Aldizkaria urria euskaraz

Page 1

Irunberri 2021eko urria

Gure herriarekiko konpromisoan, #A20N Bilbora

Azaroaren 20an kalera aterako gara, Bilbon EH Bilduk fase berri bat zabalduko du azaroaren 20an manifestazio batekin, Bilbon

Indarkeriaren aurka jardutearen garrantzia EH Bilduk eraso matxisten aurkako zenbait neurri proposatu dizkio udalari

Alde zaharra birgaitzea, premiazkoa Etxebizitzak sortzean, beharrezkoa da herriko egoera urbanistiko osoa aztertzea

Udalen arteko ezberdintasunak txikitzeko akordioa EH Bilduk akordio bat lortu du gobernuarekin, tokiko finantzazioa aldatzeko


2

Indarkeria matxistaren aurrean, Irunberriko Udalak badu ardura

2020ko Martxoaren 8ko elkarretaratzea, Irunberrin.

E

H Bilduren oinarri estrategikoen artean gizarte feminista baten eraikuntza dago; horretarako, patriarkatuaren aurkako borroka funtsezko elementua da. Indarkeria matxista patriarkatuaren adierazgarri gordinena da. Hura gainditzeko eginbeharra gizarte guztiari dagokio, eta erakunde publikoen jardun sendo eta eraginkorra ere eskatzen du. EH Bilduk Irunberriko alkateari eraso matxisten prebentzio, arreta eta erantzuna emateko neurriak adostea proposatu dio. Besteak beste, hiru neurri proposatu dizkio: Nafarroako Gobernuak eta Mankomunitateak eskaintzen dituzten

baliabideen inguruan informazioa eman eta zabaltzea; sexu erasoak ekiditeko eta hauei instituzionalki erantzuteko protokolo edo jarraibide minimo batzuk adostea; eta indarkeria matxista ekiditeko eta emakumeak ahalduntzeko formakuntza plan bat gauzatzea, NUKFek eskaintzen duen laguntza eta Estatuko diru laguntzak probestuz. Protokoloari dagokionez, Irunberriko Udalaren baliabideak mugatuak direla kontuan hartuta, helburu minimo batzuk proposatu ditugu. Batetik, eraso sexisten prebentzioari, sentsibilizazioari, arretari eta komunikazioari buruzko prozedura sistematizatzea eta

adostea. Bestetik, jaiguneetako eraso sexistei aurrea hartzea, jardun ahal izateko tresnen eta estrategien bidez. Eta, azkenik, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean herritar guztiak arduratzea. Eskaera alkatetzari egin diogu, eta hurrengo osoko bilkuran jorratuko dugu. Baiezko erantzuna espero dugu, eta baita hurrengo hilabeteetan Irunberrin neurriak hartuko direla ere. Edonola ere, ezin dugu ahaztu legegintzaldi honen hasieran herriaren sarreretan Irunberri eraso matxistak onartzen ez zituen herria zela adierazten zuten kartelak instalatzea eskatu genuela, eta AILk galarazi zuela.


Irunberri 3

Poligonoko obrak, abian Hasi dira Las Ventas poligonoaren lur zati bat urbanizatzen, animaliak zatitzeko gela izango denarentzat. Aurreikuspenen arabera, egunean 2.000 zatiketara arte egingo dituzte. Animaliak hiltzeko

gela bat ere egongo da, eta etorkizunean animalien hilketa txertatzeko aukera baloratuko dute. Urtean 296 egunetan eta egun osoz lan egitea aurreikusten da. Produktua kaxetan bidaliko da,

Alde zaharra zaharberritzea xede Irunberriko alde zaharra egoera txarrean dago, eta etxe gehienek eraberritzeko lanak behar dituzte. Hirigune historikoko eraikinen %70ek baino gehiagok 50 urtetik gora dituzte.

Hori dela eta, udala hasi da Udal Hirigintza Plana aldatzen, eta birgaitzeko laguntzen udal ordenantza bat egiten. Lehentasunezko birgaitze eremu bat ezarri nahi da, eta, besteak bes-

%10 ultraizoztu eta biltegiratuko da, eta hezurrak, azala eta beste hondakin batzuk azpiproduktu gisa merkaturatuko dira. Jarduerak egunean 10 m³ ur kontsumituko duela kalkulatzen da. Instalazioak urak bereizteko sare bat izango du, eta industria urak araztegiko kolektorera konektatuko dira, solido organikoak kentzeko eta koipeak bereizteko aurretratamendu bat egin ondoren. Jarduerak urtean 65.000 joan-etorri eragingo ditu. Obren ondorioz, udalak diru kopuru handia jasoko du EIOZ gisa. EH Bilduk diru kopuru hori herriko zerbitzu publikoak eta lehentasunezko inbertsioak hobetzeko erabiltzeko eskatuko dio udalari. te, etxebizitzak eraberritzeko eta birgaitzeko laguntzak eskuratzeko aukera eskaini. Hala, baldintza batzuk (erroldatzea, esaterako) betetzen dituzten jabeek Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak jasotzeko aukera izanen dute, aurrekontuaren %45era irits daitezkeenak, 25.000 euroraino. Hori horrela, EH Bilduren ustez, etxebizitza berriak sortzeko, herriko egoera urbanistiko osoa aztertu beharko litzateke, eta alde zaharra zaharberritzea hartu xedetzat. Hori dela eta, Eltzegileen plaza eta Erika bezalako proiektuak egiterakoan ere kontuan hartu beharko litzateke errealitate hori, baita espazio publiko eta dotazionalen premia ere.


