Issuu on Google+

2011ko apirila 4 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


I RRI U RRATS Au rkibidea 4. Martinbertso. Leku bat munduan Testua: Arantxa Hirigoien Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

9. FILOSO TXIKIAK. Zer da natura zaintzea? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid © BAYARD PRESSE

14. Pirritx porrotx eta marimotots Ikimilikiliklik, sorgina izan nahi dut nik! Testua: Arantxa Hirigoien Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

Korrika gure auzo, herri eta hirietako kaleetara heltzen denerako beroketa ariketak egiten aurkitu genituen sudur gorriak aurreko zenbakian. Antza denez, Pupuri eta Loreri gustatu egin zaie euskararen aldeko ekimena, eta zenbaki honetan bakoitzak bere tanta gehitu nahi izan dio euskararen lakuari. Honela, Senpereko aintziraren ertzean aurkitu ditugu oraingoan Pirritxen haurrak. Maiatza heltzen denean, mundua biltzen da bertan urtero, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen aldeko festan. Lakua, munduarentzat, euskararen ispilu izaten da: laku bat munduan, munduan leku bat duen hizkuntzarentzat. Irrien lagunak ere lakuko izango dira aurten. Pupuk eta Lorek lehen aldiz ezagutuko dute Senpereko aintzira, eta orrialde hauetara ekarriko ditugu lakuaren inguruko abenturak. Gainera, eguzkia eta irria ere ibilbidean barrena ibiliko dira, lakuko bakoitzaren begietan, lekuko bakoitzaren ezpainetan. Euskaratik eta euskaraz, mundu bat lakuan, itsaso izateko. Irriak eta urratsak zabaltzeko.

20. Marikalanbre. Zerura begira Testua: Ana Galarraga, Elhuyar fundazioa Marrazkiak: Iosu Mitxelena

24. PUPU ETA LORE. Kasu, eguzkia kexu! Testua: Arantxa Hirigoien Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

28. LARGABISTA ETA MARIMOTOTS. Mamutxak Testua: Arantxa Hirigoien Marrazkiak: Juan Carlos Nazabal

32. IDAZLEA ZEU ZARA, IRAKURTZEN DUZULAKO Erortzeaz Testua: Joseba Sarrionandia (Hik Hasi, 2010) Marrazkiak: Lierni Altube

34. ANE PIRATA ETA PATAKON. Argi, aulki magikoa Testua: Arantxa Hirigoien Marrazkiak: Juan Carlos Nazabal

36. ELKARTASUNAREN KOLOREAK Patxi Fadrike Testua eta argazkia: Gari Berasaluze

38. ERRIMEN OSTADARRA Miren Amuriza: zuhaitzak Anbotori Testua eta bertsoak: Uxue Alberdi Marrazkiak: Iosu Mitxelena

IRRIA aldizkaria 4 zenbakia · 2011ko apirila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Gari Berasaluze Maketatzailea: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Lierni Altube, Arantxa Hirigoien, Joseba Sarrionandia, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero) eta Lotura Films (Itsaso Bon, Jose Angel Lopetegi, Iosu Mitxelena, Juan Carlos Nazabal).

Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundia

3


Leku bat munduan

- Laku bat munduan, leku bat munduan! - Zer laku eta zer leku? - Zer leku eta zer toki? - Ttipi ttipiak izanik ere, leku handia dugu munduan - Eta handi handiak izanik ere, ez gara agertzen mapetan - Mundua biribil ala euskara borobil... - Itzuli mitzulika dabil! 4


- Laku bat munduan, laku bat Senperen. - Aintzira ur ttanttaz beteko dugu, lehenbailehen. - Euskara, itsaso urdin eta zabala izanen dugu. - Iturri guziak idekiko ditugu: - Errobi, Aturri, Ebro, Uhaitza, Bidasoa‌ - Herriaren urratsa emanen dugu. - Irriaren urratsa. - Irri Urrats! 5


- Irriaren urratsa ematen dugu egunero. - Kantuz, bertsoz, ahoz aho, eskuz esku, pausoz pauso. - Irriaren hatsa da gure lehen urratsa. - Sehaskatik Seaskara. - Etxetik ikastolara. - Ikastolatik plazara. - Kanbo, Uztaritze, Itsasu… - Elekatu, solastatu, mintzatu… - Oztibarre, Amikuze, Ortzaize… - Jauzi, pika ta luze! - Agur Aloze eta agur Sohüta! - Bazter guzietako xokorik ederrenak, prefosta! 6


Elkarrekin pentsatzeko koadrila!

