Page 1

Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Practicum II 2011-2012 ikasturtea

EHUko tutorea: Amaia Montorio Praktiketako tutorea: Marian Lartundo

Izaskun Camiñas Treviño Haur Hezkuntza 3.maila (UPV-EHU) 1


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Aurkibidea

or.

1. Egoeraren azterketa

3-17

Ikastetxearen aurkezpena

4-7

Gelako giroa eta funtzionamendua Espazioaren eta denboraren antolaketa Irakaslea eta biok, laburki

2. Sekuentzia didaktikoa: Lanbideak Justifikazioa, maila eta gela

8-13 13-18 19

20-64 21

Haur hezkuntzako oinarrizko gaitasunak

21-25

Helburuak

25-29

Edukiak (kontzeptuak, prozedurak, jarrerak)

29-32

Estrategia metodologikoa

32-33

Baliabideak

33-34

Jarduerak

35-57

Denboralizazioa

58-59

Ebaluazioa

59-62

Berrikuspena eta hobetzeko atalak

63-64

3. Gogoeta pertsonala

65-68

Bibliografia

69-72

Eranskinak

73-89

2


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

1. Egoeraren azterketa

3


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Ikastetxearen aurkezpena Kokapena

Mimetiz

L.H.I.

ikastetxe

publikoa

Zallako erdigunean kokatuta dago (Euskadi Plaza, 3) Enkarterri eskualde bizkaitarrean. Bilbotik

24km-ra,

inguruetan barruan.

eta

hedatuta Artegi,

Espaldaseca,

La

Rioya

Kadagua Salcedo

haranaren

Cabaña, eta

ibaiaren

Basoaga,

Ilso

mendiez

inguraturik. Zallak

Sopuertarekin

(9,6km)

egiten

du

muga

iparraldean,

Balmasedarekin

(11km)

mendebaldean, Valle de Menarekin (24km) hegoaldean, Gordexolarekin (9,8km) hegoekialdean eta Güeñes udalerriarekin (3,5km) ekialdean [datuak herrigunetik eskolarainokoak]. Distantzia laburrak ikusita, erraz asma daiteke zergatik Mimetiz ikastetxea eskualdeko hezkuntza erreferente bat bilakatu den.

Gizartea

Zallako bizilagun kopurua 8258 da egun, Enkarterrietako laurdena baino gehiago (%26,20). Udalerria bost barrutietan banatuta dago, Otxaran, Sollano, La Herrera-Ibarra, Aranguren eta Mimetiz, azken hau 5140 biztanleen bizitokia delarik, herritarren ia %63a. Hartara esan dezakegu, eskola publikoa ezinbesteko ikaste-gunea dela eskualdeko ume eta gazteentzako. Izan ere, zonaldeko biztanleen laurdena baino gehiagori ematen baitio zerbitzua, modu bat edo beste.

Grafiko1: Biztanleria (Iturria: Eustat)

Grafiko2: Jaiotza tasa (Iturria: Eustat)

4


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Grafiko3: Haurtzaroa (Iturria: Eustat)

Grafiko4: Inmigrazioa (Iturria: Eustat)

Zallak herritarrei eskaintzen dien bizi-kalitatearen isla da hazkunde demografikoa igo izana. Azken urteotan nabari egin du gora bizilagunen kopurua [ikus. Grafiko1]. Aldiz, udalerriko jaiotza tasa ez da horren eragile, azken datuak ikusita, ia 2 puntu jaitsi baita [ikus. Grafiko 2]. Dena den, 0-14 urte bitarteko herriko umeak gero eta gehiago dira, azken urteotan ia %1 hazi da adin talde hori [ikus. Grafiko3], beste herriko familiek bizitokia Zallan lekutu dutelako eta inmigrazioa gero eta ugariagoa delako [ikus. Grafiko4]. Beraz, aipatutako tendentziagatik, eskolako etorkizuna eta bizitza bermatuta daudela baiezta dezakegu.

Ingurua

Mimetiz L.H.I. herriko barruti nagusian estrategikoki kokatuta dago. Oso hurbil Osasun zentroa dago (50m), Hezkuntza Sailaren diruarekin eraikitako eskolako gimnasioa (150m), Mimetiz pilotalekua eta Gazte Zentroa Abian (200m), Euskadi Plaza (200m), udal liburutegia edo Kultur aretoa (200m), udaletxea (250m), autobus geltokia (260m), tren geltokia (350m), Zalla zine-antzokia (500m) eta polikiroldegia (700m). Zerbitzu hauetaz gain, euskaltegiak, Haurreskola, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Mankomunitateko eraikina badu Zallak, Mimetizko eta Arangurengo barrutietan.

Egitura-baliabide hauek ikasleen eskura daude, eta garrantzizkotzat jo behar ditugu, horiei esker polikiroldegiko igerilekura LHko ikasleak txandaka joan daitezkelako hiru hilabeteka, larrialdiak arindu daitezke anbulategian, gimnasioan ere gelako ariketa fisikoak euria eginez gero estalpean burutu daitezke, edo filme/kontzertu didaktikoak zine areto erraldoian gozatu (465 jezarleku), besteak beste (aurtengo ikasturtean “Horton” filmea azaroan eta kontzertu didaktikoak maiatza aldera). Bestetik, liburutegiak eta Udaleko Agenda 21eko zerbitzuak etengabeko harremanean daude eskolarekin hitzartutako ekimenen bitartez. Eskolako Curriculum Diseinuak udal-ekipamendua ahal den neurrian erabiliko dela jasotzen du, eta esan bezala, halaxe egiten da. 5


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

LHko, DBHko eta Haur Hezkuntzako eraikinak

Mimetiz eskola publikoa, ia 500 ikaslerekin, 4 eraikinez osatuta dago, zeinetatik hiruk “U” forma hartzen duten eta horietako bik elkar komunikatuta dauden, Lehen Hezkuntzakoa (berria) eta DBHkoa (erdikoa). Eskuinean kokaturiko eraikinaren beheko solairuan jantokia dago, ume txikienez izan ezik, gainerako ikasleen mantenuaz egunero arduratzen dena. Laugarren

eraikina,

Haur

Hezkuntzari dagokiona, bi solairutan banaturik dago. Behekoan, olgetarako denbora bermatzeko patio estalia eta irekia,

lorategi

zaindua,

jantokia-

sukaldea, biltegia, komunak, erabilera anitzeko gela eta 2 urteko umeen beharrei egokituta dauden hiru gela daude. Goiko solairuan errefortzurako gela,

psikomotrizitaterako

espazioa,

“Goiztiar txiki” deritzoten umeentzako harrera gela, komunak, irakasle-txokoa eta 3 eta 4 urteko haurrentzako sei gela daude. Eraikina burdin hesi batez inguratuta dago, haurrak ibilgailuengandik fisikoki babesteko patioan edo lorategian dauden denbora osoan; era berean eskola esparrua definitzeko.

Beheko solairua. Arduraduna: Begoña González Eskilarak 

Biltegia

PATIO ESTALIA

 Harrera nagusia

 Pasabidea  Jantokia HH gela

Komunak

HH-2 A

HH-2 B

HH-2 D

Esperanza

Josune

Agurne

Goiko solairua. Arduraduna: Maribel Portillo (zuzendaria) Errefortzu txokoa

 Sarrera (4 urte) Irteera 

Marian

“Goiztiar txiki”

Komunak

gela

Lartundo

HH-3 B Leire

 Pasabidea 

Psikomotrizitate gela

HH-4 D

Irakasle gela

 Sarrera (3 urte) Irteera  Komunak

HH-4 A

HH-4 B

HH-3 D

HH-3 A

Cristina

Azucena

Bego

Beatriz

Eskema1 eta Eskema2:Gela bakoitzeko ateetan itsatsita dagoen ”planta” eskemetan oinarriturik.

Aipatzekoa eraikin honetan ez daudela 5 urteko haurrak, denontzako lekua ez baitago. Hain da handia Zallara etorri berri den familia kopurua (etorkinen presentzia 6/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

nabaritzen da), ezen eskolatze-eskaria aintzat hartuz, 2010/11 ikasturtetik 5 urteko taldeak nagusien eraikinean kokatzea erabaki baita, baliabideen kudeaketa hobea bermatzeko.

Ikastetxearen gorabeherak eta bertoko irakasleen kezka nagusiak Ikastetxearen kezka nagusienetarikoa, oraintxe aipatu bezala, espazio falta da. Duela zenbait urte, Mimetiz eskolak hegoaldeko orientazioa zuen “U” formako eraikin bakarra osatzen zuen: oraingo DBH, LH5 eta eraikin desagertua (ikusi goiko irudian). Letra, bota berri den pilotalekuak eta hormak ixten zuten. Gaur egun, frontoia eta eraikuntza zaharra eraitsia, patio handia geratu da, eta lehengo paretaren lekuan LHrako gelak osatu dira. Ikastetxea, beraz, ekialdera begira jarri da, harrera zabalduz eta erraztuz (ikusi goiko irudian). Hala eta guztiz ere, leku eskasiaren arazoa oraindik dirau. Haur Hezkuntzarako berezko eraikina egitea erabaki ona izan zen, zalantzarik gabe, ikasle-irakasleentzako 15 gela funtzionalez

osatuta.

Horietatik

goizetik

arratsaldera

erabilgarriak

direnak

(umeak

tutorearekin biltzen dituztenak, erritualak eta egunerokoak egiteko) 9 baino ez dira, eta horietan 2-3-4 urteko guztiak egon behar dira. Datorren ikasturtean, populazioaren hazkunde orokorra dela eta, gela bakoitzeko 3 lerro egongo dira Haur Hezkuntzako maila guztietan eta horrek, giza baliabideez gain, leku gehiago behar izatea ere suposatuko du. Horretarako konponbidea oraindik, antza, ez dago argi. Agian erabilera anitzeko gelaren bat (“Goiztiar txiki” adb.) berrerabili beharko dute.

Beste alde batetik, Mimetiz eskolak hartutako segurtasun neurriak direla eta, leihoak ezin dira nahi beste zabaldu, eraisgarri erara, goitik 10cm inguruko irekiera utziz. Bai irakasleak eta ikasleak ere horretaz kexatzen dira; izan ere, beroak jota klaseak astunagoak egiten dira guztientzako, eta fisikoki nekatuago bukatzen dute eguna. Leihoak ezin badira ireki eta pertsianak/storeak ez badira aproposak arazoa ezingo da konpondu.

Esatea ere, zentro guztietan gertatzen den bezala, irakasleak orduak edo egunak ordezkatu beharrak, lankideen irakaskuntza praktika zailtzen duela. Ez ohikoa den maisu/maistrarekin ordutegia eta aurreikusitako plangintza ez dago bermatuta, eta haurren jarrera ere aldatzen da, normalean baino asaldatuago egonda.

Bukatzeko, aipatzea, La Herrerako herrigunera familia talde handia etorri dela bizitzera, orain hiruzpalau urte. Bertokoekin ez dute harreman handirik, eta iazko praktiketan eta aurtengo jazoerak ikusita, gizalegezko arauak errespetatzea pixkat kostatzen zaiela aditzera ematen dute. Ume nagusien absentismoa ez da kasu isolatua (txikiek orokorki egunero joaten dira eskolara), eta familiako helduek/tutoreek euren haurren ardura, zenbait egoeretan (umea sukar-egoeran dagoela eta bere bila etorri beharko liratekela, kasu) irakasleei soilik egozten diete, erantzukizunari ez erreparatuz. 7/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Gelako giroa eta funtzionamendua Taldearen aurkezpena

4 urteko umeen hiru taldeetatik “D”arekin aritzea egokitu zait aurten. 10 mutilek eta 6 neskek osatzen dute, guztira 16 ume [ikus. Eskema3]. Haur guztiak, bi salbu, Zallako udalerrian bizi dira, Mimetiz edo Aranguren auzo-guneetan hain zuzen. Orokorrean talde lasaia dela esatera ausartuko nintzateke, 3 haurren protagonismoaren gorabeherak alde batera utzita, funtzionamendu egokia darama Marian andereñoaren gidaritzapean, eskarmentu handiak eta iaioa izateak asko laguntzen baitio eguneroko jardueretan eta umeekiko erlazioan.

Endika

June

Urko

Douae

Sendoa Zaira

Mohamed

Axier

Aiur

Naroa

Eduardo

Alfonbra eta korro handia

Mikel

Maren

Izaro

Egoitz

Iker Marian

“Makinista”

Izaskun

Arbela Eskema3: Korro handia HH 4D (Iturria: propioa)

Taldearen barneko azpitaldeak eta hauen ezaugarriak

Badakigu, 4 urteko garai honetatik aurrera, gizarte harremanak estutzen doazela, batez

ere

berdinen

artean.

Pertsona

jakinekin

duten

lehentasunak

sasoi

honetan

azaleratzen dira eta denboraldi honetan ere, autonomia hartuz doaz eguneroko errutinetan. Talde honetan oraindik ez dugu oso agerian somatu umeen gogokotasun hori andereñoak eta biok, eta harmonian dihardute txikiek, nahiz eta zenbait umeren artean gehiago jolastu beste batzuen artean baino. Adb. Iker-Sendoa, Maren-Eduardo, June-Izaro-Zaira... Agian neskak gutxiago direlako, txokoen aukeraketa librean binaka-hirunaka jartzeko joera har dezakete, elkarren presentzia segurtasuna ematen die eta, andereñoaren esanetan.

Marianek euren irakaste-zereginetan, taldearen heterogeneotasuna bilatzen du uneoro. Helburua umearen gaitasunaren araberako oreka lortzea da, talde hertsiak saihestuz (animaliak/koloreak gisako multzokatzeak ekidituz), haiei norekin eta non egon nahi duten erabakitzeko, ariketa zuzenduetan izan ezik. Modu honetan, elkar ezagutzeko aukera ematen die eta nola ez, elkarrekikotasunean ikasteko, gaur nik zugandik eta bihar zuk nigandik. Berdinen arteko sinbiosiak ematen dien onura handia da.

8/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Ikasteko estiloak

Jolasak oinarrizko klabea dira etapa honetan ikasteko, eta hori oso presente du andereñoak. Egunero bai goizean zein arratsaldean formato ezberdinetan dibertsioaren bitarteko ikasketari tartea eskaintzen zaio: jolas libre edo zuzenduan, norberak nahi duen puzzlea osatuz, “ikusi makusi” eta antzeko asmakizunak eginez... Eguneroko errutinen bitartez, umeak alde batetik taldeko kide gisa osatzen joaten dira, egoten ikasten dute; bestetik ohituretan trebatzen dira: mantala jantzi-erantsi eta botoiak lotu-deslotu, txandak errespetatu, haur kopurua eskolan-etxean zenbatu eta zifraz adierazi, egutegiarekin trebatu eta data jartzen lagundu, eguraldia aztertu... goizerdian eskuak garbitu, ura edan, ogi puxka jan... ilarak errespetatu, saio batetik bestera pasatzeko abestiez jabetu eta kasu egin, adi egon... Hau guztia egunero errepikatzen da, beraientzako modu naturala da gauzak erraztasunez ikasteko, gizarteratzeko.

Haurren arteko kooperazioa, ikasturte hasieratik Marianek landutako eta zaindutako ohitura da.

Elkarri

lagunduz,

binaka-hirunaka

edo

talde

handiagotan

eguneroko

ekintzak

(mahaiak/aulkiak behar bezala jarri, materiala atera-bildu) arinago eta ordenatuago egiten dituzte, eta behatu dudan moduan, ez dute adibidez “niri ez zaizkit erori, beraz ez dut jasotzen lagunduko” gisako kontzepzioak garatu; kontrakoak baizik: “bazterturik utzi du liburua nire ikaskideak, baina bera egon ezean, nik jarriko dut berriro apalean”. Horrelako egoerak egunero ikusi ditut, eta hainbeste naturaltasunez egiten ikustea, benetan oso positibotzat jotzen dut.

Errepikapena, jardueretan bakarrik kasu batean ikusi dut gelan, eta ezezagunak zituzten kontzeptuak menperatzeko, Marianen ahotsaz gain, irudiez eta letrez lagunduta, BIT laminak erablita. Imitazioa, eredu egokiaren sinonimoa da eskolan..., abestietan-dantzetan gain, batez ere motrizitatea hobetzeko bide gisa erabilia da. Abilezia idazteko-pintatzeko tresnak hartzeko edo ohitura egokietan taxutzeko (ondo jezarri, eztul egitean ahoaren aurrean eskua ipini).

Jarrerei dagokienez, argi dauka andereñoak portaera egokiak indartzeko ehunka saiakerak egin behar badituela haurrekin, hortaz jardungo duela. Umeek hagitz ondo badakite zenbait jokabidek zuzenak/ez-zuzenak direla, eta zerbait gaizki egiten badute, ez diote

Mariani

aurka

egiten,

okerraz

kontziente

direlako.

Gelako

haur

biei

euren

askatasunaren muga non dagoen neurtzeko joera nabaritzen zaie, eta probokatutako egoeren erantzukizunaz jabetzen irakasten die andereñoak, gertatutakoaz jabetuz, eta egindako akatsa uneoro zuzentzeko laguntza eskainiz.

9/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Irakasteko estiloak (teknika berriak, fitxak, berezko materiala, diziplina artekoa, materia batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak...)

Marianek 25 urte baino gehiago daramatza irakaskuntza munduan. Eskarmentu handiko andereñoa da eta bere gelatik hainbat izaera eta jatorriko haurrak pasatu dira. Esaten da esperientzia gradu bat dela, eta kasu honetan hori bermatzen da guztiz. Dohain berezia du umeekin eta practicuma hasi nuenetik gelakideak eta egoerak beti izan ditu kontrolpean.

Haurren

prestakuntza

integrala

bilatzen

du

irakasleak

taldekatzeak

egitean

eta

irakaskideekin adostutako programazioko jarduerak aukeratzerakoan ere. Edukiak globalki lantzeari garrantzi handia ematen diote, modu horretan umeek ahalik eta konpetentzia gehien

gara

ditzaten. Era

berean,

konstruktibismoaren

ildoa

jarraitzen

dute

Haur

Hezkuntzako maistrek, haurrek duten ezagueretatik abiatuz eta euren ikusmira aintzat hartuz. Beraiek izango dira gauza berriak deskubritu nahi dutenak eta andereñoak lagunduko diena (gidatu bai, manipulatu ez), mota askotako jarduera errealen bitartez, planarekiko malgutasuna izanda.

Klaseak emateko oso jarrera lasaia du eta askotan hitzik esan gabe neska-mutilek zer egin dezaketen edo ez dezaketen egin adierazten die, zoragarria da. Horri lotuta, erabiltzen dituen berbak oso aukeratuak dira beti, izaera positiboan indarra jarriz “eskerrik asko”, “oso ondo pentsatu duzu” erako esaldiak erabiliz... eta errietak bota beharrean umeei (“gaizki portatu zara” esanez, adb.), “ez nago pozik duzun jarrerarekin” formula nahiago du erabiltzea, nolabait zuzendu beharreko jokabidean zentratzeko eta ez haurran. Jarduerak bitartean, umeak molestatzea aukeratzen badute, 3 bider deitzen die arreta eta ongi portatzeko eskatze die, bestela ariketatik kanpo geratzea beraien erabakia izango baita, arauak eta horiek ez errespetatzearen ondorioak aurretik ikasi baitituzte. Elkarbizitza positiboa izan dadin beti lanean dago andereñoa.

Ikas-materialari dagokionez, fitxak erabiltzea beharrezkoa deritzo Marianek, baina aurretik esperientzien bitartez eta hizkuntz edo plastika adierazpenaren bitartez eginikoa indatzeko eta menperatuta dagoela probatzeko baino ez. Ez da egiten fitxen gehiegizko erabilera. Hala eta guztiz ere, beste bi irakasleekin bat etorri behar du andereñoak baliabide didaktikoen erabilpena definitzeko. Materiala, ziklo bereko irakasleen artean adosten dute astero egiten dituzten bileretan. Andereñoek beraien eginikoa, eskolak eskainitakoa baita argitaletxeek eta Ikastolen Elkarteak proposatutakoa darabilte ere unitate didaktikoen garapen globalerako. Hiru hauetaz baliatuta diziplina arteko gaiak lantzeko aukera zabalagoa ematen die, ez dutelako

10/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

gidaliburu

bat

hertsiki

jarraitzen,

hizkuntzan,

matematiketan,

naturan,

gorputz

adierazpenean eta abarretan sakontzeko baliabidea anitzak dituzte.

Astean zehar, ingelesa 1,5 ordu, erlijio edo alternatiba 1,5 ordu eta musika ordu betez egiten dute, espezifikoki. Horrez gain, Marian andereñoak hizkuntz adierazpenari ematen dio garrantzi handia, hori izango baitzaie etorkizunean oinarrizkoenetariko eta baliagarrienetariko trebetasuna eta erreminta, gauzak azaltzen jakiteko, ongi hitz egiten eroso sentitzeko, edozein gaiaz (intimoak-lagunartekoak, zientziazkoak edo formalak...). Esan genezake hitzarena eta adierazpen fisikoa motorrarena direla, gero gainerako arloetan ondo moldatzeko funtsezkotzat jotzen diren gaitasunak-jakintzak. Bat nator planteamendu honekin, azken batean, komunikazioan ongi trebatuak badira eta fisikoki-motorki prest badaude umeak, etorkizunean oztopo nahiko saihesteko estrategiak izango dituzte.

Ikastetxeko

Curriculum

Proiektua,

ikasgelako

programazio

eta

eguneroko

jardunaren arteko loturak

Mimetiz L.H.I. ikastetxeak Euskal Eskola Publikoko ereduaren defentsa aldarrikatzen du, non 1) ikastetxea ez da ekonomikoki kapital pribatuaren menpe egongo, 2) ikasleen desberdintasun sozialek eta ekonomikoek hezkuntza prozesuan eragina izan ez dezaten saiatuko da eta 3) bertako hizkuntza ikastea eta erabiltzea bultzatuko du. Lehenengo baldintza

egiaztatzeko

egunerokotasunean

baimenik

ikusi

dut.

ez

dudan

arren,

Ezberdintasun

2.a

eta

3.a

sozio-kulturalak

bermatzen

ez

dira

direla

eragozpena

bizikidetzan aritzeko, guztionganako errespetua izateko printzipioa aldarrikatzen baita. Hizkuntzari dagokionez, eskolaren esparruan zein horretatik kanpo ere beti euskararen sustapenari ekin zaio, ume txiki gehienen ama hizkuntzatik (gaztelania) 2.hizkuntzara heltzeko trantsizioa zainduz, haurrak elebidun bihurtzea helburua izanik. Kontuan izan behar dugu, inguru erdaldunean dagoela Zalla (nahiz eta ia biztanleen laurdenak euskaraz jakin);

euskal

hizkuntza

babesteko

egiten

den

apustua

agerian

geratzen

da

ez

dokumentuetan bakarrik (gurasoentzako oharrak, ikastetxeko agirietan...) baizik eta D eredu aukeraketa bakarrean eta hezitzaileek euskararekiko hartutako konpromisoan ere.

Aurtengo

ikasturterako,

Ikastetxeko

Curriculum

Proiektua

(ICP)

berritu

dute

Mimetizen. Izan ere, hezkuntza mailan zenbait erreforma dira eta moldaketa hori beharbeharrezkoa zen dokumentua eguneratua izateko (aurrekoa 1998koa zen, eta ordundik gaur bitartean ere hezkuntza aldaketak egon dira). Hortaz, eta ICPa oinarritzat hartuz “4 urteko umeei dagokien Curriculumaren egokitzapena” ere berregin da 2011-12an. [Ikus. 4 urteko umeei dagokien Curriculum Proiektua] Irakasleentzako lan-tresna baliagarria den honetan, eta haurren garapen integrala lortzeko xedearekin, funtsezko 3 eremuetan (1norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, 11/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

2

inguruaren ezagutza eta

3

komunikazioa eta adierazpena) lortu beharreko konpetentziak

ageri dira, horretarako egokiak jotzen dituzten edukiak zehaztuz. Dokumentu honen kopia bana dago 4 urteko gela bakoitzean, edozein zalantza edo proposamen izanez gero, bertara jo ahal izateko, erantzun bila. Helburuak lortzeko, erreminta programazioa da, proiektuak edo unitate didaktikoak martxan jarri aurretik zehazten dutena Marianek, Azucenak eta Cristinak.

Gelako jarduerak modu ordenatuan egin ahal izateko programazioa ezinbesteko gida du andereñoak. Hau ICParekin erlazio zuzena du, irakaskuntza praktikari egiten dion eskakizunetatik abiatzen baita, esperientzia eremu ezberdineko helburuak, landuko diren edukiak eta ebaluatzeko irizpideak kontuan hartuz. Irakasleentzako eguneroko orientabide hau, hasteko koordinaketa bileretan diseinatzen eta doitzen dute, ikasleen beharrizanen arabera. Ondoren, astelehenero, goizeko lehenengo orduetan, irakasle gelak eskaintzen dien espazioa eta lasaitasuna aprobetxatuta (bitartean umeek

hezitzaile

espezifikoekin

daude),

programatutakoaren

berrikuspena

egin

eta

gorabeherak (sortutako zailtasunak, ondo funtzionatutako ekintzak e.a.) komentatzen dituzte, hobetzeko asmoz.

Practicum II honetan aztertutako urteko programazioa, 4 urte dituzten haurrentzat euren inguruan

gertu

dituzten

esperientziei,

bizi

dituzten

fenomenoei

edo

euren

interesekoak/kuriositatekoak diren gaiei oso lotuta dago. “Berriro eskolara”, “Nire etxea”, “Udazkena” eta “Horra, horra! Gabonak!” sekuentzia didaktikoetan barneratu dira. Bigarren hiruhilabete honetan, beste 5 UD egiteko asmoa dago: “Gorputza”, “Negua”, “Inauteriak”, “Oihaneko animaliak” eta “Ogibideak” edo lanbideak. Azken honetan zentratuko naiz ondoren, sakonki nire Practicum II-ko sekuentzia didaktikoa egin ahal izateko. [Ikus. Programazioak]. Beste zenbaitetan aipatu bezala, orain gogoratzea ere, unitate hauetara era globalean heltzen ahalegintzen direla Mimetizeko maisu eta maistrak, malgutasunez eta haurrei behar beste egokituz.

Ikasgelatik kanpokoak, batzarrak gurasoekin, irteerak eta beste jarduerak

Andereñoek ia 6 egiten dute lan egunero. Horretaz gain, astelehenetan ziklo bileretara doaz, asteartetan klaustro batzarrak daude, asteazkenetan denbora eskaintzen zaie gurasoei, beraiek hala eskatuz gero (hauetaz gain probetxugarriak dira ikasturtearen hasieran, bitartean eta amaieran egiten diren bilera nagusiak; baita haurrak goizean, eguerdian edo arratsaldean eraman-jasotzera doazenean hitz egiteko uneak ere), ostegun arratsaldeak libre dituzte eta ostiraletan batzordeetako erantzuleekin hitz egin behar dute hainbat gaiei buruz: pedagogia, proiektu berriak, Agenda 21...

12/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Irteerekin eta eskolaz kanpoko jarduerekin, herriko instalazioen erabilpena (sarreran esan bezala) bermaturik dago. Azaroan Zalla zine-antzokira hurbildu ziren umeak “Irudi biziak” zikloaren barruan antolaturiko “Horton” filmea euskaraz ikusteko, hain zuzen. Maiatza aldera berriro ere eraikin horretan, antzezlan bat ikusi ahal izango dute Haur Hezkuntzako azken zikloak eta Lhko 1.mailakoak. Kurtsoaren amaieran Zallatik gertu dagoen herri batera egiten da txango bat, helburua HH gela guztiak elkarrekin eguna gustora pasatzea izanik. Iaz Artziniegara joan ziren. Autobusean denbora luzean egotea ebitatu nahi da beti, horregatik garrantzitsuagoa deritzote talde handian egotea, non egotea baino.

