Page 1

I T Z I A R

2017ko ABUZTUAK 5, 6, 7, 8 eta 9


Elur-orein ar baten irudia agertu da, besteak beste, leizean. Gipuzkoako Foru Aldundia

Lasturbehetik etorri da notizia, Goi Paleolitikoko (duela 35.000 - 10.000 urte inguru) arte parietalaren aztarnak agertu dira bertan, Arbil mendiko hego-hegalean, Arbil V izenaz sailkatutako kobazuloan, “Sustraixako kobaâ€? bezela ezagunagoa da gurean, izen bereko baserritik hurre izateagatik. Azpeitiko Antxieta Jakintza Taldeko kideek egin zuten aurkikuntza joan den martxoaren 26an, kobazuloa duela hamarkada batzuk katalogatu zen arren. Egun hartzen diren ikerketa erreferentziei esker sortu da aukera harkaitzean dauden marra grabatuak gutxienez hiru animaliarenak direla jakiteko. Grabatu ďż˝guratiboak dira, ziurrenik madeleine kronologiakoak. Dagoeneko zehaztu dira bi animaliaren irudi oso eta beste biren zatiak. Figura osoa orein eme bat eta beste orein ar bat omen dira, ziurrenik elur-orein bat. Horma-irudiekin aurkitutako hamaikagarren haitzuloa da Sustraixakoa Gipuzkoan.


ARTETXE BANAKETAK I n d u s t r i a l d e a A - 5 • 2 0 8 2 9 IT Z I A R Te l . : 9 4 3 19 9 15 1 i n fo @ a r t e t xe b a n a ke t a k . c o m


JAIAK ALAI, LIBRE ETA SEGURU

Gora Kopraixak!


«KOPRAIXEN» JATORRIA Abuztuko laugarren igandean, eta ondorengo astelehen, astearte eta asteazkenean ospatu ohi ziren. 1952ko Amabirjinaren Koroazioaz geroztik, ordea, abuztuaren aurreneko igandearekin ospatu ohi da. Oso aintzinakoa da festa honen jatorria, Juan II Gaztelako Erregeaak 1448an baimendutako ordenantzatan jasotzen den moduan, «Cofradía de Mareantes de Nuestra Señora de Itziar» lehenagotik datorrela berretsiz. Urtero abuztuko Ama Birjin egun osteko igande eta astelehenean ospatzen zuen kofradiak adiskidetze bazkaria. Bazkari honetarako abelbururaino prestatu omen ziren, urteren batean, behi eta idi. Altura haundiko zuhaitza kokatzen zen festarako eleiza aurreko plazan, lore eta girlandaz apaindua. Zuhaitza bereganatzeko egundoko dirutzak eskaintzen omen zituzten itsasgizonek, gero beraien ontzian jartzeko. Zezenketa ere izaten zen bertan, Santa Engrazi egunean ospatu ohi zena debakatu ondorengo bakarra urtean zehar. Santa Engrazi egunez, urriaren 23an, festa haundi batez ospatzen zuten itsasgizonek Itziarren balea ehizaren kanpainaren hasiera, 1743an Itziar-Debako agintarien eskariz Azpeitiako juntek festa debekatu zuten arten, sortutako iskanbila ugariren arrazoiz.

ORIGEN DE LAS «KOPRAIXAK» Se celebraban el cuarto domingo de agosto y el lunes, martes y miércoles siguientes. Desde 1952, año de la Coronación de la Virgen, se celebran el primer domingo de agosto. El origen de esta �esta es antiquísimo, tal y como se recoge en las ordenanzas autorizadas en 1448 por Juan II Rey de Castilla, quedando claro que la «Cofradía de Mareantes de Nuestra Señora de Itziar» existía antes de dicha fecha. Cada año, el domingo y lunes próximo al día de la Asunción la cofradía celebraba en Itziar una comida de reconciliación. Para esas comidas hubo año que se sacri�caron diez reses, entre bueyes y vacas. Durante estas �estas, se colocaba en la plaza frente a la iglesia un árbol muy elevado, adornado con �ores y guirnaldas. Los navegantes pujaban con cantidades importantes para hacerse con el citado árbol para colocarlo en sus barcos. Se celebraba asimismo una corrida de novillos, la única permitida después de la suspensión de la que se celebraba el día de Santa Engracia. Lo marineros al comienzo de la campaña de la caza de la ballena, celebraban una gran �esta en Itziar, el 23 de octubre, festividad de Santa Engracia, hasta que las juntas de Azpeitia la prohibieran el año 1743, a petición de las autoridades de Itziar-Deba, alegando los muchos escándalos que ocurrian.


THE ORIGIN OF «KOPRAIXAK». Held on the fourth Sunday of August and the following Monday, Tuesday and Wednesday. Since 1952, the year of the Coronation of the Virgin, Kopraixak are celebrated on the �rst Sunday of August. The origin of this feast is very old, as it is stated in the ordinances authorized in 1448 by John II King of Castile, becoming clear that the “Fishermen association of Our Lady of Itziar” existed before that date. Every year, the next Sunday and Monday of the feast of the Assumption, the brotherhood used to held a meal of reconciliation in Itziar. For these meals, there was a year that ten head of cattle were killed, including oxen and cows. During these festivities, a very high tree, adorned with �owers and garlands, was stood in the square in front of the church. The sailors pushed signi�cant quantities to achieve the above-mentioned tree and place on their boats. A running of bulls was celebrated also, the only one allowed after the suspension of the one that was held on the day of Santa Engracia. The sailors, at the beginning of the hunting of the whaleís campaing, they celebrated a great festival in Itziar, on the 23rd of October, the feast day of Santa Engracia. However, as a result of many scandals and as a request of the authorities of Itziar-Deba, the boards of Azpeitia banned it in 1743.

ORIGINE DES «KOPRAIXAK» Elles étaient célébrées le quatrième dimanche du mois d’août et les lundi, mardi et mercredi suivants. Depuis 1952, année du couronnement de la Vierge, elles sont célébrées le premier dimanche du mois d’août. L’origine de cette fête est ancestrale, ainsi qu’il est indiqué dans les ordonnances autorisées en 1448 par Jean II Roi de Castille, étant entendu que la «Confrérie de Navigants de Notre Dame d’Itziar» existait avant la dite date. Chaque année, le dimanche et lundi suivant le jour de l’Assomption, la confrérie célébrait à Itziar un repas de réconciliation. Pour ces repas il y eut une année où furent sacri�és dix bêtes, entre les bœufs et les vaches. Durant ces fêtes, on installait sur la place face à l’église, un arbre très haut, orné de �eurs et de guirlandes. Les navigateurs surenchérissaient avec des quantités importantes pour obtenir cet arbre, et l’embarquer sur leurs bateaux. On célébrait aussi une course de jeunes vaches, l’unique permise depuis la suspension de celle qui était célébrée le jour de Sainte Engrâce. Les marins au début de la campagne de la chasse à la baleine, célébraient une grande fête à Itziar, le 23 octobre, fête de Sainte Engrâce, jusqu’à que les assemblées d’Azpeitia l’ interdisent en l’an 1743, à la demande des autorités d’Itziar-Deba, invoquant les nombreux scandales qui survenaient.


