Practicum II - Txosten guztiak

Page 45

Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Nor eta non: andereñoa ume taldearekin, alfonbra txokoan

Denbora: 15’ ipuina + 30’ talde eta banan-banako elkarrizketa

Helburuak: I.1-4-6, II.1-5, III.1-3-4-5-7

Edukiak: (k) antzerkia, lanbide ezberdinak (marinela, ileapaintzailea, taxista, okina, mekanikaria, lorezaina), errepikapen formulak, (p) lanbideen eginkizunak irudietan identifikatu, zenbatu, imitatu, ipuina entzun eta ulertu, estereotipo sexistak baztertu, jolasaren bitartez beraiek ere edozein lanbidetan euren burua ikus dezaketela jabetu, (j) errespetuz jardun, txandak gorde, aukera aniztasuna dagoela onartu, norberaren etorkizuneko gurariak adierazteko ausarta izan, disfrutatu

Materiala: protagonistaren marioneta laua (jantziak eta testuinguruen aldaketak) eta gidoia (marrazkien atzean) [2.5. eranskina]

Garapena: 1) Ipuina kontatu errepikapen formulak amaieran erabiliz eta lanbideei dagozkien keinuak eginez. Denbora utziko zaie umeei lanbide bakoitzaz pentsatzeko (antzerkia aurrera egiten duen bitartean). 2) Amaitu eta gero, elkarrizketaren bitartez, banan-banan galdetuko zaie ea handia egingo direnean beraiek zer nahi duten izan, eta taldean beste norbaitek ere hori izan nahi badu, altza dezala eskua (eta pertsona kopurua zenbatu).

Oharra: jatorrizko ipuinak lanbide bakoitzean gizona eta emakumea betiko roletan irudikatzen ditu. Horregatik eta estereotipoekin amaitu nahiean generoan zenbait aldaketa egitea erabaki dut.

2.6. jarduera: Igarkizuna, mekanikaria

Jarduera mota: ebaluaziorakoa

Gaitasun motak: G1, G4, G5 ,G8, G9

Noiz: martxoaren 21ean, asteazkena, 12:30-12:40 (gainerako denbora, jolas librea edo lanak amaitu)

Nor eta non: andereñoa ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita

Denbora: 1’ igarkizuna kontatu + 10’ asmatzen saiatu eta pistak eman + 4’ hitz egin eta mimikaz imitatu

Helburuak: I.1-3, II.1-2, III.1-2-3-5-7-8

Edukiak: (k) igeltseroa lanbidearen tasunak identifikatu, (p) igarkizuna entzun eta azalpena inferitu, ahoz/mimikaz deskribatutako kontzeptua deskodetu, (j) jolasaz gozatu, kontatzen denari buruz interesa adierazi, asmakizunean parte hartu, aldez aurretik dakizkien hiztegia erabiltzeko iniziatiba izan, txandak errespetatu

Materiala: igarkizunaren kartulina

Garapena: 1) Andereñoak igarkizuna kontatuko du eta ondoren umeak txandak errespetatuz saiatuko dira lanbidea asmatzen. Hala eskat

uta, identifikazioa errazteko

pistak emango zaizkie (bata bestearen artean pentsatzeko denbora utziz). 2) Igarkizuna 45/89


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.