Espazioaren eta denboraren antolaketa Ikasgelaren kokapena, tamaina eta ezaugarri fisikoak

Haur Hezkuntzako 4D urteko gela, arestiko eskeman erakutsi bezala, Haur Hezkuntzako eraikineko goiko solairuan dago. Gauzak horrela, sabaiak atikoen itxura hartzen du, gutxieneko altuera 2,25 m-koa eta gehienekoa 5 m-koa delarik. Horrek ez du inolako arazorik eragiten, ez baliabide materialetan ez gelako jardueraren dinamikan ere.

Azalerari dagokion espazioa ordea, ongi moldatu beharra dago, ez baita handiegia umeen beharrak zeintzuk diren kontuan hartuta. Gutxi gora-behera 42,56m2-ko tamaina du (5,60m zabalera eta 7,60m sakonera) (16 umeren artean bidezko banaketa eginda, bakoitzari 2’60m2 tokatuko litzaieke, aske mugitzeko espazio gutxi). Paretak krema edo beige kolorez margotuta daude, eta transmititzen duten sentsazioa lasaitasunekoa eta apaltasunekoa da. Materialak ematen dio bizitazuna eta alaitasuna gelari, hori izango baita egunero esku artean haurrek izango duten ikas-baliabidea.

Ikasgelako espazioaren antolaketa

Aurreko atalean aipatu lez, ikasgelako espazioaren antolaketa azalerak berak mugatzen du. Marianek ikasturtearen hasieran hura ikusita, eta altzariak nola kokatuta zeuden ikusita, zenbait aldaketa egin zituen, besteak beste: -

hormak apaindu, gelari bizitasuna emateko

-

mahaiak berrantolatu, espazioa hobeto aprobetxatzeko

-

landare bat gelaratu, bizitzaren, zaintzaren eta denboraren igaroaren adierazle

-

altzariak lekualdatu (*), altuerari egokitzeko edo txokoak definitzeko

Irakasleari dagokion hondoko (4) altzari laranja izkin batean jarri zuen, gelaren erdian bi apalategi kokatu, espazioak hobeto markatzeko (4 beiga, eta 3 marroia). Liburutegiari 13/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

(hondoko 3 altzaria) garrantzia emateko, leku presentziala eskaini, paretaren kontra baina erdiko aldean. (*) Altzari hori beste modu batez aurkitu zuen Marianek, alderik laburrenak goian eta behean, eta luzeenak ezker eta eskuinekoak osatuz. Angulazioa aldatuz (hau da, alde luze bat lurzoruan ezarriz) lortu zuen apalategi bajuagoa eta zabalagoa, umeek liburuetara eta fitxetara iristeko modukoa. Antolaketa honekin, espazioaren aprobetxamendua hobea da.

Baliabideak eta txokoak Oinarrizko banaketa txokoetan igartzen da: “A” harrera txokoa eta jolas orduan eraikuntza txokoa bihurtzen dena da. Bertan

eguneko

handiko

errutinak

saioak

elkarrizketak,

eta

egiten

jolas

talde dira,

gidatuak...

“B”

zonaldean, material didaktikoa egoteaz gain,

plastika

txokoa

ere

badago

(mutilak doaz batez ere horra). “C” marrazketa eta eskulan librearen txokoa da, bertan haurrek asko disfrutatzen dute eta oso aukeratua da. “D” inguruan irakurketa eta hizkuntzari eskaintzen zaio denbora, liburuak izateaz

gain,

irudi eta izenen laminak daude. “E” motrizitate finari eta logikari eskainitako txokoa: puzzleak, korda-barruko-bolaseriaketak... “F” zonaldean ordenadorea egon

da

orain

dela

gutxira

arte;

teknologia berrien gunea beste gelara lekualdatzean, plastikarako txokoa bihurtu da, marrazketari leku gehiago utziz. Bukatzeko, “G” jolas librerako eta sormenerako txokoa. Honetara batez ere neskak joaten dira, eta zenbait egunetan bizpahiru mutil ere, baina ez da ohikoena.

7

zenbakiz,

adierazita

konketa

dago,

praktikoa

oso

higiene

orokorra bermatzeko. 8 zenbakiz,

harrera/atea:

umeak hatzamarrak

euren ez 14/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

harrapatzeko plastikozko babesle bertikala du atea eta markoaren arteko junturan. Ezkerreko hondoko horman, 9 zenbakiz adierazita, alboko gelarekin komunikatzen duen leiho/beira itxi opaku zabala (lurretik hasi eta umeen altuerara iristen da gutxi gora behera). 10 zenbakiarekin, eskolako eraikin honen atzekaldera begira dauden lau leiho eraisgarriak, segurtasunagatik gutxi zabaldu daitekeenak baina behintzat hormaren luzeera osoa okupatzen dutenak (zonalde horretan ere berogailu bi kokatzen dura). Argi etengailua, umeen irismenera dago (ez dago arriskurik) eta entxufeak babesturik edo ezkutaturik daude, haurrak ez mintzeko.

Oinarrizko materialari dagokionez, 1-ekin zenbakitutako 27 aulki txiki, irakaslearen aulkia eta eserleku korritu bi daude. 2-rekin izendatutako lanerako 8 mahai urdin (“F”, ordenagailuarena barne), “G” jolas sinbolikoko karratua eta andereñoaren ondokoa daude. Hauek guztiak egunero erabiltzen dira. Altzarien artean, lehen aipatutako liburutegi-apalategi etzanda (goiko 3-a), espazioak banatzen duen beste apalategi marroia (ordenagailu eta jolas sinbolikoaren artean), fitxak, margoak eta bestelakoak gordetzekoa (4, beiga) eta Marianek bere gauzak eta uneoro erabili behar ez den materiala biltzeko armairuak (eskuineko 4, laranjak, +su-itzalgailua) ditu gelak. Haurrek argi daukate azken bi hauetan ez dutela ibili behar eta errespetatzen dute.

Baliabideen banaketa txokoka: -

“A” harrera-errutinak-eraikuntza txokoa: alfonbra, irrati-kasetta, arbela berdea (5), ABCdarioa,

zenbakien

txartelak

0tik

16ra,

errotulagailu

bereziekin

idazteko

plastifikatutako bi arbel zuri txikiak, arbela ludiko-didaktikoa (zenbakien posterrak 0tik 5era, astea errepresentatzen duen zizarea, eskola/etxea

zonaldeak,

gezurra

ala

egia

olerkia, Txirritx kilkerra, neska eta mutilaren gorputza

(marrazkiak),

posterra

–negua-,

urtaroari

eguraldiko

dagokion posterra

(grafikoki eguzkia, euria, haizea eta hodeiak adierazteko). Bi dimentsioetako paperezko zuhaitza, paretan itsatsita. Honetan, urtaroaren araberako naturaren egoera adierazten da (orain adb. Hosto marroiekin edo elur malutekin; udaberrian loreekin...) -

“B” arte edo plastika txokoa: kolore askotako argizariak, tenperak, artaziak, gometsak, pintzelak, errotulagailuak, margoak, borragomak, arkatzak, puntzoiak, plastilina, bakoitzaren kutxa lan libreak gordetzeko, musikako/ingeleseko kutxak.

15/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

-

“D” liburutegi txokoa: gai askotariko liburuak, beste urteetako argazkiak, umeen izenen laminak eta unean lantzen ari den sekuentzia didaktikoarekin erlazionatutako irakurgaiak (oso aintzat hartzen du Marianek hau, umeek irakurtzen ez dakiten arren, irudien bitartez besterik ez bada ere, beraien ezaguera zabaltzeko aukera ematea da helburua). Apalategiaren goiko aldean, landarea eta bonsai hila, apaingarri gisa.

-

“E”

logika

txokoa:

hamaika

mota

ezbedineko

puzzleak,

seriaketak

egiteko

bolatxoak...

-

“F” ordenadore txokoa: ordenadorea besterik ez

-

“G” jolas librearen txokoa: panpinak, ispilua, sukaldea, medikuaren maletin osotua, burusiak, ez dabilen telefono bat, eta horman erlojua.

Nire

iritziz,

oinarrizko

baliabide

materialen

premiak

guztiz

bermaturik

daude,

psikomotrizitateko gelan dauden objektuekin osotasuna lortzen delarik. Agian umeen garapena borobiltzeko zerbait faltako litzateke baina ez dut horren falta somatu.

Denboraren banaketa

Denboraren banaketa ikasturtea hasi aurretik eta gainerako irakasleen eta jakintzaarloen antolaketaren arabera egiten da. Ikasketa buruak koordinatuta, Mariani hurrengo ordutegia esleitu zaio. Adituek egindako ikerketek ondorioztatu dutenez, Astelehena eta ostirala dira batez ere, lanean daudenentzako (bai irakaskuntza zein ikaskuntzan) asteko egunik latzenak eta produktibitate gutxiagoenak. Goiz horietan ikasgai espezifikoak jarri dira (ingelesa eta musika), umeentzako entretenigarria den distentzioa baitira. Denbora tarte horretan maila bereko hiru andereñoak irakasleen gelan batzartzen dira jardunari buruz hitz egiteko eta hainbat erabaki hartzeko. Asteazkena

ere,

bada

egun

zaila

eta

hortaz,

arratsaldean

unitate

didaktikoarekin

erlazionaturiko bideoa jartzen saiatzen da andereñoa, modu lasaiean umeek arreta jarrera mantentzen ikasteko eta bide batez, euren ezagupenak zabaltzeko.

16/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Ostegun goizetan, psikomotrizitate saioan ariketa fisikoak egiteaz gain marrazketari eta errepresentazioari

lekua

uzten

diote,

ordubetez

egindakoa

paperean

adierazteko.

Arratsaldean, hezkuntza instituzioek determinatutako ordu kopuruak doitzeko ez dute umeek eskolara joan behar.

Astelehena

09:30 10:15

10:15 10:45 10:45 11:15

11:15 11:45 11:45 12:15 12:15 12:30 12:30 12:45

12:45 13:15

13:15 14:00 15:00 15:30 15:30 16:00

Harrera: txamarra erantsi, motxilatik gauzak atera, mantala jantzi, lasaitu… 9:40etatik: Ingelesa (Raquel)

Asteartea Harrera: txamarra erantsi, motxilatik gauzak atera, mantala jantzi, lasaitu… Talde handiko saioa: zerrenda pasatu, egutegia, eguraldia…

Asteazkena Harrera: txamarra erantsi, motxilatik gauzak atera, mantala jantzi, lasaitu… Talde handiko saioa: zerrenda pasatu, egutegia, eguraldia…

Osteguna Harrera: txamarra erantsi, motxilatik gauzak atera, mantala jantzi, lasaitu… 10:00etatik: gelaz aldatzeko prestatu

Ostirala Harrera: txamarra erantsi, motxilatik gauzak atera, mantala jantzi, lasaitu… Talde handiko saioa: zerrenda pasatu, egutegia, eguraldia…

Musika (Bittor) Txokoak: beste irakasle batekin (bitartean tutoreentzako errefortzua) Erritualak: aurreko ekintza batu, ogia, ura, komuna, patiorako prestaketa

Txokoak

Txokoak

Psikomotrizitatea + saioari buruzko marrazkia

Txokoak

Erritualak: aurreko ekintza batu, ogia, ura, komuna, patiorako prestaketa

Ingelesa (Raquel) (erritualak ingelesez egiten dituzte ere)

Erritualak: aurreko ekintza batu, ogia, ura, komuna, patiorako prestaketa

11-11:30ak arte: Musika (Bittor) + patioa aurretiko erritualak

ATSEDENA

ATSEDENA

ATSEDENA

ATSEDENA

ATSEDENA

Korroa: patiotik bueltan, erlajazio saio txikia (arnasketa)** Txokoak (13:00ak arte): printzipioz libre

Korroa: patiotik bueltan, erlajazio saio txikia (arnasketa)** Txokoak (13:00ak arte): printzipioz libre

Ingelesa (Raquel)

Erritualak: batuketa eta etxera/jantokira joateko prestaketa

Erritualak: batuketa eta etxera/jantokira joateko prestaketa

Erlijioa edo alternatiba (arnasketa + gai ezberdinak *Marianek erakutsiko dizkit* + erritualak)

13:30etan irteten dira

BAZKALORDUA

Korroa: patiotik bueltan, erlajazio saio txikia (arnasketa)** Txokoak (13:00ak arte): printzipioz libre Erritualak: batuketa eta etxera/jantokira joateko prestaketa

Erlijioa edo alternatiba (arnasketa + gai ezberdinak *Marianek erakutsiko dizkit* + erritualak)

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

Talde handiko saioa

Talde handiko saioa

Talde handiko saioa

Txokoak

Txokoak

Talde handiko saioa Txokoak

Erritualak: etxera Erritualak: etxera Erritualak: etxera joateko joateko joateko 16:00 Arratsalde librea Lantzen ari diren prestaketa... prestaketa... prestaketa... 16:05 gaiari lotutako mantalak erantsi, mantalak erantsi, mantalak erantsi, bideo saioa berokiak jantzi... berokiak jantzi... berokiak jantzi... Talde handiko Talde handiko Talde handiko 16:05 saio txikia: saio txikia: saio txikia: 16:25 jolasak, kantak, jolasak, kantak, jolasak, kantak, olerkiak... olerkiak... olerkiak... ** 2 helburu: lasaitzen irakasteko eta hizkuntz garapenerako zailtasunak dituenarentzako ederto etortzen zaielako

Lanaldi eta ikastaldi zatitua da Mimetizek gaur egun darabilena. Goizaren erdian, 11:15ak aldera hamaiketakoa eta higiene ohiturak jarraitzen dituzte gelakideek, bizi diren gizartean gero eta autonomoagoak izateko, garapen pertsonalerako hain garrantzitsuak diren errutinak gutxinaka eskuratuz. 17/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Prestatu ondoren, patioan atsedenaldia egiten dute. Bitarte hau bereziki aprobetxatzen dute umeek tentsioak kentzeko, energiak gastatzeko, aske sentitzeko... eta hori, jolastokiko giroan nabaritzen da asko. Era berean, une oso aproposa iruditu zait haurrak behatzeko, nire gelakoak ez ezik beste maila eta adin ezberdinekoak ere. Espontaneoki dituzten jokabideek berebiziko zeresana dute, umeak hobeto ezagutzeko oso baliagarriak direlako, baita irakaskuntza praktikan ikasle bakoitzak dituen premiei eta berezitasunei erreparatuta, nola ekiten eta esku hartzen jakiteko. Egunero, patiotik gelara berriro itzultzean, erlajatzeko jarduera txiki eta sinplea eragiten die Marianek, benetan eraginkorra eta haurrek lasaitzen eta ondo arnasten ikasteko modukoa. Nire etorkizuneko irakas-praktikan ziur erabiliko dudala.

18/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Irakaslea eta biok, laburki Practicum II-ko ikas-prozesua Marian Lartundo andereñoarekin gauzatzea tokatu zait. Aspaldi ezagutzen dudan maistra da bera, nahiz eta inoiz ez den nire irakaslea izan. Urteak elkar ikusi gabe egon ondoren, iaz eskola ezberdinean berriro ere topatu genuen elkar. Izan ere, Sodupeko ikastolan ikasitakoa naiz ni 5 urte bete arte eta Marian eta Marife ahizpak nagusien andereño gisa ikusten genituen txikiok.

Duela hogei bat urteko argazki batzuk aitzaki, harremana errekuperatu genuen Mimetizen, eta aurten bera irakasle eredu izateak saritzat jo behar dut, batetik kalitate handiko sentikortasuna transmititzen duelako nahiz eta sakonki ezagutu ez, eta bestetik berarekin praktiketan egondako adiskide bik erreferentzia ezinhobea eman didatelako bere jardunari buruz.

Practicum saio eskuhartzailea/intentsiboa hasi baino astebete aurretik sartutako aipamen berezia: Bilatu

gabe,

ustekabean

Marianek

gelarako

jarduera

bat

prestatu

du,

afektibitatea lantzeko abesti/jolas batean oinarrituta. Kointzidentziak direla eta, hilabete batzuk lehenago, nik, etxean, 1988an kasette batean grabatutako eskolako abestiak nire ahotsarekin kantatuak aurkitzen ditut. Aita 2011tik ez dago gurekin. Eskolan egoera horretan neure burua ikusita, zer egin ez dakidala geratzen naiz eta ezin dut hitzik ahoskatu, ebaki. Jarduera eten barik, eta umeak konturatu gabe banoa gelatik, bakardadean sentimenduak ordenatzera. Itzultzean, normaltasuna mantentzen saiatzen naiz ariketa jarraitzen duen bitartean. Marianek zerbait berezia nabaritu didala aitortzen/onartzen dit egun batzuk ondoren izandako solasaldi intimoan, baina momentu horretan, gauzak, bion aldetik, dauden moduan uzten ditugu, hitz egin gabe (ezer gertatu ez balitz bezala). Bizpahiru egun pasa eta gero, andereñoa eta biok elkarrekin eta bakarrik gauden tarte librea aprobetxatuz, 1988an aitak grabatutako audioa erakusten diot irakasleari, eta ezin diegu biok agertzen diren sentimenduei eutsi. Marian oso intuitiboa da, horretaz konturatu naiz jazoera honen bidez. Jendea barne-barnetik (eta ezer gutxi galdetu gabe) ezagutzeko dohaina dauka, eta ondorioz, modu bat edo beste tratatzeko ere, pertsona horrek duen beharrizanen arabera. Berarekin izandako ondorengo hizketaldian gauzak argitu ditugu (zergatik jolas afektiboaren jarduera hunkitu nauen azaldu, eta berak bere esperientzia pertsonala ere niri kontatu). Lasaiago nago bere ondoan, eta gainera, zorionez, gure arteko konfiantzazko giroa sendotu dugu, Practicum II-ko jardueran ni seguruago ibiltzeko. Idazki honetatik eskerrak ematen dizkiot berari. Mila esker Marian!

19/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

2. Sekuentzia didaktikoa: Lanbideak

20/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Justifikazioa, maila eta gela “Lanbideak” abiapuntua duen sekuentzia didaktikoa da datozen orrialdetan aurkezten dena. Gaiaren aukeraketa ez da arbitrarioa izan, Mimetizeko 4 urteko umeentzako ikasturte hasieratik plangintzan definituta zegoenari jarraitzea erabaki baitut, hiru gelek bat etor dadila eta haurrek hiru astetan zehar ez daitezela aldaketekin nahastu.

Haur Hezkuntzako 2. zikloko 4 urteko umeei zuzenduta egongo da, beraz, egokitzapenak, txosten honen “Taldearen aurkezpena” eta “Taldearen barneko azpitaldeak eta hauen ezaugarriak” ataletan jorratutakoarekin bat etorriko dira, haur bakoitzaren garapena bere premietara moldatuz. Hamasei umeko taldea, zeinean ia ehuneko 40a neskak diren (6) eta ehuneko 60a baino gehiago mutilak (10). Generoak ez du programazioan eragingo, baina bai hartuko dela kontuan proportzio hau, lanbideen inguruan hainbeste borroka sortzen duen “berdintasuna”-ren aldeko apologia egiteko, gure kulturan oraindik ere hain errotuta dauden

zenbait

estereotipoekin

apurtzeko

eta

horien

beste

adibide

batzuk

umeei

aurkezteko. Txikitatik kontzientziatu daitezen gizonezkoa edo emakumezkoa izanda, biak gai direla eta eskubidea dutela jarduera berdinak egiteko.

Ogibideen munduan murgildu aurretik zalantza eta beldur asko banituen ere, gaian sakondu ahala eta orduak ereduak/adibideak bilatzen egon ahala, gero garbiago ikusi ditut proposatu beharreko jarduerak. Umeen

aurrezagutzak abiapuntua izanda, hurrengo

galderak egin dizkiot neure buruari: Zer dakite haurrek nik irakatsi nahi diedanaz? Ba al dakite txikiek zer den lanbide bat? Zeintzuk dira beraiengandik hurbilen aurki ditzaketen behar motak? Ohiko ogibideak identifikatzen eta bakoitzaren zereginak bereizteko gauza dira? Zein izan daiteke beraien gustukoena edo erakargarriena?

Konstruktibismoaren

ikuspegitik landuko dira

eskolan

ariketak,

hau

da, ikaskuntza

esanguratsua bilatuko da, umeak pixkanaka autonomoki esparru diferentetan trebatzen hasteko.

Haur hezkuntzako oinarrizko gaitasunak Etapa honetan haurrei, euren garapen fisiko, kognitibo, afektibo eta sozialaren araberako

funtsezko

gaitasunak

bereganatzea

eskatuko

zaie.

Hurrengo

asteetarako

programaturiko ariketak, helburu horietara hurbiltzen laguntzen ahaleginduko dira. Jakina, utopikoa da pentsatzea umeak 3 astetan zehar eginiko jardueren bitartez trebatuko direla “oinarrizko gaitasunek” barne dituzten aspektuetan. Ordea, umeak une oro ikasten ari diren izakiak dira, eta ondorioz, urte askotako lana da gaitasun horien lorpen osora heltzea. 21/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (G1) Pentsamenduak, sentimenduak eta ikaslearen gertuko gertakariak ahoz/idatziz ulertzeko, adierazteko eta interpretatzeko abileziak garatzen ditu, bere hizkuntzan (edo beste batean), eta hainbat testuingurutan. Norberaren portaera eta besteekiko harremana arautzeko tresnak eskaintzen ditu. Gaitasun honek hizkuntzaren lau trebetasunak hartzen ditu barnean; hau da, entzutea, hitz egitea, irakurtzea eta idaztea. 

Argi eta koherentziaz adierazteko, daukan adinerako lexiko egokia erabiliz



Era askotako objektuak, pertsonak eta egoerak deskribatzeko



Hainbat euskarritako informazioa lortzeko: ipuinak, argazkiak, piktogramak, irudi digitalak, ikonoak, etab.



Poesiak eta abestiak buruz ikasteko eta esateko



Istorio sinpleak asmatzeko eta kontatzeko, bai eta norberaren bizipenak ere



Hitz (eta esaldi) sinpleak irakurtzeko eta idazteko

2. Matematikarako gaitasuna (G2) Abileziak

garatzen

ditu,

ezagutza

eta

arrazoibide

matematikoak

errealitatearen

deskribapenean eta eguneroko bizitzako arazoen konponketan gero eta zehaztasun handiagoz erabiltzeko. Gaitasun honek zenbakiekin eta oinarrizko eragiketen hastapenekin, formekin, denborarekin eta adierazpide espazialarekin zerikusia duten alderdiak hartzen ditu barnean. 

Kantitatearen,

neurriaren,

espazioaren

eta

denboraren

oinarrizko

zenbatzaileak

identifikatzeko eta erabiltzeko 

Gutxienez digitu bat duten zenbakiak bereizteko, erabiltzeko eta trazatzeko, eta dagokion kantitateari lotzeko



Oinarrizko forma geometrikoak bereizteko, izendatzeko eta adierazteko



Besteak beste, objektuak, zenbakiak, formak eta koloreak ordenatzeko, bi irizpide edo gehiago kontuan hartuta



Batuketak eta kenketak behar dituzten eragiketa laburrak egiteko

3. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna (G3) Mundu fisikoa bera eta hark pertsonekiko duen elkarrekintza ulertzeko abileziak garatzen ditu, bai eta norberaren gorputza eta ingurunea ezagutzeko, babesteko eta hobetzeko konpromisoa

hartzeko

elkarrekintzarekin,

ere.

objektuen

Gaitasun

honek

erabilerarekin,

eta

barne

hartzen

espazioa

eta

ditu denbora

pertsonekiko zientifikoki

aztertzearekin zerikusia duten alderdiak. 

Lekuak kokatu eta eguneroko espazioetan orientatu



Denboran kokatu: atzo, gaur, bihar, eguna, astea, urtaroa, etab.



Gertakari garrantzitsuak identifikatu

22/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea



Hurbileko errealitateko elementu garrantzitsuenak bereizi eta definitu: ingurunea eta izaki bizidunak, gizarte-taldeak, lanbideak, komunikabideak eta garraiobideak, hiriko elementuak, kultura- eta arte-adierazpenak, etab.



Osasunerako arriskuak identifikatu eta saihestu



Bizirik irauteko eta osasunerako oinarrizko ohiturak hartu



Landareak eta animaliak errespetatu

4. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna (G4) Ikus-entzunezko eta informatikako tresnak modu autonomo eta kritikoan erabiltzeko abileziak garatzen ditu, nola informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta eraldatzeko, hala komunikatzeko. Gaitasun honek barnean hartzen ditu IKTen aukeren eta mugen ezagutzarekin zerikusia duten alderdiak, bai eta informatika-sistemen hurbilketarekin zerikusia dutenak ere. 

Gailu elektronikoak pizten eta itzaltzen jakin



Sagua erabili eta haren aukerak zein diren jakin



Ohikoenak diren ikonoak identifikatu



Programa sinpleak erabili



Adierazteko, marrazketako programa sinpleak erabili

5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna (G5) Abileziak garatzen ditu, bizikide izateko, printzipio etiko eta demokratikoak ulertzeko eta aintzat hartzeko, inguruko gizartea ulertzeko, eta balio unibertsalekiko herritartasun globaleko eta errespetuzko sentimendua garatzeko. Gaitasun honek barnean hartzen ditu printzipio etikoekiko eta bizikidetza-arauen balorazioarekiko errespetuarekin zerikusia duten alderdiak. 

Hitz egiten zaienean, adi-adi entzun



Txanda gordetzen jakin



Besteen aurrean aurkeztu



Laguntza eman



Jolas-arauak elkarbanatu eta errespetatu



Arauak egiten parte hartu

6. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna (G6) Pentsamenduaren abileziak garatzen ditu, norberaren eta besteen ideiak berriz lantzeko, arte sormenaren mekanismoak zein diren jakiteko eta horiek ulertzeko, eta kultura- eta arte-adierazpenak ulertzeko, aintzat hartzeko eta horietan parte hartzeko. Gaitasun honek barnean hatzen ditu artearen eta kulturaren ulermenarekin zerikusia duten alderdiak, bai eta norberaren arte-adierazpenarekin eta kultura-gertaeraren sormenarekiko estimuarekin zerikusia dutenak ere. 23/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea



Kultura- eta arte-adierazpenak ulertu eta aintzat hartu



Irudiak hainbat material plastikoarekin aztertu eta adierazi



Norberaren

gorputza

erabili,

beste

adierazpen-elementu

bat

balitz

bezala,

sentimenduak, emozioak edo bizipenak adierazteko gai 

Erritmo bati jarraitu



Abestia erabili, mugimenduari lotuta eta lotu gabe

7. Ikasten ikasteko gaitasuna (G7) Abileziak garatzen ditu norberaren ikaskuntza planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko; ikasteko motibazioa sentitzeko; eta hori lortzeko, hainbat testuingurutan tresna egokiak erabiltzeko. Gaitasun honek barnean hartzen ditu norberaren abilezia kognitiboekin eta jokabide-abileziekin zerikusia duten alderdiak, bai eta besteengandik eta besteekin ikastearekin zerikusia dutenak ere. 

Inguruko mundua hobeto ezagutzeko behaketa eta esplorazioa erabiltzen ikasi



Jasotako informazioa aukeren eta mailen arabera antolatu



Ondorioen arabera, kausa-efektuzko harreman sinpleak egin



Oinarrizko arauak errespetatu; besteak beste, lanari, jarrera egokiari, denborari eta espazioari buruzkoak



Materialak eta baliabideak egoki eta arduraz erabili

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (G8) Abileziak garatzen ditu erabakiak hartzeko, horiek praktikan jartzeko, arriskuak hartzeko eta erantzukizunak onartzeko. Harremanak egiteko eta taldean lan egiteko gizarte-abileziak ere garatzen ditu. Gaitasun honek barnean hartzen ditu ideiak ekintza bihurtzeko nork bere burua

eta

besteak

ezagutzearekin

zerikusia

duten

alderdiak,

bai

eta

ikuspegi

estrategikoarekin eta nork bere irizpidearekin aukeratzeko gaitasunarekin zerikusia duten alderdiak ere. 