KOPRAIXETAKO BERTSO SORTA (2017) Festarik festa gabiltza gu Kopraixetan, Festarik festa zezenak tableroetan, Kantatu nahi deu bertso sorta honetan zer gertatzen dan gure Itziarko jaixetan. Arratsaldeon, hemen zaudetenori, Kopraixak: festa ezin hobea da hori, Inbidiarik ez diogu inori Gure eskutik bertso sorta hau tori. Gazte bakoitza zerbezakin eskuan eta umiak zapiakin lepuan, gertuko asko daude hemen abuztuan, hau baino hoberik ez baitago munduan. Astebeteko festa giro honekin Aitzakik ezta konpania onarekin, Familia ta lagun hurbilenekin, Ondo pasatzen da denok elkarrekin. Festarik festa gabiltza gu Kopraixetan ... Urte guztian lan eta ahaleginak, Jubilatuei ezin jarri zereginak, Ta Kopraixetan ze gauza desberdinak: Ahazten zaizkie gorputz guztiko minak. Gazte hauekin ezin behin e(re) asmatu Oraindik ere parrandakin jarraitu Itziartik joan eta errez mozkortu, Juerga onenak ez daude oso gertu. Ibiltzen gera gu gora eta behera, Zezenak eta jolasekin batera, Holakoa da gure festako era, Aurtengoetan han ikusiko gera. Festarik festa gabiltza gu Kopraixetan ... Doinua: Festarik festa


HEMEN DIRA KOPRAIXAK Oporretako zoriontasun bila kotxe ilada luzeak urrutira doazen bitartean, zenbaitek nahiago degu bertoko jira, jendartearen beroa eta zalaparta, zikindutako oinetakoak eta biharamoneko ajea. Zer litzateke uda herriko festarik gabe? Hemen dira Kopraixak, sasoian, inoiz baino ederrago. Hemen da danborrada bateratua, eskuz jositako banderatxoen kolorea, larrabehi usaina, umeen funtzioa, euri-arriskua, entseatutako gerrimugimendua, txapleroen danbatekoa, edota Marixiren sudur konpondua. Guztioi dagokigu jai giroari bizirik eustea eta festetan parte hartzea. Lepo ibiltzeko, aurrez antolaketan aritzea ere bada festetan parte hartzea, astez-aste. Animatzea eta elkarrekin lanean jardutea, diskutitzea eta adiskidetzea, ideia zahar eta berriak lardastea, sofan etzanda pantailari begira egon beharrean iluntzeko juntadizora agertu eta zeozertan hastea. Festek herria girotzen dute eta bizipozez kutsatzen gaituzte. Ospakizun eta parranda nahasmenean bestelako ikusmira ekartzen digute, elkarren arteko diferentziak eta aurreiritziak egun batzuez urtuz. Festetako askapena ez dadila izan ordea zapalketarako bidea. Jarrera eta eraso sexistak beldurrik gabe baztertu ditzagun. Ondo pasa Kopraixak!

isioa

Ko

o Kom k a t e praix


Iritsi dira berriro ere festak eta haiekin batera gozatzeko eta ospatzeko egunak; urtea ahaleginetan pasa eta gero, ondo pasatzea tokatzen zaigu orain. Festetan guztiontzako ekintzak izango ditugu: musika, tradizioa, jolasak, kirola e.a., bertako boluntario eta kultur elkarteen ahaleginari esker. Ahalegin hori eskertu nahi nuke lerro hauetatik. Aurreko urteetan gogorarazi izan dizuet Deba eta Itziarko Toki Entitate Txikiaren arteko harremanak hobetzeko eta adostasunetara iristeko Udala egiten ari den ahalegina. Harreman horietan aurrerapenik ez dela izan esan nahi dizuet. Orain ondo pasatzeko eta gozatzeko garaia da, baina, iaz bezala, berdintasunaren defentsan aktiboki jokatzea eskatu nahi dizuet. Tolerantziarik batere ez gure gizarteari hainbeste kalte egiten dien sexu erasoen eta eraso matxisten aurrean. Eta gogoratu, EZ beti da EZ. Festa onak igaro ditzazuela. GORA KOPRAIXAK. Han llegado de nuevo las fiestas y con ellas días de gozo y celebración, que después de un año de esfuerzo ahora nos toca disfrutar. En las fiestas tendremos, actividades para todos/todas: música, tradición, juegos, deportes etc. gracias al esfuerzo de voluntarios y entidades culturales locales que quisiera agradecer. En años anteriores os recordé el esfuerzo del Ayuntamiento para mejorar y llegar a acuerdos en las relaciones entre Deba y la Entidad Local Menor de Itziar. Deciros, que no ha habido avances en dichas relaciones. Ahora es el momento de disfrutar y gozar en todos los actos de las fiestas, pero, como el año anterior, os pido que seais activos/as en la defensa de la igualdad. Tolerancia cero ante las agresiones sexuales y machistas, que tanto daño hacen a nuestra sociedad. Y recordar que “NO siempre es NO”. Que paséis unas buenas fiestas. GORA KOPRAIXAK. Pedro Bengoetxea Loiola Debako Alkatea


Hirugarren urtez gatoz Kopraixetako idatziarekin, legealdi erdia igaro dugunaren seinale. Bere ibilbide xumean Itziarko Auzo Udalak erakutsi du egokiera eta baliagarritasuna, eguneroko hobekuntzak jorratzearekin batera elkarbizitzarako tresna ere izan dadin. Luzea da bidea eta bada zer hobeturik, akatsetatik ikasiz eta ondo egindakoak barneratuz egingo degu guztiok aurrera. Oztopoak oztopo, ahalegintzen gera arazoei irtenbidea bilatzen, sentsibilitate ezberdinei leku egiten, auzotarren nahiak jasotzen eta ahal den neurrian betetzen. Ekimen ezberdinak jorratu ditugu. Aipatzeko modukoa da Andutzko elurzuloan burutzen ari garen auzolana, balio desberdinak biltzen dituen proiektu interesgarria. Aurrerantzean ere, parte hartzea eta bizikidetza uztartuz egitasmo ezberdinak garatzea dugu helburu. Baina zer auzolan adierazpen ederrago herriko jaiak baino, bai antolaketaz, bai parte hartzez. Urte osoko ilusio eta zirriborroen emaitza, gure nortasuna islatzen dute. Aurten ere gainezka datozkigu Kopraixak, beti bezain alai, jendarte giroan. Eta, nola ez, egunerokotasunaren zamak arinduz, harremanak leundu eta bizipoza nagusitzea nahi genuke. Besterik gabe, gogoan izan ezetz ezetz dela. ONDO PASA KOPRAIXAK!

Itziarko Auzo Udalaren Talde Eragilea


GURE DENDA T E L : 9 4 3 1 9 93 61

POLIGONO INDUSTRIAL DE ITZIAR PARCELA E-16 | 20829 ITZIAR GIPUZKOA T. 943 199 187 | info@embalajesiciar.com | www.embalajesiciar.com

Lasturko Prozesio kalea, 16 -2ºB 20829 Itziar tel: 659585905 lasturko@hotmail.com

Itziarko industrialdea, J-1 Partzela ∙ 20829 Itziar-Deba (Gipuzkoa) tel: 943 199 201 / 943 199 273 ∙ www.tecnomeca-kidelan.com


SALBATORE ITSASPEN

Salbatore ermitako Santa Barbararen eskultura, XVI mendekoa. CC BY-NC-SA

Aurten ere Salbatore Eguna Kopraixekin parean tokatzen delako, hilaren 5ean egingo da ospakizuna. 9:30etan meza.


Zapatua 5, 16:00etan. Irteera eta helmuga Eskola txikian.

Umeen lasterketak 16:15etan. ANIMATU!!!


