Piraten etxea xehetasunak

Page 1

jakingura Jakintzako Guraso Elkartea PIRATEN ETXEA Familia agurgarriak: Piraten Etxeko irteeraren inguruko argibide batzuk eman nahi genizkizueke: •

Maiatzak 29, ostirala: Irteera arratsaldeko 19:00etan izango da Magisteritza Fakultateko aparkalekutik eta bertatik kotxeetan joango gara Piraten Etxera, ohiko mendi irteeretan bezala. Afaria aterpean emango digute.

Maiatzak 30, larunbata: Egunean zehar naturarekin harremana duten jarduerak burutuko ditugu. Gosaria, bazkaria eta afaria aterpean bertan emango dizkigute.

Maiatzak 31, igandea: Aterpean gosaldu ondoren, mendi ibilaldi erraz bat burutuko dugu 10:00etan hasita. Ibilaldi honetara senideak ere joan daitezke eta ibilaldiaren ostean gurasoek etxetik eramandako janariarekin han bazkaltzeko asmoa dago; hala ere, norbaitek nahiko balu, etxera joateko aukera edukiko luke.

Bestalde, asteburua pasatzeko eraman behar dituzten gauzak hauek dira: 

Lozakua

Linterna

Toila

Bainu jantzia

Garbiketarako materiala (hortzetako eskuila, xanpua...)

Mendiko botak

Zira

Txankletak

Aldatzeko jantzia

Beharrezkoa duzuen beste edozer

DEBEKATUA dago dirua, janaria, mp3-a, telefono mugikorrak, bideo-jokoak eta antzeko gauzak eramatea.

Umeek familiako mugikor zenbaki bat apuntatuta eramatea eskertuko genizueke. Besterik gabe, asteburu polita pasako dugulakoan, agur bero bat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Piraten etxea xehetasunak by Jakintza Ikastola - Issuu