Beren burua ezagutu eta kontrolatu



Hainbat tresna modu eraginkorrean erabili



Elikatzeko, janzteko, garbitasuneko eta atsedenerako ohiturak ezarri



Eginkizunak modu autonomoan egin



Iniziatiba hartu, kontrolatzeko gai den arrisku batzuk bere gain hartuz

9. Gaitasun emozionala (G9) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunaren barruan, gaitasun emozionala landu dezakegu. Gaitasun emozionalak norbere emozioak eta sentimenduak zein diren jakiteko eta horiek kontrolatzeko abileziak garatzen ditu, bai eta emozio eta sentimendu horiek besteengan ikusteko ere. Halaber, besteekin harreman positiboak egiteko eta era askotako eskakizunei eraginkortasunez erantzuten dien pertsona zoriontsua izateko ere 24/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

garatzen ditu abileziak. Gaitasun honek barnean hartzen dituen alderdiek zerikusia dute autokontzeptuaren eraketarekin, bai eta autoestimua pertsonekin harremanak eginez garatzearekin ere. 

Besteen afektua adierazi eta onartu



Besteen arazoekiko interesa erakutsi eta besteei zoriontsu izaten lagundu



Portaera pixkanaka kontrolatu



Ahalegina nahiko izan ez denean, frustrazioa eta porrota onartu

Helburuak Helburuen zehaztapenarekin agerian geratuko da esplizituki zer nolako xedeak betetzera heldu nahi den umeen ikaskuntzan, irakaskuntza praktikaren bidez. Atal honetan, Haur hezkuntzako etapako helburu orokorrak aintzat hartzeaz gain, esperientzia eremu bakoitzari dagozkionak ere definituko dira, aldi berean gaitasun bakoitzarekin erlazionatuz, horiek emango baitizkiete umeei hau edo beste egiteko aukera.

Mimetiz eskolak, Curriculum Proiektua berrikusi eta egokitu du aurten. Era berean, Haur Hezkuntzako 4 urteko umeei dagokiena diseinatu du, irakasleek eskura izan dezaten. Txosten honetan, etapako helburu orokorrak (HO) espreski azaltzen dira. Hauek, umeengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko dute. Horiek aukera emango diete: o

Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan. (G6, G8)

o

Familia-, natura-, gizarte-inguruneari behatzeko eta aztertzeko, eta baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte eta kultura-jardueretan modu aktiboan eta apurka apurka parte har dezan. (G1, G6, G7)

o

Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan. (G1, G3, G5, G8)

o

Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzeko, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratu dezan. (G8, G9)

o

Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko, gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin. (G5, G6, G7, G9)

o

Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatu ditzan. (G1, G4, G5, G6)

o

Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketa-idazketa ikasten hasteko, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan. (G1, G2, G4, G6)

25/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Esperientzia eremuak kontuan izanda, hauexek dira heldu nahi direneko helburuak:

I. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala 1. Norberaren alderdi positiboak ezagutzea eta baloratzen hastea autoestimua eta irudi positiboa garatzeko (G8) 2. Gorputza

eta

kanpoko

errealitatea

aztertzerakoan

zentzumenak

erabiltzea,

pertzepzioa, tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa inguruneko ezaugarrietara egokitzeko (G1, G8) 3. Gorputza eta mugimendu orokorren koordinazioa hobetzea, ziurtasuna bereganatuz, progresiboki arriskuez jabetzeko eta jardueretan parte hartzeko (G1, G2, G8) 4. Norberaren sentimenduak, emozioak eta beharrak identifikatzea, onartzea eta besteei komunikatzen ikastea, ingurukoen nortasuna eta ezaugarriak onartuz, errespetuzko giroa sortzeko eta jarrera diskriminatzaileak ez izateko (G4, G6, G8) 5. Progresiboki ohiturak hartzea (ordena, erantzukizuna, janzteko autonomia, higienea), egunero

ekintzetan

gero

eta

autonomoagoak

izanez,

segurtasun

pertsonala

sendotzeko eta eguneroko ekintzez gozatzeko (G2, G8) 6. Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzen hastea, pixkanaka bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitu ahal izateko, mendekotasun edo nagusitasun jarreretatik aldentzeko (G6) 7. Ongizate emozional eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen hastea, bizitza osasungarriaren garrantzia ulertzeko eta bere alde jokatzeko (G1, G8) 8. Eginkizun errazak gauzatzeko edo arazoak konpontzeko ekitea, ekintzak planifikatzen hasiz, frustrazio txikiak onartzeko, zailtasunak gainditzeko jarrera bereganatzeko eta autonomia eta lankidetzarako giroa sustatzeko (G2, G8)

II. Ingurune fisikoa eta sozialaren ezaguera 1. Jolas eta talde jardueretan parte hartzea, jolas eta taldeko ekintzen arauak errespetatuz (G2, G6, G8) 2. Portaera sozialeko oinarrizko arauak barneratzen hastea, bere jokabidea arau horietara egokitzen saiatzeko (G6, G8) 3. Eskolatik gertuen dagoen ingurune naturala eta sozialera hurbiltzea (auzoa eta parkea) esploratzeko interesa erakutsiz, ingurune horietako kidea sentitzeko (G1, G2) 4. Gertuen dauden gizarte-taldera hurbiltzea (familia eta eskolako partaideak), haien ezaugarri, balio eta bizimoduak identifikatuz, konfiantza, errespetu eta maitasun jarrerak sortzeko (G6, 87) 5. Objektuak neurri, forma, kolore eta kokapenaren arabera multzokatzea eta sailkatzea, progresiboki ikasitakoa erabiliz, ingurune fisikoa aztertzeko (G2, G3) 6. Neurri eta espazio nozioak bereiztea eta barneratzea, behaketa eta eraldaketaren bidez, haien burua eta objektuen kokapena azaltzeko (G2, G3) 26/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

7. Naturako animaliak, landareak, osagaiak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzen hastea, haien inguruan saiakuntzak eginez, asanbladan aztertuz eta posiblea den neurrian ahalik eta gehien hurbilduz, interesa, jakin mina eta errespetua garatzeko (G1, G2) 8. Inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea (Olentzero, Udazkeneko festa, Santo Tomas, Santa Ageda, Inauteriak, kurtso amaierako festa), eskolako ospakizunetan parte hartuz, haietaz gozatzeko eta nortasun-ikur bezala aintzat hartzeko (G7)

III. Hizkuntzak. Komunikazioa eta adierazpena 1. Progresiboki hizkuntza mota desberdinak daudela jabetzea (hitzezko hizkuntza, ikusentzunezkoa, informazioaren eta komunikazio teknologikoarena, arte hizkuntza, gorputz hizkuntza, musika) beharrak, sentimenduak, esperientziak adierazi ahal izateko (G4, G5, G7) 2. Hizkuntza desberdin horiekin saiakuntzak egiten hastea, interesa erakutsiz, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko (G4, G5, G7) 3. Progresiboki hizkuntza erabiltzea gertakizunak, sentimenduak, ideiak, beharrak, desioak adierazteko, ikasteko eta gozatzeko, poliki adierazpena hobetuz (G2, G4) 4. Apurka ahozko hizkera norberaren jokabidea eta elkarbizitza arautzeko erabiltzea, bere garrantzia ohartuz (G4, G6) 5. Beste haur eta heldu batzuen mezuak ulertzea, zenbait hizkuntza-testuingurutan elkarrizketak zuzentzen dituzten arauak ezagutzen eta errespetatzen hasiz (G4, G6) 6. Komunikazioa errazteko jarrera erakustea, edozein hizkuntza erabiliz gero, beste kultura batzuk ezagutzeko (kontutan hartuz gelan dauden kultura desberdinak) (G4, G6) 7. Kultura tradizioko zenbait literatura-testu entzuten gozatzea, interesa eta entzunezko jarrera adieraziz (G4) 8. Plastikazko, ikus.entzunezko, teknologiarako, antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea, hainbat teknika erabiliz, komunikatzeko aukerak zabaltzeko, eta kultura ulertzen hasteko (G7)

Helburu didaktikoak

Hauek helburu orokorragoak zehaztuko dituzte eta programazioaren hasieran, zehar eta amaieran ebaluatzeko aukera emango dute.

I. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala -

Norberaren gorputzak gauzak egiteko eta adierazteko dituen ahalmenak probatzea. Jarduerak [1.2], [1.5], [1.7], [1.8], [2.2], [2.3], [2.4], [2.8], [2.10], [3.3], [3.4], [3.9], [3.10] 27/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

-

Koordinazio dinamiko orokorra trebatzea. Jarduerak [1.5], [1.7], [2.2], [2.4], [2.8], [2.10], [2.11], [3.3.], [3.4], [3.9], [3.11]

-

Jolasetan parte hartzea, gozatzeko eta besteekin harremanak izateko. Jarduerak [1.4], [1.5], [1.7], [1.8], [2.2], [2.4], [2.6], [2.8], [2.11], [3.2], [3.3], [3.4], [3.9], [3.11]

-

Gatazka txikiak azalpenen eta elkarrizketen bidez konpontzea.

- Arriskutsuak izan daitezkeen tresnak kontuz eta modu egokian erabiltzea. Jarduerak [1.1], [1.2], [2.3], [2.4], [2.8], [2.10], [3.4], [3.8], [3.10]

II. Ingurune fisikoa eta sozialaren ezaguera -

Koloreak ezagutzea eta erabiltzea: zuria, beltza, horia, laranja, gorria, urdina, berdea. Jarduerak [1.1], [1.7], [1.9], [2.3], [2.8], [2.11], [3.1], [3.3], [3.9], [3.10]

-

Zenbakiak ezagutzea eta batuketak egiten hastea: 1etik 8ra. Jarduerak [1.5], [1.8], [2.2], [2.3], [2.10], [3.1], [3.5], [3.9], [3.10], [3.11]

-

Adjektiboak: handia/ertaina/txikia, laburra/luzea, lodia/mehea... Jarduerak [1.1], [1.3], [1.5], [1.6], [1.7], [2.3], [2.8], [2.10], [2.11], [3.4], [3.10]

-

Orientazio espaziala: zenbait aukeren artean, batera jotzea. Ibilbideak bereiztea eta egitea. Jarduerak [1.1], [1.7], [1.8], [2.3], [2.5], [2.8], [2.11], [3.4], [3.9], [3.11]

-

Forma geometriko ezberdinak ezagutzen hastea. Jarduerak [1.2], [1.7], [1.8], [2.3], [2.8], [2.9], [2.10], [2.11], [3.3], [3.4], [3.7], [3.9], [3.11]

-

Birziklapenaren bidez, ingurumena babesteko eta zaintzeko interesa erakustea. Jarduerak [2.3], [2.4], [2.8]

-

Segurtasun, kontsumo, osasun, arte eta aisialdiarekin loturiko lanbideak ikastea. Jarduerak [Guztiak]

-

Lanabesak eta jantziak bereiztea eta izendatzea. Jarduerak [Guztiak]

III. Hizkuntzak. Komunikazioa eta adierazpena -

Ahozkoa: esperientziak eta ipuinak kontatzea. Jarduerak [1.1], [1.2], [1.3], [1.4], [1.5], [1.6], [2.1], [2.3], [2.5], [2.6], [3.2], [3.4], [3.5], [3.6], [3.7], [3.9], [3.11]

-

Idatzizkoa: errezeten ezaugarriak behatzea, hitz laburrak / hasierako letrak idaztea. Jarduerak [1.2], [1.4], [1.5], [2.3], [2.6], [2.10], [3.5], [3.9]

-

Grafomotrizitatea: trazu jarraia, marra etengabeak zenbakiak eta loturak adieraztea. Jarduerak [1.2], [1.5], [1.7], [2.3], [2.8], [2.9], [3.1], [3.2], [3.7], [3.9]

-

Literatura: narrazio formak, ipuin kontatua, antzerkitxoa, entzutezkoa, bideoak... ezagutzea, baloratzea eta erabiltzea. Jarduerak [1.4], [1.5], [1.6], [1.7], [2.1], [2.2], [2.3], [2.5], [2.6], [2.7], [2.8], [3.2], [3.4], [3.5], [3.6], [3.8], [3.9], [3.10]

-

Ikus-entzunezko

hizkuntza

eta

IKTak:

soinu

erreproduzigailua,

ordenadorea

maneiatzea. Jarduerak [1.5], [1.6], [2.2], [2.7], [3.5]

28/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

-

Arte

hizkuntza:

kollagea,

panpina,

paleta,

bizitakoaren

adierazpen

grafikoa,

puzzleak... egitea eta horiek disfrutatzea, abestiak eta euskal tradizioko dantzak ikastea eta gozatzea, Dalíren artelanak ezagutzea eta estimatzea... Jarduerak [1.5], [1.7], [2.2], [2.3], [2.4], [2.10], [3.4] -

Gorputz hizkuntza: Pertsonaien ekintzak antzeztea. Jarduerak [1.4], [1.5], [1.7], [2.4], [2.6], [2.8], [3.2]

-

Norberaren gorputzak mugitzeko dituen ahalmenak erabiltzea, dinamika orokorreko jardueretan, gorputza kontrolatzea. Jarduerak [1.4], [1.5], [1.7], [1.8], [2.2], [2.3], [2.4], [2.8], [2.10], [3.2], [3.3], [3.4], [3.9]

Balioen hezkuntza -

Sexuagatiko diskriminaziorik gabeko jarrera izatea lanbideetan. Jarduerak [1.1], [1.2], [1.3], [1.7], [1.8], [2.1], [2.2], [2.5], [2.8], [3.4], [3.6], [3.7], [3.9], [3.11]

-

Elkarrizketa balioestea, gatazkak konpontzeko bidea den aldetik. Jarduerak [1.1], [1.6], [1.7], [2.1], [2.5], [2.8], [3.5], [3.6]

-

Lanbideak komunitateari eskaintzen dizkioten zerbitzuak balioestea. Jarduerak [1.1], [1.2], [1.3], [1.8], [2.1], [2.2], [2.5], [2.8], [3.2], [3.4], [3.7], [3.8], [3.11]

-

Ekoizpenak hobetzeko eta aberasteko ahalegina. Jarduerak [1.3], [1.5], [1.7], [2.2], [2.3], [2.4], [2.8], [3.9]

-

Norberak mugitzeko dituen ahalmenetan konfiantza izatea. Jarduerak [1.5], [1.7], [2.2], [2.4], [2.8], [3.3], [3.4], [3.9]

Edukiak (kontzeptuak, prozedurak, jarrerak) Edukiak ikasleei transmititzeko aukeratutako kultur moduak eta jakintzak dira.

Kontzeptuzko edukiak

Prozedurazko edukiak

Jarrerazko edukiak

1.1. Horma irudia: ogibideak.

elkarrizketa bidez behatu,

Horma irudia zer den ezagutu

identifikatu

parte hartu, errespetatu

1.2. Hiztegi mutua: irudiak eta

lanbidea identifikatu, entzundakoa

arreta mantendu, ahalik eta

hitzak ezberdindu, gizon eta

ahoz errepikatu, arbelean hitza

fideltasun handiz soinuekin

emakumeen arteko berdintasuna

idatzi

erreproduzitu, idazterakoan gogoak eta txukuntasuna erakutsi

1.3. Solasaldia, norberaren

gurasoak elkarrizketatu, ordena

ardura txikiak hartu, gurasoen eta

esperientzia eta gurasoen

jarraitu, lanbide 1-2ren ezaugarri

besteen lanbideak baloratu, interesa

lanbideak: lanbide aniztazuna

orokorrak deskribatu, zerrendatu

azaldu, parte hartu

1.4. Igarkizuna, sukaldaria

entzun, deskribapena

gozatu, interesa adierazi, parte

kontzeptualizatu, kontzeptua

hartu, hiztegia erabiltzeko iniziatiba

ahoz/mimikaz deskribatu,

izan, txandak errespetatu

deskodetu

29/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

1.5. “Lau anaiak” ipuina eta

entzun, errepikatu, antzeztu,

gozatu, parte hartu, errespetatu,

abestia, ipuinen hasiera eta amaiera

elkarrizketatu, sekuentziak

ekimena izan, txandak gorde, arreta

formak, konektoreak (denbora,

ordenatu, hipotesiak formulatu,

jarri

lekua...), narrazioa, erritmoa

zenbatu, erlazionatu, idatzi, abestu

1.6. Pinotxo (arotza lanbidea),

jokabideez ohartu, jokabide

errespetatu, arretaz ikusi, gozatu,

ikusentzunezko produkzioa

ezberdinetan pentsatu, iritzia

interesa erakutsi

(bideoa), egia/gezurra

argudiatu

1.7. Esploradorea / Basozaina,

rol ezberdinak antzeztu, animalia-

baloratu, itxaroten jakin, gozatu,

koloreak/formak/tamainak,

soinua erlazionatu, azaldu

iniziatiba izan, parte hartu,

animaliak

kolore/forma/tamaina antzeman,

errespetatu, arauak onartu,

ibilbidea egin, grafikoki

originala izan

errepresentatu, espazialki orientatu 1.8. Puzzlea, lanbideak: igeltseroa,

behatu, izendatu, osatu, logika

gozatu, iniziatiba izan, elkarlanean

medikua, mekanikaria,

erabili, forma ezberdinez ohartu

aritu, parte hartu

1.9. Koloreen seriaketa osatu,

hausnartu, eredua behatu, ordena,

arreta jarri, margotzen disfrutatu,

lapurra, giltzak

antzeman, margotu

txukuna izan

ileapaintzailea; forma/tamaina

Kontzeptuzko edukiak

Prozedurazko edukiak

Jarrerazko edukiak

2.1. “Nire aita etxekoandrea da, eta

entzun, elkarrizketatu, sekuentziak

gozatu, parte hartu, etxekoandre

zer?” ipuina, ipuinen hasiera eta

ordenatu, erlazionatu

lanbidetzat hartu, interesa adierazi,

amaiera formak, konektoreak

estereotipoak apurtu eta

(denbora, lekua...), narrazioa,

berdintasuna onartu/errespetatu,

erritmoa

txandak gorde, arreta jarri, isiltasuna mantendu

2.2. Gurasoen lanbideak (abestia),

entzun, gogoratu,

erritmo eskema

errepikatu/abestu, errimak

arreta jarri, parte hartu, gozatu

antzeman, "hiru" zenbakia txaloekin adierazi, erritmoa hitzarekin koordinatu, keinuak egin 2.3. Dali eta surrealismoa**:

margolarien/artisten osotasun

birziklapena estimatu, aniztasuna

margolaria, artea,

dimentsioa (eginbehar bakarra ez),

baloratu, sortzen dibertitu, arte

errealitatea/fikzioa, kollagea,

ikusten dutena deskribatu,

formak estimatu, txukuntasunez

animaliak, koloreak, formak,

errealitatea/fantasia ezberdindu,

egin, autonomiaz jardun, materiala

neurriak/tamainak, aurpegia,

eskuak/hatzamarrak erabili, behatu,

elkarbanatu, arreta jarri, interesa

animalien analogiak

konparaketak egin, espazioan

azaldu

kokatu, “DALI” izen propioa idatzi 2.4. Zapataria (abestia), lanabesak

entzun, abestu, erritmoa jarraitu,

euskal tradizioa baloratu, gozatu,

(orratza, mailua, mantala...)

gorputzarekin adierazi (imitatu),

parte hartu

zapatak nola egiten diren ohartu 2.5. “Eta handia egiten naizenean,

lanbideen eginkizunak irudietan

errespetuz jardun, txandak gorde,

zer?” antzerkia, lanbideak

identifikatu, zenbatu, imitatu, ipuina

aukera aniztasuna onartu, gurariak

(marinela, ileapaintzailea, taista,

entzun eta ulertu, estereotipo

adierazteko ausartu, disfrutatu

okina, mekanikaria, lorezaina),

sexistak baztertu, euren burua

errepikapen formulak

edozein lanbidetan imaginatu

2.6. Igarkizuna, mekanikaria

entzun, deskribapena

gozatu, interesa adierazi, parte

kontzeptualizatu, kontzeptua

hartu, hiztegia erabiltzeko iniziatiba

ahoz/mimikaz deskribatu,

izan, txandak errespetatu

deskodetu

30/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

2.7. Pottokiak (bideoa), lanbide

jokabideez ohartu, jokabideetan

errespetatu, arretaz ikusi, gozatu,

aniztasuna, narrazioa

pentsatu, iritzia argudiatu,

interesa erakutsi, lasai egoten ikasi

2.8. Udaltzaina, bideko segurtasun

rol ezberdinak antzeztu, keinuak

baloratu, itxaroten jakin, gozatu,

heziketa, koloreak/formak/tamainak

interpretatu eta obeditu,

iniziatiba izan, parte hartu,

oinezkoen betebeharrak eta

kolore/forma/tamaina antzeman,

errespetatu, arauak onartu,

eskubideak, oinarrizko seinalektika

argibideak jarraitu, ibilbidea egin,

originala izan

(aurrera/geldi, gurutzatu...)

espazialki orientatu, grafikoki

errealitatea/fikzioa ezberdindu

errepresentatu, azaldu 2.9. Lanbideak eta tresnak: okina-

elkarrizketatu, identifikatu, osatu,

dibertitu, txukuntasunez lan egin,

ogia, suhiltzailea-mahuka,

lotu, margotu, motrizitate fina landu

arreta jarri, garbia izan

2.10. Sukaldariarena egiten,

ordena jarraitu, ondorioak ikusi eta

portaera egokitu, arauak

elaborazioa, artea, 1-12 zenbakiak,

hausnartu, identifikatu

errespetatu, itxaroten jakin, gozatu,

udaltzaina-silbatoa, medikuaxiringa, andereñoa-arbela/ikasleak

bigundu/gogortu, berotu/hoztu,

elkarrekin askaltzen disdrutatu

erlojua, biribila, luzea/motza 2.11. Dominoa, lanbide aniztasuna,

jolasaren formulak erabili, irudiak

arauak onartu, txandak errespetatu,

koloreak (berdea/gorria)

erlazionatu eta lotu, lerroak osatu,

arreta jarri, ekimena izan

ibilbidea egin

Kontzeptuzko edukiak

Prozedurazko edukiak

Jarrerazko edukiak

3.1. Eragiketa fitxa, astronomoa-

lanbideak-elementuak erlazionatu,

ordena errespetatu, txukuntasunez

izarrak, idazlea-arkatza, futbolaria-

zenbakiak identifikatu, eragiketa

jardun, gozatu

pilota, 1-5 zenbakiak, gehiketak

sinpleak egin, motrizitate fina landu

3.2. Igarkizuna, andereñoa

entzun, deskribapena

gozatu, interesa adierazi, parte

kontzeptualizatu, kontzeptua

hartu, hiztegia erabiltzeko iniziatiba

ahoz/mimikaz deskribatu,

izan

deskodetu 3.3. Semaforoaren jolasa, koloreak

espazioan euren burua kokatu,

arauak bete, jolasean disfrutatu,

(berdea-aurrera, laranja-kontuz,

gorputza mugitu, bat-bateko loturak

interesa erakutsi, parte hartu,

gorria-itxaron)

sortu, hitzak entzun eta inferitu

elkarlanean aritu

3.4. Irteera, suhiltzaile parkea (sua,

elkarrizketatu, kalean behar bezala

baloratu, errespetatu, ardura txikiak

mahuka, arriskua, salbatzea...)

ibili, erabili, bizikidetzan lagundu

hartu, irtenaldia gozatu, interesa izan, iniziatibarekin aritu

3.5. Treki sukaldaria (audioa),

ikasi beharraren garrantziaz ohatu,

elkarlana estimatu, txukuntasuna

errezeta, osagaiak, neurriak,

elkarrizketatu, entzun, liburuak

baloratu, arreta jarri, gozatu,

sukaldea, denbora, ordena,

behatu

interesa erakutsi

3.6. “Norak suhiltzaile izan nahi du”

entzun, elkarrizketatu, sekuentziak

gozatu, parte hartu, interesa

ipuina, suhiltzailea, familia,

ordenatu, erlazionatu

adierazi, estereotipoak apurtu eta

narrazioa

ametsak, ipuinen hasiera eta

berdintasuna onartu/errespetatu,

amaiera formak, konektoreak

txandak gorde, isiltasuna mantendu

(denbora, lekua...), narrazioa, erritmoa 3.7. Hiztegi mutua: irudiak eta

irudia ikusita lanbidea identifikatu,

arreta mantendu, ahalik eta

hitzak ezberdindu, gizon eta

entzundakoa ahoz errepikatu,

fideltasun handiz soinuekin

emakumeen arteko berdintasuna

arbelean hitza idatzi

erreproduzitu, idazterakoan gogoak eta txukuntasuna erakutsi

31/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

3.8. Manny Manitas (brikolajea),

esperientzia kontatu, bideoa ikusi,

interesa erakutsi, gozatu, parte

erremintak, tailerra, narrazioa,

ereduak behatu, muntaketez

hartu, ekimena izan,

erritmoa, ingelesa

ohartu, identifikatu, erlazionatu

3.9. Detektibea, lupa, araketa,

bilatu, banaketa egin, hurrenkera

elkarlana baloratu, iniziatiba izan,

zenbakiak, ordena, letren

lortu, deskodetu eta interpretatu,

parte hartu, disfrutatu, originala

hurrenkera

irakurri, espazialki orientatu,

izan

grafikoki errepresentatu, azaldu 3.10. Sekuentziak ordenatu,

arretaz entzun, artaziekin moztu,

txukuntasunez jardun, interesa

hurrenkera, denbora,

motrizitatea landu, interpretatu eta

erakutsi, gozatu, erantzukizuna izan

hasiera/garapena/amaiera nozioak

erantzun, ordenatu, itsatsi, azaldu

3.11. Zatiak eta osoak, lanbideak

dadoak erabili, azalpenak entzun,

parte hartu, jolastuz disfrutatu,

(albaitaria/detektibea/zientzialaria),

erantzun, osotasuna antzeman,

ekimena izan, interesa erakutsi,

zenbakiak 1-8, dadoak, gehiketak

lanbideak identifikatu

txandak eta arauak errespetatu

Estrategia metodologikoa Metodologia,

funtsezko

curriculum-elementuetako

bat

da

hezkuntzako

asmoak

betetzeko. Metodologian erabaki multzoa zehazten da, hezkuntza-jardueraren berri ematen duena.

Irakasle

taldeak,

irakaste-ikaste

prozesuan

eragingo

duten

aldagaiei

eta

banakako/taldeko ezaugarriei hobekien erantzungo dieten ariketa didaktikoak aukeratuko dituzte. Izan ere, diseinatutako jarduerak bidea izango dira oinarrizko gaitasunak eta helburu didaktikoak lortzeko.