SARI ETA OPARIAK: Gizonezkoen zein emakumezkoen mailan: 1.- Txapela + Garaikurra + 200 euro. 2.- Garaikurra + 100 euro. 3.- Garaikurra + 75 euro. 4.- 50 euro. 5.- 30 euro. Lehenengo mutil eta neska itziartarrentzat sari bereziak. Opariak parte hartzaile guztientzako eta baita guztien artean hainbat opari zozkatuko dira (jatetxeetan bazkariak, kirol osagaiak, e.a.)

LASTERKETA TARTEKO PUNTUAK: - 5. Km-an edarigunea. - 10. Km-an edarigunea eta mozketa puntua. Mozketa denbora 1h 40´koa izango da. INFO+: WWW.KIROLPROBAK.COM


ABUZTUA

5

ZAPATUA


10:30 Umeen pelota partiduak

1.- Banaka: Borja Osa – Oinatz Izagirre 2.- Binaka: Danel Aizpurua eta Aimar Aizpurua — Mattin Agirrezabala eta Unai Agirrezabala

11:00 Frontenis Txapelketa Finala 16:00 II. ITZIAR TRAIL 16:15 Umeen krosa

Izen ematea: egunean bertan. Dominak banatauko dira parte hartzaile guztientzako.

18:30 JOSELONTXO´S TXARANGA 19:00 Txupinazoa plazan Marixiren jaitsiera Itziarko Bertso Eskolaren saioa Ondoren: Danborrada Aurten ere guztiok batera joango gera danborradan. Heldu, ume eta gaztetxo, erritmo bakarrean.

20:30 Meza eta Salbea 23:30 FAN&GO taldea 03:00 DJ HUSSABIER eleiza atzealdean


ERROTABERRI ERRETEGIA Berezitasuna: Haragia eta arraina parrilan

EAJ - PNVk Kopraixetan ondo pasa dezazuela opa dizue

20829 Itziar tel: 943 199 423


JOSELONTXO´S TXARANGA Duela 9 urte baino gehiago, Donostiako musika eskolako ikasle batzuk elkartu ginen, Joxan Malvido eta Pedro Miguelizen laguntzaz, danborrada batean jotzeko. Instrumentu bat jotzen genuen baina gehiago nahi genuen; kalera atera nahi genuen eta gustoko genituen abestiak jo. Hasieran, gutxi jotzen genuen: gauza txikiak, ezagunei mesedeak eta danborradak. Hain zuzen, esan liteke hori izan dela gure ezaugarri garrantzitsu bat: danborradak. Eta gaur egun ere, gure emanaldien parte handi bat dira; ez da harritzekoa, Donostiarrak izanik. Ordutik, eboluzionatu dugu, ikasi dugu, hobetu dugu. Duela 4 urte gogor hasi ginen lanean, geure buruaren onena eskaintzen goazen txoko bakoitzean. Egun, 16 eta 27 urte bitarteko 11 lagunek osatzen dugun txaranga bat gara, batzuen gogoak eta besteen esperientzia uztartuz, urtean 40 baino aktuazio gehiagotan jotzen duguna, batez ere Gipuzkoan, baina baita inguruko probintzietan ere. Estilo guztietako zuzeneko musika ona entzun nahi duten era guztietako festa, jaialdi, urteurren, ospakizun eta ekitaldietan.


KORRONTZI musika tradizional taldea (Euskal Herria, 2004) taldeko trikitilaria den Agus Barandiaranek sortu zuen. Bere nahia antzinako euskal doinu tradizionalei itsura garaikidea ematea zen, beti ere trikitian oinarritutako musikarekin eta txalaparta edo alboka bezalako instrumentu herrikoiak erabiliz, baina aldi berean teknika modernoarekin lagunduta beste instrumentu berriagoak sartuz, mandolina, gitarra, baxua, baxu elektrikoa eta perkusioak. Korrontzik eszenatokietan daraman hamabi urte hauetan sei album argitaratu ditu, azkenekoa 2015eko azaroan kaleratua. Seigarren hau, “Korrontzi Dantzan” izeneko CDDVDa, azkeneko urteetako doinuak biltzen dituen proiektu bat da, non musikari gonbidatuak eta Euskal Herriko dantzari hoberenak ere bertan dauden. Urte hauetan zehar, Korrontzi bere kultura, hizkuntza, dantza eta musikarekin mundu osoan barna bidaiatu da, EEBB, Errumania, Kabo Berde, Irlanda, Brasil, Malasia, Grezia, Italia edo Portugal bezalako herrialde eta festibalak ezagutuz. Horretaz gain, “World Music Charts 2014”, “World Music Charts 2015” edo “Europako Banda Hoberena, Eurofolk” bezalako saiak ere jaso dituzte, besteak beste. Laburbilduz, Korrontzi inor epel uzten ez duen euskal musika taldea da, bere indar eta energiarekin antzinako garaietatik folk musikaren azken joeratako soinuak transmititzeko gai direlarik. Azken bi urteak frenetikoak izan dira taldearentzat, bere musika alaia dozena bat herrialdetan ezagutarazi dutelarik, eta orain berriz datozen urtaroetarako prest daude. Astindu dezagun trikitiaren hauspoa KORRONTZIrekin!


ABUZTUA

6

OHARRA: PLAZAKO EKITALDIAK AMAITZEAN, ONDOKO PARKINGEAN DIREN KOTXEEK KANPOSANTURA DOAN BIDEA HARTU BEHARKO DUTE, ERAGOZPENAK EKIDITEKO.

IGANDEA


07:00 Zezenak 11:30 Meza Nagusia 12:00 Txakolin dastaketa FLYSCH eta ERLETE GOIKOA ekoizleak Aizkolari erakustaldia: IRUNE IZKUE eta MAIKA ARISTEGI

(azkartasunekoa, kolpekakoa, 2 egur zeinek azkarrago)

18:00 XIV. Bikoteen Arteko Dantza Suelto Txapelketa JON OSTOLAZA eta RAKEL PUJANA trikitilariak Errekortadore gazteak:

Josu Valenciano, Xabier Iturralde, Iban Arregi, Joanes Balenciaga

Leizarrango zezenak 23:00 KORRONTZI DANTZAN ikuskizuna frontoian Aldez aurretik: 7 € Bertan: 10 €

Sarrerak salgai: Itziar: Gure Denda (943199362) Deba: Arkatza (943192057), Zumaia: Trapaia (943861973)

00:30 PANCHO BALBUENA

mexikarra kantuan rantxerak

Burugorri tabernan

eta edozer


ARRIOLA TXIKI LANDETXEA Arriola Auzoa - 20829 Itziar-Deba tel.: 943 192 000 / 606 522 147 e-mail: arriola_txiki@hotmail.com www.nekatur.net/arriolatxiki

ELORRIAGA AUZOA, ITZIAR tel: 670408439

JATORRIZKO DEITURA

Itziar


GRUA ZERBITZU IRAUNKORRA

NOIA

TAILER ETA KARROZERIA GRUA: 609 834 438 TAILERRA: 943 606 291 20820 ITZIAR–DEBA

GRUA: 636 867 812 TAILERRA: 943 861 363 20750 ZUMAIA

w w w. c a rro c e ri a s n o i a . c o m

Z U M A R R AG A KO T R I K I T I X A


ELEIZONDO LANDETXEAK C A R P I N T E R I A M E TA L I C A

J.PEREZ t e l : 6 18 6 3 9 8 8 6 / 9 4 3 19 9 0 3 3 – L AST U R

Poligono Industrial de Itziar Parcela Q6 20829 Itziar tel: 943199019 — http://cmjperez.com

N E K A Z A LT U R I S M O A Mardari Auzoa 20829 Itziar (Deba) 943199021 - 637905164(whatsapp) info@zubeltzutorre.es www.zubeltzutorre.es


ABUZTUA

7

ASTELEHENA


11:00 Meza 11:30 Kalejira JAN DA ERAN txarangarekin Ekoizleak: Zubeltzu Torre Ondoren Txindurri-Iturri Erlete Goikoa sagardo Igartza dastaketa: Ibizar Usarra Handi Arriola Txiki Leizarran Aldazabal Azpikoa

Bertsolariak: Oihana Iguaran eta Ane Labaka 14:30 Herri bazkaria frontoian.

