2015nationalgeographic

Page 1

NATIONAL GEOGRAPHIC

Anaitz Guanin eta Amaia Go単i BATX. 1.E Otsailaren 4a


Negutegi efektua: tenperaturaren igoera

Zertan datza?

B

erotegi-efektua edo negutegiefektua planeta baten atmosferatik datorren erradiazio termikoaren bidez planeta horren gainazala atmosferarik izango ez balitz baino goragoko tenperatura batera berotzen duen prozesua da. Gure planetan, berotegi-efektua atmosferan dauden berotegi-efektuko gasek (BEG) sortzen dute, batez ere ur lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoak (CO2) eta metanoak (CH4). Efektu hau, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak direnak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten.Gauza bat gardena dela esaten dugunean, bertatik ikus dezakegulako, ez dugu esan nahi izpi guztiak zeharka ditzakeela. Adibidez, beira gorri batetik zehar ikus daiteke, beraz, gardena da, baina izpi urdinak ez du zeharkatzen. Beira gardena da kolore guztietako argientzako, baina oso gutxi ultramorea eta infragorria erradiaziorako. Pentsa dezakegu beirazko etxe batean eman daitezkeen eguzki izpien gainean. Eguzkiaren argi ikus-

gaia beira zeharkatzen du eta etxe barruan dauden gauzetatik xurgatua izango da. Gauzak berotuko dira, kanpoan dauden gauzak eguzkiaren argiari aurrez-aurre dauden bezalakoak. Berotu diren gauzak eguzki izpien bidez, berriro bero hori ematen dute erradiazio moduz. Baina eguzkiaren tenperaturan ez daudenez, ez dute argi ikusgaia igortzen, erradiazio infragorria baizik, energetikoki askoz gutxiago dena. Denbora pasa ahala, hartzen duten eguzki argi energia kopuru berdina infragorri moduan igortzen dute, beraz, haien tenperatura konstante dihardu. Aire askean dauden gauzakiek ez dute inolako zailtasunik erradiazio infragorria kentzeko, baina kasua oso ezberdina da beirazko etxe barruan dauden gauzakientzat. Erradiazio in- fragorrien zati txiki batek lortzen du beira

zeharkatzea. Beste guztia horman islatzen da eta barruan metatuko da. Horixe da berotegi batean landareak haztearen arrazoia, nahiz eta kanpoko tenperaturak izoztuko lituzkeen. Berotegi barruan metatzen den bero gehigarriari berotegi-efektua deritzo. Lurrean Atmosferaren zatirik handiena oxigenoz, nitrogenoz eta argonez osatuta dago. Gas hauek nahiko gardenak dira lurrazala igortzen duen argi ikusgaia eta erradiazio infragorria bero dagoenean. Baina atmosferak %3 karbono dioxidoa du, argi ikusgaiarentzat gardena dena baina infragorrientzako ez nahikorik. Atmosferako karbono dioxidoak berotegiko beirak bezala egiten du lan. Eguzkitik etorritako izpiek lurra jotzen dute, hau berotuz, baina lurrak, hotzitzeko, izpi hauek isladatu egiten ditu berriz atmosferara itzuliz, horrela lurraren energia balantzea konstante mantentzen da. Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan meta daiteke. Ondorioz atmosferan


aurkitzen diren zenbait gasek edo lurrun asko duen atmosferak izpi infragorriei eutsi egiten die, eta ez die uzten espaziora ihes egiten, ondorioz energia balantzearen oreka apurtu egiten da bero akumulatibo bat sortuz, ondorioz berotzea ekarriz. Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez. Artizarrean Berotegi efektuaren beste adibide bat Artizarrean dugu, hango atmosfera ia gehiena anhidrido karbonikoa baita. Eguzkiaren hurbiltasuna dela eta, astronomoek Artizarra Lurra baino beroagoa izatea espero zuten. Baina Artizarreko atmosferaren konposizio zehatza ez zekitenez, berotegi efektuaren beroketa ez zuten kontutan hartu. Atmosfera hura aztertu ahal izan zutenean, egiaztatu zuten Artizarreko tenperatura uraren irakite tenperatura baino askoz handiagoa dela, haiek espero zutena baino ehunka gradu gehiago.

Ondoriorik larriena

Ondorioak landareetan

Dudarik gabe, ur-mailak gora egitea da. Beroaren eraginez, alde batetik ura dilatatu egingo da eta bestetik zenbait izotz eta glaziare urtu egingo dira. Gauza asko esan da honen inguruan, baina Nazio Batuen eta Munduko Meteorologi Erakundearen artean sortutako IPCC erakundeko ikerlarien arabera, hemendik 2030. urtera bitartean uraren maila 18 cm igoko da. Halaber, datorren mendearen bukaerarako ur-maila 65 cm haztea espero da. Kalkulu hauek egiteko negutegi-efektua sortzen duten gasen isurketa orain baino maila handiagokoa ez dela izango hartu da kontutan.

Ondorioei buruz landarediaren aldaketa ere ez dugu ahaztu behar. Ezaguna da gas karbonikoak landareetan duen eragina. Landareek gas karbonikoa hartu eta oxigenoa askatzen dute fotosintesiaren eraginez. Beraz, gas karbonikoaren kontzentrazioa hazten bada, fotosintesia ere areagotu egingo da eta askatutako oxigeno-kantitatea gero eta handiagoa izango da. Esandakoa egia bada, landareek gas karbonikoaren kontrolean paper garrantzitsua joka dezakete. Egun egiten ari diren ikerketetatik ez da emaitza definitiborik atera, zeren eta fotosintesian parte hartzen duten faktoreak ez baitira gas karbonikoa eta oxigenoa soilik. Besteak beste, lurraren gatzkontzentrazioa, argitasuna, ingurugiro-tenperatura eta hezetasuna ere kontutan hartzekoak dira.

