ESAERA ZAHARRETAN, GEZURRIK EZ
Egilea: Txatxilipurdi Elkartea
0. AZALA
Ba al dakizue zer diren esaera zaharrak? Zuen aiton-amonek ziur asko ezagutzen dituztela, Pupu eta Loreren amonak bezala. Ezagutzeko prest?
PUBLIA
Hazi Hezik 10 urte bete ditu! ZORIONAK! Haziera eta heziketa aldizkari potentea dugu hau. Egiten duten lana ezagutzeko, beraien web orrian sartu eta saltseatu!
1. AURKIBIDEA
14 atal dituen aurkibidea dugu aurrean. Zein puntu duzue gustukoen? Zalantzan egonez gero, proposamen bat dugu: zozketa bidez erabakiko dugu atalen ordena. Horretarako, paper txuri bat hartu eta 14 zati itxi egin. Paper zati bakoitzean, atalen izenak edota zenbakiak idatzi. Ondoren, poltsatxo batean sartu eta banan bana joan ateratzen. Hori izango da erabiliko duzuen ordena.
2. LAGUN
Lagun eta bere lagunei oinutsik egotea izugarri gustatzen zaie. Dauden tokian daudela, hankak airean izaten dute. Zuei ere gustatzen al zaizue?
-1Gida 116_Esaera zaharretan, gezurrik ez