Menua: tomate entsalada, paella eta izozkia. Txartelak Gure Dendan salgai (abuztuak 3 arte).

15 â&#x201A;Ź haundiek 8 â&#x201A;Ź umeek (<14)

18:00 Jolasak eta dantzak Ondoren Leizarrango zezenak 23:30 Erromeria: Izer, Alabier eta Lutxurdio 01:00 Sagar-dantza 02:00 Gautxorien Bertso Desapioa Burugorri tabernan


DENON HERRIA

Goikola baserria, Lastur 20829 Itziar â&#x20AC;&#x201C; Deba tel: 943 199 082 www.goikola.com goikola@goikola.com

GOIKOLA N E K A Z A LT U R I S M O A

Eskariak telefono edo email bidez: 620562620 / 619651353 / 943199203 beliosoro@yahoo.es

SANTUARAN BEKOA NEKAZ ALET XEA

Mardari Auzoa 1. 20829 Itziar (Gipuzkoa) 943199056 txominsantuaran@gmail.com


EKIPO INDUSTRIALEN HORNITZAILEA Itziarko Industrialdea ∙ M-4.3 partzela Apdo. 10 ∙ 20820 Deba - Itziar Tel.: 943 199 262 www.serkide.com info@serkide.com

DENDA - BERRI

PENTSUAK, TRESNAK, HAZIAK, LANDAREAK, ERROPA, OINETAKOAK ETA ETXERAKO HAINBAT GAUZA Industrialdea – A.5 saila - 5.Pab. – 20829 Itziar (Gipuzkoa) –Tel. 943199091 – dendaberri@dendaberri.com

SANTUARAN JATETXEA Mardari auzoa · 20829 Itziar (Gipuzkoa) · tel: 943 199 397 · santuaranjatetxearest@gmail.com


ARRE ARRE MANDAKO Atzoko Burugorri eta Kanaleko toxinak barruan ondo gordeak ditudan goiz tristatu honetan, adarretan pilatutako urak, tanto potoloetan jauzian dabiltza orbelezko hondo estaliaren kontra zaratatsu eta saltoan, parada surrealista ez dakit baina errealistak topa egin du ene kasko baldintzatuan. Aurrearaxeago jarri ditut begiak. Gero goraxeago eta konturatzerako inguru guztia animatzen hasi da. Haitzetako iratxoak dira hauek, ezagutzen ditut, beti daude jukutriarako nondik potroak ukituko. Ez nago ba jolaserako arnasa hartu ezin nabil eta. Urduritzen hasia naizenez, hankak mugitzeko ordua etxeko seguritate nazionalera. Hemen nago etxeko gotorrean bainan inon babesik aurkitu ezineko egun horietako baten traza argiak ditu nire gaurko honek. Iratxoak antzeman diote mendian ikusi nautenekoz eta inguruan ditut ezin kenduta gutxienez gaur gaueko luan amets handitarako trenaren tutuak haizetaratzen ditueneraino. Honetan nagoela eta nabilela, dena sorgindutakoaren beldurrak ikaratuta paralisi batean naukanean, irratian, hara non hasten den .- ihes betea zilegi balitz â&#x20AC;&#x201C; nonbait balego bakea .- premonizio ezkorrenak gaur izango dute bataiatzeko eguna eta harren eta harren; munduaren hondotik pasatzen diren harri puska haundi ohiek bezala, birlibirlokearen gezi bidean ez zaitezela paratu. Ez nago ondo, txorabioak ditut eta halakoetan ganbara igotzen naiz. Teilatuko egur zaharrak eta ezertarako ez diren trasteak bezalako antsiolitikorik ez baita niretzako, eta hemen ez dauden arren lasto edo belar fardo batzuk balueteke, ba zera, .- ez zaidazu galdetu - gauza ilen guztien - arrazoi gordea ... ba horixe. aizu!, nuntzea? Konprak ittea jun biako deuba, jatiakin bakarrik akordatze zea zu. Bueltan hemen dira txorabioak baina ez dago salbaziorik. Prepau zaitte jundaiun!. Nola edo hala preparatu gara sartu gara kotxe gorrian eta martxa kalean barrena Etxeberriko kruzera iritxi geran arte. Nora joango gera? Nik leku batea esaten baet zu bestea jutezea ta izu naezuna. Urbila?. Segi nabezu. Jaitsi gara Makastiko kamino haundira eta, Larrabielko zerkaran aurrera sortaldera, goazemak nahiko urruti dagoen Urbilera. Pare bat ohilasko â&#x20AC;&#x153;Oikinaâ&#x20AC;?


beste pare bat ikurrin dun untxi, ardoa, garbantzuak, txokolatea eta egunari dagozkion beste lerdokeri batzuk. Barran, kafea euroaren azpitik eta egunkariak aukeran. Espainian lapur-sarda, amerikano urdea, koreano lepamotza, dragoi mandarinua, maquiavelo rusianua, Merkelatza eta erraustegia, Zubietako alegia. Itziarren ere badaukagu geure erraustegi partikularra, Maixokotarren ondoan bertan hain zuzen. Baina bost axola iĂąori. Lo. Hain gozo etorri zaidan lua, andrearen sorbalda bilatu du beti egin balu bezala, baina besondoa jeiki egin dit ongi etorria ukatuz. Ze! umetu ziaro! Benga goazen hemendik. Atarian eta iada kotxea hartuta, beti leku beretik itzuli gabe gaur Tolosaldera hartuta Errezildik edo Mandubiatik itzul gintezke; bale. Bale. Tolosatik pasata biok ohartu gara, munduari bira emateko egunik aproposena ez dela gaurkoa, eta Benta-Haundin betigora abiatu gara. Bidania gainean aurrera goazela, mekauen! Hauxe izangoa. Oain zer dezu? Ez al zera akordatzen Karlos Azkoitiarrak nola kontatu zigun behin Zumarragako tipoarena. Egon da pentsatzen eta, bai bai bai. Hauxe izango da egun hartan gainak eta azpiak okupatuak izan zireneko zubia. Zumarragako biretik behera Munatei parian kontrol guardia-zibil. Alto parate. Karne de polizia y haber uste tu. Uste a donde va. Kabra culo kaliente cojones Azpeitia. Pase uste. Azpeitian, ahuntza akerrarengana eraman eta denak egin zituanian, Bidanian erromeria zegoela eta ezin bada joan gabe gelditu. Hala, han dabilela, egin du neska batekin adiskidantza eta jakiĂąa, ahuntza eta akerraren maniobrak gogoan hark. Joan dira Tolosa aldera dagoen zubi-azpira, orain gu gauden puntu honetantxen hain xuxen izango zen. Hasi zirenean riki-rakan, zer da eta guadiazibilek kontrola jartze ez dute bada bertan zubi gainean. Miaketa lanetan zubipera jaitsi zirenean han hemen zeudela gure parea bata bestearen gainean. Alto quien va. Gente sobre gente produziendo pa la nazion-kabreruak. Taxpelokerrak orduan: Que siga la funzion. Jarraitu dezala funtzioak. Sursum Corda. Faustino Garate


