Page 1

BIZI DANTZA

0. AZALA Azalean murgiltzeko, haurraren ondoan jarri aldizkaria irakurtzen. Haurra gerturatzen bada, galdetu ea zurekin irakurri nahi duen. Hala bada, galdetu ea zer irakurri nahi duen: azala, komikiak, amaierako orria… eta poliki-poliki joan aldizkarian murgiltzen!

1. AURKIBIDEA Animatu haurra eskuin aldeko testua irakurtzera eta, irakurtzen doan heinean, “oso ondo!”, “zeinen ongi irakurtzen duzun txikito!”, “badakizu ahots izugarri polita duzula?” bezalako komentarioak egin diezaizkiozu. Seguru gaude horrelako komentarioek bere bidean animatu eta motibatuko dutela zure haurra.

2. LAGUN Lagun txakurra eta bere lagunen komikia irakurtzeko, lehenik eta behin, proposatu zure haurrari komikiaren irudiei begirada bat botatzeko, eta honakoa galdetu: • • •

Lagunen istorio honetan zer gertatzen dela esango zenuke? Zein animalia dira irudian agertzen direnak? Denen izenak dakizkizu? Zein instrumentu jotzen ari da Lagun?

Galderak egiten amaitzean, animatu testua irakurtzera eta, ondoren, konta dezala berak testutik ulertu duena.

Gida 89_Bizi dantza

Orria 1 / 6


BIZI DANTZA

3. PUPU ETA LORE Gogoratu gure haurtxoen komikiek bertsotan, kantuan‌ egiteko balio izaten digutela sarri. Izan ere, errimaz beteriko istorioak kontatzen dizkigute beti! Bada, oraingo honetan ere, kantuan jarduteko proposamena egitera gatoz! Aukeratu bion artean gustuko duzuen abesti bat, baina letrarik gabea e! Aukeratu, beraz, melodia polit bat! Jarri entzungai eta melodia hori lagun izanda irakurri edo kantatu komikiko istorioa! Nahi duzuen moduan: bakarka, bion artean, etxeko beste baten laguntzaz‌ Eta ez ahaztu‌ Gozatu!

4. TIRITATXO Tiritatxoren atalean, lehenik eta behin, mural bat margotzea proposatzen dizuegu. Mural honetan, Tiritatxoren aholkuak idatzi eta irudikatuko dituzue eta, amaitzean, etxeko edo gelako lekuren batean zintzilikatuko dituzue.

5. MARTINBERTSO Atal honetan irudi izugarri politak ageri direla kontuan izanda, honakoa proposatzen dizuegu: Lehenik eta behin, irakurri haurrari ezkerraldeko testua. Behin testua irakurrita, orrien behekaldean ageri diren esaldiak irakurri eta esaldi bakoitzean ageri den pertsonaia, irudietan aurkitzen saiatu. Amaitzean, hitz egin atal honetan ikasi duzuen horren inguruan, hizkuntza mota ezberdinen inguruan; nola komunikatzen gara?

Gida 89_Bizi dantza

Orria 2 / 6


BIZI DANTZA

6. HAURRENTZAKO YOGA Atal honetan, lehenik eta behin, animatu haurra testua irakurtzera. Esan, irakurri ondoren, Yoga ariketak praktikatuko dituzuela. Ez badu berak irakurri nahi, esan, zuk zeuk irakurriko diozula eta ondo entzuteko, testua akatsez beteta dagoela uste duzulako. Ea akatsak aurkitzen dituen. Irakurriozu gaizki, akatsak eginez, hitzak saltatuz‌ Ea zerbait gaizki dagoela ohartzen den!

7. HAUR KANTAK Atal honetan, esan haurrari abesti polit hauek interneten aurkitu eta entzungo dituzuela lehenengo. Ondoren, animatu haurra abestiak irakurri eta dagokien melodiarekin abestera. Dantzatu ere egin dezakezue. Mugitu gorputza!

8. BARATZE NATURALA Istorio honetan, honakoa proposatzen dugu: •

•

Binaka jarrita bata Barea eta bestea Karakola, izango zarete, eta komikia irakurriko duzue lasai-lasai. Pertsonaia gehiago ere agertzen dira. Horretarako, banatu ea nork irakurriko duen bakoitza. Komikia irakurri duzuenean galdera batzuk konpartitu ditzakezue, ulermena landu ahal izateko: o Zer nahi dute? o Zer da Onddoa? o Nola amaitzen da istorioa?

Bukatzean, egin istorioaren marrazkitxo bat eta itsatsi etxeko toki kuttunenean.

