iRRiA 90 - Eroriz ikasten da oinez

Page 1

1



4 6 8 10 12 14 16 20 22 26

Babesleak: “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

28 31 34 36 3




Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

6


7



3





3

Arnasa hartuz, hanka-puntetan jarri. Arnasa botaz, besoak luzatuta dituzula gorputz osoa jaisten joan, pikotxetan edo kokoriko geratu arte; mantendu bizkarra zuzen.

4

Arnasa hartuz, hanka-puntetan mantenduz, igo belaunak eta enborra; arnasa botaz, jaitsi oinak eta besoak aldamenetik aldi berean.

Jarrera hau 3 aldiz errepika zenezake.


Abestia: Urtz. Marrazkiak: Joseba Ponce

o y

HAUR S KANTAK

14


15


16

Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.


17


18

1

2

3

4



KATUA

Animalia etxekotua da. Gorputz indartsu eta malgua du, iletsua, erreflexu handiekin, eta gordetzeko gai diren atzapar luzeak ditu. UGALKETA Gizakiak, urteetako hautespenaren ondorioz, hau da, katu desberdinak beraien artean ugalduz, arraza ugari sortu ditu; kolore askotakoak, batzuk ilerik gabeak edo baita buztan-motzak ere. Adibidez, katu gorri europarra, persiarra, Angorakoa, etab.

ELIKADURA Ehiztari bikaina da, haragijalea. Gauez eta egunsentian ehizatzen ditu saguak, arratoiak, txoriak, sugandilak... ia iluntasunean ikusteko gaitasuna du eta.

20

Gizakiok antzeman ezin ditugun hainbat soinu entzun ditzake.

15 urte inguru bizi da. Ezagutzen den katurik zaharrena 36 urtera iritsi zen.


BASAKATUA Etxe katuaren ahaide basatia basakatua da, handiagoa dena. Basakatuaren populazioak gainbeheran daude. Gainera, etxe katu basatiak basakatuekin ugaldu daitezke eta hauen purutasuna arriskuan jarri.

EHIZA Duen ehiztari sena dela eta, katua izurritetzat jotzen da leku askotan, inguruko txori edo beste animalia batzuentzat oso kaltegarriak izan baitaitezke. Batzuetan, jabeak txintxarri bat jartzen dio katuari, harrapakinak entzun eta alde egin dezan.

Testua: OĂąatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.

Gizakiekin bizi da gutxienez orain dela 9.500 urtetik, eta gaur egun konpainiaanimalia hedatuena da txakurrarekin batera.

Euskal Herriko animaliak

21


Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

22


23


24


25


Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar.

AKATSEN PEDAGOGIA Barakuilu zulatua

Barakuilu bat topatu dut itsaspean. Hartu dut eta ipini neure logelan. Ez dago barakuilua osorik: zulo-zimurrek egiten dute eder. Isilka esaten dit ez larritzeko inoiz ari banaiz, nahi gabe, oker. Gauzak fin egiteko ez da milagro lehenbizi kili-kolo egitea. Eskatu beti zeure buruari akatsetik zertxobait ikastea.

*Baietz igarri! Gezurtiak ez du nahi, ikerlariak bai. Non dagoen asmatzeko, ibil zaitez ernai.

26


Pentsaipuina: Bizitzaren dantza

Erantzuna: egia

Haur bat azti baten gaztelura joan zen, magiaren sekretu guztiak ikasi nahi zituelako. Aztiak esan zion: —Ikusten al duzu dorre handi hori? Hara igotzen bazara, sekreturik handienaren jabe egingo zara. Eskaileran gora eta gora, haurra heldu zen dorrera. Eta zer topatu zuen han? Aztiaren mezu bat: “Magia egin nuen arte, pasatu ziren ehun urte.�

* 27






32


33




36 Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jorge Madejon.


37


38


Irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bilbon dauka egoitza eta Sanfilippo gaitza duten haurren lagun eta gurasoek osatzen dute. Gaur egun, zazpi kasu daude EAEn diagnostikatuta. Gerta daiteke diagnostikatu gabeko kasuak ere egotea, ez baita batere gaixotasun ohikoa eta diagnostikoa askotan berandu etortzen da.

Orain artean gaixotasunak ez du sendabiderik eduki. Orain, baina, terapia genikoarekin frogak egiten dira AEBetan eta emaitzak baikorrak dira. Espero da terapia genikoa laister iritsiko dela Europara, tartean Bilboko Gurutzetako Ospitalera. Une hauetan, elkartearen erronka nagusiena terapia hori lortzea da.

HARREMANETARAKO Web orrialdea: sanfilippo.eus Emaila: info@sanfilippo.eus Telefonoa: 657537251

39


URTEAN

EGIN HARPIDETZA!

49€

Eta jaso PAILAZOEN CDa eta DVDa OPARI! www.irrienlagunak.eus

Baliatu gure eskaintza berezia eta jaso urtean iRRiAren 10 ale etxean!! HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: 902 820 806 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.