__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

1


Arnasa hartu, arnasa bota; ezpainak dantzan, mihia salto-saltoka… Miren Amuriza

Aurkibidea 4 6 8 10 12 14 16 20 22 26 28 31 34 36

LAGUN Mihia salto-saltoka PUPU ETA LORE Zer ez da, ba? TIRITATXO Eztarriak dar-dar MARTINBERTSO Euskaraldia HAURRENTZAKO YOGA Umearen sabela barruko jarrera HAUR KANTAK Ahoa bizi eta belarriak prest! BARATZE NATURALA Presa EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Katajineta PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Xaxatu euskara(z) TXOKO TXIKI KUTTUNA Gatza eta eztia MARIKALANBRE Euskaraz bai, eskerrik asko LARGABISTA Oihana, oi ama! MARIMATRAKAK Egun on, Marimatrakak! MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE ASPANOVAS BIZKAIA

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria 98 zenbakia· 2020ko urria Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Garazi Urrosolo / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Txakur Gorria, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Katti Olaizola, Ana Jaka, Xabier Etxeberria, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Alex Orbe, Joseba Ponce, Ainara Azpiazu, Iosu Mitxelena, Paula Estevez, Miren Agur Meabe, Yoke Ordiziako Yoga klasikoko elkartea eta Txatxilipurdi elkartea.

Babesleak: “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


Ia, ia, ia, badator Euskaraldia!

Erdu gugana, lagun! Begira, begira, zer dakargun!

Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.

Ni Belarriprest nauzue; batzuetan erdaraz erantzun arren, euskaraz egin behar didazue!

4

Ni, berriz, Ahobizi; ulertzen duten den-denei, nik euskaraz lehenbizi!


Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

6


EZTARRIAK DAR-DAR Hitz egin ahal izateko beharrezkoak ditugu arnasa, eztarri barruko muskuluak eta ahoa. Beharrezkoa da baita zerbait esateko gogoa ere. Denok ditugu esan nahi ditugun gauzak eta. Dantzatu mingaina besteekin hitz egin nahi baduzu!

1 BIRIKETATIK DATORREN AIREAK DANTZAN JARTZEN DITU EZTARRI BARRUAN DITUGUN EZPAIN ANTZEKO BATZUK, AHOTS-KORDAK.

2 AHORA IRITSI DEN AIRE ZIRIMOLARI FORMA EMANGO DIOTE MINGAINAK ETA EZPAINEK. HORRELA, SOINU DESBERDINAK SORTUZ.

8


Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

Denok ez dugu harreman bera euskararekin. Badira karakolen moduan hitzak jaso bakarrik egiten dituztenak. Badira erbiek baino azkarrago hitz egiten dutenak. Badira baleak baino sakonago mintzo direnak. Baita karramarroak bezala zeharka dabiltzanak ere. Asko gara, uste baino askoz ere gehiago. Eta laster, berriz ere, Euskaraldian aurkituko dugu elkar. Zatoz! Dastatu euskararen gozoa, kresala eragin mihiari gurpilei bezala, goxatu belarriak, kizkurtu azala hitzak elkarrengana eraman gaitzala!

DIANAREN AHO BETEAK EZIN HITZIK EBAKI.

JOXEREN AHOAK EZ, BELARRIAK DAKI.


HAURRENTZAKO YOGA UMEAREN SABELA BARRUKO JARRERA Ume txikiak Amaren sabelean duen babesa senti genezake jarrera honekin.

1

Belauniko jarri, hanketako behatz handiak elkar ikutuz, orpoak zabalduko ditugu arnasa hartuz.

2 12

Orpoen gainean eseri eta burua lurrerantz luzatuko dugu arnasa botaz.


Testua: katxiporreta. Marrazkiak: Joseba Ponce.

o y

HAUR S KANTAK

14


Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.

16


Buztina eta natura

Hilabete honetan ere natura eta sormen librea izango dira gure proposamenaren oinarria. Garaion Sorgingunean bildu ginen Txatxilipurdiko hezitzaile taldea eta tarte batean buztin zati bat lurrean utzi eta naturarekin uztartzeko eskatu genien. Hau egitea proposatzen dizuegu. Buztina eta natura modu librean uztartzea.

g

2

1

ERABILITAKO MATERIALA: Buztina eta naturako elementuak.

18 18

u t r o S ozatu! Buztin zati bat hartuko dugu, handia edo txikia nahieran.

Naturgune batean kokatuko gara.

3

4

Lurrean, lorontzian, sagar batean, zuhaitz edo arrama batean‌ zuk erabaki!

Izakitxo ugari sortu zituzten Txatxilipurdiko lagunek: Trikua, sugea, barraskiloa....

Egilea: Txatxilipurdi

Esku-lanak


KATAJINETA Katuaren antza duen haragijale luzexka. Ilajea gris-arrea du, orban beltzez josia. Buztan luze iletsuak eraztun beltzak ditu. Gorputza metro erdikoa eta buztana beste horrenbestekoa da. Atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak dira, zuhaitzetara igotzeko. ZER JATEN DU? Harrapari bakarti gautarra da. Ugaztun txikiez, muskerrez, txoriez eta intsektuez elikatzen da eta udazkenean basoko fruituak jaten ditu. Orokorrean ez du etsai handirik, baina hontz handiak eta azeriak ehizatu dezakete.

