__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

ILARGIA GURI BEGIRA

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Zer nolako gai ederra hile honetakoa! Irakurri izenburua. Zer uste duzu esan nahi duela ilargia guri begira dagoela? Begiratu irudiak eta solastu ea zerikusirik duten izenburuarekin eta zergatik. Zenbat gauza egin daitezkeen gauean!

1. AURKIBIDEA Irakurri txandaka aurkibidea eta, ostean, olerkia. Zer esan nahi du olerki horrek? Ados al zaudete? Zuentzako zer du gauak? Jarriko zenukete adibide bana? Gauak baditu ametsak: leunak, politak.. Orain zuen txanda!

2. LAGUN Gure Laguntxo badabil amets goxoetan! Irakurri elkarrekin eta saiatu beste estrofatxo bat egiten. Hitz goxoez osatutako estrofa berri bat egiterik bai? Ziur baietz!

-1Gida 96_Ilargia guri begira


ILARGIA GURI BEGIRA

3. PUPU ETA LORE Pupu eta Lore gauez aurki daitezkeen gauzak aztertzen ari dira, baina ez zaie asko gustatu hasieran topatu dutena. Denok eduki ditugu horrelako sentimenduak momentu batean edo bestean, eta normala da, ez kezkatu. Gauak ere beso gozoak ditu, gure beldurrak lasaitzen dituztenak. Moztu biĂąetak. Ondoren, moztu beheko aldean dauden esaldiak eta nahastu. azkenik, saiatu asmatzen zein esaldi dagokion irudi bakoitzari. Asmatu duzue? Ziur baietz!

4. TIRITATXO Umorea! Zein garrantzitsua den bizitza umorez hartzea! Tiritatxo gure medikua da, eta berak ondo daki hori! Irakurri testua eta ostean solastu horren inguruan. Saiatu egoera bat topatzen, zeinetan umoreak laguntzen dizuen gauzak leuntzen eta hobeto sentiarazten. Adibidez, jende aurrean erortzen garenean, eta haserretu edo lotsatu beharrean barre egiten dugunean. Orain zuen txanda!

5. MARTINBERTSO Gure Martinbertso Ilargiaren plazan dago. Bertan, jai itzela dago ekaineko gau goxoa aprobetxatuz. Ekaina hile magikoa da horretarako. Ezin dugu ahaztu San Juan gaua ekainean dela eta gau horretan Euskal Herriko pertsonaia mitologiko asko gogoan ditugula. Martinbertsok Galtzagorriak topatzera animatzen zaituzte. Baina jaialdi honetan badira beste 3 pertsonaia mitologiko ere. Topatzeko prest?

-2Gida 96_Ilargia guri begira


ILARGIA GURI BEGIRA

6. HAURRENTZAKO YOGA Zeinen ariketa lasaigarria hau! Ama Lurrarekin konektatu eta aldi berean zure buruaren jabe izateko aukera ematen digu! Irakurri txandaka; bakoitzak zenbaki bana. Irakurri ostean, saiatu batak besteari ariketa gidatzen. Azkenik, elkarren alboan jarrita ariketa egin. Zer nolako bakea, ezta?

7. HAUR KANTAK Bagoaz gamusinoen bila! Irakurri abestia. Egoera ezaguna egiten al zaizu? Noizbait atera al zara gamusinoen bila? Deitu laguntxo batzuk eta aprobetxatu gamusinoen bila joateko. Zaila da baten bat ikustea, baina arrastoak ondo jarraituz agian lortuko duzue! Ez ahaztu! Linterna eskuan eta belarriak zabalik. Eta topatuz gero, gurekin konpartitu! Animo, koadrila!

-3Gida 96_Ilargia guri begira


ILARGIA GURI BEGIRA

8. BARATZE NATURALA Gaua da hilabete honetako gaia. Horregatik, ezin ditugu ahaztu gauero ateratzen diren gure laguntxo horiek; izarrak, hain zuzen ere. Hara doaz gure Karakola eta Barea aldapan gora, mendi tontorrera, izarrak hobeto ikusteko. Kostatu zaie baina saria izugarria izan da. Irakurri testua. Izarrek, elkartzen direnean, konstelazioak sortzen dituzte. Zer dakizue horretaz? Bilatu Internet-en konstelazio ezberdinak; zer diren, zer esan nahi duten, zein izarrez osatuta dauden‌ Hartz txikia, hartz handia, kasiopea‌ Gaua heltzean, saiatu zeruan topatzen! Pista bat‌ Hartz handiak kometa bat dirudi, eta begiradarekin kometa horren punta jarraituz gero, ipar izarra topatuko duzu.

