__MAIN_TEXT__

Page 1

ILARGIRAINO ETA BUELTA!

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Hilabete honetan, azalean, espazioa agertzen da! Haurrek ba al dakite espazioan nola ibiltzen diren astronautak? Salto geldoekin ibiltzen direla, alegia? Erakutsi haurrari ilargian gizakia nola mugituko litzatekeen, jolastu berarekin! Mozorrotu ere egin zaitezkete, astronauta itxurarekin.

PUBLIA Ipuin bat ikusten da, begiratu elkarrekin marrazkiak eta irakurri testutxoa, zeri buruzko ipuina izango da?

1. AURKIBIDEA Aurkibidearen eskuma aldean, BeĂąat Gaztelumendi bertsolariaren testutxo bat dago. Haurrari irakur diezaiokezu, eta ea testua ulertzen duen galdetu. Hitz ederrak dira benetan, ez badu ondo ulertu apur bat azaldu diezaiokezu. Ondoren, bion artean aurkibideko atalak begiratu eta, tira! Zergatik irakurri ordena jakin batean? Goazen gustukoenetik hastera eta saltoka ibiliko gara aldizkarian zehar!

-1Gida 91_Ilargiraino eta buelta!


ILARGIRAINO ETA BUELTA!

2. LAGUN Lagun ere astronauta bilakatu zaigu, eta letrekin ari da jolasten. Haurrak eta biok irakur dezakezue atala, gainera doinutxo bat ere jarri daiteke irakurketa politagoa egiteko. Ondoren, zure haurraren izenaren lehenengo letra hartu eta asmatu bion artean gaiarekin lotuta, estrofatxo bat. Adibidez, Nerea izenarekin: N, n, nagusitan eta baita orain ere astronauta bilakatuko naiz ni ere.

3. PUPU ETA LORE Pupu eta Lorek komikian haur kanta eder bat aurkezten dute. Beraz, aprobetxatu eta bion gustukoa den melodia bat aukeratu letrei doinua jartzeko. Melodia aukeratu ondoren, haurraren logela iluntasunean jarri dezakezue, gaua balitz bezala, eta argitxo bakar batekin elkarrekin abestu dezakezue komikiko haur kanta.

4. TIRITATXO Tiritatxoren atala irakurrita ziur gose sentitzen zaretela! Jarri bada praktikan irakurritakoa, fruta brotxetak egin ditzakezue, urarekin edo zuku batekin batera jateko. Edo gosari/bazkari/afari goxo eta osasuntsu bat prestatu dezakezue bion artean Tiritatxok esaten dioenari kasu eginez. On egin!

-2Gida 91_Ilargiraino eta buelta!


ILARGIRAINO ETA BUELTA!

5. MARTINBERTSO Lagun talde handi bat mendira joan da zeruari begiratzeko. Testua irakurri ondoren, behealdean agertzen diren irudi zatiak bilatu ditzakezue goiko marrazkian. Ondoren, galdetu haurrari ia horrelako irteera bat egitea gustatuko litzaiokeen. Udako egun batean egin daiteke, eta orain, eraman beharrekoen zerrendatxoa prestatu dezakezue. Lehenengo mendia edo zelaia aukeratu lagunekin edo familiarekin joateko, baina adi! Gogoratu, agian, gonbidatzen ditugun pertsona guztiak ezin direla mendira laguntza gabe igo, kontutan izan kotxez heldu daitekeen mendi/zelai bat aukeratzen duzuela. Eraman beharrekoen zerrenda egiteko, begiratu marrazkia eta hartu ideiak.

6. HAURRENTZAKO YOGA Yoga praktika hau egiteko ondorengoa proposatzen dizuegu. Demagun, ikusmen urritasuna daukagula, eta ez ditugula yoga posturak ondo ikusten marrazkietan (zapi bat jarri dezakezu begiak estaltzeko). Esan haurrari mesedez berak gidatzeko gure gorputza, bere aginduei jarraituz aldatzen joango gara gorputz jarrera. Irakurketaren bitartez egin daiteke edo marrazkiei begiratuz eta guri aginduak emanez. Ondoren, berdina egin dezakezue alderantziz. Haurrak zapia begietan jarri eta zuek aginduak eman.