Unai Lekube Aranberri

ARDURADUN KOMERTZIALA

Lersundi, 37 behea Tel.: 943 191 494 / 663 080 197 unailek@mapfre.com 20820 DEBA (Gipuzkoa)

AT E R P E T X E A

943 199 090 / 679 928 393 www.albergueturisticolastur.eus

TXOMIN JATETXEA IZAN ASKE KOPRAIXETAN ERE

943 19 16 60 – DEBA

ITSASO ETA MENDIEN ARTEAN ASTEBURU LASAIAREN BILA BAZABILTZ, ETORRI

ERLETE GOIKOA nekazaletxea. Mardari auzoa, 5 – 20829 Itziar · tel: 618 06 79 68


Gosar iak · Txikit eoa · Pintxoak Itur kalea - 20820 DEBA - tel.: 943 19 24 73

SAGARDOTEGI — ERRETEGIA Espezialitatea: haragia eta arraina parrilan Elorrixa - Itziar - tel: 943 19 92 37

BIKAIN J A T E T X E A M u t x i a rt e k a l e a , 3 9 – 2 0 8 2 9 I T Z I A R – t e l : 9 4 3 19 9 3 7 0

TXERTURI GOIKOA L A N DA ET X E A

Logelak eta Apartamentuak Itsaspe auzoa - 20829 ITZIAR t e l : 9 4 3 19 9 176 - 6 16 0 5 5 9 19 w w w. t x e r tu r i . c o m


FRUTA EKOIZPENA ETA ZERBITZUA

Izarraitz Auzoa, 63 – AZPEITIA – tel. 943811933 www.azkunefruta.com

www.ciclosturbina.com turbina@ciclosturbina.com Arrabal de Maxpe, 17 tel: 943 192 382 20820 Deba (Gipuzkoa)

Ileapaindegia eta eko-denda Azal eta ileko tratamenduak Depilazioa Opariak Mutxiarte kalea, 4 - behea - Itziar 943 199 164 itziarileapaindegia@gmail.com

Santiago Auzoa, 2 – 20750 Zumaia tel: 943 86 02 01 – www.azkarpneumatikoak.com


Erribera, z/g · Zumaia tel. 943 86 09 70

BAR GURETXOKOA Erribera kalea, 9 20750 ZUMAIA tel. 943 86 19 73

ETXE-ZURI GARRAIOAK Iñaki Arrieta Aramendi mugikorra: 650 029 835 etxe-zuri@hotmail.com


ABUZTUA

8

ASTEARTEA


10:30 Meza 11:00 Umeen jolasak 13:00 Entzierroa.

Leizarrango zezenak eta pottokak

14:00 Bazkaria Salegi jatetxean 17:00 EKAIN TXOU (plazan) Euskal dantzak â&#x20AC;&#x153;zirkoaâ&#x20AC;? Aerobic Zezenak eta pottokak Buruhaundiak 19:30 Kantu Jira Plazatik abiatuta, tabernaz-taberna

21:30 Kantu-afaria Bikain jatetxean Zumarragako Trikitixak alaituta 22:00 Karaokea plazan 22:30 HOLI PARTY kolore festa plazan 23:00 GAURGI Taldea dantzaldia plazan


BEROALDIA ELURZULOAN Konturatu gabe, hilabete pasako atarramendua bihurtu da dagoeneko, berehalako konponketa izan behar zuen atrebentzia. Andutzko argindar postearen alboko arbolape hartan horrelako ezer zenik ez genuen antzematen, noizbait aditutako kontaizunen bat, akaso, garai zaharretako gauzak. Lehenengo egunean asuna eta sasia garbitu, baina ez zen elurzuloaren tankera haundirik han, itxurarik gabeko sakonune soil bat, gutxigorabehera. Harri koskorrez pilatutako ertz baldar baten zantzua alde batean, besterik ez. Horrela hasi ginan beheraka lurra harrotzen, atxur, pala, haizkora, pikatxoi, otarra eta karretila eskuan, A. eta B. arkeologoen gidaritzapean. Joan den hilaren erdirako iragarria genuen motxorra, lekutan geratu da! Zenbat eta gehiago egin behera, orduan eta sakonago elurzuloaren barrena. Lurrak zeharo estalita ez ezik, eraitsita ageri ziren horma-aztarnak. Forma biribilekoa irudikatzen genuen, baina ez, lau alde ditu laukiak. Aurrera egin ahala pilatuz joan dira tontorrak aldamenetan, lurra txoko batean, harri koskorrak bestean, eta harri haundiagoak aparte. Bestelako hondakinak ere bistaratu dira tartean, artile, plastiko-poltsa, ardo-botila, eta kartutxo, iragandako garaien testigu. Bigarren asterako beharrezkoa zen azpiegitura trinkoagoa: alderik-aldeko eskorak, gora eta behera ibiltzeko eskilara, eta polea tramankulua lizarrean kateatuta, sokak zintzilik, zama gora ekartzeko. Behera egin ahala osorik diran pareta tarteak porlanez egonkortzeko gomendioa jaso degu, gehiago desitxuratu ez dadin eta bertan ari geranon segurtasuna bermatzeko. Oraindik ez dago asmatzerik non duen hondoa, zabaleraren neurriak kontutan hartuta, uste baino sakonagoa izan daiteke. horrek esan nahi du luze jo dezakeela. Udako plan aproposa, ongi etorriak dira laguntzaileak auzolanera, bertakoak zein ingurukoak.


Argazki kamera lepoan, eguneroko albuma osatu behar, gero iluntzean jendeari erakusteko. Drone madarikatua ere bai buru gainean hegan, bideo ikusgarria erregalatu zigun airetik. Lege zaharreko jarduna eta teknologia berriak batera. Izan ere, nola antolatu gaur egun auzolana ditxosozko whatsapp talderik sortu gabe? Sare sozialak ez dirala beti alferrikako denborapasa, alegia. Itziar-Trail saiorako entrenatzen ari ziren saltakari lerdenak eta auzolan bolondresak bideatxur beretik gurutzatuz ibili gera Andutzen gora eta behera aste hauetan. Bi mundu eta bi erritmo desberdin, paraje berean. Tartean, artaldeak atento, babes-lekua inbaditu diegu eta eguerdiko sargorian, zer arraio ote gabiltza, aspaldi alperrik galdutako zokotik tiraka.. Uda betean ere giro da Elustako arbolapean. Bista ederrak, itsas-brisa eta konpainia jatorra. Bertako gerizean eserita, ez da erraza imajinatzen orain dala mende pasa arte elurzuloak zerabilen martxa. Gure garaian baino elur gehiago egingo zuen neguan, alajaina, eta orain baino zalaparta isilagoa ibiliko zuten orduko itziartarrek. Gore-tex eta termikorik gabe, zetorrenari aurre, neguko hotzean. Mendi-hegaleko elurra pilatu eta sailean sartuko zuten koska elurzuloan, garo-hostroz estaliz mailaka. Hankapean ondo sakatuz, jela bihurtuko zen elur gogorra. Estimatua oso inguruko herri eta etxe onetan, asto eta mandoz garraituko zuten jela gaueko freskuran. Hondarribiraino ere iristen omen ziren bertako ekoizpenak, inguruko herrietara ez ezik. Zaila zaigu bizimodu hura zer zen ulertzea gaur egun. Zer da gure auzolana egunerokotasun latz haren ondoan. Ez dago jakiterik. Elurzulo berrituaren hutsune sakonak lagunduko digu halako trantzeaz gogoeta egiten. Bestelako aitzakiarik gabe, aurrerantzean izango degu parada non egin Andutzko aldapan. Elurzuloko kofradia