4

Floren Aoiz, COVID-19aren krisiaz solasean

Autokarabanen eremua, bukatzeko

Irailaren 17an Floren Aoiz Iratzar Fundazioko zuzendaria koronabirusaren krisiaren eta haren ondorioen inguruko azterketa zorrotza egin zuen Irunberrin.

Enpresa elektriko handien xantaiari ezetz esan diogu Llotja de Mareko adierazpeneko alderdiek deituta, urriaren 8an enpresa elektriko handien aurkako itzalaldia egin zen. Irunberrin ere parte hartu genuen.

EH Bilduren hamar urteetako dokumentala, online Hamar urte dira Euskal Herria Bildu koalizioa sortu zela, eta urteurrenaren karietara, dokumental bat sortu dute: Hamar urte baino ez. Interneten ikusgai dago, koalizioaren YouTubeko kanalean.

AEKren euskara ikasleak geletara itzuli dira Aurten ere AEK-k euskara eskolak eskainiko ditu Zangozaldean: Irunberrin, Zangozan eta Oibarren. Irunberrin B1+ eta B2+ mailako eskolak hasi dira.

E

H Bilduk 2018. urteko udalaren aurrekontuei egindako proposamenen artean, autokarabanen eremu bat ahalbidetzeko partida bat zegoen; gutxieneko zerbitzuak eskainiko zituen espazio bat. Eremu horren helburua, erabilerarik gabeko eremu bat egokitu eta bizitza berri bat emateaz gain, Irunberrin turismoa bultzatzea eta bisitari berriak herrira erakartzea zen. EH Bilduren proposamena eremu hori Txirringua inguruan kokatzea izan zen, leku egokia izan zitekeelakoan, herrian bertan eta taberna zein dendetatik gertu dagoelako. Bere garaian pozik agertu ginen proposamena onartu eta aparkalekua martxan jarri zelako. Hala ere, hasieratik ez ziren gutxieneko zerbitzuak eskaini: ur hartunerik eta ur gris eta belt-

zak isurtzeko putzurik ez dago. Irunberrik eskaintzen dituen zerbitzuak biltzen dituen informazio panela ere ez dute jarri. Osoko bilkura askotan gogoratu izan diogu AILri zerbitzu hauen beharra. Hasieran esan ziguten hori ez zela batere kostatzen, eta "erdi eskatua" zegoela dena. Hala ere, 2021eko urrian inauguratu zenean bezala jarraitzen du eremuak. 2020ko abuztuko osoko bilkuran, EH Bilduko zinegotziek mozio bat aurkeztu zuten, zerbitzu hauek jartzeko eskatuz: informazio panela, ura aldatzeko zerbitzua eta ur hartunea. Gaur egun ez ditugu autokarabana eremu guztiek behar dituzten zerbitzuak; beraz, aparkaleku bat besterik ez da. Hori horrela, eremua egokitzeko eskaera egin nahi dugu orrialde hauen bitartez.


Irunberri 5

#A20NBilbora

Euskal herritarren nahiak egikaritzeko konpromisoa hartzen dugu eta azaroaren 20an Bilboko kaleetan fase berri bat irekitzera goaz.


6

Ba al zenekien?

EH Bilduren jarduerarekin, euskararekin edo Irunberriko edozein eragilerekin zerikusia duten kartelak etengabe saboteatzen dituzte, kuter bat erabiliz. Horietako batzuek ez dute 12 ordu baino gehiago irauten

EH Bilduk Iturberoko presa lehenbailehen konpontzeko eskaera egiten jarraitzen du. Izan ere, etorkizuneko uholdeek kalteak areagotu ditzakete, konponketak gehiago zailduz eta garestituz

Azken hilabeteotan poliziaren gehiegizko presentzia etengabea areagotu egin da gure herrian. Ez dakigu zein den arrazoi zehatza, baina polizia kontrol handiagoa dago oro har, eta baita Irunberrin ere

2019ko auzolanaren amaierako argazkia.

Espainiako Gobernuak 2022-2027 eperako prestatzen ari den Plan Hidrologikoak ez du jasoko Zaraitzu ibaia erregulatzeko proiekturik, ezta Aizpurgin presa bat egitearea ere ZAIN elkarteak maiz salatu izan duen moduan, aspaldikoa zen Aizpurgin presa bat egin, eta lur azpiko tunel bat eraikitzeko plana, Zaraitzuko ura Esako urtegira eramateko. Ebroko Ur Konfederazioak, baina, ate hori itxi egin du orain. Hala ere, ZAINetik nabarmen-

du dute orain itxitako atea berriz irekitzeko aukera ez dela erabat desagretu, Ebroko Ur Konfederazioaren filosofia ez baita aldatu. Zaraitzuren alde lan egiten jarraitzeko, besteak beste, 2022an ibaia garbitzeko bigarren auzolana egiteko asmoa adierazi dute.