Gida 89_Bizi dantza

Orria 3 / 6


BIZI DANTZA

9. ESKULANA Atal honetan, esan haurrai, harriekin egindako eskulan politak egingo dituzuela. Baina, horretarako, testua ondo irakurri beharko duzuela, eskulanak ondo egin ahal izateko. Esan, gainera, eskulanak egindakoan sortu duzuen materialarekin bikoteen jolasera jolasteko aukera izango duzuela! Gozatu eskuekin! Gozatu harriekin!

BIZIPOZA Atal honetan, esan haurrari, zuk kolore gorriz agertzen den testua bakarrik irakurriko duzula eta berak, aldiz, beltzez agertzen dena. Ezingo duzuela batak bestearen kolorea irakurri! Horrela eginez, irakurketa amaitutzat emango dela! Ea bada ondo egiten asmatzen duzuen!

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Animalia honen inguruan gehiago ikasteko, proposatu haurrari testua irakurri ondoren gustatu zaizuen informazioa kartoi mehe batean idatzi eta margotuko duzuela. Ea hori esanda irakurtzera animatzen den!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Atal hau irakurtzeko, leku lasai batera joatea proposatzen dizuegu. Izan ere, lasaitasunean eta bakea arnasten den lekuetan gusturago irakurtzen da. Hortaz, galdetu haurrari ea non gustatuko litzaiokeen irakurtzea eta joan lasai berak proposatzen duen toki horretara. Leku lasai horretan zaudetela, esan haurrari ea nola irakurri nahiko lukeen berak. Aukeratu duzuenean, ekin irakurketari! Gida 89_Bizi dantza

Orria 4 / 6


BIZI DANTZA

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Olerkiak irakurri aurretik, zera proposatzen dizugu: • • • • •

Galdetu haurrari, marrazkiak ikusita, zeri buruzkoak izango diren olerkiak. Ondoren, animatu izenburuak irakurtzera. Galdetu berriro zeren ingurukoak direla uste duen. Ondoren, proposatu leku lasai eta goxo baten esertzeko eta esan olerkiak bion artean irakurriko dituzuela. Olerkiak txandaka irakurtzeko proposamena luzatzen dizuegu, eta bat irakurtzen ari den bitartean, besteak begiak itxi beharko ditu. Olerkiak irakurtzen amaitzean, animatu haurra irakurri diozun horretatik gehien gustatu zaion pasartea aukeratzera. Galdetu zergatik aukeratu duen pasarte hori. Amaitzean, aukeratu duen pasarte horren inguruko marrazkia egitera animatu zaitezte!

13. MARIKALANBRE Marikalanbreren atala irakurtzen hasi aurretik, esan haurrari testua irakurri nahi badu, lehenik eta behin, txiste bat entzun beharko duela. Gogoratu txisteek, gauza barregarriek… zentzumenak estimulatzen dituztela! Ondoren, esan haurrari orain irakur dezakeela komikia! Amaitzean, konta dezala testutik ulertu duena. Ez badu ulertu, saiatu zaitez testuan jasotako azaltzen.

Gida 89_Bizi dantza

Orria 5 / 6


BIZI DANTZA

14. LARGABISTA Mugitu gaitezen apur bat! Irakurritakoa gorputzarekin adierazten saiatzeko proposamena luzatzen dizuegu. Hau da, irakurtzen ari zareten bitartean, ahotsarekin batera gorputza erabiliko duzue. Ondo pasa! Amaitzean, galdetu haurrari ea hitz guztiak ezagutu dituen: orbela, karriatu‌ Ez baditu ezagutzen, begiratu esanahiak interneten eta erakutsi zer diren.

15. MARIMATRAKAK Marimatraken testua irakurtzera animatzeko, ondorengoa proposatzen dizugu: •

Fotokopiatu istorioa eta esan haurrari testua irakurri nahi badu, lehenik eta behin, eta zuk fotokopiatuko orriak erabiliz, testuan agertzen diren hainbat kontsonante koloreztatu behar dituela. Hona hemen gure proposamena: o M letra urdinez o L letra gorriz o S letra beltzez o T letra morez o P letra laranjaz o R letra berdez.

Ondo pasa!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Testu hau irakurtzeko, esan haurrari zuk dagoeneko irakurri duzula testua eta ez duzula ezer ulertu. Beraz, laguntza behar duzula eta ea berak irakurriko dizun zuri. Ea lortzen duzun berak zuri testua irakurtzea! Seguru baietz!

Gida 89_Bizi dantza

Orria 6 / 6

Profile for irrien lagunak

iRRiA 89 - Irakurketa gida  

iRRiA 89 - Irakurketa gida  

Advertisement