23. ZENBAKIA
Hil dira negarrak, jaio dira irriak!
0. AZALA Iritsi da 23. atala, eta hara non ikusten ditugun Pupu eta Lore, triste eta negarrez! Zer gertatu ote zaie? Oraingo honetan, heriotzaren eta bizitzaren arteko gorabeherez hausnartzeko beta izango dugu. Askotan, gure elkarrizketetan alde batera uzten dugu, eta aurrean dugun haurrak horren inguruan galdetzen digunean erantzunik gabe gelditzen gara. Utzi alde batera beldur horiek, eta saiatu normal hitz egiten, nahiz eta askotan ez izan hain erraza, ezta? Hori horrela, honako ariketatxo hau egitea proposatzen dugu: Lehenik eta behin, hartu aldizkaria, eta jar zaitezte azalari begira.
Ondoren, azalean ageri diren hitz, kolore, irudiak … identifikatzen hasiko zarete.
Azkenik, identifikatuak izan diren elementuen inguruko zergatiak trukatuko dituzue. Adibidez: “Zergatik dago lorea okertuta?”
LANDU ZURE IRUDIMENA
Atal honetan, zenbait liburu, joko… interesgarri aurkituko dituzu! Politak bezain dibertigarriak dira! Dominoa, memoria jokoa, Kili txikiaren historiak… Denetarik duzue! Haurrak horien berri izan dezan, gerturatu aldizkaria, eta honako hau adieraz dezakezu Hara! Printze txikiaren jokoak? Ezagutzen al duzu printze txikia? Ezetz badio, nahi izanez gero, liburutegira joan zaitezkete, eta han liburua elkarrekin irakur dezakezue. Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!
Orria 1/9