iRRiA 10 - Paperezko itsasontziak

Page 14

ELKARTASUNAREN KOLOREAK

Ainhoa Moiua, bihotza eta mundua eskuetan Azken hilabeteotan goitik behera aldatu da Ainhoa Moiuaren bizitza, eta egundoko ekarpena egin die gainera entzumen urritasuna duten pertsonen arazoari.

IZENA: Ainhoa Moiua

SORLEKUA: Beasain URTEA: 1982 ELKARTASUNA: Euskal Herrian zeinu hizkuntza lau haizetara zabaltzea lortu du Zea Mays musika taldearen ‘Negua joan da ta’ abestia itzuli, taldekideei erakutsi eta hauek bideoklipa zeinu hizkuntzan egitea erabaki ondoren. NABARMENTZEKOA: Heziketa Berezia ikasi zuen aurrena, eta horren ondotik sortu zitzaion zeinu hizkuntza ikasteko gogoa. Hizkuntzen Psikopedagogia karrera egin zuen. Gaur egun, irakaslea da, eta zeinu hizkuntzaren inguruko tesi lana ari da egiten, euskaraz. Hori ere ekarpena izango da, orain arte gai honi buruzko dokumentazio guztia erdaretan soilik baitago.

Zea Mays musika taldearen jarraitzailea da Ainhoa, eta Zea Mays entzuten egiten du askotan bizilekutik lantokira arteko bidea, autoan. Seguratik Eskoriatzara. Eskoriatzatik Segurara. Ordu eta erdi ia egunero. Musika entzuten. Kantari. Pentsatuz. Sentituz. Egun batean, Negua joan da ta abestiarekin liluratuta, abestia zeinu hizkuntzara itzuli eta taldekideei eman zien bideoa Bonberenea gaztetxean, kontzertu batean. Hiru egunera jaso zuen taldearen deia, abesti horren bideoklipa zeinu hizkuntzan egiteko proposamenarekin. Bideoa martxoan zabaldu zuten interneten, eta 260.000 bisita baino gehiago izan ditu dagoeneko. Egunkariek, aldizkariek, telebista kateek eta beste hainbat hedabidek ere zabaldu dute lau haizetara, eta ekimenak entzumen urritasuna duten lagunen arazoa erakusteko balio izan du beste behin ere. Tarteka ikusten dira itzultzaileak, hitzaldietan, ekitaldietan, kongresuetan, baina oro har kontzientzia ez dago erabat zabalduta, eta muga handiak dituzte gorrek. Ainhoa bezalakoen lanari eta ekimenei esker, ordea, muga horiek denon artean gainditzea gero eta ohikoagoa ari da bihurtzen. Sudur gorriek ere ekarpen berria egin nahi izan diote zeinu hizkuntzari, denok abesten eta sentitzen segitu dezagun. Honela, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Bonberenea txarangarekin grabatu eta oraintsu aurkeztu duten duten diskoan eta DVDan, Maite zaitut abestia zeinu hizkuntzara itzuli dute, Ainhoa Moiuarekin, noski!

33


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.