__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

1


Bat! Bi! Hiru! Lau! Bost! Sei! Zazpi! Zortzi! Bederatzi! Eta hamaaar!

Aurkibidea 4 6 8 10 12 14 16 20 22 26 28 31 34 36

LAGUN Mila kilo zorion PUPU ETA LORE Zertarako? TIRITATXO Hamar, alajaina! MARTINBERTSO Irria HAURRENTZAKO YOGA Erlearen arnasketa HAUR KANTAK Irrien Lagunak BARATZE NATURALA Irriondoa EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Ipurtatsa PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Baietz beste hamar! TXOKO TXIKI KUTTUNA Hamar atzamar MARIKALANBRE Eguzkira bidaia LARGABISTA Asko gertatzen al da? MARIMATRAKAK Ezusteko artistak MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Irrien Lagunak

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria 100 zenbakia· 2020ko abendua Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Garazi Urrosolo / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: (0034) 943 30 43 32 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Txakur Gorria, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Katti Olaizola, Ana Jaka, Xabier Etxeberria, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Alex Orbe, Joseba Ponce, Ainara Azpiazu, Iosu Mitxelena, Paula Estevez, Yoke Ordiziako Yoga klasikoko elkartea eta Txatxilipurdi elkartea.

Babesleak: “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


Hirurogei tronpeta txun-papa, txun-papa... Ehun litro txokolate, sei metro pankarta... Mila kilo zorion, hogei tona tarta... Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.

4


Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

6


HAMAR, ALAJAINA! Hamar hatz eskuetan. Hamar behatz oinetan. Hamarnaka lagun izan dira Irrien bidaide hamarkada honetan. Zorionak guztiei, bene-benetan!

TIPI-TAPA ABIATU GINEN, BIZKAR-ZORROA BETE DESIRA, EUSKAL HAURREN IRRIEI EGINGO DIEGU TIRA! HARROTASUNEZ PUZTEN GENITUEN BIRIKAK ETA IRUDIMENAK HEGAN EGITEKO PUXIKAK. SOBERAN GENUEN ILUSIOA! ALDAPETAN GORA, NEKERIK ERE EZ ZETORKIGUN ONDORA. BAINA… BIDEAK BERAK ERE BADAKAR URDURITASUNA, BIDE BAZTERRETAKO ASUNA. ETA BAKARDADEA ETORRI ZITZAIGUN BIXITAN, ASKOTAN EZ; AKASO, BEHIN EDO BITAN…

8


Testua: Beñat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

Ba al zenekien esku artean daukazun hau dela “Irria” aldizkariaren ehungarren alea? Batzuetan errazagoa izaten da aldizkariak zenbatzea, atzean dagoen lana ikustea baino. Zuk irri egin dezazun, dozenaka lagun aritzen dira sortzen eta amesten. Ezagutu nahi al dituzu? Irakurriz, entzunaz gozatu dezagun badugunez nork sortu, nor banatzen jardun Irrien Lagunak-en ze zorte daukagun: jende asko da gure irriaren lagun!

BEÑATEK ISTORIOA IDATZIZ AZALDU...

LOPE, EZ KOLORERIK GALDU!!


HAURRENTZAKO YOGA ERLEAREN ARNASKETA

1

12

Arnasketa praktika honen bitartez emozioak baretu eta gure barruarekin konektatuko dugu, bihotza lasaituz ongitasunez beteko dugu. Eseri lurrean eroso, bizkar hezurra zuzen mantenduz. Begiak itxi eta jarri arreta zure arnasean.

2

Orain, hartu arnasa lasai sudurretik eta arnasa botatzerakoan, elkartu ezpainak, eta aho sabaitik erle-burrunba egiten saiatu. Sentitu zure buruan, aurpegian, bularrean eta gorputz barru osoan sortzen duen bibrazioa.


Testua: Katxiporreta. Marrazkiak: Joseba Ponce.

o y

HAUR S KANTAK

14


Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.

16


Eskulanak Marko bat egin

Hilabete honetan ere mendian batu genituen makilei zukua ateratzen jarraitu nahi dugu. Paretan jarri nahi dugun marrazki edo argazki horrentzat naturako elementuekin markoa egitea proposatzen dizuegu. Guk makilak bakarrik erabili ditugu, baina ziur zuek bestelako elementuak ere gehituko dizkiozuela.

u t r o S ozatu! g

2

1

ERABILITAKO MATERIALA:

3

Guk markoan kola eman dugu zuzenean. 18 18

Lau makilekin markoa osatuko dugu, sokarekin makilak lotuaz.

Mendian aurkitutako makilak moztuko ditugu neurrira.

4

Azkenik argazki edo marrazkia markoan itsatsi dugu.

Egilea: Txatxilipurdi

1. Mendian batutako makilak. 2. Argazki edo marrazki bat. 3. Zerra bat. 4. Guraizeak, kola eta soka bat.


Irakurzaletasuna haurtzaroan jaiotzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta horrek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta horretarako jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balio aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta, haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrei aisialdian euskaraz gozatzen lagunduko diena.

ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!

19


IPURTATSA

Neurri txikiko ugaztun haragijalea. 40 cm inguruko gorputz luzanga, hanka sendo eta laburrak eta 18 cm inguruko buztana du. Ilaje arre iluna eta sabelaldea horixka du eta mutur eta begi inguruetan orban zuriak ditu.

