TXUSTA C KATEGORIA 3 100 KARAKTERE
XANTI ZOOAN Beste pertsona askori bezala, bazen mutil bat animaliak asko gustatzen zitzaizkiona. Xantik 8 urte zituen eta ama eta aitarekin bizi zen. Egun batean hirurak zoora joan ziren. Bi ordu eta erdi irauten zuen bidaiak, baina Xantiri animaliak horrenbeste gustatzen zitzaizkionez ez zitzaion axola eta gainera lo hartu zuen kotxean. Zoora iristean, gurasoek Xanti esnatu eta iritsi zirela esan ziotenean Xanti tximistak bezala atera zen kotxetik eta sarrerako atera korrika joan zen bere bazkide txartelarekin. Sarrerakoek ez zioten bakarrik sartzen utzi, adingabeek gurasoekin sartu behar dutelako. Beraz, Xanti gurasoen zain gelditu zen. Zain zegoela, urduritasun eta ezinegonaren ondorioz bazkide txartela estolda zulotik erori zitzaion. Hau zorte txarra! Xanti negarrez hasi zen eta gurasoak, lasaitzeko, beste sarrera bat erosiko ziotela esan zioten. Baina erostera joan