Irunberri 7

Irunberriko hainbat bizilagunek parte hartu dute Sare Herritarrak antolatu duen Nafarroako Itzulian Sare Herritarra plataformak antolatuta, irailaren 29tik urriaren 2ra, ibilaldi batek Nafarroa zeharkatu du, presoak etxeratzeko prozesuari bultzada emateko asmoz. Izan ere, Sarek ulertzen du prozesu hori ezinbesteko ekarpena dela bizikidetza demokratikoaren esparru bat sendotzeko, eta, horri esker, indarkeriak eta sufrimenduak markatutako ziklo historiko luze bat ixteko. 352 kilometroko ibilaldia izan da, 350.000 pauso inguru, milaka nafarren oinek eman dituztenak, guztiontzat bakea eta askatasuna dakartzan helmugarantz aurrera egiteko asmoz. Ibiltzea,

behingoagatik, ez ezertatik ez inorengandik ihes egiteko, elkartzeko baizik. Martxa Lesakan hasi eta Berriozarren bukatu zen, eta bidean batu ziren lagun guztien artean izan ziren Irunberriko zenbait herritar. Ezker abertzaleak bost kilometroko ekarpena egin zuen, eta han ibili ziren dozenaka lagun, Untziti eta Urrotz inguruan. Urteetan indarrean egon den salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzera goazela esaten ari gara. Ibilian-ibilian egin behar dugu hemendik aurrerakoa ere, oraindik bide luzea baitugu aurretik.

Irazarra lantzen ari den diagnostikoaren arabera, bizilagunek parte hartze handiagoa nahi dute Irunberrin Irunberriko pertsona helduen Irazarra elkartea diagnostiko parte-hartzaile bat bultzatzen ari da Irunberrin, herrian dauden arazoak eta beharrak detektatzeko eta horiei konponbide adostuak bilatzeko. Lan hori Nafarroako Gobernuaren, Irunberriko Udalaren eta Irunberriko erretiratuen elkartearen laguntzarekin egiten ari da. Irailean aurkeztu zituzten aurreko hilabeteetan Irunberriko bizilagunei egindako 300 inkesta baino gehiagoren ondorio orokorrak. Inkesta horien emaitzen artean, ondorioztatu zen Irunberri-

ko biztanleen ia erdiek ez dutela uste eremu publikoan herritarrek parte hartzeko mekanismorik dagoenik, eta, gainera, uste dutela egon beharko liratekeela. Era berean, herritarren %80k eraso sexistak prebenitzeko, koordinatzeko eta artatzeko protokolo bat ezartzearen alde egiten dute. Hala azaldu zuten Irazarra kolektiboko zenbait kidek Iruñean egindako aurkezpen batean.EH Bilduk ikerketa honen ondorioak kontuan hartuko ditu, ahal den neurrian aldaketak eta hobekuntzak bultzatzen saiatzeko.


8

Bakartxo Ruiz EH Bilduko eleduna, Nafarroako Parlamentuan.

EH Bilduk akordio bat lortu du Nafarroako Gobernuarekin, tokiko finantzaziorako

D

atorren urtean Nafarroako udalek diru gehiago izango dute gastu arrunta zein zerbitzuak finantzatzeko, eta beste modu batera banatuko da dirua. Hori da EH Bilduk Nafarroako Gobernuarekin eta hura osatzen duten taldeekin lortu duen akordioaren funtsa. Helburua udalen arteko desberdintasunak ezabatzea izan da. Iruñeak 1,7 milioi gutxiago jasoko ditu; baina Iruñerriko udalek 14 milioi gehiago, adibidez. Akordioaren arabera, 2022an

udalek 272 milioi euro izango dituzte, aurten baino 16,4 milioi gehiago. Gainera, alderdiek konpromisoa hartu dute udalen artean banatu beharrekoa urtero KPI +%2 igoko dela. Gainera, 30 milioi inbertituko ditu urtero gobernuak, Nafarroako herrietan zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko. Koalizioak aspalditik zeraman akordioan lanean. Hainbat bilera izan dira Nafarroako Gobernuarekin eta azken txanpan beste 10 milioi gehigarri adostea lortu zen.

Azkenik, ahaleginak bere fruituak eman ditu: sistema justuagoa eta solidarioagoa Nafarroako udalentzat. Udal finantzazioari dagokionez denok gehiago nahi izatea ulergarria dela abiapuntutzat hartuta, hasierako egoeratik ibilbide bat egin da, eta Nafarroako toki entitateen argazki orokorra hartuta, aurrerapauso nabarmen eman da adostutako akordioarekin. Akordioa funtsezkoa izan da, halaber, 2022ko aurrekontuen negoziazioan aurrera egiteko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.