Testua: OĂąatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.

NON BIZI DA?

20

Ur inguruetan bizitzea du gustuko: ibai, laku eta eremu hezeetan. Baina baso hostogalkorretan, pinudietan, sastrakadietan eta soro inguruetan ere aurki daiteke. Lurpeko zuloetan, kobazuloetan edo landaredi artean izaten du gordelekua.

UGALKETA Animalia gautar eta bakartia da. Udaberrian ugaltzen da, martxo eta ekain artean. 42 eguneko ernaldiaren ondoren 2-9 kume erditzen ditu. Hauek 3 hilabete inguru egoten dira amarekin. Oso lurraldekoiak dira, batez ere sexu berekoen artean.

Gizakiarentzat untxiak ehizatzeko antzina etxekotu zen ipurtatsa. Honi, hudoa esaten zaio.


Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

22


23


TXOKO TXIKI KUTtUNA Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.

Hamar atzamar

Hamar, hamar atzamar... Atsegin dut zenbaki hau: bat, gehi bi, gehi hiru, gehi lau! Hamar, hamar atzamar... Eta animalien matematika: jirafa bat zutunik, elefante bat jarrita! Hamar, hamar atzamar... Geltoki bat haurtzaroan, edo zure eskua nirearen alboan.

26


Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

Marikalanbre EGUZKIRA BIDAIA

E

uria bota eta bota ari du azken egunetan. Marikalanbre eta lagunak Irria aldizkari zaharrak irakurtzen ari dira etxean. Dagoeneko 99 dira! Eta zeruan ez, baina aldizkarien azalean beti agertzen da Eguzkia! —Ilargira ez, Eguzkira joan nahiko nuke nik!—atera zaio, pozaren pozez, Fatimari. —Uf, horrek ez du erraza izan behar, erre egingo ginateke— erantzun dio Eukenek. —Bo, eguzkitako krema ondo-ondo eman eta kitto, ezta?— berriro Fatimak.

28


Marikalanbre barrez hasi da: —Fatima, ni ere gustura joango nintzateke leku bero eta argitsu batera, baina Eukenek arrazoia du, Eguzkira iritsi baino lehen, oilasko frij itua baino kurruskariago egongo ginateke: Eguzkiaren azalean 5500 ºC daude! —Baina behintzat ez du euririk egingo!—erantzun dio Fatimak.

29


31

Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.


32


Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.

I

EZUSTEKO ARTISTAK

rrien Lagunak proiektuaren 10. urteurrena ospatzeko jaialdi bat egingo da. Marimatraken aitak antzokia atonduko du. Noa eta Lea berarekin eraman ditu, etxean bakarrik ez uztearren. —Hara! —bota dute marimatrakek aretoan sartu direnean. Ez dira inoiz horrelako antzoki handi huts batean egon. Zirrarak gutxi iraun du, ordea. Aita eszenatokira igo da, kable batzuk jartzera, eta marimatrakei eserlekuetan geratzeko esan die. Ez ditu ondoan endredatzen eduki nahi. Marimatrakek betondoa zimurtu dute. Zertara etorri dira, asper-asper eginda eserita egotera? Baina, handik gutxira, aitak gauza batzuk begiratzera atera behar duela esan die. —Zuek hemen geratu. Ez egin tontakeriarik, e? Hori esatea ere..! Aita desagertu bezain laster, antzezlekura igo eta horixe bera egin dute marimatrakek. —Jaun-andreok, zuekin Lea Olea, loa eragingo dizuen kantari ospetsua! —aurkeztu du Noak. Leak erreberentzia egin eta bere abestirik kutunena hasi du: Pintto pintto.

34


36 Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi


IRRIEN LAGUNAK ELKARTEA Irrien Lagunak euskarazko proiektu komunikatiboa da. Bi ardatz nagusi dauzka: Irria aldizkaria eta ikuskizunak. Batean zein bestean euskaratik eta euskaraz emozionalki osasuntsua den jendarte bat eraikitzea da ardatza. Irria aldizkariak bi eta zortzi urte bitarteko haurrak dauzka buruan. Euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzea, irakurzaletasuna sustatzea eta baloretan heztea da helburua.

Irrien Lagunak ikuskizunak herriz herri eta plazaz plaza eramaten du proiektuaren arima. Aisialditik eta ondo pasaz, jendarte justuago eta osasuntsuago baten zutoinak finkatzen saiatzen da.

HARREMANAK Martin Ugalde Kultur Parkea Gudarien etorbidea z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa) kudeaketa@irrienlagunak.eus (0034) 647 31 97 70

39


EGIN HARPIDETZA!

Eta jaso DVDa edo CDa opari! Harpidetza egin aurretik aldizkaria ezagutu nahi duzu? Bete www.irrienlagunak.eus webgunean topatuko duzun formularioa eta azken bi aleak jasoko dituzu deskargatzeko moduan.

www.irrienlagunak.eus

URTEAN

49â‚Ź

HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: (0034) 943 30 43 32 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.

Profile for irrien lagunak

iRRiA 100 - 10 urte eta 100 irri  

iRRiA 100 - 10 urte eta 100 irri  

Advertisement