Lurra berotzen bada glaziareak urtu eta ur-maila hazi egingo da.

Iturria: wikipedia.org BEROTZEAN

GASA

ITURRI NAGUSIAK

DUTEN ERAGINA

Karbono dioxidoa (CO2)

* Erregai fosilak erretzea(77%) * Deforestazioa (23%)

Klorofluoruro karbonoak (CFC) eta antzeko gasak

* Hainbat industri erabilera: hozkailuak, apardun aerosolak, solbatzaileak... Nekazaritza intentsiboa *Ikatz meategiak Gas ihesak * Deforestazioa Berotze orokorraren eraginez landare Eta zoruen arnasa

Metano (CH4)

Oxido Nitroso

* Nekazaritza eta basozaintza intentsiboa Biomasa eta erregai fosilak erretzea Ongarrien erabilpena

%55 %24

%15

Iturria: Zientzia.eus

%6 Iturria: revista.consumer.es


N

Negutegi efektuaren eraginpean

ork ez du sekula ezer entzun Lurraren berotzeaz eta horren efektuez? Adituek diotenez, mende hasieratik 0,5 gradu zentigradu gehitu da tenperatura, atmosferara etengabe gasak isurtzearen ondorioz; horrek negutegi efektua eragiten du, dagoeneko hain ezagun egin dena: eguzkiaren erradiazio infragorria giroan atxikita geratzen da eta lurrazala eta atmosferaren beheko zatia berotzea eragiten du. Gizakion eguneroko hainbat jarduera, erregai fosilak ikatza, petrolio eta gasa esaterako- erretzea eta basoak suntsitzea bihurtu dira atmosferara karbono dioxidoa (CO2), negutegi efektuaren sorrerarako gasik arriskutsuena, botatzearen arrazoi

nagusiak. Adituen esanetan, energia-produkzioak eragiten du gainera, mundu osoan, erregai fosilen kontsumorik handiena; herrialde batzuetatik besteetara desberdintasun nabarmenak dauden arren, jakina. Adibidez, iparramerikar batek bere kontsumo maila handiaren eraginez urtean bost tona CO2 airera botatzea eragiten badu, europar baten eta japoniar baten erregistroak bi eta hiru tona artekoak dira, hurrenez-hurren; txinatar batena, berriz, 0,6 tonakoa izango da eta indiar batena 0,2 tona CO2koa. Halaber, neurketa horiek diotenez, atmosferan dagoen karbono dioxidoaren %90 baino gehiagok Europa eta Estatu Batuetan du sorburu.

Zer egin dezakegu? Ibilgailuak gutxiago erabili. Ahal bada, ikastetxe eta lan lekutik hurbil bizi. Edo tele-lana baliatu. Teknologia berriek oso aukera zabala eta duela urte gutxi arte uste ez zena ireki dute bulegoa etxean bertan edukitzeko; horrek, egunero lanera joateko garraioak sortzen duen atmosferako kutsaduraren zati bat kenduko lioke ingurugiroari. Ibili oinez ahalik eta gehien, edo erabili garraio publikoa eta bizikleta joanetorrietarako.Etxerako produktuetan (adibidez, hozkailu, ikuzgailu, ontzigarbigailu eta bonbiletan) energiarik gutxien kontsumitzen dutenak aukeratu.Ahal den neurrian energia alternatiboak erabili, eolikoa edo

eguzkitikoa (kalkulagailuan adibidez). Gobernu eta ordezkari politikoei negutegi gasen emisioak gutxitzeko egitasmoak diseinatzea eskatu. Klimaren arazoari aurre egiteko gobernuek borondate politikorik azaltzen ez duten arren, espezialisten ustez herrialde industrializatuak egoera onean daude CO2 isurketak gutxitzeko. Gobernu askorentzat energia berriztagarria bitxikeria da oraindik. Herrialde industrializatuen artean, azken 12 urteotan ikerketa eta garapenerako dirulaguntza publikoen %74 erregai fosiletara eta energia nuklearrera bideratu da. Erresuma Batuko Gobernuaren kalkuluen arabera, herrialde hartan sortzen den energiaren %20 inguru alferrik galtzen da. Inbertsiorik ez dagoen arren, energia

Iturria: revista.consumer.es berriztagarriak bideragarri direla frogatu da dagoeneko. Kalifornian (USA), adibidez, haize-energiak San Frantzisko edo antzeko hiri baterako adina energia sortzen du. 1992an Eguzki Energiaren Ikerketa eta Garapenerako Nazio Batuen Taldeak atera zituen ondorioen arabera, planetan energi horniduraren %50a iturri berriztagarri eta ekonomikoki bideragarrietatik etor liteke 2050 urterako. Iturririk garrantzitsuenak eguzkia, haizea eta energia hidraulikoa (zentral hidroelektrikoak eta olatuen energia), energia geotermikoa eta biomasa (landareetan oinarritutako erregaia) izango lirateke.

Iturria: revista.consumer.es


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.