NON BIZI DA? Basoan bizi da eta zuhaitzetara oso erraz igotzen da. Zelai, soro eta baratze inguruetan ere aurki daiteke, baita ibai ertzetako landaretza artean ere. Beste animaliek utzitako lur azpiko zuloetan edo zuhaitz zaharren hutsuneetan gordetzen da. 20

Buztana korrika eta salto egitean oreka mantentzeko erabiltzen du.


Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

22


23


TXOKO TXIKI KUTtUNA HAMAIKA EGUN Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar.

Gatza eta eztia

Ahobizik dauka dauka mihiaren puntan gatza. Horregatik hasten zaio euskararekin dantzan. Belarriprestek daukanez eztia belarrian, biak batzen direnean, ase-festa da herrian.

Hamaika egun

Hamaika egun ez dira hamar gehi bat, eta badira. Hamaika egun badira hamabi ken bat, eta ez dira. Hamaika egun euskaraz ez dira soilik matematika.

26


Marikalanbre

Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

EUSKARAZ BAI, ESKERRIK ASKO

28

M

arikalanbre Amona Txinpartaren gaztetako argazkiak ikusten ari da. —Ze polita eguzki hau! Zer jartzen du, “Nuklearrik ez, eskerrik asko”? —Bai. Zentral nuklearrak eraikitzen hasi ziren garai hartan, baina gu energia berriztagarrien aldekoak ginen eta gara. —Eta zein da zure ondoan dagoen mutil bihurri hau? —Joserra Etxebarria da! Fisikako ikaskidea. Ez zen geldirik egotekoa...


Amona Txinpartari belarritik belarrirainoko irribarrea agertu zaio, Joserraz gogoratzean: —Ez geldirik eta ez isilik, egia esan. Euskaraz bizitzen ahalegintzen ginen, euskaraz ikasten eta lan egiten. Ez ziguten uzten, ordea. —Eta nola hitz egin behar zenuten, ba? Japonieraz?

Barre egin du amonak. —Ez. Gaztelaniaz edo frantsesez egitea nahi zuten. Euskarak ez omen zuen balio, adibidez, fisika nuklearraz hiz egiteko. Hala esan zuen Madrilgo agintari batek. 29


31

Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.


32


Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.

EGUN ON, MARIMATRAKAK!

M

arimatrakak oso ezagunak dira auzoan. Izango ez dira ba? Ez dira ahazten diren horietakoak... Kalera irten eta agurrak hasten dira: —Egun on, marimatrakak! —Kaixo, Lea, zer moduz? Nora zoaz, Noa? Noa eta Learentzat nekagarria izaten da batzuetan, batez ere gurasoekin baldin badoaz. Azkenaldian, gainera, Euskaraldia dela eta, helduek hitz egiteko gogo gehiago daukatela ematen du. —Ez nekien Fabrizziok euskaraz ulertzen zuenik —desenkusatu da aita, hamaikagarrenez gelditu denean. —Bai, aita! Eta horregatik bakarrik hitz egin behar diozu? —kexatu da Noa. —Martxa honetan dendak itxita aurkituko ditugu! —gehitu du Leak. Egia esan, marimatrakei axola dien bakarra litxarreria-denda da. Eta, lehenengo, fruta-dendara eta okindegira lagundu behar diote aitari.

34


36 Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi


ASPANOVAS BIZKAIA ELKARTEA Haur bati minbizia diagnostikatzen diotenean, familia guztiaren bizitza ebakitzen da. Tratamenduak gogorrak eta luzeak izaten dira eta behar desberdinak sortzen dira. Behar horiei erantzuten laguntzea da Aspanovasen helburu nagusia 1989. urteaz geroztik. Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu elkarteak: Laguntza psikosoziala, diru laguntzak, informazioa, formakuntza, hezkuntza eta aisia besteren artean. Elkartearen helburu nagusia da gurasoak haurraren ondoan eta ahalik eta lasaien egotea. Bestelako kontuekin elkarteak lagunduko die.

Minbizia duten nerabeen kasuan, zenbait eskaera jarri ditu elkarteak mahai gainean; haien intimitatea zaintzeko geletan bakarrik egotea, laguntza psikologikoa gaztetxoentzat eta gurasoentzat, adinari egokitutako baliabideak....

Aspanovas Bizkaia www.aspanovasbizkaia.org aspanovas@aspanovasbizkaia.org / 944 11 05 56 MĂŠdico Antonio Egiluz Kalea, 22, 48004 Bilbo, Bizkaia

39


EGIN HARPIDETZA! ETA JASO ELKAR DENDETAN ERABILTZEKO 10€-KO BONOA!

www.irrienlagunak.eus

Baliatu gure eskaintza berezia eta jaso urtean iRRiAren 10 ale etxean!!

URTEAN

49€

Profile for irrien lagunak

iRRiA 98 - Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan  

iRRiA 98 - Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan  

Advertisement