Filosofo txikiak

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

ZER DA, NATURA ZAINTZEA ? Zaude geldi, Peru! Zertan ari zara? Ez moztu loreak!

9


Filosofo txikiak

Ez, noski! Eta, hortaz, nahi adina moztuko ditut!

Loreek min hartzen dutela uste duzu?

Zergatik ez, ba?

O, ez! Hain dira ederrak loreak!

Desegokia delako!

1

Eta, moztuz gero, baliteke lore gehiagorik ez izatea?

3

10

2

Tira, tira. Haziko dira berriz!

Aitak lore arraro bat erakutsi zidan, berriz hazten ez dena.

Eta loreak hondatzen baditugu, erleek ez dute jatekorik izango!

4


14


15


16


Marikalanbre ZERURA BEGIRA

M

arikalanbre eta lagunak lakuaren ertzean daude etzanda, zerura begira. Hodeiek zeren antza duten asmatzera jolasten ari dira. Ez dira aspertzen: lehen hartza zirudiena errugbiko baloi bihurtu da gero, eta harantzagokoak, berriz, tinko eusten dio ipurdi-itxurari, bere masail biribilekin. Haizearen laguntzaz, baina, hura ere aldatzen hasi da. –Begira, ipurdia bihotzaren antza hartzen ari da -ohartarazi die Anek. –Hara! Eta orain hegazkin batek zeharkatu du. Gezia egin dio! Bai erromantikoa... -esan du Danelek. 20


–Zer, Danel, maiteminduta, ala? Nor da, bada, zure bihotzeko azukrekoxkorra? -zirikatu du Irenek. –Ni ez nago inorekin maiteminduta, txolina! -haserretu zaio Danel. –Ezetz? Hori ez duzu zeuk ere sinesten; bestela zirian sartutako marrubi bat ikusiko zenuen, nik bezala -tematu zaio Irene. –Eta zergatik ikusi behar du zuk ikusten duzun gauza bera? -sartu da Ane, Daneli lagundu nahian. –Aizue, kontu bat -moztu die Marikalanbrek, lagunen arteko giroa iluntzen ari dela ikusita-. Gezi, zotz edo isats, badakizue nola sortzen duten hegazkinek arrasto zuri hori? 21


24


25


Harrigarria da laku baten inguruan zenbat mamutxa, zomorro edo mamorro bizi diren!

Baina Largabista, ikusten duzuna ez dira zomorroak, Irri Urratsera etorri den jendea da! Mundu bat lakuan!

- Ezetz eta ezetz, begira, begira hurbilagotik -largabistak pasatu zizkion Marimototsi-, begira hortxe ‌ ikusten duzu zer den? Non? Uste dut zure largabistak aspaldi ez dituzula garbitu! - Ederki! Utz dezagun tresna hau eta goazen bertara! 28


Ai, Ui, Oi sagarroi Ileak xut-xut Xixta, xixta sagarroi Min egiten doi-doi.

Largabista eta Marimotots laku ingurura abiatu ziren. Bat-batean, Largabista gelditu zen xut-xut : - Kasu Marimotots! Sagarroia lehertu gabe! - Sagarroia? - Bai, sagarroia edo trikua. Hauek laku inguruan diren zizare eta zomorroez elikatzen dira. Eta kexatzen direnean, ileak xut-xut ezartzen zaizkie. - Ikusi, nola duen ilea, baina, bakean uzten baduzu ez dizu minik eginen. Edo‌ doi-doi. - Zein ausarta zaren Largabista ! Sagarroia lurrean utzirik aintziraren itzulia egiten segitu zuten. 29


ERORTZEAZ Inor erortzen denean barre egiteko joera dago hemen, gure hiri barregarri honetan, munduko beste leku askotan bezala. Eta eroriari begira geratzen da jendea, algaraka edo disimuluan. Erori, denak erortzen gara. Astean behin edo egunean sei bider, baina denak erortzen gara inoiz. Jendea zenbat bider erortzen den kontuak atereaz gero, harrigarria litzateke ondorioa. Erortzen ez denik ez dago. Denak erortzen gara era batean edo bestean behin eta berriro. Baina batzuk erori egiten dira eta jaiki. Beste batzuek, erori eta zailtasunak izaten dituzte jaikitzeko. Orduan, arazoa ez da erortzea, jaikitzea baizik.

32


Argi, aulki magikoa Sorginak‌ non ?