Era berean, haurrek adin horietan nolakoak diren eta nola ikasten duten erakusten duen gaur egungo ezagutzaren oinarria abiapuntua hartuta, esku-hartze pedagogikoak honako printzipio metodologikoak izan behar ditu erreferentetzat: a) Aniztasunaren trataera eta sozializazioa b) Ikaskuntza esanguratsua c) Eskola-giroa: ongizate-, afektu- eta estimulu-eremua d) Haur hezkuntzako ikastetxea: bizikidetzarako tokia e) Espazioaren, denboraren eta baliabide materialen antolaketa f)

Haur hezkuntza: denon eginkizuna

Irakaskuntza egiteak ahalik eta izaera, garapen maila eta kultura ezberdineko umeak barne hartu behar ditu, eta haurren garapen globalaren mesedetara bideratuta egongo da, zeinean, umeen ikaskuntza esanguratsua izango den, euren parte-hartzea eta ekimena bilatuko den eta emaitzei bai baina prozedurei berebiziko garrantzia emango zaien. Txiki-txikitatik behatzeko, aztertzeko, problemak ebazteko, euren garapen mailan logikoak diren hipotesiak formulatzeko, aurretik zituzten ideiak probatzeko (eta aldaketarik egonez gero ezaguerak berreraikitzeko), deduzitzeko eta ondorioak ateratzeko trebakuntzak

32/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

garatuz. Bide honi helduz, ikasleek beraiek euren jakintza propioak sortuko dituzte. Hori, taldekatze modu ezberdin heterogeneoak sortuz (talde handia –azalpen orokorrak, aurkezpenak-, talde txikitan edo binaka –lan kooperatiboak, parte hartzaileak-, bakarka – ikasitakoa bereganatzeko, ondorioak ateratzeko-...), jarduerek eskatzen duten arabera. Halaber, eskolak ikasteko eta bizitzeko giro aproposa eskaini behar du, ikasleen ongizatea bermatuz eta euren jakinmina piztuz, estimulatuz, gero eta modu autonomoagoan jarduteko eta esanahiak eraikitzeko, bai gelan zein ikastetxetik kanpo ere (ikasitakoaren funtzionaltasuna). Hortaz, espazioaren eta denboraren antolaketari zentzua eman behar zaio, honek ikaskuntza zeharo baldintzatuko baitu. Modu berean, material aniztasunak, umeen aukerak aberasteaz gain, ezagutzak zabaltzeko posibilitateak ugaritzen ditu. Eta bizi garen informazio garaian, ikusentzunezko eta komunikazioko teknologien baita iturri ezberdinen erabilera integratuak ere garrantzia izan behar dute eskoletan, ahozko eta idatzizko hizkuntzak ezta gorputz adierazpena baztertu gabe. Izan ere, hezitzaileez gain, gurasoen, tutoreen eta gainerako eragineko helduen esku dago gure haurrei ikasteko egoera eta material anitz horiek eskaintzea, eskolatik haragoko lekuetan ere hazten eta hezten jarraitzeko.

Baliabideak Gaur egun, baliabide materialtzat honako hauek hartzen dira: espazioa, ekipamendua (altzariak) eta material didaktikoa. Giza baliabide onak izatea bezain garrantzitsua da hezkuntza-zentroan

irakatsi

eta

ikasteko prozesua

erraztuko duten

azpiegitura

eta

pedagogiako zein didaktikako material anitza izatea.

Pertsona

helduei

dagokienez,

eta

gelako

bestelako

jarduerak

alde

batera

utzita

(garraiobidea, garbiketa eta sukaldaritza), tutoreari eta espezialistei emango diegu garrantzia batez ere. Marianek irakaskuntzaren erantzukizunik handiena darama, Rakel atzerriko hizkuntzaz arduratzen da, Bittor musika hezkuntzaz, Elena erlijioaz, eta Chelo logopediaz. Irteeran suhiltzaile profesioko adituek hartuko dute parte.

Lehendik

ekipamendua

eta

gelako

materiala

aipatuta,

baliabide

didaktikoen

aniztasunari erreparatuko diogu: o

ikaskuntzarako berezko materiala: 3

igarkizunen kartulinak,

1

horma irudia,

2

argazki errealekiko BIT laminak,

4

ipuinak (zuzenean erabiltzekoak zein liburutegian libreki

kontsultatzekoak, askotarikoak) 5antzerkia/txotxongiloak, 6abestiak/musika (zuzenean kantatzekoak zein jarduera ezberdinak girotzekoak) eta dantza,

7

umeen erreferente

bisualak (Manny Manitas, Dora la exploradora, Cars filmeko Rayo McQueen – 33/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

mekanikaria azaltzeko adb.-...), 8puzzleak, 9bizpahiru fitxa; teilatua,

“Mae

West”,

artelanak...),

11

aldizkari

10

Dalí (erretratua, etxeko

ebakinak

(aurpegi

12

birziklatzeko plastikozko pajitak, kafe kapsulak eta higieniko hodiak,

aurpegi ezberdinak (marrazkiak eta benetazko argazkiak),

14

paleta lamina,

zatiak), 13

elefante

15

bideoak

(Pinotxo, Pottokiak, Manny Manitas –azken biak ingelesez ikusteko aukerarekin-), 16

nocilla/almendrak/erregaliza,

kartoiez/kartulinaz eginikoa,

17

domino fitxak,

audio artxiboak (ipuin laburra),

letra larrien eta zenbakien koloredun laminak,

dadoak, o

galdera sorta,

semaforo erreal baten argazkia eta

19

21

23

18

20

errezeta liburuak,

22

zatiak-osoak bildumako laminak eta

24

elkarrizketak...

lanak errazteko materiala: 1karteldegiak, 2alfabetoa, 3zenbakiak, 4erlojua, 5telebista, 6

bideoa, 7kasettea, 8ordenagailua, 9Interneterako konexioa,

bloke

arbela (eta plastifikatua

11

klarionak/arkatzak/errotulkiak/pinturak/tenperak/borragomak/errodiloa,

ere), 12

10

bigunak,

13

orri

zuriak/kartoia/estraza

14

pegamentua,

19

20

barrazko

mikroondas/hozkailua,

15

artaziak,

autobusa,

16

haria,

papera/kartulinak/zilar 17

silbatoa,

18

papera,

goilara/ganibeta,

21

suhiltzaileen lanabesak eta bestelako materiala,

22

lupa...

Baliabide hauek guztiak hainbat iturri diferentetatik lortu ditzakegu, jatorrien ikuspuntuek eta izateek ikaskuntza bera aberastuz: Internet, herriko udal liburutegia, eskolako irakasle gelako material sorta, batez ere Urtxintxa eta Ibaizabal programazioen erreferentzia, gizartea, kultura bera eta kalea –zenbait ideien iturburu-, etxeko materiala, elaborazio propioko material berria...

34/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Jarduerak Nire proposamenak 3 asteko iraupena du, Mimetiz eskolako 4 urteko umeen unitate didaktikoek izan ohi duten luzapena (3-4 aste). Planteatutako jarduerak, egin aurretik irakaslearekin komentatutakoak eta erabakitakoak dira. 1.go eta 3.eko asteetarako aurkeztutako ariketak balizkoak dira, hortaz, ez du esan nahi guztiak benetan abian jarri direnik. Nire practicumeko interbentzioa bigarren astean izango da.

1.1.go jarduera: Horma irudia (behaketa eta elkarrizketa)



Jarduera mota: hasierakoa, arakatzekoa, motibatzekoa



Gaitasun motak: G1, G5, G6, G7, G8



Noiz: martxoaren 12an, astelehena, 12:30-13:00



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita, taldekako eta bakarkako interbentzioan



Denbora: 3’ isilean behatu + 12’ banaka ikusten dutena adierazi + 15’ elkarrizketa gidatua (galdera-erantzunak)



Helburuak: I.6, II.1-2-4-6, III.1-2-3-5



Edukiak: (k) horma irudia zer den ezagutu, (p) elkarrizketa bidez behatu, (j) solasaldian parte hartu, lagunen iritziak eta txandak errespetatu



Materiala: horma irudia



Garapena: 1) Andereñoak hormairudia arbelean itsatsiko du, umeen begiradaren altuerara, ongi ikus dezaten. 2) Hasteko, isilean behatuko dute muralean ageri diren eraikin, egoera, elementu eta pertsona guztiak, zatika (irakaslea murala segmentatuz) edo bere osotasunean. 3) Jarraian, txandaka, banan-banan haur bakoitzak irudiko aspektu bat-bi azpimarratu eta azalduko ditu (gehien gustatu zaiona, arreta deitu diona...) eta 4) amaitzeko andereñoarekin elkarrizketa zuzendua gauzatuko da, ikasle guztiekin batera, hezitzaileak galdera bat formulatuz (adb. “non dago dendaria?” edo “zer egiten ari da aldamioan igota pertsona hori?”) pentsatzea eragingo die eta ezagutza eraikitzen joango dira txikiak.

1.2. jarduera: Hiztegi mutua



Jarduera mota: hasierakoa



Gaitasun motak: G1, G2, G4, G5, G6, G7, G8, G9



Noiz: martxoaren 12an, astelehena, 15:30-16:00



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita, taldeko eta bakarkako interbentzioan

35/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea



Denbora: 5’ BITak asmatu + 5’ entzun eta errepikatu + 20’ banaka lamina bat aukeratu, identifikatu eta lehenbiziko letra idatzi



Helburuak: I.1, II.1-2-4, III.1-2-3



Edukiak: (k) irudiak eta hitzak ezberdindu, gizon-emakumeen arteko berdintasuna, (p) argazkia ikusita zein lanbidea adierazten duen identifikatu eta ondoren andereñoak esandakoa errepikatu, arbelean aukeratutako hitza idatzi, (j) arreta mantendu, ahalik eta

fideltasun

handiz

soinuekin

hitza

erreproduzitu,

idazterakoan

gogoak

eta

txukuntasuna erakutsi 

Materiala: laminak-BITak [1.2. eranskina], arbela eta klariona edo arbel plastifikatua eta errotulkia



Garapena: 1) Andereñoak alfonbrara ausazko laminak banan-banan botako ditu, umeek irudia ikusita asma dezaten. Irakurtze prozesuan murgilduago daudenak azpiko hitza ere irakurtzera ausartuko direlarik. Hezitzaileak ez ditu guztiak erabiliko fase honetan, iniziatibarako tartea izango baita, horrela haur bakoitzaren borondatea edo segurtasuna

neurtuz.

2)

Segituan,

lamina

guztien

terminoak

ahoskatuko

ditu

andereñoak eta jarraian umeek errepikatu, irudia ikusiz. 3) Denbora egonez gero, ikasle bakoitzak argazki bikote bat (emakumea/gizona) hartuko du, zeri dagokion lagunei esan (eta zerbait gehiago gehitu nahi badio, utziko zaio) eta arbelean lanbidearen lehenbiziko letra idatzi. 4) Gorputza eta matematikak ere uztartzeko, hitza silabaka eta txaloka zatitu daitezke. Bigarren parte dinamiko hau beste saio baterako utzi daiteke, andereñoak egokiago ikusten badu.

1.3. jarduera: Solasaldia, norberaren esperientzia eta gurasoen lanbideak kontatu



Jarduera mota: hasierakoa, garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G4, G5, G8, G9



Noiz: martxoaren 13an, asteartea, 10:15-11:15



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita



Denbora: 45’ ume bakoitzak hitz egin eta interneten bilatu + 15’ norberak libreki nahi duena gehitu



Helburuak: I.1-4, II.1-2-4, III.1-2-3-5



Edukiak: (k) lanbide aniztasuna ezagutu, (p) gurasoak aurretik elkarrizketatu, lanbide 1 edo 2ren ezaugarri orokorrak deskribatu, ordena bati jarraituz kontatu (adb. Nire ama hau da, bere lanbidean hau egiten du), zerrendatu, (j) galdetzearen ardura txikia hartu, eta gogoratu, gurasoen eta besteen lanbideak baloratu, interesa azaldu, parte hartu



Materiala: ordenagailua, Interneterako konexioa erabiliz ogibideen lanabesak topatzeko



Garapena: Jarduera honi ekin baino lehen, aurreko egunean (astelehena) andereñoak umeei, gurasoei zertan egiten duten lan galdetzeko eskatuko die. Modu honetan, haurren memoria gaitasuna hautemango da eta beste aldetik erantzukizun txikiak 36/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

ematen hasiko zaie. 1) Irakasleak gelan neska/mutil bakoitzak bere aita/ama zertara dedikatzen den kontatuko du, horretarako deskribapen orokor bat eginez (adb. Zertan datza, zein lanabes erabiltzen ditu, nola doa jantzita…). 2) Kontatutakoa jazteko interneten ogibide horiek topatzen ahaleginduko dira guztion artean. 3) Amaieran, baten batek zerbait gehitu nahi badu, aukera izango du.

1.4. jarduera: Igarkizuna, sukaldaria



Jarduera mota: ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G1, G4, G6, G7, G9



Noiz: martxoaren 13an, asteartea, 16:10-16:25



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita



Denbora: 1’ igarkizuna kontatu + 10’ asmatzen saiatu eta pistak eman + 4’ hitz egin eta mimikaz imitatu



Helburuak: I.1-3, II.1-2, III.1-2-3-5-7-8



Edukiak: (k) igeltseroa lanbidearen tasunak identifikatu, (p) igarkizuna entzun eta azalpena inferitu, ahoz/mimikaz deskribatutako kontzeptua deskodetu, (j) jolasaz gozatu, kontatzen denari buruz interesa adierazi, asmakizunean parte hartu, aldez aurretik dakizkien hiztegia erabiltzeko iniziatiba izan



Materiala: igarkizunaren kartulina



Garapena: 1) Andereñoak igarkizuna kontatuko du eta ondoren umeak txandak errespetatuz saiatuko dira lanbidea asmatzen. Hala eskat

uta, identifikazioa errazteko

pistak emango zaizkie (bata bestearen artean pentsatzeko denbora utziz). 2) Igarkizuna igarriz gero, asmatu duenak lanbidean zer-nolako mugimenduak etab. mimikaz erreproduzitzen

ahaleginduko

da.

3)

Era

berean,

sukaldariaren

eginbeharrak

zerrendatuko dira, baita erabili beharreko tresnak aipatu ere.

Ez da dendaria, ez da dantzaria, eta berak egunero prestatzen ditu gosaria, afaria eta bazkaria

1.5. jarduera: “Lau anaiak” (ipuina eta dagokion abestia)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G2, G3, G4, G6, G9 37/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea



Noiz: martxoaren 14an, asteazkena, 10:15-11:15



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita



Denbora: 10’ ipuina kontatu + 15’ ipuinaren inguruko elkarrizketa + 5’ gorputz adierazpena



Helburuak: I.1-2, II.1-4, III.1-3-5-7-8



Edukiak: (k) ipuinen hasiera eta amaiera formak, konektoreak (denborazkoak, lekuzkoak...), narrazioa antzeman, erritmoa ulertu, (p) ipuina eta abestia entzun eta errepikatu, keinuekin/mugimenduekin antzeztu, elkarrizketatu, sekuentziak ordenatu, hipotesiak formulatu, zenbatu, zifrak eta kantitatea erlazionatu, idatzi, abestu..., (j) jardueraz gozatu, ekintza diferentetan parte hartu, errespetatu, ekimena izan, txandak gorde, ariektan arreta jarri



Materiala: “Lau anaiak” ipuinaren laminak [1.5. eranskina] eta istorioari dagokion abestia



Garapena: 1) Irakasleak umeei ipuin bat kontatuko diela jakinaraziko die eta jarraian irakurketari edo kontakizunari ekingo dio. 2) Ondoren, talde handian, lehendik eskua altxatuta, norberak istorioarekin erlazionaturiko zerbait kontatu ahal izango du, baita bere esperientziaren bat ere. 3) Gainera, andereñoak “lau” zenbakia azpimarratuko du (“zenbat anai ziren ipuinekoak?”) eta haurrei hatzamarrekin adierazteko animatuko ditu. 4) Era berean, arbelean bolondresek idatziko dute zenbakia, aurretik hezitzaileak azalduta (“goitik behera, alde batetik bestera eta klariona arbeletik altxatuz, orain goitik behera marra luzea”), 5) Bukatzeko, lau anai horiek dituzten ogibideak imitatuko dituzte, hitzik esan gabe, gorputza edo onomatopeiak baino ez erabiliz.

1.6. jarduera: Pinotxo (bideo saioa) (arotza)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G3, G6, G9



Noiz: martxoaren 14an, asteazkena, 15:30-16:10



Nor eta non: ume talde handia, alfonbra txokoan guztiak alde berean jezarrita



Denbora: 10’ umeak lur zoruan kokatu eta arauak errepasatu + 25’-30’ bideoa ikusi eta denbora egonez gero, komentatu



Helburuak: I.1-4, II.1-2-4, III.1-3-5-7



Edukiak: (k) ikusentzunezko produkzioa ezagutu, arotzaren lanbidea, egia-gezurra kontzeptuen esanahia, (p) protagonisten (Pinotxo, aita, gaiztoa eta Pepito grillo) jokabideez ohartu eta horretan pentsatu, iritzia argudiatu, (j) jarduerak eskatzen duena errespetatu, arretaz ikusi, saioa gozatu, istorioarekiko interesa erakutsi



Materiala: Pinotxoren bideoa, bideo makina, telebista



Garapena: 1) Haurrak alfonbran eseriko dira, lerroka eta elkarren txandan, guztiok ikus dezaten, 2) andereñoek bideoa eta telebistaren armairua eskolako pasabideko espazio 38/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

komunatik gelaratuko dute eta jarraian 3) arauak errepasatuko dituzte: “filmea ikusteko isilik egon behar dugu, ondokoa molestatu barik. Belarriak erne eta begiak zabalik” (guzti

hau

keinuekin

lagunduta,

esangura

areagotzeko).

“Norbaitek

arauak

ez

errespetatzea aukeratzen badu, bere erabakia izango da korrotik kanpo geratzea eta pelikula ez ikustea”. Hau argi izanda, 4) bideoa jarriko zaie eta ondoren, 5) denbora izanez gero, ikusitakoa solasaldian komentatuko da, arotzaren lanbidea nabarmenduz eta egia esatearen garrantzia erakustaraziz.

1.7. jarduera: Esploradorea/basozaina (psikomotrizitate saioa)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G2, G5, G6, G8, G9



Noiz: martxoaren 15ean, osteguna, 10:15-11:15



Nor eta non: talde txikietan (3-4 ume) psikomotrizitate gelan



Denbora: 5’ oinetakoak kendu eta gelaratzeko prestatu + 5’ arauak gogoratu + 2’ taldeak nola egin zozketatu edo erabaki + 20’ zuzendutako jolasa + 13’ jolas librea + 15’ saioan egindakoa marraztu



Helburuak: I.1-2-3-4-6-7, II.1-2-3-4-5-6, III.1-2-3-5-8



Edukiak:

(k)

esploradorea

edo

basozainaren

ogibideak

ezagutu,

koloreak/formak/tamainak, (p) rol ezberdinak hartu, antzeztu, animalia eta soinua erlazionatu, forma/kolore/tamaina ezberdinak antzeman, ibilbidea jarraitu, espazialki orientatu, arte hizkuntzaz egindakoa adierazi eta azaldu, (j) lanbideak baloratu, itxaroten jakin, gozatu, iniziatiba izan eta parte hartu, errespetatu, arauak onartu, originala izan 

Materiala: bloke bigunak, motxilak, orriak, arkatzak, Dora Exploradora erreferente…



Garapena: 1) Psikomotrizitate gelara sartu aurretik, pasabidean, horma ondoan lerro batean eseriko dira umeak, lasai zapatak kentzeko eta zutunik itxaroteko, 2) dagoeneko gelan berriro ere jezarri andereñoak eta makinistak arauak gogoratu bitartean ederto entzuteko: “psikomotrizitate gelan ez dugu korrika egin behar, ezta oihukatu ere. Koltxonetetan ume bakar bat egon daiteke, eta horrela gertatzen ez bada, lagunek daudenei

gogorarazi

beharko diete araua.

Kontuz

ibili

behar dugu

nahigabeko

bultzadekin eta erorketekin”. 3) Saioa zertan datzan azalduko du hezitzaileak: “gaur, abenturazaleak bihurtuko gara ze, zuei asko gustatzen zaizkizue abentura dibertigarriak bizitzea, ezta? Ondo pasatzea, arakatzea, kuxkuxeatzea eta aurkitutako gauzez ikastea, baietz! Beraz, gaur oihaneko esploradoreak eta animalia basatiak bihurtuko gara txandaka, eta guztiok guztiarena egingo dugu. Horretarako, 3 pertsonako taldeak egingo ditugu, animaliak bezala ezkutatzeko, eta esploradore gisa horiek aurkitzeko. Piztiak eta esploradoreak elkar topatutakoan, animaliak soinuak egingo dituzte, eta pertsonak asmatu”. 4) Talde txikiak nola osatu zozketatuko du irakasleak edo bestela energia39/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

oreka bilatzeko asmoz, elkartu edo bananduko ditu haurrak. 5) Piezen dorrea bota eta zirkuitoari ekingo diote. 6) Ibilbide bat jarraituz, esploradore taldeak aurrera egingo du animalien bisita izanda (aurretik talde txikiei ez dakit zer forma/kolorea/tamainaren atzean ezkutatzeko esango zaie). Hauek antzezpena eginda, orroekin jarraituko dute pertsonen atzean ibilbidean. Amaitutakoan paperak trukatuko dituzte, baita animalien adierazpena ere. 7) Bukatu ondoren, jolas librerako denbora izango dute. 8) Gelan gertatutakoa marraztuko dute lasai saioa amaitzeko eta hori azaldu.

1.8. jarduera: Puzzlea



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G2, G6, G7, G8



Noiz: martxoaren 15ean, osteguna, 12:30-13:00



Nor eta non: 4 haurren lau talde txikitan, txokoetan



Denbora: 7’-10’ puzzle bakoitzeko (behin edo nahibestetan errepikatzeko)



Helburuak: I.1-3-6-8, II.1-4-5-6, III.1-2-5-8



Edukiak: (k)

lanbideak:

igeltseroa/medikua/mekanikaria/ileapaintzailea, (p)

pieza

ezberdinak behatu (forma/tamaina), izendatu (handia/txikia, puntaduna, laukiduna...), piezak lotzeko logika erabili, (j) jolasaz gozatu, iniziatiba izan, elkarlanean aritu, parte hartu 

Materiala: lanbide ezberdineko 4 puzzle, elkartrukatzeko [1.8. eranskina]



Garapena: 1) Andereñoak ikasleak txokoetan banatuko ditu taldetan, bakoitzari puzzle bana emanez, guztira 4. 2) Azalduko die, puzzleak euren artean ezberdinak direla, eta ikastalde bakoitzak berea muntatu eta asmatu behar duela. 4) Halaber, ume bakoitzak puzzlea osatzen duen 7 piezetatik, gutxienez baten “jabetza” izatea bermatuko zaio, guztiek parte har dezaten. 3) Hori egin ondoren, itxarongo dute beste talderen bat bukatu arte eta puzzlez aldatzeko. Denboraz baino lehenago amaitzekotan, gelan dauden bestelako puzzleak egin ahal izango dituzte, libreki.

1.9. jarduera: Koloreen seriaketa osatu



Jarduera mota:sakontzekoa



Gaitasun motak: G1, G2, G6, G7, G8



Noiz: martxoaren 16an, ostirala, 10:15-11:15



Nor eta non: txokoetan sakabanaturik, banaka



Denbora: 15’ azalpenak eman eta lanbideaz hausnartu + 45’ fitxa koloreztatu, akatsak zuzendu eta jolas librea



Helburuak: I.1-5-8, II.1-4-5, III.5-8

40/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea



Edukiak: (k) lapurreta-eginkizunak, giltzak eta erabilera, (p) lapurraren lanbideaz hausnartu (ogibidea ote?), giltzen funtzioaz hitz egin, seriaketaren eredua behatu, ordena antzeman, giltzak margotu (muturretatik irten gabe), (j) egin behar denari arreta jarri, margotzen disfrutatu eta txukuntasunez egin



Materiala: fitxa, koloretako pinturak, borragoma, arkatza [1.9. eranskina]



Garapena: 1) “Lau anaiak” ipuinari lotuta, fitxa bat osatuko dute umeek non giltzatako bat marrazturik ageri zaien. 2) Andereñoak azalduko die haurrei, anaietako batek, lapur zintzoak, aberatsei lapurtzeko bazituela trikimailuak (zintzoak ere). Etxeetako giltzak ordenaturik zituen, lana errazteko. Oso txukuna zen, horregatik orden bati jarraitzen zion beti. Adb. Horia, berdea, gorria, urdina… edo berdea, urdina, horia, gorria… 3) Azalpenak emanda, hezitzaileak ikasleak lagunduko ditu koloreen seriaketari ekiten eta pentsatzen “…-aren ondoren, zein dator?”. Behaketa sakona egingo du irakasleak oraingo honetan. *Gogoratu lanean hasi aurretik, fitxan izena jarri beharko dutela.

2.1.go jarduera: Nire aita etxekoandrea da, eta zer? (ipuina)



Jarduera mota: hasierakoa



Gaitasun motak: G1, G4, G5, G6, G8, G9



Noiz: martxoaren 19an, astelehena, 12:30-13:10



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita



Denbora: 15’ ipuina + 20’ elkarrizketa + 5’ abestia



Helburuak: I.1-4, II.1, III.1-2-3-4-5-6-7



Edukiak: (k) literatura estiloa, ipuinen hasiera eta amaiera formak, konektoreak identifikatu (denbora, lekua...), narrazioa, erritmoa, (p) ipuina entzun, sekuentziak ordenatu (arazoa eskolan, etxeko jardueretan pentsatu, ikastolako lanari irtenbidea eman eta poztazuna) istorioari buruz eta norberaren etxeko esperientziari buruz hitz egin, etxekoandrea/gizona rola identifikatu eta ezagutzen duten norbaitekin erlazionatu, (j) etxekoandre lanbidetzat hartu (hausnarketa), gizon-emakume estereotipoak apurtu eta berdintasuna onartu, arretaz entzun, kontatutakoa ulertu, elkarrizketan parte hartu, isiltasuna mantendu, interesa adierazi, txandak gorde



Materiala: laminak [2.1. eranskina] eta atzekaldeko testua, istorioaren garapena jarraitu ahal izateko



Garapena: 1) Andereñoak umeei galdetuko die ea etxeko gauzak nork egiten dituen eta elkarrizketa sortuko da, bakoitzak bere esperientzia kontatuko duelarik. 2) Jarraian, laminak erabiliz ipuina kontatuko die haurrei. Beraiek istorioa jarraitu eta parte hartuko dute nahi izanez gero. 3) Ondoren etxekoandre lanbidearen inguruko hausnarketa egingo da taldean, ze nolako eginbeharrak dituen aipatuz, zaila edo erraza den etxeaz arduratzea… 4) Erritualak egin bitartean “Gurasoen lanbideak” abestia entzungo da kasettean. 41/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

2.2. jarduera: “Gurasoen lanbideak” (abestia)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G2, G6, G9



Noiz: martxoaren 19an, astelehena, 16:10-16:25



Nor eta non: andereñoa ume taldearekin, alfonbra txokoan



Denbora: 5’ entzun eta abestu



Helburuak: I.1-3-4, II.1-4, III.1-3-5-8



Edukiak: (k) abestia, erritmo eskema, (p) entzun, gogoratu, abestu, “hiru” zenbakia txaloekin adierazi (e-gune-ro), errimak antzeman, erritmoa hitzarekin koordinatu, denboraz ohartu (goizero, urtero...), keinuak egin, (j) arreta jarri, parte hartu, gozatu



Materiala: kaseta eta musika



Garapena: Umeek arratsaldeko erritualak burutu ondoren eta jada etxera joateko prest daudenean aukera emango zaie goizeko abestia berriro entzuteko eta ondoren beraiek ere abesteko eta estribiloan-errepikan pultsoa txaloak emanez markatzeko

1) Goizero-

2) Oheak egiten edo

3) Txis-pun txinparta artean,

4) Dendako janari denak

goizero,

komuna garbitzen,

kableak elkartzen,

txukun-txukun jartzen,

urtero-urtero,

jantziak prestatzen

entxufe eta bonbila,

sagarrak eta intxaurrak

gurasoek

edo esnea berotzen.

bazterrak argitzen.

merke-merke saltzen.

lana dute e-gune-ro!

