25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
Esku artean dugu jada aldizkariaren 25. zenbakia; goza dezagun bada! Guk horretan lagunduko dizueten pista erraz eta erabilgarri batzuk eskainiko dizkizuegu! Ea gustukoak dituzuen! Has gaitezen jolasean! 0. AZALA Atal bakoitzeko azalak ondoren ikusiko duena laburbiltzen du, izenburuak ematen duen informaziotik hasita! Gure helburua haurra motibatzea da; hau da, irrika sortzea. Hori horrela, zauden lekuan zaudelarik, ezkuta ezazu aldizkaria nahi duzun lekuan. Ezkutatu ondoren honako hau egitea proposatzen dugu: Esan iezaiozu: Badakizu aldizkaria iritsi dela? Baina galdu egin dut, eta aurkitzen lagundu beharko didazu! Lehendabizi aurkitzen duenak aldizkaria nondik hasi erabakiko du, ados?
Ekintza honek aurretik aipatu dugun irrika hori pizten lagunduko digu. Ezkutuko elementu bat aurkitzeak eta lehiak haurrengan interesa pizten dute.
1. BERRIAK 10 URTE Atal honen irakurketa egiteko eta zure haurra irakurketan murgiltzeko, ondorengo jokoa proposatzen dizugu:
Haurrari esan ikusi makusika jolastuko zaretela. Ikusi makusi jokoa: Banaka, orri honetan agertzen zaizuen zerbait irakurri beharko duzue, nahi duzuena! Gustuko duzuen esaldia, letra… Irakurtzeko, bost segundo izango dituzue lehenengo. Horrela, adibidez, zuk zerbait irakurriko duzu ozenki, eta, irakurri ondoren, begiak estali beharko dituzu eskuekin. Ondoren, berdin egin beharko du zure haurrak. Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 1/10