A n e p i r ata ETA

pata ko n

Begira nor heldu den! Kattin sorgin!

Erratzaren ordez, sorgin hau gurpil gainean dabil

Ni ez naiz sorgina, baina horrela deitzen naute ikastolan, Kattin sorgin !

Ttipidanik ipurdi azpian dudan aulki hau magikoa da. Joaten naizen leku guzietara enekin heldu delako.

Eta Argi izena ezarri dio, argiaren abiaduran eramaten duelako.

Aulki magikoa izateaz gain, Kattinek erakutsi beharko du pirata izateko balio duela. 34

Saskibaloian, txalaparta jotzen‌

Sekulako gaitasunak ditu Kattinek!


Elkartasunaren koloreak

PATXI FADRIKE, OZTOPOEI EGOKITUTAKO EGUZKIA Oztopoei egokitzen ez ezik, oztopoak bidelagun hartu eta horietatik sortzen asmatu duen irrien laguna da Patxi Fadrike. Donostian jaio zen 1966ko maiatzean. Elektrizista eta administrari ikasketak egin zituen, baina eguneroko ogia lortzeko hamaika lanetan aritu zen: tabernetan, itsasontziak garbitzen, enpresetan, tiriritero moduan...

Izena: Patxi Fadrike Fadrike. Sorlekua: Donostia. Bizilekua: Lasarte-Oria. Adina: 44 urte. Irrien laguna: 16 urte egin zituen

pailazo moduan, malabarista: 12 urte Kiki, Koko eta Moko taldean, eta beste lau Potxin eta Patxin pailazoekin.

Nabarmentzekoa: kirol egokituan aritzen da, kirol askotan. Saskibaloi ligan, tenisean eta padelean, palan, herri krosetan, eta abar. Kirol Egokituko Federazioan aritzen da, behar duenari laguntzen.

36

Istripu baten ondorioz, ezker eskua hautsi zuen, eta hiru ebakuntza egin behar izan zizkioten. Eskua bere onera itzultzeko errehabilitazioa egin behar izan zuen, baina horretan hasteko hiru hilabete zain egonarazi zutenez eta ezer egin gabe egon ezin zuenez, bere kasara malabarak egiten hasi zen, hiru pilotekin, eskua indartzeko. Asko gustatu zitzaion piloten kontua, eta egunero orduak eta orduak eman zituen horretan, gero eta pilota gehiagorekin hasi eta malabarista aparta bihurtu arte. “Egundoko malabarista bihurtu zen”, dio Porrotxek: “Garai hartan, inor gutxi aritzen zen Patxi bezala, zazpi pilotarekin malabarak egiten!”. Kiki, Koko eta Moko pailazoak ere harrituta geratu ziren malabarista haren gaitasunarekin, eta Kokok soldaduska egin behar zuenez, Patxiri eskaini zioten haren lana. Horrela bihurtu zen Koko, malabarista. Hamabi urte egin zituen pailazo talde hartan, eta gero beste lau, Potxin eta Patxin taldea sortu ondoren. Garai hartan, auto istripu larria izan zuen, 2004ko urtarrilean, eta gerritik beherako mugikortasuna galdu zuen erabat. Ez zuen askorik pentsatu behar izan oztopo hari ere aurre egiteko: kirola egiten hasi zen, gogotsu. “Saskibaloiarekin hasi nintzen hasieran, eta gaur egun barruraino sartuta nago kirol egokituarekin lotutako kontuetan”.


patxi bezalako piraten berri emango dizuegu hilero orrialde hauetan. Mundua kolorez betetzen duten eta elkartasunaren bandera lau haizetara zabaltzen duten ehunka pirata maitagarri ditugu inguruan.

Euskal Herrian, zehazki, kirol egokituko federazioetan, 800 edo 1.000 kirolari inguru ariko direla kalkulatzen du Patxik, baina badaki ezintasunen bat izan eta kirola egiten dutenak askoz gehiago direla. Inguruan ikusten du, etengabe. Egia esan, ez du atsedenik hartzen: bi talderekin aritzen da saskibaloian, Donostian eta Gasteizen. Katalunian eta Asturias aldean izaten dituzte partida gehienak, baina batetik bestera ibili ohi dira. Udaberriak aurrera egin ahala, saskibaloi liga amaitzen denean, tenisean eta padelean hasten da. Urtean zehar, berriz, palan jokatzera joaten dira, Zubietako frontoira. Probatu, kirol gehiago ere probatu ditu: mahai-tenisa eta badmintona, esaterako.