-3Gida 91_Ilargiraino eta buelta!


ILARGIRAINO ETA BUELTA!

7. HAUR KANTAK Ezagutzen al duzue aspaldiko kanta dugun Saturnino? Lehenengo, atala irakurri eta, abestiaren doinua erabili beharrean, asmatu ezazue zuek bat. Ondoren, bilatu elkarrekin ordenagailuan Saturnino abestia eta dantzara!

8. BARATZE NATURALA Komiki bat ikusten dugu. Gure planetaren ezaugarriak azalduz. Gure Karakola eta Bareak astronautak bihurtzen dira eta guzti! Haurrarekin interakzio joko bat proposatzen dizugu. Zeri buruz doan asmatu, irakurri aurretik. Zer uste dute kontatzen digutela Karakola eta Bareak? Ostean, bineta bakoitza irakurri txandaka. Bat egin al dugu gure pertsonaiek erakutsi nahi digutenarekin? Bilatu lurrari buruzko informazioa, eta galdetu haurrari: Gure planeta zaindu behar dugu, zergatik uste duzu hori esaten digutela gure laguntxoek?

-4Gida 91_Ilargiraino eta buelta!


ILARGIRAINO ETA BUELTA!

9. ESKULANA Irakurri, lehenik eta behin, zeintzuk diren erabili behar diren materialak eta joan topatzen zuen inguruan dauden landa eta etxeko kajoietan. Behin materiala batuta, egin galdera hau haurrari: zer egin dezakegu material guzti honekin? Orain haurrak irakurri ditzala eskulanaren irizpideak, ea hurbildu den berak asmatutakora. Eskulana egin eta, zergatik ez, berria ere asmatu dezakezue! Ekin lanari!

IRRIA ALDIZKARIA Begiratu irudia. Zeintzuk dira agertzen diren pertsonaiak? Denak ezagutzen dituzue? Irakurri zatika testua eta irakurzaletasunari buruzko ideiak eta iritziak botatzen saiatu. Haurrak horrela sentitzen du? Garrantzitsua da irakurtzearen zaletasuna txikitatik hartzen? Zergatik? Ea zein ondoriotara heltzen zaien!

-5Gida 91_Ilargiraino eta buelta!


ILARGIRAINO ETA BUELTA!

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Irudiak begiratu. Euskal Herrian topatu dezakeen animali bat da hori. Noizbait ikusi du holakorik? Bien artean irakurri animali honen ezaugarriak eta komentatu. Ostean, mendi buelta bat ematera atera zaitezkete edo, aukerarik ez badago, agian leihotik bertatik begiratu dezakezue katalejo batzuekin. Largabista bezala saiatu Miru gorri bat topatzen. Hala ez bada, ziur Euskal Herriko txori mota ezberdinak topatu ditzakezuela. Gero, informazioa elkarrekin bilatzeko!

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Irudia itxi eta letrak estali. Haurrarekin istorio bat asmatzen saiatuko gara marrazkian agertzen diren irudiak baliatuz. Nola? Bakoitzak irudi bat aukeratu eta besteari azalduko dio. Azken hau bestearen deskribapena marrazten saiatuko da. Deskribapenak sentsazioak eta usteak ere azalduko ditu. Hau da: “Porrotxek espazioari buruzko aldizkari bat dauka eskuetan. Bertan, planeta guztiak azaltzen dira eta, oso interesgarria iruditzen zaionez, gosaltzen duen bitartean Pirritxi eta Marimototsi erakutsi die. Hauek arreta handiz entzuten diote. Agian ez dute ulertu, Porrotxek janaria ahoan duela hitz egin baitu‌â€? Ostean, istorioa irakurriko duzue bakoitzak pertsonaia bat aukeratuta. Ahots eta keinu ezberdinez irakurriko duzue istorioa. Zerikusirik du zuek aurretik pentsatutakoarekin?