ABUZTUA

9

ASTEAZKENA


10:00 â&#x20AC;&#x201C;13:00 Frontoian: (ume eta gainontzekoentzat) PUZGARRIAK: T X OT XO N G I LO Itsas txirrista (1-5 urte) TA I L E R R A Pirata (6-10 urte) Saltoka (7 urtetik gora)

11:30 Bizikleta karrera

(saria 2 lagunentzako bazkaria/afaria Kanala jatetxean)

12:00 Kuadrilen arteko jolasak 13:00 Zezenak 14:00 Paella txapelketa 17:30 Kalejira Burugorrinetik plazara JAN DA ERAN txarangarekin. 18:00 Kuadrilen arteko jolasak Aurreskua Leizarrango zezenak 00:00 PLAYBACK plazan 01:00 Kontzertua: HUNTZA 02:00 LEHIAN taldearekin berbena 07:00 Peto jaitsiera plaza inguruan


Egia auzoa, 8 · 20829 Itziar–Deba t: 943 191 554 - m: 617 686 337 www.agroturismodonibane.com email: donibane13@hotmail.com

URDAITEGIA HARATEGIA

AITTOLA

GEURE BASERRIAN HAZITAKO TXAHALAK Astillero, 3 - tel: 943 19 17 76 DEBA


Galtxa okindegia Gurutze Kalea, 5 - behea ¡ 20820 Deba - tel.: 943 191 036


LEHENENGO “GIROTUZ” UDALEKUAK Herriko ume eta gaztetxoen gaur egungo egoera herrian azken urteotan emandako garapen eta aurrerapausoen isla da. Iaz, parte hartze prozesu baten bidez, “Gure Bagea”k herriko festen antolakuntzan belaunaldi gazteenaren ahotsa entzun eta erdigunean jartzeko apustua egin zuen, epe luzera haurren hitza esparru ezberdinetan entzuna izateko helburuarekin. Aurtengoan aldiz, lanari jarraipena emanez, Itziarko lehengo udalekuek hartu diote lekukoa. Lan gogorra egin da Itziarko udalekuak aurrera ateratzeko, Itziartarrok eskola propioa nahi eta behar dugun bezala, aisialdi eredu propioa ere nahi eta behar dugulako, herritarron beharretara eta errealitatera ondoen egokituko dena baita. “Girotuz” udalekuen izenpean, herriko ume eta gaztetxoak, begirale talde baten laguntzaz, uztaila osoa igaro dute herriko kaleei kolorea emanez, gozatuz eta gozaraziz. Ekintza, txango, abesti ... ezberdinen bidez elkarren arteko harremanak sendo-


tzeaz gain, norbanakoaren eta taldearen garapen eta ikasketa prozesuarekin jarraitzeko gunea eskaini die udalekuek haurrei. Kartoi puska batetik musika instrumentu bat sortzetik hasita, haurrak elkar laguntzera behartzen dituzten jolasetaraino, hilabete osoan zehar etengabe egin izan zaie tokia elkarlanari, auzolanari eta sormenari. Haurrak direlako etorkizuneko belaunaldi; bizitzaren erdigunean auzolana duten pertsona sortzaileak direlako etorkizuneko belaunaldi. Aurtengoak lehenengoak izan dira, eta lehenengoa izateak askotan akatsak, hobetu beharrekoak ... dakartza berarekin, eta hala gertatu da udalekuen kasuan ere. Baina hauetatik irakaspenak atera eta urtetik urtera hobetzeko osagai garrantzitsuena eman digu aurtengo uzta-hilak: ilusioa. Haurrek Itziarren eta Itziarrez gozatzen jarraitzearen ilusioa; haurrak herrigintzaren oinarri izatearen ilusioa; haurrengandik ikasten jarraitzearen ilusioa. Horregatik, ilusioa ipar hartuta eta urtetik urtera hobetuz, haurrak herrigintzan protagonista izateko asmoz abian jarri zen prozesuari ekarpena egiten jarraituko dugu! Nork egingo du bada herria, herriak ez bada? A. Z.


Doniene Berri Garaian garaiko barazki ekologikoak 652743737 6886661622

Industrialdea, 20829 Itziar tel: 943 199 226 www.ibarplas.com

ZUMAIA MOTOR, S.L. Santixo Auzoa, 22 – 20750 ZUMAIA Tel: 943 143 143 – zumaiamotor@telefonica.net

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai. Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.


Gentzianaren inurrijalea tximeletaren banaketaeremua ezagutzeko irteera egingo da Euskal Kostaldeko Geoparkean Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostadeko Geoparkeak, Itziarko Auzo Udalaren laguntzarekin, gentzianaren inurrijalea ezagutzera emateko ekimena antolatu dute, tximeleta honen babesa sustatzeko asmoz. Trebakuntza-saio praktiko bat egingo da abuztuaren 8an DebaZumaia Biotopoan, parte hartu nahi duen herritar orori irekia.

elkarteko kideek prestakuntza-saio bat eskainiko dute tximeleta zein arrautzak jartzeko aukeratzen duen lorea (Gentiana pneumonanthe) bereizten ikasteko asmoz. Jarraian, Deba-Zumaia Biotopoko hainbat gunetara hurbilduko dira tximeletaren banaketari buruzko datuak jasotzera. Bildutako informazioa intsektu bitxi hau babesteko plan bat lantzeko erabiliko da.

Gentzianaren inurrijaleak (Phengaris sp.) eguneko tximeletak dira, eta bizitza ziklo bitxia bezain konplexua dute, inurrien parasitoak baitira. Tximeletok oso sentikorrak dira inguruak jasaten dituen aldaketekiko eta isolaturiko populazio txikietan egoten dira. Euskal Kostaldeko Geoparkean, Iberiar penintsulako hiru espezieetatik bi atzeman dira, Phengaris alcon eta Phengaris arion, hain zuzen ere.

Ekimenean tximeleta-zaleek eta, oro har, interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Hitzordua Itziarko Burugorri Elkartean izango da, goizeko 9:30ean, eta 13:30era arte luzatuko da. Parte-hartzaileei asegurua egingo zaie eta amaieran mokadutxoa eskainiko zaie. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da ingurumena@geoparkea.com epostara idatziz. Parte-hartzaileei gomendatzen zaie sakelako telefonoa, praka luzeak, mendian ibiltzeko oinetako egokiak, eguzkitik babesteko txapela eta krema eta ura eramatea.

Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Itziarko Auzo Udalaren laguntzarekin, gentzianaren inurrijalearen banaketa-eremua hobeto ezagutzea helburu duen jarduera antolatu dute abuztuaren 8rako. Zerynthia

A N T O L AT Z A I L E

LAGUNTZAILE


ITZIARKO JUBILATUEN EGUNA. Uztailak 23, igandea. Giro ederrean ospatu genuen aurtengo Itziarko Jubilatuen eguna. Meza, Joxe Lizarreta eta Aitor Burugorrik botatako bertsoak, bazkaria eta ondoren Ollokiren soinuarekin erromeixa. Aurtengo omenduek, Dolores Osa eta Antonio Aldalurek, unkituta jaso zituzten Zigor Aizpurua auzo alkateak eta Debako zinegotzi diren Marilu Albisu eta Ane Egidazuk emandako oroigarriak. Lagun artean, bertakoak zein kanpokoak,apaiz , alkate, zinegotzi eta guzti, berriketa eta dantza ugari egin genituen Biximodunian. Egunpasa alai eta umoretsua, bizipoza aldarrikatu eta hemen garela plazaratzeko. Urtetik urtera gero eta kuadrilla handiago biltzen gera festara, hala ere oraindik, Itziarko jubilatuen hirutik bat agertzen da ospakizun honetara. Datorren urterako,erronka modura, parte hartzea zabaldu beharra dago, festa hau elkartze gune bat izatetik, antolatze une bat izatera pasa dadin. Auzo Udalak hirugarren adinekoentzat prestatzen dituen ekintzak bideratu eta hobetzeko, Itziarren Jubilatu Elkarte bat sortzea izango litzateke aproposena, denon artean gero eta zerbitzu hobeagoak lortu eta antolatzeko. Auzolanean aritutakoak zeratenok baduzue lan honetan zer esana. Ekin diezaiogun lanari! X. L.


AU PAS O !!! OND XAK I A R KOP

TABERNA Mutxiarte 8, 20829 Itziar tel: 943 606 396

TXIRRINDUENTZAT ERREKANBIO ETA OSAGARRIAK Industrialdea – E2, 20829 – 20829 Itziar tel. 943 19 91 03 · www.gurpil.com

EDARI

B A N A K E TA

San Telmo kalea, 22 - 20750 ZUMAIA

Tel: 943 861 312

K I R O L A E TA O S AS U N A

Alai Auzategia, 7-baxua 20750 Zumaia tel. 943243368 – info@gaindituz.es www.gaindituz.es


JATETXEA

haragia eta garaiko arrainak bereizten gaitu TABERNA Hondartza kalea – 20820 DEBA tel: 943 19 19 70 www.calbetonjatetxea.es

tel: 699 684 490 www.txindurri.com

S A N E A M E N D U A - B E R O K U N T Z A - G A S I N S TA L A K U N T Z A - G A S N AT U R A L A INPERMEABILIZAZIOA - ERAIKUNTZA LANAK - BAINUGELAK w w w.urg intz a .com tel: 943 18 80 92 – 1 p oligonoa , Er rot a 19 - 20749 I R AETA – Z E STOA


Sinisten det “ Aiii nere amonak jakingo balu ez naizela sinistuna... A ze disgustua! ” - halaxe esan zidan lagun batek astearte buruzuri batean. Zer pentsatu eman zidan esaldi horrek. Josune, zuk zertan sinisten dezu? Errazago esango nuke zertan ez dudan sinisten... mmm... Elizan, adibidez? Baina sinistunok, ez zaitezte larritu, baditut nire jainkoak eta! Hementxe nere meza. Biologia ikasle gisa, zientzian itsu-itsuan sinistu beharko nuke, baina... Itziarren esaten den bezala, mikroskopio atzeko “ixixa” dena sinisten det. Musika zalea naiz oso. Ba al da inon kantatzen ez duen herririk? Ziur naiz pastila asko eta asko baino medizina hobea dela zuzenean bihotzetara iristen den melodia. Ez al duzue uste Jan da Eranen rantxera inoiz sortu den antidepresibo onena izan daitekeenik? Sinisten det Itziarko Auzolanean. Badakit udako beroetan botatako izerdiak, garai bateko elur zulo hotza bustiko duela. Sinisten det eliza atzeko laberintoko jolasetan, kalebarreneko iturriko zipiztinetan, Gure Dendako petrilan, eta zapateroaren eskaparatean... Ojo! Itziarko sekretu guztiak dakizki! Sinisten det aurtengo Kopraixetan! Telazko apaingarrietan, tanborren hotsetan, petoen kolore bizietan, tiropitxoiko eskopeta okertuetan, bazkarietako “un ble ble-etan” , zentroko juergetan, Salegiko parkineko muxu ezkutuetan, auskalo nun amaituko duten arrautzetan, aurresku mixtoan... Beraz, ez dezala inork esan ateoa naizenik! Amen! Josune Arakistain


Pol. Ind. Itziar, Parcela M 4.3 20829 Itziar - Deba tel: 943 199 324 cme@cmemachine.com www.cmemachinetools.com

KONTROL NUMERIKO FRESADORAK Itziarko Industrialdea, M 4-1 partzela, 20829 ITZIAR - DEBA T 943 606 383 · jcharola@mtemachine.com · www.mtemachine.com


‘En plan...’ Miren Amuriza

Aurtengo udan, parrandan, inoren kontura ibili gura duten gazteentzako proposamena (botearekin alde egitea baino eleganteagoa eta entretenigarriagoa): koadrilakoren batek «en plan», «rollo», «tipo» edo gisako makuluren bat baliatzen duen bakoitzean, zentimo bat, bi, bost (klink!) botean uztea: Txosnetan a sako jende dago (klink!), joango al gara tabernetara afaltzera? Bai, Goazen Mendibilera, peña! Lehengoan gurasoekin izan nintzen, a lo familia bazkaria (klink! klink!), eta bapo jan genuen. Zer nahi duzue, rollo bokadiloak (klink!) ala errazio batzuk? Bokatak hobeto, no? (Klink!) Uste dut pizzak ere badauzkatela... Pizzak? Ño, oso pro dabiltza! Begira, kartan a sako errazio daude (klink! klink!) eta itxura ona daukate, gainera! Igual eskatu dezakegu, en plan, errazio bat denontzat (klink!) eta gero bakoitzak bere bokadiloa? Guay. Zein errazio? Tipo txipiroiak edo horrela? (Klink! klink!) Ez, txipiroiak ez... Kristoren lorrina da, mitiko (klink!) tinta kamisetara jausten zaizunean eta... hobe kroketak! Guay, kroketak! Ea, neuk apuntatuko ditut bokadiloak, a lo idazkari! (Klink! klink!) Zer nahi duzue? Nik urdaiazpiko tortila. Nik solomo-gazta. Nik begetala oilaskoarekin. Begetala zelan, en plan roquefortarekin? (Klink!) Ez, en plan normal, a lo maionesarekin (klink! klink!). Ados. Edateko bakoitzak berea? Ez, hobe denontzat eskatzea, no? Rollo sagardo botila... (Klink! Kliiiiiink!). BERRIA egunkaritik hartua. 2017-07-22an argitaratua

Beste haize bat ibiliko da Burugorrin itziarkoauzoudala@gmail.com


Okil berdea (Picus viridis)

Kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu... Udaberria da, eta hainbat aldiz entzundako oihu hori gero eta hurbilagotik dator, kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu... seguru aski ar bat izango da eta bere lur eremua “markatzen”ariko da jakinarazteko beste kideei bera dala hemengo jabea, kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu... adar eta arbastarekin egindako nere ezkutaleku atzekaldean egon behar du, oso hurbil, kiu-kiu-kiu-kiukiu-kiu-kiu-kiu... agertu da azkenik, pare parean daukaten hesola bati itsatsita geratu da, ederra benetan. Alde guztitara begiratzen du, oso deskon�atuak dira eta zaila izaten da benetan hegazti hau hurretik ikustea, uste det berak ere zeozer arraroa somatzen duela aurrean daukan adar multzo hortaz. Bi-hiru argazki, pixkaten disfrutatu berari begira eta... kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu-kiu... badoa, baso barnera.