Horiek guztiek izango dute lekua atal honetan. Antzeko pirataren bat ezagutzen baduzu, bidali informazioa irria@irrienlagunak.com posta elektronikora. Parte hartzen duzuenon artean kolorez eta musikaz betetako opariak zozkatuko ditugu.

Entrenatzeko edota parte hartzeko denbora duenean, gainera, herri krosetan ere aritzen da. Duela bi urte, esaterako, Behobia-Donostia lasterketa egin zuen. “Istripua izan aurretik, hiru aldiz egin nuen, eta berriro egiteko gogoa nuenez, duela bi urte animatu nintzen. Aurten ere, ahal badut, berriro egiten saiatuko naiz�. 37


ZUHAITZAK ANBOTORI Amurizaren alaba deitze n diote batz Gogoan duzu uek. e Irria aldizk a ri a n aurkeztu genizuen biz ardun hura? E ta , bai, haren alaba da, eta aho bizarrik e z du batere. Baina Miren Amurizak b adu nahikoa bere abizena indar ri bakar-bak a rr ik eusteko. Indartsua ba ita, eta send o a , z uhaitzek bezala abeste n du, oinak a m a lurrean sustraituta, begirada zeru an iltzatuta . Bizkaitarra da Amuriza gaztea, Berriz eta guk bere koa, ahotsa entzu n n a h i dugu behin eta berriz, b ehin eta berr iz ‌ Zuhaitzak Anbotoko ho rmari kanta tz en badio oihartzuna u rrutira heltz en da, eta se gaude Miren guru ere urrutira ir it s ik o dela. Begirada galt zen zaion le k u h ortaraino, akaso? Zer d iozu, Anboto ko Mari?

38


irrienlagunak.com

a... webguneari begir

atal m webgunearen irrienlagunak.co Bertako ria Telebista da. Ir a en su at st ka arra Hori te bisita gehien. du en at iz k oe du de bi kaintza areagotu es ko te ar n ai or jakinda, Irria TB-k. teroko probekin Orain arte, hilabe ruko n ekitaldien ingu batera, pailazoe k izan dira lotutako bideoa in ek ar io az rm fo in o har. rtaje laburrak or gehienak, errepo hiago a, ordea, bideo ge er rr au ik et il ir Ap eta ai: erreportajeez izango dira ikusg ez ren hileroko prob za it ko ba ia na pertso bideo an, hilabeteroko er si ha n re la hi , k, gain beko pertsonaia klu ra di o tuk er n nagusian ag egingo dutenare r ha ze an le hi n, elkarreki o bete horretarak la hi a et ez an em berri tuz. ekimenak aurkez

40


SAREAN: bloga.irrienlagunak.com Sudur gorrien ekimenen eta Irrien Lagunak Klubaren inguruko informazioa etengabe eguneratzen eta argitaratzen duen arren, askorentzat ezezaguna da oraindik irrienlagunak.com webgunearen bloga.

Era berean, pertsonaiek beraiei dagokien gaiaren inguruan egingo dituzten bideoak ere izango dira aurrerantzean: kulturarekin lotutako gaiak, haurren heziketari buruzkoak, elikadura kontuak, zientziarekin lotutako esperimentuak, ipuinak eta abestiak, eta antzekoak. Batetik, Irria Telebista atalera sartu eta bertako programaziotik heldu daiteke bideo guztietara. Bestetik, baita pertsonaia bakoitzari dagokion ataletik ere. Azken kasu honetan, pertsonaia horrekin lotutako bideoak soilik erakusten ditu webguneak.

Haurrentzat baino gehiago, batez ere guraso eta hezitzaileentzat pentsatutako komunikabidea da: pailazoei batean eta bestean egindako elkarrizketak biltzen dituena, hauen ekitaldien argazkiak edo bideoak erakusten dituena, sare sozialetako kontuak islatzen dituena, deialdiak eta gainerakoak argitaratzen dituena, eta abar. Pailazoen inguruko informazioa ahalik eta gehien zabaltzea helburu duen bloga da azken batean.