2.3. jarduera: Dalí eta surrealismoa** (behaketa + gorputzaren/animalien berrikusketa)



Jarduera mota: hasierakoa, garapenezkoa, sakontzekoa, ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G1, G2, G4, G6, G9



Noiz: martxoaren 20an, asteartea, 10:15-11:15 // 15:30-16:00 (+)



Nor eta non: andereñoa ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita; ondoren 3 txoko ezberdinetan taldekatuta (5-5-6 ume)



Denbora: 20’ aurkezpena eta hizketaldia + 4 eskulanak



Helburuak: I.1-3-4-5-6-8, II.1-4-5-, III.1-3-5-8



Edukiak: (k) artea, pintoreen lana eta euren lanabesak (pintzela, mihisea, paleta, pinturak...) errealitatea/fikzioa, animaliak, kolore bitxiak eta euren konbinaketa, forma ezberdinak,

tamainak

(handia/txikia,

luzea/laburra,

lodia/mehea...),

kollagea,

animaliak-analogiak (elefantearen tronpa+musika tresna, tximeleta+errota hegalak), aurpegiaren atalak, (p) margolarien/artisten osotasunezko dimentsioaz ohartu (ez dituzte bakarrik hormak pintatzen), deskribatu, errealitatea eta fantasia ezberdindu, motrizitate finean trebatu, koloreak ezberdindu, behatu, konparaketak egin, aurpegiko atalak espazioan kokatu, “DALI” izen propioa idatzi, (j) aniztasuna baloratu, material 42/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

erabilien birziklapenaren garrantziaz ohartu, sortzen dibertitu, arte forma ezberdinak ezagutu eta estimatu, txukuntasunez egin, autonomiaz jardun, materiala elkarbanatu, arreta jarri, interesa azaldu 

Materiala: laminak: 1Daliren erretratua, 2etxeko teilatua, 3logela, 4elefante tronpaduna, 5

elefante hanka-luzea, 6tximeletak [2.3. eranskina]; kollagerako: aurpegi zatiak, estraza

papera, barrazko pegamentoa; panpinerako: 4 pajita umeko, higieniko hodia, kafeko kapsula, bi aldeetatiko pegamentoa, elefantearen lamina, artaziak, pinturak, tenperak, errodiloa; paletarako: paleta lamina, tenperak, barrazko pegamentoa, artaziak, kartoia 

Garapena: 1) Modu naturalean Dalí pertsonaia (laguna) aurkeztu eta bere istorioa kontatu, 2) bitartean laminak erakutsi, 3) ondoren artelanetan oinarrituta, egingo dituzten eskulanak zeintzuk diren lasai azaldu eta hiru taldetan banatuko ditugu umeak bakoitzak eskulan ezberdina egin dezan: kollagea (hiru gelek hartuko dute parte, beraz, denboralizatu beharra dago), elefantea (lau pajita kolore ezberdin erabili) eta koloreen paleta. Nahikoa lan denez arratsaldea ere eta zenbait tarte libre erabiliko da jardun horietarako, 4) kollagea ondoko gelari pasatu eta elefanteak/paletak gorde.

*Argazkia haurrek aurpegia estalita ateratzea erabaki dugu Marianek eta biok, (berak horrela egiteko ohitura dauka) umeen intimitatea babesteko

o

Kollagea: haur bakoitzak andereñoak aldizkarietatik ateratako bi begi, sudur eta aho bat aukeratuko du, eta bere aurpegian non dagoen adieraziko du segituan. Ondoren, estraza paper luzeko txoko batean bere izena idatziko du marra bati jarraiki. Horren gainean, pegamentoa

erabilita,

begi/sudur/aho

elementuak

espazioan

kokatuko

ditu.

(Amaitutakoan pasabidean erakutsiko da, eskola osoak ikus dezan!) o

Elefantea: paper higieniko hodia, errodiloa eta tenperak erabilita margotuko dute, irakaslearen

laguntzarekin.

Ondoren

hodiari

4

zulotxo

paralelo

egingo

zaizkio.

Elefantearen aurpegiaren kartulina argizariekin margotu eta hodiaren mutur bati itsatsi. 43/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

Bukatzeko,

bizkarrean

kafeko

kapsulak

piramidearena

egingo

du

eta

4

kolore

diferentetako pajitek hanka luzeenarena (malgua den zatia hodiaren barruan geratuz, alderik motzenarekin batera). o

Paleta: Zazpi obaloak kolore ezberdinekin bete behar dituzte, marretatik irten gabe. Ondoren paletaren ingurua moztu eta kartoian itsatsi.



Oharra: Aurreko astean gurasoei ohar baten bitartez eskolara ume bakoitzeko higieniko tutu bat ekartzea eskatuko zaie.

2.4. jarduera: Zapataria (abestia-jolasa) (letra moldatua)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G6, G8, G9



Noiz: martxoaren 20an, asteartea, 16:10-16:25



Nor eta non: andereñoa ume taldearekin, alfonbra txokoan



Denbora: 5’ ikus-entzun, imitatu eta abestu



Helburuak: I.1-3, II.1-8, III.1-3-5-6-7-8



Edukiak: (k) zapatariaren ogibidea, lanabesak, eginbeharrak, abestia, (p) kanta entzun, abestu, erritmoa jarraitu, gorputzarekin adierazi (imitatu), zapatak nola egiten diren ohartu, orratza tresna gisa ulertu, (j) euskal tradizioa ezagutu eta estimatu, parte hartu, dibertitu



Materiala: orratzak (kartoi birziklatua), haria



Garapena: 1) Jostunaren lanbidearekin lotuko da lehenbizi zapatariaren lana, orrazia biek erabiltzen dutelako (“Lau anaiak” ipuinaren protagonista bat gogoratuko dugu). 2) Jarraian umeei galdetu ea badakiten nola egiten diren zapatak. Ahozko adierazpena landu eta ondoren 3) andereñoak keinuak eta abestia interpretatu. Bigarren saiakeran umeek ere hartuko dute parte.



Oharra: Jatorrizko bertsioa moldatuta dago, belarriko argizariarena kenduz, abestia sinpletuz eta tresnetan zentratuz.

Haria,

Kolpe-kolpe-kolpeka

hartu argizaria

josi eta josi, josi eta josi,

orratza, txas!

kolpe-kolpe-kolpeka

korapilo bat (2x)

josi eta josi 2 zapatak.

2.5. jarduera: “Eta handia egiten naizenean, zer?” (antzerkitxoa)



Jarduera mota: sakontzekoa



Gaitasun motak: G1, G2, G5, G6, G9



Noiz: martxoaren 21ean, asteazkena, 10:15-11:15

44/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea



Nor eta non: andereñoa ume taldearekin, alfonbra txokoan



Denbora: 15’ ipuina + 30’ talde eta banan-banako elkarrizketa



Helburuak: I.1-4-6, II.1-5, III.1-3-4-5-7



Edukiak: (k) antzerkia, lanbide ezberdinak (marinela, ileapaintzailea, taxista, okina, mekanikaria, lorezaina), errepikapen formulak, (p) lanbideen eginkizunak irudietan identifikatu, zenbatu, imitatu, ipuina entzun eta ulertu, estereotipo sexistak baztertu, jolasaren bitartez beraiek ere edozein lanbidetan euren burua ikus dezaketela jabetu, (j) errespetuz jardun, txandak gorde, aukera aniztasuna dagoela onartu, norberaren etorkizuneko gurariak adierazteko ausarta izan, disfrutatu



Materiala: protagonistaren marioneta laua (jantziak eta testuinguruen aldaketak) eta gidoia (marrazkien atzean) [2.5. eranskina]



Garapena: 1) Ipuina kontatu errepikapen formulak amaieran erabiliz eta lanbideei dagozkien keinuak eginez. Denbora utziko zaie umeei lanbide bakoitzaz pentsatzeko (antzerkia aurrera egiten duen bitartean). 2) Amaitu eta gero, elkarrizketaren bitartez, banan-banan galdetuko zaie ea handia egingo direnean beraiek zer nahi duten izan, eta taldean beste norbaitek ere hori izan nahi badu, altza dezala eskua (eta pertsona kopurua zenbatu).



Oharra: jatorrizko ipuinak lanbide bakoitzean gizona eta emakumea betiko roletan irudikatzen ditu. Horregatik eta estereotipoekin amaitu nahiean generoan zenbait aldaketa egitea erabaki dut.

2.6. jarduera: Igarkizuna, mekanikaria



Jarduera mota: ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G1, G4, G5 ,G8, G9



Noiz: martxoaren 21ean, asteazkena, 12:30-12:40 (gainerako denbora, jolas librea edo lanak amaitu)



Nor eta non: andereñoa ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita



Denbora: 1’ igarkizuna kontatu + 10’ asmatzen saiatu eta pistak eman + 4’ hitz egin eta mimikaz imitatu



Helburuak: I.1-3, II.1-2, III.1-2-3-5-7-8



Edukiak: (k) igeltseroa lanbidearen tasunak identifikatu, (p) igarkizuna entzun eta azalpena inferitu, ahoz/mimikaz deskribatutako kontzeptua deskodetu, (j) jolasaz gozatu, kontatzen denari buruz interesa adierazi, asmakizunean parte hartu, aldez aurretik dakizkien hiztegia erabiltzeko iniziatiba izan, txandak errespetatu



Materiala: igarkizunaren kartulina



Garapena: 1) Andereñoak igarkizuna kontatuko du eta ondoren umeak txandak errespetatuz saiatuko dira lanbidea asmatzen. Hala eskat

uta, identifikazioa errazteko

pistak emango zaizkie (bata bestearen artean pentsatzeko denbora utziz). 2) Igarkizuna 45/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

igarriz gero, asmatu duenak lanbidean zer-nolako mugimenduak etab. mimikaz erreproduzitzen

ahaleginduko

da.

3)

Era

berean,

mekanikariaren

eginbeharrak

zerrendatuko dira, baita erabili beharreko tresnak aipatu ere.

Eskuak zikindu, autoa konpondu, hori egiten duenak, zer lanbide du? (mekanikaria)

2.7. jarduera: “Pottokiak” (bideo saioa)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G3, G4, G9



Noiz: martxoaren 21ean, asteazkena, 15:30-16:10



Nor eta non: ume taldea telebista aurrean, alfonbra txokoan



Denbora: 10’ umeak lur zoruan kokatu eta arauak errepasatu + 25’-30’ bideoa ikusi eta komentatu



Helburuak: I.1-4, II.1-2-4, III.1-3-5-7



Edukiak: (k) ikusentzunezko produkzioa (bideoa), lanbide aniztasuna, narrazioa, (p) ogibideak

identifikatu,

protagonista

bakoitzaren

jokabideez

ohartu

eta

horretan

pentsatu, iritzia argudiatu, errealitatea eta fikzioa ezberdindu (j) lasai egoten ikasi, jarduerak eskatzen duena errespetatu, arretaz ikusi, saioa gozatu, istorioarekiko interesa erakutsi 

Materiala: Pottokien bideoa, bideo makina, telebista



Garapena: 1) Haurrak alfonbran eseriko dira, lerroka eta elkarren txandan, guztiok ikus dezaten, 2) andereñoek bideoa eta telebistaren armairua eskolako pasabideko espazio komunatik gelaratuko dute eta jarraian 3) arauak errepasatuko dituzte: “filmea ikusteko isilik egon behar dugu, ondokoa molestatu barik. Belarriak erne eta begiak zabalik” (guzti

hau

keinuekin

lagunduta,

esangura

areagotzeko).

“Norbaitek

arauak

ez

errespetatzea aukeratzen badu, bere erabakia izango da korrotik kanpo geratzea eta pelikula ez ikustea”. Hau argi izanda, 4) bideoa jarriko zaie eta ondoren, 5) denbora izanez gero, ikusitakoa solasaldian komentatuko da: zer nolako lanbideak dituzte Pottokiek? Deskribapen orokorrak egin…

46/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

2.8. jarduera: Udaltzaina, bideko segurtasun heziketa (psikomotrizitate saioa)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G2, G5, G6, G7, G8, G9



Noiz: martxoaren 22an, osteguna, 10:15-11:15



Nor eta non: hiru taldetan (oinezkoak, ibilgailuak eta udaltzainak) psikomotrizitate gelan



Denbora: 5’ oinetakoak kendu eta gelaratzeko prestatu + 5’ arauak gogoratu + 2’ taldeak nola egin zozketatu edo erabaki + 20’ zuzendutako jolasa + 13’ jolas librea + 15’ saioan egindakoa marraztu



Helburuak: I.1-2-3-4-5-6, II.1-2-3-4-5, III.2-4-5-8



Edukiak: (k) udaltzainaren figura ezagutu (multak jartzeko baino ez dutela balio kontzeptua

dute)

eta

oinezkoak

betebeharrak

eta

eskubideak,

koloreak/formak/tamainak, oinarrizko seinalektika (aurrera/geldi, gurutzatu, semaforoa, zebrabidea...), (p) rol ezberdinak hartu, keinuak interpretatu eta obeditu, antzeztu, forma/kolore/tamaina ezberdinak antzeman, argibideak jarraitu (adb. semaforoaren koloreen arabera jokatu, koloreen esanahia barneratu), ibilbidea jarraitu, gorputza mugitu, espazialki orientatu, arte hizkuntzaz egindakoa adierazi eta azaldu, (j) lanbidea baloratu, itxaroten jakin, gozatu, iniziatiba izan eta parte hartu, errespetatu, arauak onartu, originala izan 

Materiala: material/pieza bigunak, silbatoa, orri zuriak (haurrek marrazteko eta zebrabidea egiteko), kartoia, kartulinaz eginiko trafiko seinalea, borobil gorria-horiaberdea, arkatzak



Garapena: 1) Psikomotrizitate gelara sartu aurretik, pasabidean, horma ondoan lerro batean eseriko dira umeak, lasai zapatak kentzeko eta zutunik itxaroteko, 2) dagoeneko gelan berriro ere jezarri andereñoak eta makinistak arauak gogoratu bitartean ederto entzuteko: “psikomotrizitate gelan ez dugu korrika egin behar, ezta oihukatu ere. Koltxonetetan ume bakar bat egon daiteke, eta horrela gertatzen ez bada, lagunek daudenei

gogorarazi

beharko diete araua.

Kontuz

ibili

behar dugu

nahigabeko

bultzadekin eta erorketekin”. 3) Saioa zertan datzan azalduko du hezitzaileak (gainetik, azpitik, ondotik... pasatu, geldi, aurrera, itxaron...) 4) Talde txikiak nola osatu zozketatuko du irakasleak edo bestela energia-oreka bilatzeko asmoz, elkartu edo bananduko ditu haurrak. 5) Piezen dorrea bota eta zirkuitoari ekingo diote (zebrabidea pasatu, kolorez aldatzen den semaforoari kasu egin, udaltzainaren seinalea obeditu..., 6) batzuk ibilgailuak eta gainerakoek (gehienak) oinezkoak izango dira. Horren arabera jokabide bat edo beste izan beharko dute (astiroago/arinago joan...). 7) Amaitu eta gero paperak trukatuko dituzte. 8) Bukatu ondoren, jolas librerako denbora izango dute. 9) Gelan gertatutakoa marraztuko dute lasai saioa amaitzeko eta hori azaldu. http://issuu.com/izaskun58/docs/psikomotrizitatea (umeen marrazkiak, hemen!) 47/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

2.9. jarduera: Lanbideak eta tresnak (fitxa)



Jarduera mota: ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G1, G6, G7, G8



Noiz: martxoaren 22an, osteguna, 12:30-13:00



Nor eta non: andereñoak talde handiarekin korroan eta 3 txoko ezberdinetan banaturik



Denbora: 15’ (eta denbora soberan izanez gero, eskulanekin jarraitu edo jolas librea)



Helburuak: I.1-3-8, II.1-5, III.2-3-5-8



Edukiak: (k) okina-ogia, suhiltzailea-mahuka, udaltzaina-silbatoa, medikua-xiringa, andereñoa-arbela/ikaslea, (p) elkarrizketa bidez identifikatu, bikoteak osatu, marra zuzenekin kontzeptuak lotu, margotu, motrizitate fina landu, (j) dibertitu, txukuntasunez lan egin (garbi), arreta jarri



Materiala: “Jolaserako koaderno”tik ateratako fitxa eredu gisa, lanbideen fitxa, arkatza, margoak [2.9. eranskina]



Garapena: 1) Andereñoak fitxaren azalpena egingo du alfonbra txokoan eta guztien artean lanbideak identifikatu ondoren tresnak aipatu eta deskribatuko dira. 2) Taldeak egingo dira ondoren eta txokoka fitxari ekingo diote umeek. 3) Hezitzaileak behatzeari ekingo dio eta behar duenari lan egiteko bultzada eta laguntza eman. Denbora libre izanez gero jolas librerako aukera egongo da.

2.10. jarduera: Sukaldariarena egiten (esperimentua)



Jarduera mota: sakontzekoa



Gaitasun motak: G1, G2, G3, G5, G6, G9



Noiz: martxoaren 23an, ostirala, 10:15-11:15 bitartean baina b.e. 15:30-16:10



Nor eta non: andereñoa talde handiarekin, sukaldean/jantokian, eta ondoren harreran (alfonbra ez zikintzeko)



Denbora: (1.go saioa) 5' "La persistencia de la memoria" Dalíren erlojuen artelana gogoratu eta eskolako sukaldarien garrantziaz ohartu (gaur gu ere sukaldari) + 5' pasabidetik egoteko eta gelatik jantokira joateko arauak gogoratu + 5' egingo dena azaldu + 5' osagaiak eta materiala prestatu, ontzian masa bota eta hozkailuan sartu + 5' gelaratu + 10' Dominoaren jarduera (2.11) azaldu + 25' dominora jolastu // (2.saioa) minus 5' erlojuari zenbakiak jarri eta gelara igo + 5' umeekin zer gertatu ote den asmatzen saiatu + 5' jatekoa banatu + 25' umeek askaltzen disfrutatu + 5' eskuak/ahoa garbitu



Helburuak: I.1-3-4-5, II.1-2-4-5-7, III.1-5-8



Edukiak: (k) sukaldaria eta sukaldaritzaren elaborazioak, artea, bigundu/gogortu eta berotu/hoztu

kontzeptuak,

1-12

zenbakiak,

erlojuaren

funtzioa,

biribila,

orratz

luzea/motza, (p) errezetaren ordena jarraitu, beroaren/hotzaren ondorioak/efektuak 48/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea

unean-unean ikusi eta hausnartu, zenbakiak identifikatu, efektuez hausnartu (j) portaera egokitu, arauak errespetatu, itxaroten jakin, gozatu, elkarrekin askaltzen disfrutatu 

Materiala: Dalíren erlojuen artelanaren lamina, kartoizko/plastikozko oinarria, zilar papera, goilara, ganibeta, nocilla (marroi-zuria), almendrak, mikroondas, hozkailua, erregaliza



Garapena: erlojuen

1)

Irakasleak

artelana/lamina

erlojuaren

kontzeptua

umeei

Dalí

lagunaren

erakutsi

eta

gogorarazi;

berrikusiz.

2)

Sukaldarien

eginkizunez txandaka eta libreki hitz egingo dute, 3) ondoren

jantokira

errespetatuz. argibideak deskribapena

4)

abiaraziko Bertan,

emango eta

dira,

egote

errezetaren

zaizkie elementuen

haurrei

arauak inguruko

(pausoen

aurkezpena)

eta

egiteari ekingo diote: mikroondasen nocilla botea sartu, berotu, atera, almendrak bota eta orain bai umeek ontzi biribil ahurrean txandaka bota eta homogeneoki sakabanatuko dute. 5) Andereñoak zilar paperarekin estali eta hozkailuan sartuko du, masa hoztu dadin. // 6) Arratsaldean, klaseak hasi aurretik, hezitzaileak erregalizarekin zenbakiak osatu eta ordenean biribilaren inguruan jarri erlojua bukatuz + orratz luzea eta laburra. 7) Gelara igo eta umeekin erlojuarekin zer gertatu ote deneko hipotesiak formulatuko dute, 8) zilar papera kendu, txokolatezkoalmendrazko masa ogian zabaldu eta umeei banatuko zaie. 9) Amaitzeko guztiek disfrutatuko dute askaltzen eta gero eskuak/ahoa garbituko dute, etxera joan aurretik.

2.11. jarduera: Dominoa (jolasa)



Jarduera mota: ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G1, G2, G4, G6, G8, G9



Noiz: martxoaren 23an, ostirala, 10:15-11:15 bitartean



Nor eta non: andereñoa talde handiarekin, alfonbra txokoan, ondoren banan-banan



Denbora: 10’ azalpenak eman (arauak) + 25’ jolastu



Helburuak: I.1-5-6-8, II.1-2-4-5-8, III.4-5



Edukiak: (k) dominoa, lanbide aniztasuna (jostuna, igeltseroa, bus gidaria, arotza, etxekoandre,

etxekogizon,

okina,

haginlaria,

elektrikaria,

zapataria,

medikua,

suhiltzailea, kirolaria, albaiterua, pintorea, bulegaria, udaltzaina) koloreak (berdea-hasi, gorria-geldi), (p) “badaukat” eta “ez daukat, pasatzen naiz” formulak erabili, irudi berdinak erlazionatu eta lotu, lerroak osatu, ibilbidea aldatu/jarraitu, (j) arauak onartu, txandak errespetatu, arreta jarri, ekimena izan 

Materiala: domino fitxak 49/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea



Garapena: 1) Elkarrizketaren bitartez andereñoak umeek dominora jolasten ba al dakiten konprobatuko du (galdera zuzenak: badakizue? etxean erakutsi dizuete? nola jolasten da?). 2) Ondoren beharrezkoak diren argibide guztiak emago ditu: zenbat lanbide dauden, irudi berdineko bi ogibide elkarren ondoan jarri behar direla, fitxa berdearekin hasi eta gorriarekin amaitu behar dela (semaforoa gogorarazi!), ekin/paso formulak erakutsi, lagunen txanden ordena errespetatu beharra… 3) Makinistarekin fitxa bana ikasle bakoitzari emango diete eta beraiek tokatu zaiena behatuko dute. 4) Jolasari hasiera emango zaio eta bitartean ahoz andereñoak alfonbran kokatuko/ordenatuko dituzten fitxa bakoitzaren lanbide biak asmatzen lagunduko die umeei.

3.1.go jarduera: Eragiketak (fitxa)



Jarduera mota: sakontzekoa, ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G2, G3, G5



Noiz: martxoaren 26an, astelehena, 12:30-13:00 bitartean



Nor eta non: talde txikietan, txokoetan



Denbora: 5’ azalpenak eman + 10’ arbelean zenbakiak irudikatu + 15’ fitxa osatu



Helburuak: I.1-3-5-8, II.1-5-7, III.1-3-5



Edukiak: (k) astronomoa-izarrak, idazlea-arkatza, futbolaria-pilota, 1-5 zenbakiak, gehiketak (p) lanbideak eta elementuak erlazionatu, zenbakiak irudiekin identifikatu, eragiketa sinpleak egin, motrizitate fina landu, (j) eginbeharren ordena errespetatu, txukuntasunez jardun, gozatu



Materiala: fitxa, arkatza, margoak [3.1. eranskina]



Garapena: 1) Hasteko irakasleak haurrei fitxa aurkeztuko die eta animatuko ditu elementuak

ikusita

lanbideren

“bost”erako

zenbakiak

batekin

hatzamarrekin

lotzeko

(elkarrizketa).

gogoratuko

eta

2)

arbelean

Gero idatziko

“bat”etik dituzte

horretarako prest agertuko diren boluntarioek. 3) Andereñoak fitxa nola bete beharko duten azaldu: zenbakia errepasatu, zifrak adierazten duen bezainbeste puntutxo irudikatu eta amaitzeko irudiak margotu. 3) Ariketari hasiera eman eta bitartean hezitzaileak behatu eta lagundu

3.2. jarduera: Igarkizuna, andereñoa



Jarduera mota: ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G1, G4, G6, G7, G9



Noiz: martxoaren 26an, astelehena, 15:30-16:00 bitartean



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita



Denbora: 1’ igarkizuna kontatu + 10’ asmatzen saiatu eta pistak eman + 4’ hitz egin eta mimikaz imitatu 50/89


Practicum II – Unitate didaktikoa – Lanbideak – 2012ko martxoaren 12tik 30era - Izaskun Camiñas Treviño – HH3 – 31.taldea



Helburuak: I.1-3, II.1-2, III.1-2-3-5-7-8



Edukiak: (k) andereñoaren lanbidearen tasunak identifikatu, (p) igarkizuna entzun eta azalpena inferitu, ahoz/mimikaz deskribatutako kontzeptua deskodetu, (j) jolasaz gozatu, kontatzen denari buruz interesa adierazi, asmakizunean parte hartu, aldez aurretik dakizkien hiztegia erabiltzeko iniziatiba izan



Materiala: igarkizunaren kartulina



Garapena: 1) Andereñoak igarkizuna kontatuko du eta ondoren umeak txandak errespetatuz saiatuko dira lanbidea asmatzen. Hala eskat

uta, identifikazioa errazteko

pistak emango zaizkie (bata bestearen artean pentsatzeko denbora utziz). 2) Igarkizuna igarriz gero, asmatu duenak lanbidean zer-nolako mugimenduak etab. mimikaz erreproduzitzen

ahaleginduko

da.

3)

Era

berean,

sukaldariaren

eginbeharrak

zerrendatuko dira, baita erabili beharreko tresnak aipatu ere.

Gurasoen laguna, umeen begiralea, egunero-egunero guri gauzak irakasten digun emakumea/gizona (andereñoa/maisua)

51/89


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

3.3. jarduera: Semaforoaren jolasa (gorputz adierazpena)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G2, G5, G8, G9



Noiz: martxoaren 26an, astelehena, 16:10-16:25 bitartean



Nor eta non: andereñoa 3 talde umerekin, eskolako harreran edo patioan



Denbora: 5' azaldu + 10' jolastu



Helburuak: I.1-2-3-4-6, II.1-2-3-5, III.1-2-5-8



Edukiak: (k) semaforoa, koloreak (berdea-aurrera; laranja-kontuz; gorria-itxaron), (p) espazioan euren burua kokatu, gorputza mugitu, pertsona-kolorearen bat-bateko lotura sortu, hitzak entzun eta inferitu, (j) arauak bete, jolasean disfrutatu, interesa erakutsi, parte hartu, elkarlanean aritu



Materiala: semaforo erreal baten argazkia, koloreak bereizteko



Garapena: 1) Harrerako izkin batean motxilak utzi ondoren andereñoak semaforoari buruz galdetuko die, ea koloreen esangura argi daukaten. Era berean espazioaren banaketari erreparatuko diote: goian-gorria, erdian-laranja, behean-berdea... 2) Gutxi gora behera kontzeptuak argi dituztenean saiakera txikia egingo da, oraindik taldea banatu gabe. 3) Haurrak zotz egiten edo beraiek nahi duten erara multzokatuta, hiru lerrotan banatuko dira, jolasean hasteko. 4) andereñoak apurka gorria/lasanja/berdea koloreak aipatuko ditu eta unean bertan umeek beraiei tokatutako kolorearen arabera erreakzionatu behar dute salto bat emanez. *Ez dago eliminaketarik, hori ez baita helburua, ondo pasatzea baino.