9. ESKULANA Zelako eskulan erreza eta polita! Orain, etxetik ateratzeko aukera dugunez, material horiek erraz bildu ditzakegu. Hasieran, zuhaitza egiteko proposatzen digute. Ostean, beste edozein landare, lore edo forma egin dezakegu. Gure sormenak ez du mugarik!

BIHOTZ INGURU BASO-ESKOLA Hezteko, ikasteko, arnasteko beste modu bat. Naturarekin bat eginez, naturaz gozatuz eta natura zainduz! Eman begiratu bat zure inguruan! Aukera desberdinak, berriak, eta denak onak!

-4Gida 96_Ilargia guri begira


ILARGIA GURI BEGIRA

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Hilabete honetan, etxe-eulia ezagutuko dugu. Egia esan, denok ikusi dugu noizbait horrelako euliren bat, ezta? Baina agian ez dituzue hainbat ezaugarri ezagutzen; hala nola, nola hartzen dieten zaporea gauzei edo zertarako balio duten bere gorputzeko ileek. Irakurri koadrotxo bana astiro, dena ondo ulertzeko. Gure proposamena ondorengo da: koadrotxo bat dio 4000 euli mota baino gehiago existitzen direla. Benetan? Topatu Internet-en eta gehien gustatu zaizuenaren marrazki bat egin. 4000 aukera asko dira, benetan!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Gure hirukotea beti gauza berriak ikasten ari da! Hilabete honetan galaxiei buruz hitz egingo digute. Bi proposamen dauzkagu oraingoan. Alde batetik, moztu testu zatiak eta irudiak irakurri aurretik. Gero, irakurri testu zatiak, eta azkenik saiatu dagokion irudia alboan jartzen. Lortu duzue? Ziur baietz! Bestetik, bilatu galaxiei buruzko informazioa, benetan interesgarria den gaia da! Non kokatzen da Lurra planeta? Zein galaxiatan? Ezetz asmatu!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Zein olerki politak! Irakurri bakoitzak bana eta, ostean, saiatu gauari buruzko olerki txikitxo bat egiten! Ondoren, grabatu eta laguntxoei bidali, eurek ere berdina egin dezaten. Horrela jakingo duzu zer den gaua bakoitzarentzat! Zein handia den txikia izatea!

-5Gida 96_Ilargia guri begira


ILARGIA GURI BEGIRA

13. MARIKALANBRE Marikalanbre izar eta galaxiekin liluratuta dago! Gaua izarrei begira pasatu du eta gaua esku artean eduki duela sentitu du momentu batez. Bere amonak lagundu dio hori gauzatzen. Badakizu nola? Irakurri testua astiro, ondo ulertzeko. Ostean saiatu amonak egindako eskulana egiten: oso erreza da eta benetan polita. Horrela zuk ere gaua zure eskuetan edukiko duzu!

14. LARGABISTA Largabista eta Lagun. Hor doa gure bikotea naturatik gauza berriak ikasi eta erakustera! Hilabete honetan, Lagunek ikasiko du gaueko eta eguneko animaliak existitzen direla. Baina zer esan nahi du horrek? Saiatu gaueko zein eguneko animalien adibide bana jartzen, eta gero solastu zergatik erabaki dituzuen animalia horiek. Aprobetxatu ekaineko gauak gaueko animaliak bilatzeko. Hori bai, kontu handiz egin behar da, gaueko animaliak gehienetan asko kostata ikusten baitira. Zuhur ibiliz gero, lortuko duzue!

15. MARIMATRAKAK Gure Marimatrakak kanpaldira doaz, baina Leak ez du joan nahi gauean fardela erabiltzen duelako. Irakurri testua. Ulertzen al duzu Learen kezka? Zuk ere horrela jokatuko al zenuke? Ezagutzen al duzu norbait horrela sentitzen dena? Zer iruditu zaizu Noaren erreakzioa? Bilatu Internet-en fardela noiz asmatu zen, eta horrela, jakingo duzue lehen nola konpontzen ziren. Benetan asmakizun itzela izan dela!

-6Gida 96_Ilargia guri begira


ILARGIA GURI BEGIRA

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Ane pirata eta Patakon bizikletan ibiltzen ikasten ari dira, baina erori eta mina hartu dute. Moztu biĂąetak eta saiatu istorioa osatzen irakurri aurretik. Laguntza eskatu behar baduzu. Adibidez, moztu aurretik argazki bat egin diezaiokezu komikiari, pista bat eskatzeko behar izanez gero. Ostean, solastu zein izan den Patakon eta Aneren akatsa bizikletan joatean. Ziur super ondo pasatuko duzuela!

-7Gida 96_Ilargia guri begira

Profile for irrien lagunak

iRRiA 96 - Irakurketa gida  

iRRiA 96 - Irakurketa gida  

Advertisement