41


AK, IRRIEN LAGUN RIKA: R ELKARREKIN KO o

an helduk Apirilaren 17 n ra. Donostia a lmug e h a oak, da Korrik en kilometr zk a u it d o g ia prestatu d barrena egin n a h a t s e f r zaileek erketa beha t eta antolat s a l o k e ld aren a dute euskar tzeko. ekin, bezala agur dute festar o g in g e t , a b iek ere uzte Pirritx it d u t a Sudur gorr id b n go ako gun guztiak beko gainer klu a t e e r eta irrien la o L upu, roa rimotots, P ren kilomet a b lu K k a n Porrotx, Ma agu era, Irrien L egitera. kideekin bat dril elkarrekin n bertan. Ma ia t s o n o D , aren ango da a Institutu g a Eguerdian iz iz d n a s U , :00etan Hiribidean, 12 ra plazan. parean, Ama , sudur atuta daude id b n o g k ia guzt ikaren Irrien lagun tu, eta Korr o g r a m o d e tzi kin gorriak jan bat elkarre o k a t e o r t e azken kilom egiteko.

IRRIEN LAGUNAK KLUBAren informazio guztia, larunbatero, BERRIA egunkariaren haurrentzako MANTANGORRI gehigarrian ere irakur daiteke. Klubaren inguruko albiste garrantzitsuenak, pailazoen agenda eta gainerakoak biltzen ditu BERRIAk astero sudur gorrien inguruko orrialde horretan! 42


IRRIA A

L

DIZKARIA Klubaren ald argitara tuko da, izkaria da. Hilean eta 44 o b rrialde iz ehin Klubeko a ngo ditu pert haurren . tzako jo sonaien abentur k a oa k, lotutako kontuak k, bertsolaritzar ekin eta best e hainba izango d t atal it u . Kioskoan salduko da, 5,75 euroan.

IRRIA ALDIZKARIA HARPIDETZA ORRIA ‘Irria’ aldizkaria Irrien Lagunak klubaren aldizkaria da. Puntako marrazkilariek, idazleek eta bertsolariek sortutako irudiz, testuz eta edukiz osatuta dago. Klubeko pertsonaien abenturak, jokoak eta baloreak era dibertigarri eta hezitzaile batean azaltzen ditu, klubeko kide diren haurren, ikastetxeen eta elkarteen parte hartzea bermatuz. Aldizkariaren harpidetza eginda, zuzenean klubeko kide bihurtuko zara eta hainbat abantaila izango dituzu, Irrien Lagunak klubeko txartela jasotzearekin batera. www.irrienlagunak.com webgunean aurkituko duzu informazio gehiago. Bertatik ere egin dezakezu harpidetza.

BAI, ALDIZKARIA JASO NAHI DUT IZENA:

Harpidetza orri hau moztu eta bidali sobre batean sartuta ondorengo helbide honetara:

ABIZENA:

Irria aldizkaria Martin Ugalde Kultur Parkea 20.140 Andoain (EH)

ABIZENA2: HELBIDEA: POSTA KODEA:

HERRIA:

TELEFONOA:

POSTA ELEKTRONIKOA:

HERRIALDEA:

Zure familiako beste partaideren bat Irrien Lagunak Klubaren Kide egin nahi baduzu edo eta bankuko datuak telefonoz eman nahi badituzu markatu kutxa hau eta zuk adierazitako telefonora dei egingo dizugu Irrien Lagunak bezero arretatik. Bezeroarentzako arreta zenbakia : 902 82 08 06 Astegunetan 8.30-19.30 / Larunbatetan 9.00-13-00

HARPIDETZA: URTEAN 10 ZENBAKI = 57,50 € 45 € (%22ko deskontua) ORDAINTZEKO MODUA: BANKU BIDEZ

BANKETXEA: (IZENA, HERRIA)

KONTUAREN JABEA: (IZENA, ABIZENAK)

NAN:

EHNA/NAN/IFZ

SINADURA ETA DATA:

ZENBAKIA: Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa, beterik, jakinarazten dizugu lagatako Datu Pertsonalak fitxategi automatizatu batera gehituak izango direla. Fitxategi honen titulartasuna Irrien Lagunak s.l.-rena da eta Irrien Lagunak s.l.-k editatu, argitaratu eta banatzen duen Irria Aldizkariaren harpidetzaren kudeaketarako bai eta harpideduna Irrien Lagunak Klubaren Kide egin eta Klubeko txartela kudeatzeko erabiliko direla jakinarazten zaizu datu lagatzailea zaren heinean. Nolanahi izango dituzu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz posta arruntaren bidez Irrien Lagunak s.l., Martin Ugalde Kultur Parkea, 20.140 Andoain (EH) edo posta elektronikoaren bidez helbide honetara harpidetza@irrienlagunak.com mezua bidalita.

IRRIAri baimena ematen diot harpidetza kuota (45 euro) nire kontutik kobratzeko.

43


44


Irri Urrats