYLAN L.H. 3

EIDER L.H. 4

RUBEN L. H. 6



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.