3.4. jarduera: Suhiltzaile parkea (irteera)



Jarduera mota: sakontzekoa



Gaitasun motak: G1, G6, G8, G9



Noiz: martxoaren 27an, asteartea, 10:15-13:00 bitartean



Nor eta non: lau urteko hiru gelek, bakoitzak bere tutorearekin Balmasedako suhiltzaile parke zentralean eta ondoren gelan



Denbora: 10' haurrak autobusera igo + 10' bidaia + 10' autobusetik jaitsi + 5' aurkezpena + 10' bideoa +20' azalpenak eta kontakizunak + 45' saiakerak + 10' haurrak autobusera igo + 10' bidaia + 10' autobusetik jaitsi + 5' gelaratu + 20' bizi izandakoa kontatu



Helburuak: I.2-3-6, II.1-2-3-4-6, III.3-5-6-8



Edukiak: (k) suhiltzailea, sua-mahuka, arriskua, salbatzea..., (p) elkarrizketatu, kalean behar den moduan ibili, bizikidetzari lagundu, suhiltzaile parkean eskainitako materiala behar bezala erabili, (j) lanbidea baloratu eta errespetatu, ardura txikiak hartu, bai kalean zein espazio itxietan ere, irtenaldia gozatu, interesa izan, iniziatibarekin aritu, baita ondoren esperientzia kontatzeko ere 52


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)



Materiala: bidaia egiteko autobusa, profesioko adituak, bideoa, suhiltzaileei lotutako elementu bereziak...



Garapena: 1) Goizeko talde handiko saioan haurrei zehazki azalduko zaie hurrrengo orduetan egingo dena eta dituzten zalantzak ahalik eta ondoen argitzen saiatuko da andereñoa. 2) Jarraian, arauak birpasatuta, formal, autobusera igoko dira umeak eta Balmasedarako bidaia egingo da. 3) Helmugara iritsita suhiltzaile batek (lanbideko uniformearekin jantzita harrera egingo die ikas-taldeei eta aurkezpen laburra egingo die, bera nor den eta zer egiten duen azalduz. 4) Jarraian suhiltzaileen eginbeharren eta ekintzen inguruko bideo bat ikusiko dute umeek eta ondoren elkarrizketa txiki bat sortuko da. 5) Suhiltzaile gehiagorekin (bi-hiru) parkea ezagutuko dute, bertako materiala ukitzeko eta probatzeko aukera izanez (kamioira igo, eskilarak probatu, laguntzarekin mahuka desegin, barra jaitsi, sirena entzun...) eta "zuek zer egingo zenuketen egoera honetan...?" galdera-jokua egingo dute amaitzeko. 6) Mimetiz eskolako gelara itzulita, bizi izandako esperientziaren gaineko solasaldia antolatuko da talde handiko saioan.



Oharra: Ikasturte hasieran gurasoei txosten bat emango zaie non, eskolarekin euren seme-alabek egingo dituzten jarduera berezien berri ematen zaien, datak zehaztuta. Oharrak bidaltzeak, familiek konfirmazioa ematea eta tutoreek beraiei gogoraraztea du helburu.

3.5. jarduera: Treki sukaldari (entzuteko ipuina)



Jarduera mota: garapenezkoa



Gaitasun motak: G1, G3, G4, G8, G9



Noiz: martxoaren 27an, asteartea, 15:30-16:00 bitartean



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita



Denbora: 15' norberaren esperientzia + 4' entzumena + 11' errezeta liburuak behatu



Helburuak: I.1-4-8, II.1-4-5-6, III.1-4-5-6



Edukiak: (k) errezeta, osagaiak, kopuruak, sukaldea, denbora (asteko egunak, eguneko aldeak...), narrazioa, erritmoa, ordena/sekuentziaketa (lehehengo, gero...), (p) gauzak ondo egiteko lehenago ikasi beharraren garrantziaz ohartu, elkarrizketatu, ipuina entzun, liburuak behatu, (j) elkarlana/laguntza estimatu, gauzak apurka eta presarik gabe egiten ikasi (entzumenean esaten da ere), isiltasuna mantendu, istorioan arreta jarri, audioa gozatu, interesa erakutsi



Materiala: kasettea edo ordenagailua, "Treki sukaldari" audio artxiboa, errezeta liburuak



Garapena: 1) Umeekin elkarrizketa egingo du andereñoak ea etxean inoiz errezetaren bat egin duten inguruan: zer prestatu duten, nola egin duten, norekin… zer diren osagaiak –eta liburuetan erakutsi-, pausoak ordenean jarraitu behar direla… 2) Ondoren audioa entzungo dute ixilik eta irakaslea egoki eta lagungarri ikusten badu, mimikaz baliatuko da. 3) Bukatzeko entzundakoaz berba egingo dute eta errezeta liburuei begirada bota. 53


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

3.6. jarduera: “Norak suhiltzaile izan nahi du” (ipuina)



Jarduera mota: sakontzekoa



Gaitasun motak: G1, G6, G9



Noiz: martxoaren 28an, asteazkena, 10:15-11:15 bitartean



Nor eta non: andereñoa eta haur talde handia, alfonbra txokoan, korroan jezarrita



Denbora: 10' aurreko eguneko suhiltzaile parkeko irteeraren esperientzia gogoratu + 10' ipuina kontatu + 15' antzeztu + 25' marraztu eta jolas librea



Helburuak: I.1-3-4, II.1-4-6-7, III.1-2-5-7-8



Edukiak: (k) suhiltzailea, familia, ametsak, ipuinen hasiera eta

amaiera formak,

konektoreak (denbora, lekua...), narrazioa, erritmoa, (p) elkarrizketatu, istorioa arretaz entzun,

ipuinaren

sekuentziak

ordenatu,

istorioa

eta

esperientzia

erlazionatu,

(j)

kontakizuna gozatu, elkarrizketan parte hartu, interesa erakutsi, estereotipoak apurtu eta berdintasuna onartu, hitz egiteko txandak gorde, ipuina bitartean isiltasuna mantendu 

Materiala: ipuinaren laminak, orriak, pinturak



Garapena: 1) Hasteko, aurreko eguneko esperientzia gogora ekarriko du andereñoak eta ikasleak klasera, solasaldi irekiaren bitartez norberaren sentsazioak konpartituz. 2) Gero, ipuina (moldatuta) kontatuko zaie umeei, parkean ikusitakoari erreferentzia eginez. 3) Umeen parte hartzea sustatzeko, mimika jolasa edo antzezpena proposatuko zaie, ipuina libreki kontatuko den bitartean, 4) Bukatzeko, ipuinetik gehien gustatu zaien pasartea marrazteko eta pintatzeko eskatuko die andereñoak haurrei.

3.7. jarduera: Hiztegi mutua (gogoratu)



Jarduera mota: ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G1, G2, G4, G5, G6, G7, G8, G9



Noiz: martxoaren 28an, asteazkena, 12:30-13:00 bitartean



Nor eta non: andereñoak ume taldearekin, alfonbra txokoan, korroan jezarrita, taldeko eta bakarkako interbentzioan



Denbora: 5’ BITak asmatu + 5’ entzun eta errepikatu + 20’ banaka lamina bat aukeratu, identifikatu eta lehenbiziko letra idatzi



Helburuak: I.1, II.1-2-4, III.1-2-3



Edukiak: (k) irudiak eta hitzak ezberdindu, gizon-emakumeen arteko berdintasuna, (p) argazkia ikusita zein lanbidea adierazten duen identifikatu eta ondoren andereñoak esandakoa errepikatu, arbelean aukeratutako hitza idatzi, (j) arreta mantendu, ahalik eta fideltasun handiz soinuekin hitza erreproduzitu, idazterakoan eta txukuntasuna erakutsi



Materiala: laminak-BITak [1.2. eranskina], arbela eta klariona edo arbel plastifikatua eta errotulkia 54


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)



Garapena: 1) Andereñoak alfonbrara ausazko laminak banan-banan botako ditu, bigarren saiakera honetan umeek irudia ikusita asma dezaten. Irakurtze prozesuan murgilduago daudenak azpiko hitza ere irakurtzera ausartuko dira. 2) Segituan, lamina guztien terminoak ahoskatuko dituzte guztiek elkarrekin, andereñoa bigarren mailan geratuz. 3) Gorputza eta matematikak ere uztartzeko, hitza silabaka eta txaloka zatitu daitezke. 4) Laminak bikoiztuta daudenez, bikoteak osatzera jolastu daitezke eta lortzerakoan lanbidea esan eta ikasleak berarentzako gorde.

3.8. jarduera: Manny Manitas (brikolajea)



Jarduera mota: sakontzekoa



Gaitasun motak: G1, G3, G4, G7, G9



Noiz: martxoaren 28an, asteazkena, 15:30-16:10 bitartean



Nor eta non: ume taldea telebista aurrean, alfonbra txokoan



Denbora: 10’ umeak lur zoruan kokatu eta arauak errepasatu + 25’-30’ bideoa ikusi eta komentatu



Helburuak: I.1-4-6, II.1-2-5, III.1-3-5-7



Edukiak: (k) brikolajea, erremintak, tailerra, narrazioa, erritmoa, ingelesa, (p) euren bizitzan ikusitakoa kontatu, bideoa ikusi, eredu manipulatiboak behatu, apurtutako gauzak edo

muntatu

gabekoak

osatu

daitezkela

ohartu,

erremintak

identifikatu,

errealitatearekin/esperientziarekin erlazionatu, (j) interesa erakutsi, gozatu, parte hartu, ekimena izan 

Materiala: Manny Manitas bildumako bideoa, bideo makina, telebista



Garapena: 1) Haurrak alfonbran eseriko dira, lerroka eta elkarren txandan, guztiok ikus dezaten, 2) andereñoek bideoa eta telebistaren armairua eskolako pasabideko espazio komunatik gelaratuko dute eta jarraian 3) arauak errepasatuko dituzte: “filmea ikusteko isilik egon behar dugu, ondokoa molestatu barik. Belarriak erne eta begiak zabalik” (guzti hau keinuekin lagunduta, esangura areagotzeko). “Norbaitek arauak ez errespetatzea aukeratzen badu, bere erabakia izango da korrotik kanpo geratzea eta pelikula ez ikustea”. Hau argi izanda, 4) bideoa jarriko zaie eta ondoren, 5) denbora izanez gero, ikusitakoa solasaldian komentatuko da: zer egiten dute protagonistek eta zein lanabes erabiltzen dituzte?



Oharra: Manny Manitas, Disney-ko produkzio bat da. Saio bakoitzak 30'ko iraupena du, guk dugun denborarako oso egokiak. Ingeleseko klaseetan ere erabilgarriak izan daitezke gaur egungo audio-multifuntzioari esker (hizkuntza botoi bat sakatuz aldatu) (ingeleseko bideoak eman daude eskura: http://www.disney.co.uk/disney-junior/handy-manny/)

55


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

3.9. jarduera: Detektibea (psikomotrizitate saioa)



Jarduera mota: sakontzekoa



Gaitasun motak: G1, G2, G5, G6, G8, G9



Noiz: martxoaren 29an, osteguna, 10:15-11:15 bitartean



Nor eta non: talde txikietan (4 ume) psikomotrizitate gelan



Denbora: 5’ oinetakoak kendu eta gelaratzeko prestatu + 5’ arauak gogoratu + 2’ taldeak nola egin zozketatu edo erabaki + 20’ zuzendutako jolasa + 13’ jolas librea + 15’ saioan egindakoa marraztu



Helburuak: I.1-3-4-6-7-8, II.1-2-4-5-6, III.1-2-4-5-8



Edukiak: (k) lupa, araketa, zenbakiak, ordena, letren hurrenkera (p) ikaskideekin bilatu, banaketa egin (bere koloreak aukeratu, ez beste taldeenak), zenbakien hurrenkera lortu, hizkuntza deskodetu eta interpretatu, esaldia edo hitza irakurri, egindakoa grafikoki adierazi, azaldu, (j) elkarlana baloratu, iniziatiba izan, parte hartu, disfrutatu, originala izan



Materiala: lupa, material/pieza bigunak, orri zuriak (haurrek marrazteko), arkatzak, letra larrien eta zenbakien laminak



Garapena: 1) Psikomotrizitate gelara sartu aurretik, pasabidean, horma ondoan lerro batean eseriko dira umeak, lasai zapatak kentzeko eta zutunik itxaroteko, 2) dagoeneko gelan berriro ere jezarri andereñoak eta makinistak arauak gogoratu bitartean ederto entzuteko: “psikomotrizitate gelan ez dugu korrika egin behar, ezta oihukatu ere. Koltxonetetan ume bakar bat egon daiteke, eta horrela gertatzen ez bada, lagunek daudenei gogorarazi beharko diete araua. Kontuz ibili behar dugu nahigabeko bultzadekin eta erorketekin”. 3) Saioa zertan datzan azalduko du hezitzaileak 4) Talde txikiak nola osatu zozketatuko du irakasleak edo bestela energia-oreka bilatzeko asmoz, elkartu edo bananduko ditu haurrak. 5) Piezen dorrea bota eta bilaketari ekingo diote, 6) talde bakoitzak (kide guztiak elkarrekin joan behar dira, ezin sakabanatu) bere koloreari dagozkion zenbakiak bilatu behar dituzte (0tik 10era) ordena bigarren mailakoa izanda, 7) gero, pieza guztiak lortu ondoren orden logikoan jarri beharko dituzte, beste aldean idatzitako letren hurrenkerari jarraiki esaldi edo hitz bat osatzeko. 8) Bukatu ondoren, jolas librerako denbora izango dute. 9) Gelan gertatutakoa marraztuko dute lasai saioa amaitzeko eta hori azaldu.

3.10. jarduera: Sekuentziak ordenatu



Jarduera mota: ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G2, G4, G6, G7, G8



Noiz: martxoaren 29an, osteguna, 12:30-13:00 bitartean



Nor eta non: azalpenak jasotzeko talde handian, gero txokoetan banaka



Denbora: 10’ azalpenak + 10’ moztu + 10’ ordenatu eta itsatsi 56


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)



Helburuak: I.1-3-5-6-8, II.1-2-6-7, III.1-2-4-8



Edukiak: (k) hurrenkera, hasiera/garapena/amaiera nozioak, denbora, (p) arretaz entzun, artaziekin moztu, motrizitate fina landu, irudiak interpretatu eta erantzuna prestatu, lamina zatiak ordenean jarri, paper zatiak itsatsi, binetak azaldu (j) txukuntasunez jardun, interesa erakutsi, ariketarekin gozatu, erantzukizuna izan



Materiala: ereduzko fitxa, sekuentziaketa fitxa, artaziak, kartulina, pegamentua



Garapena: 1) Irakasleak hasteko oinarrizko argibideak emango dizkie umeei, ariketa azalduz eta eredu bat emanez (ez da izango fitxaren berdina). 2) Istorioa elkarrekin kontatzen animatuko ditu haurrak eta aldi berean zati bakoitzak dagokion ordenean jarriko dituzte. 3) Txokoka bananduko dira umeak bakarka lan egiteko (honek ez du esan nahi elkarri lagundu ezin diotenik) 4) binetak moztuko dituzte haurrek, mahai gainean ordenean jarri, zalantzak izanez gero andereñoari kontsultatu eta bukatzeko orrian/laminan barrazko pegamentuarekin itsatsiko dituzte.

3.11. jarduera: Zatiak eta osoak (jolasa)



Jarduera mota: ebaluaziorakoa



Gaitasun motak: G1, G2, G4, G6, G7, G8, G9



Noiz: martxoaren 30ean, ostirala, 10:15-11:15 bitartean



Nor eta non: talde handian eta ondoren haurren erdia/erdia talde ertainetan banatu (8/8)



Denbora: 15’ azalpenak + 10’ saiakera kolektiboa + 35’ bi taldetako jolasa



Helburuak: I.1-2-4-6, II.1-2-4-5-8, III.1-3-5



Edukiak:

(k)

zatiak/osoak,

lanbideak

(albaitaria/detektibea/zientzialaria),

1etik

8ra

zenbakiak, dadoak, gehiketak, (p) azalpenak entzun, galderak erantzun, zatiak ikusita osotasuna antzeman, dadoak erabili, lanbideak identifikatu, (j) parte hartu, jolastuz disfrutatu, ekimena izan, interesa erakutsi, txandak eta arauak errespetatu 

Materiala: lanbideen bi kartulinak (buruz behera), 2 dado, galdera sorta



Garapena: 1) Talde handian, alfonbra txokoan hezitzaileak jolasa azalduko die umeei. 2) Ulertu dutela egiaztatzeko guztien artean saiakera laburra egingo dute eta orduan nork parte hartzen duen gehiago behatuko du andereñoak. 3) Bi talde orekatuetan banatuko dira umeak eta txandaka arituko dira galderei erantzuten eta zatiak banan-banan deskubritzen, dadoak erabiliz (puntutxoak zenbatuz). Talde bat jolastu bitartean besteak adi egon behar du eta kideen erantzuna jakinez gero eskua altzatu, laguntzeko. Ez da izango joku konpetitiboa, jolasa baino, ez dago galtzailerik, guztiak irabazle.



Oharra: 1) Gogoratu, zatiei buelta ematean irudia zuzen ikusteko, buruz gorako eskuineko zutabea, buruz beheran ezkerrean jarri behar dela, eta alderantziz.

57


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Denboralizazioa Lehenengo astea: martxoak 12-16

09:30 10:15

Astelehena 12

Asteartea 13

Asteazkena 14

Harrera + INGELESA

Harrera + THko saioa: erritualak

Harrera + THko saioa: erritualak

Txokoak: Norberaren esperientzia+gurasoak (J-3)

Txokoak: “Lau anaiak” ipuina+abestia (J-5)

10:15 10:45

MUSIKA

10:45 11:15

Txokoak (beste irakasle batekin) *

11:15 11:45 11:45 12:15 12:15 12:30 12:30 13:00

Erritualak

Erritualak

ATSEDENA

ATSEDENA

Korroa, arnasketa Txokoak Horma irudia (J-1)

PSIKOMOTRIZITATEA

Esploradorea +basozaina (J-7)

+ erritualak

Erritualak

ATSEDENA

ATSEDENA

INGELESA

ERLIJIOA eta ALTERNATIBA

Osteguna 15 Harrera + THko saioa: erritualak +10:00etan prestatu

Korroa, arnasketa Txokoak Horma irudia (J-1)

Txokoak Puzzlea 12 lanbide (J-8)

Erritualak

Erritualak

Ostirala 16 Harrera + THko saioa: erritualak Txokoak: Lapur zintzoa giltzak seriaketa (J-9) + erritualak

MUSIKA

ATSEDENA

Korroa, arnasketa INGELESA

13:00 13:15 13:15 15:00 15:00 15:30

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

THko saioa

THko saioa

THko saioa

THko saioa

15:30 16:00

Txoko libreak Hiztegi mutua (J-2)

Txoko libreak

16:00 16:10

Erritualak

Erritualak

16:10 16:25

THko saio txikia: jolas librea

THko saio txikia: Igarkizuna: sukaldaria (J-4)

Erritualak

ERLIJIOA eta ALTERNATIBA

Txoko libreak Abestia (J-5) Arratsalde librea Erritualak

Bideo saioa Pinotxo (J-6)

THko saio txikia: jolasak, kantak, olerkiak… (libre)

Bigarren astea: martxoak 19-23 (esku-hartze astea!)

09:30 10:15

Astelehena 19

Asteartea 20

Asteazkena 21

Harrera + INGELESA

Harrera + THko saioa: erritualak

Harrera + THko saioa: erritualak

Txokoak: Pintoreak (laminak, logelakollagea, elefantea, paleta) (J-3)

Txokoak: “Eta handia egiten naizenean” antzerkitxoa (J-5)

10:15 10:45

MUSIKA

10:45 11:15

Txokoak (beste irakasle batekin) *

11:15 11:45 11:45 12:15 12:15 12:30

12:30 13:00

13:00 13:15

(Bittor)

Erritualak

Erritualak

ATSEDENA

ATSEDENA

Korroa, arnasketa Txokoak “Nire aita etxeko Andrea da, eta zer?” (ipuina)+abestia (J-1) Erritualak

ERLIJIOA

eta

ALTERNATIBA

Osteguna 22 Harrera + THko saioa: erritualak +10:00etan prestatu PSIKOMOTRIZITATE A

Udaltzaina (J-8)

+ erritualak

Erritualak

ATSEDENA

ATSEDENA

Korroa, arnasketa

Korroa, arnasketa

Txokoak Igarkizuna: mekanikaria (J-6)

Txokoak Lanbideak eta tresnak lotu (J-9)

Erritualak

Erritualak

INGELESA

Ostirala 23 Harrera + THko saioa: erritualak Txokoak: Sukaldaria+erloj u biguna+dominoa (J-10 / J-11) + erritualak

MUSIKA

ATSEDENA

INGELESA

ERLIJIOA eta ALTERNATIBA

58


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

13:15 15:00 15:00 15:30 15:30 16:00

ASTELEHENA 19

ASTEARTEA 20

ASTEAZKENA 21

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

THko saioa

THko saioa

THko saioa

THko saioa

Txoko libreak

Txoko libreak: Pintoreak (goizekoarekin jarraitu) (J-3)

16:00 16:10

Erritualak

Erritualak

16:10 16:25

THko saio txikia: “Gurasoen lanbideak” abestia (J-2)

THko saio txikia: Zapataria (J-4)

Osteguna 22

Arratsalde librea Bideo saioa Pottokiak (J-7)

OSTIRALA 23

Txoko libreak Erloju biguna (J-10) Erritualak THko saio txikia: jolasak, kantak, olerkiak… (libre)

Hirugarren astea: martxoak 26-30

09:30 10:15

Astelehena 26

Asteartea 27

Asteazkena 28

Harrera

Harrera + THko saioa: erritualak

Harrera + THko saioa: erritualak

Txokoak: Irteera, suhiltzaile parkea (13:00ak arte) (J-4)

Txokoak: “Norak suhiltzaile izan nahi du” ipuina (J-6)

+ INGELESA

10:15 10:45

MUSIKA

10:45 11:15

Txokoak (beste irakasle batekin) *

11:15 11:45 11:45 12:15 12:15 12:30 12:30 13:00

Erritualak

Erritualak

ATSEDENA

ATSEDENA

Korroa, arnasketa Txokoak Eragiketa fitxa (J-1)

ERLIJIOA

eta

ALTERNATIBA

Osteguna 29 Harrera + THko saioa: erritualak +10:00etan prestatu PSIKOMOTRIZITATEA

Detektibea (J-9)

+ erritualak

Erritualak

ATSEDENA

ATSEDENA

INGELESA

Korroa, arnasketa Txokoak Hiztegi mutua (J-7)

Ostirala 30 Harrera + THko saioa: erritualak Txokoak: Zatiak eta osoak (J-11) + erritualak

MUSIKA

ATSEDENA

Korroa, arnasketa Txokoak Sekuentziak ordenatu (J-10)

INGELESA

13:00 13:15 13:15 15:00 15:00 15:30

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

BAZKALORDUA

THko saioa

THko saioa

THko saioa

THko saioa

15:30 16:00

Txoko libreak Igarkizuna: andereñoa (J-2)

Txoko libreak: Treki sukaldaria (J-5)

16:00 16:10

Erritualak

Erritualak

16:10 16:25

THko saio txikia: Semaforoaren jolasa (gorputz adierazpena) (J-3)

THko saio txikia: jolasak, kantak, olerkiak… (libre)

Erritualak

Erritualak

Erritualak

ERLIJIOA

eta

ALTERNATIBA

Txoko libreak Bideo saioa Manny Manitas (Brikolajea) (J-8)

Arratsalde librea Erritualak THko saio txikia: jolasak, kantak, olerkiak… (libre)

Ebaluazioa Ebaluazioa hezkuntza-prozesua eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzea du helburu. Horrela, faktore hauek hartzen ditu erreferentziatzat: ume bakoitzaren egoera, hezkuntza sistemaren eta ikastetxearen xedeak eta helburuak, eta, hezkuntza-lana garatzen den

59


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

errealitatearen ezaugarriak, betiere, haurrek ahalik eta gehien gara ditzaten beren ahalmenak modu oso eta orekatuan.

Ni praktiketako ikaslea izanda, lehenengo asteak neure burua egokitzekoak eta umeak ezagutzekoak (eta behatzekoak) izan dira, apurka apurka ikasle bakoitzaren ezaugarriak

Taldearen aurrerapenak ere aztertu arren, banakatu egin behar da ebaluaketa eta prozesu jarraitu eta etengabe gisa aurkeztu behar da, hau da, hasieran, bitartean eta sekuentzia didaktikoen baita ikasturtearen amaieran ere gauzatu behar da. Ikaskuntzako arlo guztietan, umeen garapenaren inguruko datu kualitatiboak eta esanguratsuak eman behar ditu.

Irakasle-taldeak

hasierako

ebaluazioa

izan

behar

du

abiapuntu,

zeinean

ikasle

bakoitzaren egoera pertsonalari eta sozialari dagokion informazioa biltzen den, baita haren aurrerakuntza bultzatuko duten esku-hartzeen plangintza egiten lagunduko duten datu guztiak ere. Fase honetan, ebaluatzeko teknika egokiena umearen behaketa zuzena eta sistematikoa da, irizpideak argiak, antzemangarriak eta erregistra daitezkeenak izanda; era berean, ikaskuntza-prozesuak diseinatzeko, egokitzeko eta berbideratzeko aukera emanez. Sekuentzia didaktikoaren ebaluazioan zentratuz, umeek duten gaiari buruzko ezagupenak eta aurretiko ezagutzak neurtuko dira, noraino helduko diren prozesua aintzat hartzeko gero.

Unitatea lantzen den bitartean ere etengabeko ebaluazioa egingo da, eguneroko egoeretan uneoro haurren jokabideak behatzen eta hezitzaileari praktikoagoa egiten zaion tresna erabiliz: behaketa taula eta oharrak [ikus: 0.0. eranskina, amaieran], ikasleen autokontrol fitxak (gidatuak baita libreak/sormenezkoak ere) behatuz eta ondorioak ateraz...

Programazioaren amaieran umeek egindako lana baloratuko da, beraiek ere jolasen eta fitxen (bat aste bakoitzeko) bitarteko autoebaluazioa egingo dutelarik [2.9, 2.11, 3.1, 3.7, 3.10 eta 3.11 jarduerak adb.]. Planteatutako helburuetara heldu diren, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak bereganatu ote dituzten konprobatuko da.

Ebaluatzeko gaiai ere mailakatuak egon daitezke, hasieran planteatutako asmoetara bakarka, laguntzarekin, zeharka, gogoekin... iritsi diren zehaztuz. Honetan, arestian esan bezala, prozedurek garrantzi handia izango dute, ondorioz, egunero eta jarduero behaketari ekitea ezinbestekoa da.

Oso

aberasgarria

izaten

da

umeen

familiekin

berba

egitea,

seme-alaben

ikaskuntza

prozesuaren nondik norakoen elkarren berri izateko. Gurasoek edo etxeko haurren tutoreek informazio iturri paregabea bilakatu daitezke bai zalantzak argitzeko edota irakaslearentzako interesgarria

izan

daitekeen

aspekturen

bat

azpimarratzeko.

Informazio-truke

honek

ebaluazioa egiten asko lagunduko du. Lau hilabete hauetan zehar, gurasoak zuzenean edo 60


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

zeharka ezagutzen joan naiz, herri berekoak izanda errazagoa egiten baita. Bi-hiru amekin aurrez-aurreko elkarrizketek eta gurasoen lanbideak/zaletasunak/ohiturak ezagutzeak umeen bizipenak, nahiak eta jokabideak hobeto ulertzeko pistak eman dizkidate.

Irakasleak bere aldetik, irakaskuntza-praktikaren autoebaluaketa egingo du (nire kasuan ondorengo puntuan [Ikus: 63or.]). Esku-hartzean 1bere burua nola ikusi duen, 2sekuentziaren garapenean

erabilitako baliabide materialek, aukeratutako

jardueren

egokitasunak eta

egokitzapenek, lan taldeen banaketak (umeen arteko harremanak eta jarrerak) eta abarrek ondo funtzionatu duten ala aldaketaren bat egin behar den hurrengo saio baterako.

