iRRiA 21 - Irakurketa gida

Page 1

21. ZENBAKIA

Urte JOANAK ONGI DAUDE!

AZALA Lehenik eta behin: URTE BERRI ON! Ondo bukatu al zenuten urteko azken eguna? Xanpain eta turroi artean, lortu al zenuten hamabi mahatsak jatea? Gau zoriontsua igaroko zenuten, seguru! Urte berriarekin batera, gure lagunak ere indarberriturik etorri zaizkigu Irrira! Ikusi besterik ez duzue zenbaki honetako azala! Zertan dabiltza Patakon eta Porrotx? Oraingoan, honela has zaitezkete aldizkarian murgiltzen:  Azalean ikusten ari zaren horretatik gehien gustuko duzuna adierazi haurrari: “Niri margoak gustatzen zaizkit gehien”, “Malabarismoa dut gogokoen” …  Ondoren, haurrak esan dezala zer duen gustukoen. Ez badu esaten, galdera bidez animatu haren gustukoak helaraztera.  Joko honekin amaitu ondoren, irakurri goiko esaldia, eta egin galdera hauek haurrari:  ”Urte joanak zer esan nahi du?”  “Zure urte joanak onak izan al dira? Zergatik?”  …  Azalarekin amaitzeko, proposatu haurrari gustukoen duen ekintza hori egitea: margotzea, irakurtzea, malabarismoak egitea… Elkarrekin jolastuz, gozatu! EIB (EUSKO IKASTOLA BATZA) Ea zer esan nahi diguten Eusko Ikastola Batzarrekoek!  Oraingo honetan, esaldiak txandakatuz egingo dugu irakurketa, bakoitzak bere esaldiari erritmo eta melodia ezberdina atxikiz.  ANIMATU!!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
iRRiA 21 - Irakurketa gida by irrien lagunak - Issuu