J. A. Buenetxea “Bobi”


BA Z K A R I A K E TA A FA R I A K M E N UA B O K A D I L O E TA P I N T X OA K PA R R I L A E TA P L A N T X A EDOZER NAHI? ENKARGUZ IA DENA! ON EGIN!!! @Tokialaielorri1

Elorriaga auzoa, ITZIAR – DEBA t. 943 199 239 m. 618 143 639

Koprai zoriontsu!

SALEGI

TA B E R N A – J AT E T X E A

Galtzada, 13–15 · 20829 ITZIAR · Tel.: 943 19 90 04 - 943 19 91 81 info@salegi.net – www.salegi.net


MUTRIKU–ZUMAIA / ZUMAIA–MUTRIKU | ABUZTUKO ORDUTEGIA


KOPRAIXETAKO GAU-AUTOBUS ZERBITZU BEREZIA

Abuztuak 5 (zapatua) eta 9 (asteazkena)

Geralekuak: DEBA: Taxi geralekuaren aurrean. ITZIAR: N-634, Hostal parean ZUMAIA: Patxita Etxezarreta (Donostiarako norabidean) Indarrean dagoen gaueko tarifa kobratuko da.

LEKEITIO–DONOSTIA / DONOSTIA–LEKEITIO | ABUZTUKO ORDUTEGIA


SÁBADO, 5 DE AGOSTO 10:30 Partidos de pelota de niños 11:00 Final del torneo FRONTENIS 16:00 II. ITZIAR TRAIL 16:15 Cross infantil 18:30 Pasacalle con JOSELONTXO´S TXARANGA 19:00 Chupinazo y bajada de MARIXI en la plaza. Bertsos a cargo de la escuela de bertsolaris. A continuación, tamborrada popular 20:30 Misa y Salve cantada por el coro parroquial 23:30 Verbena con el grupo FAN&GO 03:00 DJ Hussabier

DOMINGO, 6 DE AGOSTO 07:00 Vaquillas 11:30 Misa 12:00 A continuación en la plaza cata de txakolí local y exhibición de las aizkolaris: IRUNE IZKUE y MAIKA ARISTEGI 18:00 XIV. 18:00 XXIII edición de baile suelto de parejas con los trikitilaris JON OSTOLAZA y RAKEL PUJANA. Para terminar la tarde habrá una exhibición de recortadores y vaquillas. 23:00 Espectáculo KORRONTZI Dantzan en el frontón 00:30 Música en directo. Bar Burugorri.

LUNES, 7 DE AGOSTO 11:00 Misa 11:30 Pasacalles con la charanga JAN DA ERAN A continuación, cata de sidra local Amenizada por las bertsolaris OIHANA IGUARAN y ANE LABAKA 14:30 Comida popular en el frontón 18:00 Juegos y bailes de parejas. Aurresku y vaquillas 23:30 Verbena a cargo de IZER, ALABIER eta LUTXURDIO 01:00 Baile de la manzana 02:00 Desafío de bertsos para noctámbulos en el bar Burugorri MARTES, 8 DE AGOSTO 10:30 Misa 11:00 Juegos de niños. Pasacalles con la charanga JAN DA ERAN 13:00 Encierro infantil, vaquillas y ponis. 14:00 Comida para niños en el restaurante Salegi 17:00 Actuación EKAIN TXOU A continuación, spectáculo “ZIRKUA”, exhibición danzas vascas y aerobic. 18:30 Vaquillas y ponis. 19:30 Kantu Jira 21:30 Cena popular con cantos en el restaurante Bikain, con Zumarragako Trikitixak 22:00 Karaoke en la plaza 22:30 Holi party - �esta de colores 23:00 Verbena a cargo de GAUARGI TALDEA

PROGRAMA MIÉRCOLES, 9 DE AGOSTO 10:00 Hinchables y juegos durante toda la mañana en el frontón 11:30 Carrera de bicicletas 12:00 Poteo lúdico entre cuadrillas 13:00 Vaquillas a cargo de la ganadería Leizarran 14:00 Concurso de paella 17:30 Pasacalles con la charanga JAN DA ERAN 18:00 Seguirán los juegos de jóvenes Aurresku. Vaquillas 00:00 Concurso de Playback 01:00 Concierto del grupo HUNTZA 02:00 Verbena a cargo de LEHIAN 07:00 Peto jaitsiera


SATURDAY, 5th AUGUST 10:30 Children’s basque pelota matches 11:00 Frontenis tournament �nals 16:00 II. ITZIAR TRAIL for adults 16:15 Running competition for kids 18:30 “Kalejira” with JOSELONTXO´S TXARANGA 19.00 “Txupinazoa” and MARIXI’s descent, in the town square. Itziar’s Bertso Eskola’s performance Popular drum parade 20:30 The mass and salbe 23:30 Dancing with the band FAN&GO 03:00 DJ HUSSABIER

SUNDAY, 6th AUGUST 07:00 Bulls 11:00 The mass Then, home made “txakoli” wine tasting Town square IRUNE IZKUE y MAIKA ARISTEGI Wood coppers showing 18:00 XIV. Basque dance competition, with JON OSTOLAZA and RAKEL PUJANA trikitixa players Bulls and bull trimmers 23:00 KORRONTZI Dantzan performance 00:30 Life music at Burugorri bar

MONDAY, 7th AUGUST– COUPLE’S DAY 11:00 The mass. 11:30 “Kalejira” with JAN DA ERAN charanga band. Then, home made cider tasting. With the troubadours OIHANA IGUARAN and ANE LABAKA 14:30 Lunch in the pilot court 18:00 Games between couples. Aurresku Bulls 23:30 Dancing with IZER, ALABIER eta LUTXURDIO 01:00 Apple dancing 02:00 Night Bird´s Bertso Challenge at Burugorri bar TUESDAY, 8th AUGUST -CHILDREN’S DAY 11:00 The mass 11:30 Games for children’s Parade with txaranga JAN DA ERAN 13:00 Bulls running Leizarran’s bulls and ponies 14:00 Lunch for kids at Salegi restaurant 17:00 EKAIN TXOU clown´s performance Basque dances “ZIRKUA” show Aerobic dances Big heads. 19:30 Kantu Jira 21:30 popular songs dinner at Bikain restaurant, enlivened by “Zumarragako Trikitixa” 22:00 Karaoke at town swuare 22:30 Holi party 23:00 Dancing with GAUARGI TALDEA

PROGRAM WEDNESDAY, 9th AUGUST - YOUNG’S DAY 10:00 In�atables mats and games for kids, during the morning 11:30 Cycling race 12:00 Drinking parade for cuadrillas 13:00 Leizarran’s bulls in the square 14:00 Paella competition (square) 17:30 “Kalejira” with JAN DA ERAN charanga band 18:00 Games between young people, (square). Aurresku Then, bulls 00:00 Playback competition 01:00 HUNTZA live concert 02:00 Dancing with LEHIAN At 7 o’clock in the morning “dungarees down” run


AK !!!

ITZIARKO HOSTALA

EGUNERO ZABALIK 05:00 – 00:00

AI X

ITZIARKO HOSTALA

PR

KAFETEGIA · TABERNA · JATETXEA

KO

ITZIARKO HOSTALA

GO RA

GOSARI · OTORDU · OSPAKIZUNAK

ITZIARKO HOSTALA 943199061 · WWW.HOSTALITZIAR.ES

ITZIARKO HOSTALA


Kopraixak_2017  

Itziarko jaiak. 2017 abuztuak 5, 6, 7, 8 eta 9

Kopraixak_2017  

Itziarko jaiak. 2017 abuztuak 5, 6, 7, 8 eta 9

Advertisement