1. Gelan izandako lehenengo esku-hartze honetan, uste baino lasaiago sentitu dut neure burua, Marianekin aurretik izandako solasaldiek eta zalantzen argibideek baliagarriak izan baitzaizkit. Taldeak lehenengo egunean asaldaturik aurkeztu zitzaidan, baina andereñoak niri atsedenaldian emandako azalpenei jarraiki gelako giroa nabari baretu zen. 2. Baliabideei dagokienez, material eta aukera aniztasunera heltzeko ahaleginek bere fruituak eman dituztela eta haurrek hainbat gauza hainbat bideetatik egiten ikasi dutela uste dut, beraz, pozik nago egindako hautaketarekin. Jardueretan aipatu ez, baina ingeleserako eta musikar hezkuntzarako ariketa asko moldatu eta proposatu daitezke (“Bremengo musikariak”, “Handy Manny”... etab.). Oraingo programazioan ez dira sartu, espezialistek beraien programazio bereziari jarraitzen dutelako.

IZENA:

DATA:

I. Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala

Bidean

Lortuta

Bidean

Lortuta

Bidean

Lortuta

- Norberaren gorputzak gauzak egiteko eta adierazteko dituen ahalmenak probatzen ditu - Koordinazio dinamiko orokorra trebatzen du - Jolasetan parte hartu du, gozatzeko eta besteekin harremanak izateko - Gatazka txikiak azalpenen eta elkarrizketen bidez hitz egiten ditu - Arriskutsuak izan daitezkeen tresnak kontuz eta modu egokian erabiltzen ditu

II. Ingurune fisikoa eta sozialaren ezaguera - Koloreak ezagutzen eta erabiltzen ditu: zuria, beltza, horia, laranja, gorria, urdina, berdea - Zenbakiak ezagutzen ditu eta batuketak egiten hasi da: 1etik 8ra - Adjektiboak: handia/ertaina/txikia, laburra/luzea, lodia/mehea... egoki erabiltzen daki - Orientazio espaziala: zenbait aukeren artean, batera jotzen du. Ibilbideak bereizten eta egiten ditu - Forma geometriko ezberdinak ezagutzen hasi da - Birziklapenaren bidez, ingurumena babesteko eta zaintzeko interesa erakusten du - Segurtasun, kontsumo, osasun, arte eta aisialdiarekin loturiko lanbideak ikasi ditu - Lanabesak eta jantziak bereizten eta izendatzen ditu

III. Hizkuntzak. Komunikazioa eta adierazpena - Ahozkoa: esperientziak eta ipuinak kontatzen ditu - Idatzizkoa: errezeten ezaugarriak behatu ditu, hitz laburrak / hasierako letrak idazten ditu - Grafomotrizitatea: trazu jarraia, marra etengabeak zenbakiak eta loturak adierazten ditu - Literatura: narrazio formak, ipuin kontatua, antzerkitxoa, entzutezkoa, bideoak... ezagutu, baloratu eta erabiltzen ditu

61


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

- Ikus-entzunezko hizkuntza eta IKTak: soinu erreproduzigailua, ordenadorea maneiatzen du - Arte

hizkuntza:

murala/kollagea,

bestelako

eskulanak,

bizitakoaren

adierazpen

grafikoa,

puzzleak... egitea disfrutatzen ditu, abestiak eta euskal tradizioko dantzak ikasi eta gozatzen ditu, Dalíren artelanak ezagutu eta estimatzen ditu... - Gorputz hizkuntza: Pertsonaien ekintzak antzezten ditu - Norberaren

gorputzak

mugitzeko

dituen

ahalmenak

erabiltzen

ditu,

dinamika

orokorreko

jardueretan, gorputza kontrolatzen du

Balioen hezkuntza

Bidean

Lortuta

- Sexuagatiko diskriminaziorik gabeko jarrera azaltzen du lanbideetan - Elkarrizketa balioesten du, gatazkak konpontzeko bidea den aldetik - Lanbideak komunitateari eskaintzen dizkioten zerbitzuak baloratzen ditu - Ekoizpenak hobetzeko eta aberasteko ahalegina egiten du - Norberak mugitzeko dituen ahalmenetan konfiantza du

Oharrak:

62


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Berrikuspena eta hobetzeko atalak Ondorengo bi orrietan, praktiketan ondoan izandako eskarmentu handiko andereñoak 2012ko urtarrila-maiatza bitarteko nire zereginen ikuspuntua emango du. Jarraian ere, neure burua aztertuko dut, alderdi positiboei zein negatiboei erreparatuz, beti, etorkizunean irakaskuntza jarduera egokitzeko eta hobetzeko asmoz.

Marian, irakasle tutoreak nik egindako lanaz egiten duen balorazioaren edo ebaluazioaren zuzeneko transkripzioa:

1. Jarrera pertsonalari dagokiona •

Etortze puntualtasuna: Egunero etorri da eskolara, beti orduko.

Moldaketa: Ondo moldatu da eskolako funtzionamendura.

Irakaslekiko, tutorearekiko, ikastetxearekiko eta ikaslekiko harremana: Egokia. Beharrari eta egoerari egokitua.

Laneko erantzukizuna, lankidetzarako jarrera: Beharia, errespetutsua, arduratsua, ikasteko interesa; beti prest laguntza emateko eta parte hartzeko. Behaketa abiapuntua izanik, eta, funtzionamendu arauei zein tutorearen eginbeharrari jarraituz, gero eta iniziatiba handiagoz hartu du parte.

2. Hezkuntza jarrera orokorrari dagokiona Ikasleak iniziatibaz eta sormenaz jokatu du. Sekuentzia didaktikoa berak diseinatu du; eta, erabilitako materialak hiru geletarako sortu ditu. Gelako programazioari erantzuna eman dio. Gauzatzean gaia menoeratu du eta egoera kontrolatu du. Ardura eta lanarekiko seriotasuna besterenganatu du. Azalpenak egitean eta baliabideak aukeratzean zein erabiltzean ere taldearen ezaugarriak eta ume bakoitzaren beharrak kontutan hartu ditu. Umeek horri erantzun ona eman diote.

María Ángelez Lartundo Bartolomé 2012ko maiatza

63


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Praktika

epealdian

eta

esku-hartze

garaian

aurkitutako

alde

positiboak

eta

negatiboak. Zer ikasi dut? Zer hobetu behar da?

Praktika epealdi honetan zerbait azpimarratu behar badut, eskolako irakasleetara, egiteko-moduetara eta abarretara izandako nire moldagarritasuna da. Hezitzaileek asko lagundu didate, eta ni ere euren eskaintza jardun egokiarekin itzultzen ahalegindu naiz. Practicumaren hasiera nolabait esateko bat-batekoa izan arren eta Marian andereñoarekin aurretiko elkarrizketa lasaia egiteko parada izan ez arren bion artean primeran moldatu gara, bakoitzaren izaerak apurka ezagutuz eta errespetatuz (oso sentsazio onarekin geratzen naiz orain maiatzean). Haurrekin ere giro ona lortu dut eta eurak ere nire eguneroko presentziara eta harremanetara ohitu dira, umeentzako dagoeneko ez bainaiz ikasle, irakasle baizik, eta horrelako tratamendua didate.

Baina bestetik, aitortu behar dut nire izaerarekin bat datorren arintasunak jokaldi makurra egin didala oraingoan, gehiago hausnartu beharko nukeelako umeen adinean (4 urte baino ez dute) eta dituzten beharretan eta gaitasunetan. Pazientzia handia badut ere, eta hori praktiketan islatu nahi izan dut, erritmo biziak eta denborak aurrera egiten duela harrapatzen nau. Ez naiz horrekin urduri jarri, baina haurrei pentsatzeko eta egiteko denbora (letra larriekin) eskaini behar zaie ohartu naiz.

Beste programaketa bat orain egin beharko banu, ikasleek duten jakintza mailan sakonago hausnartuko nuke, arinegi ez ibiltzeko eta niretzat oinarrizkoak/berezkoak diren gauzek beraiei esfortzu bat eskatzen dietela konturatzeko. Era berean, irakurketa eta idazketa gehiago landuko nituzke, ahalik eta modurik didaktiko-ludikoan, beti ere haurren sormenari protagonismoa utziz. Eta norberaren kreatibitateari lekua eskaintzeko, taldekatze txikiagoak egitera joko nuke, batak besteari ideiak ez kentzeko, guztiek parte hartzeko eta sortzeko aukera izan dezaten.

Aurten, Mimetizen eskolako agenteekin (zuzendaria, ikasketa burua, irakasle-taldea, laguntzaileak, sukaldari osteko zaintzaileak...) harremanak estutzen lortu dut, eta hori nire lan baldintzak kontuan izanda, harro sentitzeko moduan jartzen nau. Beraiek kontatutako umeei buruzko jazoerak, pertzepzioak eta gainerakoak entzuten eta ondoren behatzen ikasi dut. Eta zelan ez, Marian andereñoaren esperientzia eta jardun onatik ere asko daramat profesioaren etorkizunerako.

64


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

3. Gogoeta pertsonala

65


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Praktiketako txostenari amaiera emateko ezinbestekoa den hausnarketa pertsonalari ekingo diot, horrek eta ondoren datozen irakaskuntza-urteek urratsak emango baitizkidate esperientziak hobetzeko.

Mimetiz eskola gizarteari zerbitzu bat eskaintzen dion erakundea izanda, bertako kulturan guztiz integratuta dago, eta Zallako herriko errealitateak ikastetxean ere badu isla, umeen nortasunean, hizkuntzan... Aldi berean, Haur Hezkuntzako gelek euren artean duten harremanari ona deritzot, nik behintzat hilabete hauetan sentitu dudan giroa ona izan da, eta hori ere haurren arteko elkarrekintzetan nabaritzen da, ez baitute gelaka bereizketarik egiten, guztiak dira berdinak eta lagunak.

Umeen garapen mailari dagokionez, beraien adinerako egokia ikusten dut, salbuespenak salbuespen. Badaude ikasleak etxetik motibazio handia dakartzatena, beste batzuei gehiago kostatzen zaiena... badaude logopedia arazoak dituztenak baina oso azkarrak direnak, atzerritik etorritako umeak, zeinei gizarte elebidunari (nahiz eskolan euskara baino ez erabili) integratzeko denbiora eman behar zaiena, eta beste batzuk daukaten segurtasun-gabeziek euren ekimena oztopatzen dutenak... Baina guztiak, zalantzarik gabe dauden etapak zehazten duen gutxieneko mailari heldu dira, arinago edo motelago baina, heldu.

Hortaz, aurrerapen esanguratsuak somatu dizkiet, bai egoten-jakitean (gizartea zuzentzen duten arauak hobeto errespetatzen badakite), ulermen orokorrean baita edukien barneraketan ere. Izan ere, “Lanbideak” proposamen didaktikoa amaitu ondoren, umeek gaiari buruz zuten ezagutza asko handitu baitzen. Mugituagoak diren haurrak euren energia kanalizatzen lagundu diegu Marian eta biok, itxarotearen onuraz, beharraz eta bizikidetzaren garrantziaz ohartaraziz. Bestetik, lotsatiagoak edo barnerakoiagoak diren umeen erritmoak errespetatuz aurrera egiteko aukera eman zaie, eta emaitzak positiboak izan dira.

Ekintza pertsonala

Gelako nire esku-hartze astea (2.a) hasi aurretik, banuen umeen aurrezagutzak zeintzuk zirenen nolabaiteko ideia, lehengoan murgildu baikinen irakasleak eta biok lanbideen munduan haurrekin batera. Programazioa euren aurrezagutzak aberasteko asmoz planteatuta dago, dagoeneko badakitena osatzeko eta informazio berria jasotzeko ere. Ikasleen iritziak, elkarrizketen bidez aintzat hartu dira, hitzaren bitarteko bizipenei eta nahiei protagonismoa emanez.

Gainera, egunero-egunero talde handiko saioetan zein txikiagoetan parte hartzea bultzatu dugu, banakako txandaketa eginez. Umeen izaerak, premiak eta ikaste-abiadurak kontuan izanda talde txikiagoak osatu ditugu, homogeneotasuna eta txikiek elkarrengandik ikastea 66


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

bilatuz. Nire irakaslearen bitartekotasuna umeen gaitasunetara moldatzen ahalegindu da, gauzak harrapatzen azkarragoak direnei gehiago eskatuz, eta konprenitzeko denbora gehiago behar duten haurrei pentsatzeko eta inferitzeko espazioa emanez.

Egunak gorabehera, 4D gela ez da ikas-talde zaila lan egiteko, beraz pozik egon naiteke. Ondoan izan dudan irakaslearen ereduak ere asko irakatsi dit: lasaiago egoten, ahots tonua eta bolumena egoerara egokitzen (ez dut altuegi hitz egiteko ohiturarik, eta horretan mantendu naiz oraingoan ere), egoera/gauza txikiak handiak/bereziak egiten, garrantzia ematen, maitasunarekin umeei zuzentzen... Oso baliagarriak izan zaizkit niretzako hauek, gelara egunero joatea “sosegu tartea” bihurtu delarik.

Horrela, umeengandik feedback-a eguneroko harreran eta astebukaerako agurran jaso dut, gero eta gehiago hurbildu izan direlako niregana, gauzak kontatuz edo kontaktua bilatuz. Gainera, “Dali eta surrealismoa” jarduerak, nik uste dut motibatu zituela bere momentuan, gelako azalpenak atsedenaldiko kontakizun dibertigarri eta originala bilakatuz. Primeran pasa zuten pertsonaia ezagutuz eta artisten lanbidean murgilduz: pintatuz, eraikiz, murala sortuz... Aukera ona izan zela uste dut.

Ikasleen ekintza

Aurretik aipatu lez, haur bakoitza ikasteko estilo propioa du eta irakasle-praktika horiei moldatzen saiatu da, neure burua, azalpenak eta materiala beraiei egokitzen ahaleginduz (ulermen arazoak, logopedia arazoak, arreta mantentze arazoak, iniziatiba falta....). Honetan guztian, aholkulariak eta Chelo logopedak lan egiten dute eta zuzeneko harremana daukate tutorearekin, zailtasunak bideratzeko eta ahalik eta arinen konpontzeko asmoz. Marianek umeekiko duen errespetua harrigarria da, ez ditu ikasleak harutxo txepeltzat hartzen, baizik eta beraien adinari dagokien ezagutza eta afektibitate eskukadak doan eskaintzen diela. Trasmititzen dituen baloreak, haurren beraien oinarrizko hezieran eragina izango dute betiko. Berarekin egondako beste kideek edota gurasoen esperientziek bat egiten dute: dohain berezi duen pertsona da andereño Marian, intuizio onekoa eta bihotz handikoa.

Arte hezkuntzari dagokiona

Hizkuntza adierazpenari bultzada eman nahi izan diot nik “lanbideak” gaia aitzaki. Egia bada ere artea gelan lantzen dela, oraindik 4 urteko mailan ez dute honi lotutako ikasgairik, beraz, arlo ezberdietaz baliatu behar dira irakasleek arte hezkuntza globaltasunean eskaitzeko.

Umeen manipulaziorako txokoak prest daude plastilina erabilita edo plastiko gogorreko blokeekin formak eta eraikinak sortzeko. Haurrek beraiek ere aske marraztea eta margotzea 67


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

aukeratzen dute txoko libreetarako denbora dutenean, atsegin dituzten gauzak grafikoki adierazteko. Eta beraiek ere, komunikabideetatik (telebistatik batez ere) jasotako ereduen berri ematen dute eskolan: Spiderman, Cars filmeko Rayo McQueen, printzesak, Pirritx Porrotx eta Marimotots, Dora la exploradora, Bob esponja, Pottokiak, Hirukiak... Eta hauek, behin baino gehiagotan erabili izan ditugu adibide gisa andereñoek umeen interesa pizteko edo edukietan mantentzeko.

Klasean

erreferente

moduan

dituzten

irudiak

batez

ere

fikziozkoak,

hau

da,

margotutakoak dira (kasu gutxiagotan benetazko argazkiak), aberasgarriak ere, gelako leihotik kanpoko errealitatea eta paretetan itsatsirik dituzten irudien fantasia ezberdintzen laguntzeko.

Arte hezkuntza irakasteko, dakidanez, ez da testuliburu zehatzik erabiltzen, baizik eta iturri ezberdineko materiala biltzen, aztertzen eta egokitzen dela, edota nire kasuan gertatu izan den moduan, nik sortutakoa edo artean bertan lortutakoa izan dela (Dalíren artelanak). Hala eta guztiz ere, arteari dagokion berezko hizkuntza erabiltzen da gauzak/materialak eta abar izendatzeko (testu liburuak ez erabiltzea ez du kalitatea baldintzatu behar, kasu honetan).

Fitxa

larregi

betetzea

ez

da

Marianen

ezta

nire

estiloa

ere.

Nahiago

dugu

eredu

manipulatiboagoetara jo, horregatik jardueretarako eskuekin egin/sortu daitezkeen formak, figurak, edota bildumak osatzea nahiago izan dugu (elefantea, collagea, puzzleak...)

Praktikako adierazle guzti hauek Ikastetxeko Curriculum Proiektuarekin eta OCDarekin bat etortzeko aurreikusita daude. Bai helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak umeek modu esanguratsuan ikas dezaten planteatuta daudelarik.

Practicum IIrako unibertsitate mintegiak

Amaiarekin epealdi berezian egondako ikasle bakarra izanda, batetik onurak eta bestetik desabantailak izan ditu. Onurak, alde batetik, bileretan zalantzak eta argibideak neuretzako bakarrik izan baitira, eta honek aukera hobea eman didalako nire practicum-aren nondik norakoak

bideratzeko

eta

okerrak

zuzentzeko.

Desabantailak,

bestetik,

Amaiak

bere

unibertsitateko eskolak eta nik lan ordutegiak, praktikak eta bestelakoak uztartu behar izan ditugulako aldi berean, eta ez da batere erraza izan.

Ni ikasle gisa bai unibertsitateari zor diodan eskaintza-bereziarekin baita izandako practicum epe hedagarriarekin, eta Amaia bere tutore-lanarekin, erantzukizuna izaten saiatu gara, nahiz eta zenbaitetan komunikazio arazoak izan ditugun (e-mail bidez batik bat).

Dena den, gauzak azkenean ongi irten direlakoan nago, eta lortutako azken emaitzarekin pozik nago, lan intentsibo handiaren isla baita. 68


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Bibliografia

69


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Informazio iturriak •

Buján Vidales, Karmele eta Aramendi Jauregi, Pello. Eskola antolaketa. Bilbo. UEU, 2005 (260or.)

Eusko Jaurlaritza. Oinarrizko gaitasunak EAEko hezkuntza sisteman. Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa saila. Gasteiz, 2007? (46or.)

http://asombrosabibliotecailustrada.blogspot.com.es/

http://berbatik.blogspot.com.es/

http://centros.educacion.navarra.es/eibz/liburutegia/erreseinak/eta-handia-egiten.htm

http://elcuartohocico.blogspot.com.es/2011/05/serie-de-investigaciones-los-animalesy.html

http://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:London_Dali_Exhibition.jpg (Dalíren elefanteen eskultura Londresen)

http://jorge-gonzalez-reymond.blogspot.com.es/2011/05/salvador-dali-la-maximaexpresion-del.html ("La tentación de San Antonio" Dalíren elefante hanka-luzeen artelana)

http://www.aulapt.org/2008/08/23/portal-aragones-de-sistemas-aumentativos-yalternativos-de-comunicacion/

http://www.ciudad17.com/MaterialImprimible/Ficha96.pdf

http://www.ciudad17.com/MaterialImprimibleFicha96.pdf (Eragiketak)

http://www.disney.co.uk/disney-junior/handy-manny/ (“Handy Manny” ingelesez)

http://www.disney.es/disney-junior/manny-manitas/ (“Manny manitas” telebista saioa)

http://www.dobleclic.com/gl/blog/philippe-halsman/attachment/retrato-de-salvadordali-1954/ (Dalíren erretratua)

http://www.encartaciones.com/index.php/Bomberos.html

http://www.etxegiroan.com/mp3/elisabet_abeya/eta_handia_egiten_naizenean_zer.mp 3 ("Eta handia egiten naizenean, zer?)

http://www.eustat.es/ (Grafikoak)

http://www.gageacademy.org/tours/?page=tours&t_id=14&show=itinerary (Dalíren "Mae West" gela)

http://www.goear.com/listen/b49dd58/bremengo-musikariak-

http://www.guiainfantil.com/educacion/desarrollo/cuatro_anos.htm

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r432459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/orientacio nes_mat_ayuda/G00E.pdf (Curriculum-a)

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r432459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/curriculum _vigente/dc_educ_inf_e.pdf

http://www.ibaizabal.com 70


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

http://www.ibaizabal.com/uploads/documentos_pro/UKIMUGIoinarrizko_gaitasunak.pdf (Oinarrizko gaitasunak)

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49434/eu/contenidos/informacion/publicaciones/eu_989/adjuntos/gure_herria_e.pdf

http://www.losmuseosdeeuropa.com/museos-de-cataluna/teatro-museo-dali-figueres (Dalíren Etxe-museoa)

http://www.mineduc.edu.gt/recursos/images/e/ef/UI_Preprimaria_-_Unidad_5__La_Comunidad.pdf

http://www.mundofotos.net/foto/catalonia/720035/museo-dali-figueres-girona (Dalíren museoa Figueresen)

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51udalmap/es/contenidos/informacion/udalmap/es_udalmap/udalmap.html

http://www.salvador-dali.org/ (Dalí, web)

http://www.stee-eilas.org/dok/OPE/OPE%202011/LEP2011urtekoprogr.pdf

http://www.taringa.net/posts/arte/12076531/dali-un-genio_________.html

http://www.taringa.net/posts/arte/3192053/Salvador-Dali.html ("La persistencia de la memoria", Dalíren erlojuen artelana)

http://www.youtube.com/playlist?list=PLFCFDA632EC051560&feature=plcp (Manny Manitas, 18 bideo, 30min)

Mimetiz LHI. 4 urtekoen txostena / Informe de 4 años. Zalla. 2011

Mimetiz LHI. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua. Zalla.

Eskolarako baliabide bibliografikoa •

Abeyà, Elisabet eta Capdevila, Roser. Eta handia egiten naizenean, zer?. Donostia. Elkar, 2007 (24or.) [Lanbide aniztasuna]

Ateka, Piedad. Egun bat baserrian. Bilbo. Izar, 1994 (24or.) [Nekazaritza eta abeltzaintza]

Ateka, Piedad. Eneko eta haginlaria. Bilbo. Izar, 1997 (24or.) [Haginlaria]

Ateka, Piedad. Gotzon basozaina. Bilbo. Izar, 1993 (24or.) [Basozaina]

Ateka, Piedad. Joseba arrantzalea. Bilbo. Izar, 1997 (24or.) [Arrantzalea]

Ballaz Zabalza, Jesús (+Sitjar, Miguel eta Ormazabal, Joxantonio). Ibai hegazkilari. Donostia. Elkar, 1988 (28or.) [Pilotoa]

Ballaz Zabalza, Jesús (+Sitjar, Miguel eta Ormazabal, Joxantonio). Ibai detektibe. Donostia. Elkar, 1988 (26or.) [Detektibea]

Ballaz Zabalza, Jesús (+Sitjar, Miguel eta Ormazabal, Joxantonio). Ibai sendagile. Donostia. Elkar, 1990 (28or.) [Sendagilea]

Ballaz Zabalza, Jesús (+Sitjar, Miguel). Ibai hegazkilari / piloto. Barcelona. Timun Mas, 1984 (26or.) [Pilotoa] 71


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Denou, Violeta (+Ormazabal, Joxantonio). Teo erosketak egitera doa. Barcelona. Timun Mas, 1982 [Dendari ezberdinak]

Denou, Violeta eta Zumeldia, Iñaki. Teo erosketak egitera doa. Donostia. Elkar, 1989 (30or.) [Dendariak / Etxekoandre-gizon]

Duran, Teresa eta Ginesta, Montse. Hau Paisaia!. Donostia. Erein, 2008 (21or.) [Pintorea]

Freixenet, A. Adorna con mosaicos. Barcelona, Parramón SA, 1995 (20or.)

Horacio, Elena eta Martí, Isabel. Kiriko azokan. Donostia. Elkar, 1992 (8or.) [Dendari ezberdinak]

Horacio, Elena eta Martí, Isabel. Kiriko azokan. Donostia. Elkar, 1992 (8or.) [Dendariak]

Iturbe, Arantza eta Odiozola, Elena. Norak suhiltzaile izan nahi du. Donostia. Elkar, 2006 (43or.) [Suhiltzailea]

Jiménez Hernández, Miguel. Pinotxo. Bilbo. Gero/Mensajero, 2003 (26or.) [Arotza]

Jolaserako koadernoa 1. Donostia. Ttarttalo SL, 2000 (16or)

Jolaserako koadernoa 2. Donostia. Ttarttalo SL, 2000 (16or)

Landa, Mariasun. Joxepi dendaria. Donostia. Elkarlanean, 2006 (49or.) [Dendaria]

Larruela, Enric eta Poch, Juan Antoni. Koloreak. Donostia. Elkar, 2006 (24or.) [Pintorea, artista]

Rubio i Martori, Marina (+Antton Olano). Xabier eta koloreak. Donostia. Ttarttalo, 2005 (22or.) [Margolaria, artista]

Rubio i Martori, Marina eta Olano, Antton. Xabier eta koloreak. Donostia. Ttarttalo SL, 2005 (22or.) [Margolaria]

Sánchez, Paloma. eta Barrenetxea, Iban. El cazador y la ballena. Pontevedra, OQO, 2010 (32or.) [Arrantzalea/Ehizaria]

Slegers, Liesbet eta Umerez, Nekane. Txomin ospitalean. Zornotza. Ibaizabal, 2011 (25or.) [Medikua, erizaina]

Ugidos, Silvia eta Valverde Mikel. Nire aita etxekoandrea da, eta zer?. Donostia. Elkarlanean, 2010 (31or.) [Etxekoandrea/gizona]

Fonoteka (baliabideak eskolarako) •

Arrantzale herri (Txomin Artola – Olaxta – 1975)

Balearen bertsoak (Benito Lertxundi – Itsas kantuak – 2010)

Baserritarrak gara gu (Urtxintxa 5 – 2010)

Lanbideak (Urtxintxa 5 – 2010)

Lastozko zubixe (Oskorri – Katuen testamentua – 1993)

Paristik natorren (Urtxintxa 5 – 2010)

Sardinak saltzen (Urtxintxa 5 – 2010)

Zapatalaria (Urtxintxa 5 – 2010) 72


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Eranskinak

73


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

1.2. Hiztegi mutua (elaborazio propioa)

...

74


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

...

...

...

75


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

1.5. “Lau anaiak” ipuina (elaborazio propioa) 1 LAU ANAIA ETA BEREN AITA ELKARREKIN BIZI ZIREN ETXE BATEAN. EZ ZEUKATEN EZ DIRURIK ETA EZ LANIK, OSO BEHARTSUAK ZIREN. ETA AITA HIL ZENEAN, BAKOITZAK LANBIDE BAT IKASI BEHAR ZUELA ERABAKI ZUTEN. ELKAR AGURTU ONDOREN, BAKOITZAK BIDE DESBERDINA HARTU ZUEN.

BAINA

EZ

ZIREN

BETIKO

SAKABANATU.

HANDIK

URTE

BETERA

BERRIZ

ELKARTZEKOTAN GELDITU ZIREN LAU ANAIAK.

2 PASATU ZEN URTEBETE, ETA BERRIRO ELKARTU ZIREN LAU ANAIAK. ETA BAKOITZAK ZER LANBIDE IKASI ZUEN KONTATZEN HASI ZIREN:

- NIK ASTRONOMO IKASI DUT -ESAN ZUEN LEHENENGOAK-. IZARRAK ETA URRUTIKO GAUZAK IKUSTEN DITU ASTRONOMOAK. ETA NAGUSIAK TRESNA LUZE HAUXE OPARITU DIT ETXERA ETORRI AURRETIK. TELESKOPIOA DU IZENA. NIK NAHI DITUDAN GAUZAK IKUSTEN DITUT HEMENDIK.