-6Gida 91_Ilargiraino eta buelta!


ILARGIRAINO ETA BUELTA!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Espazioa gai oso interesgarria da. Haurrak begiak itxi eta zuk irakurriko duzu olerkia. Olerkia irakurrita, zer datorkio burura? Zein da berentzako esanahia? Ostean, haurrak igarkizuna irakurriko du. Asmatu al du zein den erantzuna? Hainbeste gauza daude ikasteko‌ Izarrak egin eta ilunetan argitzen duen margoarekin margoztu. Bestela, edozein margo baliogarri izan daiteke. Izarrak, planetak, ilargia‌ espazioan aurkitu daitezkeen edozein elementu margoztu. Moztu eta logelako paretetan jarri ditzakezue gelaren barruan espazioan bezala aurkitzeko!

13. MARIKALANBRE Hara non elkartu dira Marikalanbre eta bere adiskideak, galdera batekin buruan. Irakurri testua bion artean, eta luzatu galdera hau haurrari: Extralurtarrik ba ote dago? Mezu bat bidaltzeko prest dago? Marikalanbrek pista bat ematen du morse kodigoarekin. Hara, laser bat hartu eta, bide batez morse kodigoa ezagutuz, idatzi mezu bat. Gauean, bidali espaziora. Ostean, adi egon, agian zerbait jasoko duzue bueltan. Polita litzateke erantzuna jasotzea, ez ba?

-7Gida 91_Ilargiraino eta buelta!


ILARGIRAINO ETA BUELTA!

14. LARGABISTA Izenburua irakurri bakarrik. Zer da esne bidea? Orrialdea inprimatu eta zatiak moztu. Ostean, saiatu ordenean jartzen. Azkenik, irakurri istorio guztia ea orden zuzena izan den zuek erabakitakoa. Bai? Zorionak!! Aurreko ariketan erabili dugun puntadun laserra erabili dezakegu liburuan agertzen diren izarren konstelazioak erakusteko. Badira asko eta denak gauero ateratzen dira!!

15. MARIMATRAKAK Begiak itxi haurrari eta guk kontatuko diogu istorioa. Bukatzean, zer ulertu duen galdetuko diogu. Zer da planetario bat? Zertan zebiltzan Marimatrakak eta klasekideek? Ondo jokatu dute? Zinema batean bezala, krispetak jateko lekua da? Interesa eta grina piztu baldin bazaio haurrari, Planetario batera joatearen plana proposatu diezaiokegu. Denok ikasiko dugu zerbait berria!

-8Gida 91_Ilargiraino eta buelta!


ILARGIRAINO ETA BUELTA!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Bakoitzak pertsonaia baten papera hartuko du eta komikia irakurriko duzue. Behin irakurrita, bertan kontatzen den istorioa ulertu duen galdetuko diogu haurrari: Zer esan nahi du bolondres izateak? Zertan datza Juneren Hegoak-eko bolondresen lana? Zer iruditzen zaio egiten dutena? Agian, ezagutuko du bolondres lana egiten duen norbait eta partekatu nahiko du. Behin ulertuta, komikia berriro irakurriko duzue pertsonaiak aldatuz. Zein handi den txikia izatea!!

HARPIDETZA Lehen aipatu dugun moduan, harpidetzak iRRiA aldizkariari, euskarari, irakurzaletazunari eta hainbat balore positibori lotutako proiektua aurrera ateratzeko balio du. Lagundu gaitzazu!

-9Gida 91_Ilargiraino eta buelta!

Profile for irrien lagunak

iRRiA 91 - Irakurketa gida  

iRRiA 91 - Irakurketa gida  

Advertisement