3

- NIK JOSTEN IKASI DUT -ESAN ZUEN BIGARRENAK-. MUNDUKO JOSTUNIK ONENAREKIN ARITU NAIZ LANEAN. ETA EDOZER GAUZA JOSTEN DUEN ORRATZA OPARITU DIT NAGUSIAK: EGURRA, HARRIA ETA BURDINA ERE BAI.

4 - NIK EHIZAN IKASI DUT –ESAN ZUEN HIRUGARREN ANAIAK-. LEHOIAK ETA ERA GUZTIETAKO ANIMALIAK HARRAPATU DITUGU. ETA AGURTZEARAKOAN, NAGUSIAK ESKOPETA HAU EMAN DIT. BAINA EZ DA BESTE ESKOPETAK BEZALAKOA, APUNTATUTAKO GUZTIA BOTATZEN DU HONEK.

5 LAUGARREN ANAIA ISILIK ZEGOEN. EZ ZUEN HITZIK EGIN NAHI. BAINA BESTE HIRU ANAIEK HAREN BERRI JAKIN NAHI ZUTEN.

- ZUK EZ AL DUZU EZER IKASI? –GALDETU ZIOTEN.

- BAI, IKASI DUT, BAINA LOTSATU EGITEN NAIZ ZER IKASI DUDAN ESATEN – ERANTZUN ZIEN.

- EZ LOTSATU, ETA ESAN BELDURRIK GABE ZER LANBIDE IKASI DUZUN.

- BA, NIK LAPURRETAN IKASI DUT –ESAN ZUEN AZKENEAN LAUGARREN ANAIAK.

6 GARAI HARTAN, BALDOMIRO ERREGEAREN ALABA IRENE HERENSUGEAK ERAMAN ZUEN. ETA SARI HANDIAK AGINDU ZITUEN ERREGEAK, AURKITZEN ZUENARENTZAT.

ASTRONOMOA BERE TELESKOPIO LUZEAREKIN ALDE GUZTIETARA BEGIRA HASI ZEN BALDOMIROREN ALABA NON ZEGOEN IKUSTEKO.

76


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

7 ETA NON ZEGOEN JAKIN ZUENEAN, LAU ANAIAK ERREGEARENGANA JOAN ZIREN. ETA ESAN ZION ASTRONOMOAK:

- BADAKIGU NON DAGOEN ZURE ALABA IRENE. GU PREST GAUDE HURA ASKATZEKO. BAINA ITSASOZ JOAN BEHAR DA HURA DAGOEN TOKIRA, ETA GUK EZ DAUKAGU ITSASONTZIRIK.

BALDOMIRO ERREGEAK ZEUKAN ITSASONTZIRIK ONENA EMAN ZIEN LAU ANAIEI. ETA HANTXE JOAN ZIREN LAURAK ERREGEAREN ALABA ASKATZERA.

8 IRITSI ZIREN LAU ANAIAK HERENSUGEA BIZI ZEN ITSAS BAZTERRERA, ETA ESAN ZION ASTRONOMOAK LAPURRARI:

- HAN DAGO ERREGEAREN ALABA, JOAN ZAITEZ ISIL-ISILIK ETA EKAR EZAZU HONA. GU HEMEN EGONGO GARA ZUEN ZAIN. KONTUZ IBILI!

HERENSUGEA LO ZEGOEN BITARTEAN, LAPURRAK HELDU ZION ERREGEAREN ALABARI ETA ITSASONTZIRA ERAMAN ZUEN.

9 ESNATU ZEN HERENSUGEA ETA, ERREGEAREN ALABA LAPURTU ZIOTELA IKUSI ZUENEAN, ITSASONTZIARI ERASO ZION. BAINA HAN ZEGOEN EHIZTARIA. JO ZUEN TIROZ HERENSUGEA, ETA ZILIPURDIKA BATZUK EGIN ONDOREN, BERTAN GELDITU ZEN, HILDA. BAINA HIL BAINO LEHEN, ZILIPURDIKA ZEBILELA, HERENSUGEAK ITSASONTZIA ZULATU ZUEN.

ITSASONTZIA UREZ BETETZEN ARI ZEN, ETA POLIKI-POLIKI BEHERAKA ZIHOAN. ERREGEAREN ALABA, BELDURTURIK, NEGARREZ HASI ZEN. ETA ESAN ZION ORDUAN ASTRONOMOAK JOSTUNARI:

- ATERA EZAZU ZURE JOSTORRATZ MIRESGARRI HORI. EA EGIA DEN EDOZER GAUZA JOSTEN DUELA.

JOSTUNAK, ORDUAN, ATERA ZUEN BERE ORRATZ LUZEA ETA ITSASONTZIAREN ZULOA JOSI ZUEN. EZ ZEN URAREN TANTARIK SARTU GEHIAGO.

10 HANDIK AURRERA OSO ONGI EGIN ZUTEN ITSAS BIDAIA ETA LAU ANAIEK BERE JAUREGIRAINO LAGUNDU ZIOTEN ERREGEAREN ALABARI. ERREGEA ETA ERREGINAK DENBORA LUZEZ EUREN ALABA BESARKATU ONDOREN, ESKERRAK EMAN ZIZKIEN LAU ANAIEI. BAINA ESKERRAK BAKARRIK EZ, DIRUZ BETETAKO POLTSA BANA ERE BAI. ETA LAU ANAIAK POZ-POZIK JOAN ZIREN ETXERA.

ETA HALA BAZAN EDO EZ BAZAN, SAR DADILA KALABAZAN, ETA ATERA DADILA ZALLAKO PLAZAN!!

77


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

1.5. “Lau anaiak” abestia

Lau anaia bizi ziren

Itsasotik etorri zen

Lau anaiak joan ziren

beti lanean.

herensugea,

ontzi batean,

Laurak etxetik kanpora

erregeari alaba

herensugearen aurka

urte betean.

kendu nahian.

boga bizian.

Berriro elkartu ziren

Erregek bere alaba

Ikusi, tiroz jo, josi:

egun batean:

salbatu nahita,

dena akabo.

lau anaia, lau lanbide,

diru poltsa eskaintzen du

Isil-isilik lapurtu,

denak bakean.

urrez beteta.

printzesa salbo.

Jostuna eta astronomoa,

Jostuna eta astronomoa,

Jostuna eta astronomoa,

ehiztari ona,

ehiztari ona,

ehiztari ona,

lapur txintxoa.

lapur txintxoa.

lapur txintxoa

1.8. Puzzlea (elaborazio propioa)

Mekanikaria

Igeltseroa

Medikua

Ileapaintzailea

78


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

1.9. Koloreen seriaketa osatu http://issuu.com/izaskun58/docs/seriaketa_fitxa

2.1. “Nire aita etxekoandrea da, eta zer?” (elaborazio propioa) 1 BEHIN BATEAN, “NIRE AITAREN LANBIDEA” ZEIN ZEN GALDETU ZIGUTENEAN ESKOLAN, ARAZOA SORTU ZITZAIDAN.

NIRE GELAKO LAGUNEN AITAK, AROTZAK... TAXISTAK... TABERNARIAK... KAZETARIAK... ETA HORRELAKOAK ZIREN. NI NINTZEN AITA ETXEKOANDREA NEUKAN BAKARRA.

ETA HORREK LAGUNEI GRAZIA EGIN ZIEN.

- JA, JA, JA... MAIALENEN AITA ETXEKOANDREA DA!- ESAN ZUEN MUTIL BATEK

2 - BAI, NIRE AITA ETXEKOANDREA DA. ETA ZER?- ESAN NUEN NIK - JI, JI, JI... AITAK MANTALA JANTZI ETA ONTZIAK GARBITZEN DITU...! - MIRI, MIRU, MARI... AITA SUKALDARI!- ABESTU ZIDATEN JOLAS ORDUAN

ETA HURRENGO EGUNEAN KLASEAN KONTATU BEHAR NUENAGATIK KEZKATZEN HASI NINTZEN. ZERGATIK EZ OTE NUEN ESAN NIRE AITA ESPAZIOKO SUPEREROIA ZELA?

3 EGUN HARTAN OSO UMORE TXARREKO ITZULI NINTZEN ETXERA, ILEAN TXIKLE BAT NUELA ETA BELAUN BAT URRATUTA. BANEKIEN AITA ETXEAN EGONGO ZELA, ETA ESKERRAK! BANEKIEN AITAK ZERBAIT BARREGARRIA KONTATUKO ZIDALA UR OXIGENATUAREKIN ZAURIA GARBITZEN ZIDAN BITARTEAN.

GURE AITA OSO ONA DA XELEBREKERIAK KONTATZEN, NAHIKO BARRE ERAGITEN DIGU. ETA AITA GUZTIEK EZ DAKITE HORI EGITEN. EGIA ESAN, OSO ONDO PASATZEN DUT NIK AITAREKIN.

4 GOGORATZEN NAIZ, ADIBIDEZ, TANGOA DANTZA EGITEN NOLA ERAKUTSI ZIGUN AITAK SUKALDEAN.

- NAHI BADUZU TANGOA ONGI DANTZATU, ERRATZ KIRTENA ZUZEN HARTU!ABESTEN ZUEN GURE AITAK.

NEBA, AITA, MIKU GURE KATUA ETA NI, HANTXE GENBILTZAN DANTZAN. EROAK BEZALA ASTINTZEN GENITUEN GEURE GORPUTZAK, ETA BITARTEAN LURRA GARBITZEN GENUEN, GAINERA.

BESTE BATEAN, TXOKOLATEZKO PASTEL BAT EGIN GENUEN ASKALTZEKO. GERO, AITA, ESKUAK ATZEKALDEAN GURUTZATU ETA PASTELA HOZKADA JATEN ERAKUTSI ZIGUN. ZORAAAAAGARRIA IZAN ZEN HURA!

79


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

5 HORRELAKOXEA DA GURE AITA. ISTORIO HARRIGARRIAK ASMATZEN DITU SUKALDEA JASOTZEN ETA KRISTALAK GARBITZEN ARI DEN BITARTEAN.

ETA OHEAN SARTZEN GARENEAN, GURI KONTATZEN DIZKIGU, MANTALPEAN LINTERNA PIZTUTA ERE BAI.

SARDEXKA ETA GOILARAREKIN ROCK KONTZERTUAK ANTOLATZEN UZTEN DIGU, BATZUTAN...

BAINUONTZIAN IGERI EGITEN ERE UZTEN DIGU, GARBANTZUEI BEZALA, AZALA XIMUR-XIMUR EGIN ARTE. ETA HORI ZORAAAAAGARRIA DA!

6 - EDOZEIN LANETAN, GARRANTZITSUENA DA LAN HORI AHALIK ETA ONGIEN EGITEN IKASTEA- ESATEN DU GURE AITAK SERIO JARTZEN DENEAN.

ETA NIK ERANTZUTEN DIOT:

- ZUK BEHINTZAT, ONGI EGITEN DITUZU LANAK, ETXEKOANDRE ONA ZARA

HORI EGIA DA, NAHIZ ETA BATZUETAN KOLORE DESBERDINEKO GALTZERDI MOTZAK EMATEN DIZKIDAN JAZTEKO ETA OGIA ERRETZEN ZAION.

BAINA AITAK BETI HARTZEN DU DENBORA NIRI ZENBAKIEKIN LAGUNTZEKO.

7 HALA ERE, LAN GOGORRA DA ETXEKOANDREARENA: HAUTSA KENDU BEHAR DA, ASPIRAGAILUA PASATU, EROSKETAK EGIN, ARROPAK GARBITU... UFFF! GAUZA ASKO.

HORREGATIK, AITA OSO NEKATUTA IKUSTEN DUDANEAN, NIK LAGUNDU EGITEN DUT: NEURE GELA TXUKUNTZEN, OHEA EGITEN...

ERRAZ DA AITA NEKATUTA DAGOENEAN JAKITEA, AURPEGIAN NABARITZEN ZAIO.

8 HASIERAN, NAHIKO HARRIGARRIA GERTATU ZITZAIGUN ETXEKO GUZTIOI AITA ETXEKOANDREA IZATEA.

URDURIEGI GEUNDEN DENOK, GAUZA GUZTIAK HANKAZ GORA JARTZEN ZITUELAKO HASIERAN.

BAINA, HALA ERE, OSO ONA DA AITA ETXEKOANDRE EDUKITZEA.

NIRE GELAKO LAGUNEN AITARIK GEHIENAK ERABAT NEKATUTA IRISTEN DIRA LANETIK ETXERA, ETA EZ DIETE SEME-ALABEI IPUINIK KONTATZEN... EZ KONTATU EZTA IRAKURRI ERE.

80


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

9 AZKENEAN GAUZA HAUETAZ PENTSATU ONDOREN, OSO GUSTURA KONTATU NUEN AITARENA ESKOLAN.

AITAREN LANARI ESKER IKASI NUELA TANGOA DANTZATZEN, PASTELA EGIN ETA ESKUAK ERABILI GABE JATEN ERE IKASI.

HORI GUZTIA ETA BIZITZAKO BESTE GAUZA ASKO AITA ETXEKOANDREA ZELAKO IKASI NITUELA ESAN NUEN.

10 NIRE

GELAKO

BESTE

LAGUNEN

AITEN

LANBIDEAK

INTERESGARRIAK

IRUDITU

ZITZAIZKIDAN NIRI. BAINA AITA OKIN, FUNTZIONARIO, UDALTZAIN EDO KAZETARI HAIEK EZ ZEKITEN GURE AITAK EGITEN DITUEN GAUZAK EGITEN.

NIK KONTATUTAKOA ENTZUNDAKOAN, GELAKO BESTE GUZTIAK HARRITURIK GERATU ZIREN.

ETA HANDIK AURRERA NIRI EZ ZIDAN INORK GEHIAGO BURLARIK EGIN.

11 NIRE AITA EZAGUTZEKO GOGOA SARTU ZITZAIEN LAGUNEI, ETA MERIENDATZERA GONBIDATU NITUEN. AITAK BI IPUIN KONTATU ZIZKIGUN, GERO BOST PASTEL EGIN ETA ESKUEKIN UKITU GABE JAN GENITUEN. ETA AMAITZEKO, TANGOAK DANTZATUZ GARBITU GENUEN SUKALDEA.

AZKENEAN, DENAK ETXERA JOAN ZIREN, NIK GURE KATU MIRU BAINATU NUEN, BERA ERE SAIATU ZELAKO ESKURIK GABE PASTELA JATEN. ETA AITAK, KALABAZA FRIJITUA PRESTATU ZUEN AFALTZEKO. OOOOOSO GOXOA ZEGOEN.

ETA HALA BAZAN EDO EZ BAZAN, SAR DADILA KALABAZAN, ETA ATERA DADILA ZALLAKO PLAZAN!!

2.3. Dalí eta surrealismoa (elaborazio propioa)

Gaurkoan lagun bat aurkeztuko dizuet. Andereño Izaskun eta Andereño Marianen laguna da, baita Txirritx kilkerrarena ere. Bai bai, entzun duzuena, Txirritarena ere bai!! Bere izena, ezetz asmatuko duzuela!? 4 letra baino ez ditu, oso erraza... (...) DA-LÍ (txaloekin silabak markatu eta ondoren argazkia erakutsi). DALÍ deitzen da aste honetan gurekin gelan egongo den lagun berria. Ikusi, ikusi zelako biboteak dituen, luze-luzeak eta mehe-meheak, goruntz begira (...) Dibertigarria ematen du, baietz? Ba oooso tipo jatorra eta irudimen handikoa da. Oso bitxia da gure DALÍ, eta

bera

bezala,

bere

etxea.

Gonbidatu

ninduenean,

argazkiak atera nituen, begira-begira zein polita den! 81


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

DALÍ, Figueres herrian bizi da, hemendik urrun. Eta ikusten duzuenez bere etxeko teilatua ez da batere ohikoa. Zer dauka DALÍk hor goian? (... umeen erantzunen zain geratu) Halaa...!! Bai, hala da arrautzak dira, benetazkoak ez diren arrautz erraldoiak, oso handiak. Zein animaliek dituzte arrautzak? (...) Bai, oiloak, ahateak, txoriak... Gure laguna DALÍk koadroak pintatzen lan egiten du, izugarri gustatzen zaio artea, margolaria edo pintorea da, artista bat! Horregatik, igeltseroek bere etxea eraikitzen ari zirenean, DALIk esan zien: “jar diezadazue teilatu lau horretan arrautz formadun eskulturak! Ez zait gustatzen teilatu aspergarri hau” eta broma bazirudien ere, halaxe egin zioten kasua obrako langileek.

Baina sorpresa gehiago zituen gure lagunak, baaai! Bere etxeko gelan sartu eta, uy! Koadroek bi begien itxura zeukaten, eta etxea neguan berotzeko tximiniak sudurra zirudien.

Zallatik

Figuereseko

bidaiak

asko

nekatu

ninduen... baina, a zelako sofa! Aho eta ezpain itxurakoa... guztia kontuan hartuta... aurpegi bat ikusi nuen. Eta zuek!!? (...)

Eta badakizue zer? (...) DALÍ goiz oheratzen zen gauetan, amets egitea atsegin zuelako asko. Eta hainbeste maite zituen animaliak, agertzen ziren bere buruan eta pentsamenduetan: tximeletak, tigreak, elefanteak... baina hauek, pixka bat ezberdinak ziren, ze (artelanak erakutsi) tximeletak haixerroten puntetan zeuden bueltaka, eta elefanteak... eta oso politak aldi berean.

DALÍk amesten zituen elefanteak harrigarriak ziren. Zuek inoiz ikusi al duzue elefanterik? (...) Ba al dakizue nolakoak diren? (umeen erantzunak jaso) Baaai, oso handiak dira, eta lau hanka dituzte... eta buztan laburra. Baaai, belarriak handi-handiak dituzte, eta aurrera eta atzera mugitzen dituzte (keinuekin interpretatu). Eta zer daukate hemen, aurpegi aurrean? (...) Tronpa, ezta? Uuuy, ba DALÍren elefanteek, tronpa bai, baina musika egiteko tronpa daramate sudurra beharrean. Tronpetaren moduko musika tresna, baina askoz ere pisutsuagoa. 82


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Beste

amets

batzuetan, gure laguna DALÍk, elefante hauek taldetan

imaginatzen

zituen, ibilaldia egiten, bizkarrean

piramide

batekin, agian umeren bat barruan eramateko paseoan (aukera eman haurrei beste erabilera ezberdinak esleitzeko). Eta fijatu zarete zer nolako

hankak

dituzte?

Horrelakoak

dira

normalean

elefanteen hankak? (...) Motzagoak eta lodiagoak dira, ez? Hainbeste pisu handia eusteko (...) Zein animaliak ditu hanka luze-luzeak? (Jirafa)

Beste egunetan, animaliekin baino, gauzekin amesten zuen. Erloju bigunekin adibidez. Batzuetan jendeari bere ametsak kontatzen zitzaizkionean, ez zioten ulertzen, ezin zuten

imaginatu

berak

pentsatutakoa.

Horrexegatik

koadroetan pintatzea erabaki zuen, lagunek eta guk orain bere arteaz gozatzeko. Pintzela eta paleta hartu, koloreak aukeratu, astoan (caballete) mihisea jarri, eta margotzera!

Gurasoentzako oharra:

2012ko martxoaren 12an, astelehena

Guraso agurgarriak:

Ohar honen bitartez eskatu nahi dizuegu, aste honetan zehar haurrekin eskolara paper higienikoko hodi bat edo bi motxilan ekartzea. Gelan, martxoaren 19-23 bitartean, Dalíren “La tentación de San Antonio” artelanean ageri diren elementu baten erreprodukzio bat egingo dure gure umeek, materialak birziklatuz. Eta horretarako, zuen laguntza, familiaren laguntza beharrezkotzat jotzen dugu. Mila esker!

Mimetiz Ikastetxea

83


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

2.5. “Eta handia egiten naizenean, zer?” (elaborazio propioa)

1) Egun batez txalupan ibili zen Aritz. Gauza zoragarria dela itsasoan ibiltzea iruditu zitzaion, eta esan zuen: handia egiten naizenean, MARINELA izango naiz!

2) Beste egun batean ilea moztera joan zen Aritz. Asko gustatu zitzaion ofizio hura eta esan zuen: handia egiten naizenean ILEAPAINTZAILEA izango naiz!

3) Oso berandu zen ileapaindegitik irten zirenean, eta taxi bat hartuko zutela esan zion aitak. Oso gustora ibili zen taxian eta esan zuen: handia egiten naizenean TAXISTA izango naiz!

4) Hurrengo egunean, ogia erostera joan zenean, labeak barrutik nolakoak izaten diren erakutsi zion Manuel okinak. Asko gustatu zitzaion hura ere eta esan zuen: handia egiten naizenean OKINA izango naiz!

5) Egun batez mekanikari bat ikusi zuen Aritzek amaren autoa konpontzen. Eta hainbeste gustatu zitzaion kotxearen tripak ikustea, hauxe esan zuela: handia egiten naizenean MEKANIKARIA izango naiz!

6) Lorategi polit bat ikusi zuen egun batez Aritzek. Izugarri gustatu zitzaizkion loreen kolore bitxiak, eta esan zuen: handia egiten naizenean LORAZAINA izango naiz!

7) Eta Zallako antzokira joan zen beste behin Aritzek bere arrebarekin, eta sorgin bat ikusi zuen han. Oso gustora egon zen sorginari begira eta esan zuen: handia egiten naizenean SORGINA izango naiz!

8) Baina sorginak entzun egin zion eta, beragana hurbilduz, esan zion: zergatik egon behar duzu zain handia egin arte? Nahi baduzu oraintxe izan zaitezke sorgina. Neskamutil guztiek egin dezakezue nik egiten dudana.

9) Aritzek esandakoa esan zuen eta sorginetan jolasten hasi zen.

10) Eta horrela, jolastuz eta jolastuz, lanbide ezberdinak probatu zituen: nahi zuenean marinela,

ileapaintzailea,

taxista,

okina,

mekanikaria,

lorazaina...

MAISUA,

SUKALDARIA, ERIZAINA edo KIROLARIA... eta berari atsegin zitzaizkion beste hainbat eta hainbat ofizio.

11) Eta dagoeneko, ez du gehiago esaten: "Handia egiten naizenean..." Orain edozein ofiziotara jolas egin dezakelako. Eta handia egiten denean... orduan ikusiko du zer izan. 84


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

2.8. Udaltzaina, bideko segurtasun heziketa (elaborazio propioa) semaforoa

zebrabidea

seinalea

STOP

http://issuu.com/izaskun58/docs/psikomotrizitatea (saio osteko haurren marrazkiak)

2.9. Lanbideak eta tresnak (elaborazio propioa) http://issuu.com/izaskun58/docs/4urte_fitxa_lotu (umeen erantzunak)

2.11. Dominoa (elaborazio propioa)

3.1. Eragiketa fitxa http://www.ciudad17.com/MaterialImprimibleFicha96.pdf 85


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

3.4. Suhiltzaile parkea (irteera)

Gurasoentzako oharra: (gogoratzea ikasturte hasierako bileran komentatutakoa; irteerak eta bestelako klasez kanpoko jarduerak)

2012ko martxoaren 21ean, asteazkena

Guraso agurgarriak:

Ohar honen bitartez gogorarazten dizuegu, datorren asteartean zuen seme-alabek Balmasedako

suhiltzaileek

parke

zentralera

goizeko

irteera

bat

egingo

dutela,

lanbidearen inguruko ezagupenak handitzeko eta esperientzia berria eta polita izateko. Horretarako, eskatu nahi dizuegu, aste honetan zehar zuen konfirmazioa jasotzea eta 27an bertan haurrak arropa txandalarekin eskolara ekartzea.

Asteartean arruntetan

normaltasunez

eragingo,

beraz,

etorriko etxean

dira

gelara,

bazkaltzen

irteerak

ez

dutenentzako,

baititu eguerdiko

ordutegi ordua,

egunerokoa izango da, 13:25.

Egongo garen helbidea honako hau da: Parque de Balmaseda Nocedal Auzoa, 8 - 48800 - Balmaseda (Bizkaia)

Edozein zalantza izanez gero, dagokion ordutegian jar zaitezte tutoreekin kontaktuan. Mila esker!

Mimetiz Ikastetxea

3.10. Sekuentziak ordenatu

86


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

3.11. Zatiak eta osoak (elaborazio propioa)

detektibea / zientzialaria

albaitaria

A galdera sorta: a1) Gizona edo andrea... garbia-garbia uzten du etxea. Er: Etxekoandrea/gizona a2) Nork sendatzen ditu haurrak anbulategian? Er: Medikuak/pediatrak a3) Jostunek lan egiteko zer erabiltzen dute? Er: Orratza eta haria a4) Kox-kox-kox... ilea, oso motz. Er: Ileapaintzailea a5) Zer egiten du igeltseroak adreilu eta zementuarekin? Er: Eraikinak/etxeak a6) Bat eta bi, silbatoa daramat nik. Er: Udaltzaina a7) Harakinak bere dendan, zer saltzen digu? Er: Haragia (okela, solomoa...) a8) Pilota, bizikleta, raketa... lan egiteko erabiltzen ditut. Er: Kirolaria

B galdera sorta: b1) Margolariek lan egiteko zer erabiltzen dute? Er: Pintzelak eta koloreak b2) Nork sendatzen ditu animaliak gaixorik daudenean? Albaitariak b3) Gizona edo andrea... garbia-garbia uzten du etxea. Er: Etxekoandrea/gizona b4) Mailua, zerra, arkatza ... lan egiteko erabiltzen ditut. Er: Arotza b5) Sukaldariek sartaginak eta labea erabilita zer egiten dute? Er: Janaria prestatu b6) Haurrak beraien etxeetatik eskolara eramaten ditut nik. Er: Autobus gidaria b7) Nino-nino-nino... zer itzaltzera doa suhiltzailea? Er: Sua b8) Bat eta bi, ogia egiten dut nik. Er: Okina 87


Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Douae

Naroa

June

Mohamed

Eduardo

Urko

Iker

Endika

Axier

Aiur

Egoitz

Mikel

Maren

Izaro

Sendoa

Douae

Naroa

June

Mohamed

Eduardo

Urko

Iker

Endika

Axier

Aiur

Egoitz

Mikel

Maren

Izaro

Sendoa

2012ko martxoaren 12tik 16ra (1.go astea)

Zaira

0.0. Jardueren prozedurak eta egiteak kontrolatzeko taula (elaborazio propioa)

Horma irudia Hiztegi mutua Gurasoen lanbideak (esperientzia propioa) "Lau anaiak" Esploradorea (psikomotrizitatea) Puzzlea Koloreen seriaketa

2012ko martxoaren 19tik 23ra (2. astea)

Zaira

*Oharrak:

"Nire aita etxekoandrea da, eta zer?" Dali eta surrealismoa o

elefantea

o

paleta

o

kollagea

"Zapataria" "Eta handia egiten naizenean, zer?" Udaltzaina (psikomotrizitatea) Lanbideak eta tresnak Sukaldaria Dominoa *Oharrak:

88


Zaira

Sendoa

Izaro

Maren

Mikel

Egoitz

Aiur

Axier

Endika

Iker

Urko

June

Naroa

Douae

(3. astea)

Eduardo

2012ko martxoaren 26tik 30era

Mohamed

Practicum II – Mimetiz LHI – Izaskun Camiñas Treviño – HH3 (UPV-EHU)

Eragiketa fitxa Semaforoaren jolasa Suhiltzaile parkea (irteera) "Treki sukaldaria" "Norak suhiltzailea izan nahi du" "Manny manitas" Detektibea Sekuentziak ordenatu Zatiak eta osoak *Oharrak:

L: lortuta

B: bidean

H: hobetu dezake

89

Practicum II - Txosten guztiak  

Hasierako, bitarteko eta amaierako txostenak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you