Page 1

IPUIN KONTALARI IKASLEARENA

Egileak: Jon Alonso, Julene Altuna, Angel Bilbao, Iñaki Rodríguez. (2016-2017 IRALE-Dolaretxe R300)


AURKIBIDEA

or. 1.- Aurkibidea 2.- Saioak:

1. 1.-17.

-

Motibazioa

2.

-

Idatzizko ulermena

3.- 4.

-

Ipuinaren egitura

5.- 6.

-

Ipuinaren planifikazioa

7.-9.

-

Ipuinaren ekoizpena

10.

-

Ipuinaren zuzenketa eta berrikusketa

11.

-

Ahozko azalpenaren planifikazioa (Aurkezpena)

12.

-

Ahozko azalpenaren planifikazioa (Garapena eta Amaiera)

-

Ahozko azalpena egin

15.

-

Ahozko azalpenaren autoebaluazioa

16.

13.-14.

Proiektu honetako lan batzuk originalak dira, baina batzuetan, beste zenbait egileren pasarte bakan batzuk ere jaso ditugu: idatziak, soinu-dokumentuak, ikus-entzunezkoak edo argazkiak. Horiek guztiak irakaskuntzan erabiltzeko sartu ditugu proiektuan, betiere azterlanak eta iruzkinak egiteko, edo iritzi kritikoak emateko, izan ere, aipu gisa txertatu ditugu, eta irakasteko baizik ez ditugu erabiliko. Egileak desegoki jotzen badu haren obraren zati hori sartu izana, harremanetan jar daiteke gurekin, eta berehala kenduko dugu. Jabetza intelektualari buruzko Legearen testu bategina (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua).

1


1. SAIOA: MOTIBAZIO-JARDUERA 1. Entzumena: Otsoa eta zazpi antxumeak (Grimm anaiak) 2. Ahoz erantzuteko galderak: Hurrengo galderak oinarri hartuta, aztertu ahoz zure etxekoen ohiturak. ● Nork kontatzen dizkizu ipuinak? ● Noiz? ● Nolako ipuinak? ● Zertarako? ● Gogoko duzu ipuinak entzutea? eta irakurtzea? eta kontatzea? Taldeka, komenta ezazu zure taldekideekin. 3. Entzumena (bideoa): Eguzkia, Ilargia eta Lurra (Doro Zobaran) Ipuinek sarri askotan errepikatzen den egitura izaten dute. Aztertu eta osatu. Hasierako egoera Pertsonaien eta beraien egoeraren aurkezpena: a) b) c) d)

NOIZ gertatzen da istorioa? NON gertatzen da? ZEIN dira pertsonaiak? ZEIN EGOERATAN daude pertsonaia horiek? Korapiloa

Bat-batean egoera hori aldatu egiten da. Hasierako egoera desorekatzen hasiko da eta arazo bat sortuko da. a) ZERK eragiten du hasierako egoeraren aldaketa? b) ZER egiten dute pertsonaiek arazoa konpontzeko? c) NOLA konpontzen da arazoa ? Bukaera a) Arazoa konponduko da eta egoera aldatuko da. b) ZEIN egoeratan daude pertsonaiak amaieran?

2


2. SAIOA: IDATZIZKO ULERMENA A) Arretaz irakurri ipuina ZERGATIK EZ DUEN ILARGIAK JANTZIRIK Behin batean Ilargiak, amarengana hurbildu eta, hauxe esan zion: - "Aizu, amatxo, soineko bat eduki nahi dut. Lurreko biztanleek erabiltzen dituztenak bezalako soineko bat eduki nahi dut". - "Ongi da, alabatxo -erantzun zion amak- Zoaz jostunarengana eta esaiozu neurriak hartzeko". Joan zen, bada, Ilargia jostunaren etxera. Hark neurriak hartu zizkion eta handik bost egunera itzultzeko eskatu zion. Bost egun igarota, han joan zen Ilargia jostunaren etxera lasterka bizian. Soinekoa janzten hasi zen baina ezin: laburregi eta estuegi zeukan. - "Dirudienez, erratu egin naiz", pentsatu zuen jostunak bere arterako, eta neurriak hartu zizkion berriro. - "Itzuli bost egun barru"- esan zion Ilargiari. Ilargia bost egun geroago itzuli zen, soinekoa jantzi eta berriro gauza bera gertatu zitzaion: laburregi eta estuegi zeukan. Jostunak berriz ere neurriak hartu, handik bost egunera itzultzeko eskatu eta, beste barik, lanari ekin zion. Bost egun haiek igaro ziren. Jostunak soinekoa amaitu zuen baina Ilargia bere etxera sartzen ikusi zuenean‌ ez zuen jantzi beharrik izan: bazekien ez zuela sekula ondo edukiko, une hartan Ilargia gazta bezain biribila baitzen. Jostuna etsita zegoen erabat: -"Ezin dizut soinekorik egin, Ilargi, orain laurdena, gero erdia eta ondoren osoa zaudelako. Neurri asko hartu arren inoiz ez duzu soinekoa ondo edukiko". Horregatik geratu zen Ilargia soinekorik gabe, eta horregatik dago oraindik ere biluzik. Dena dela Ilargia, soinekoarekin edo gabe, beti eder.

3


B) Ipuina irakurri eta gero, erantzun galdera hauei: 1.- Norengana hurbildu zen Ilargia? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 2.- Zer eskatu zion amari? Nolakoa? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 3.- Noren etxera joan zen neurriak hartzera? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 4.- Zenbat aldiz joan zen? Zenbatean behin? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 5.- Zer gertatu zitzaion joan zen bakoitzean? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 6.- Zergatik ezin zion jostunak soinekorik egin? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 7.- Azkenean, jantzi zuen soinekorik? _________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 8.- Testuan bertan adieraz itzazu ipuinaren hasiera(1), korapiloa(2) eta bukaera(3). 9.- Aipatu ezagutzen dituzun ipuinen hasierako eta bukaerako formulak. ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________ 10.- Gustatu al zaizu ipuina? Zergatik ? ________________________________________________________________________ ________________________________________________________________________

4


3. SAIOA: IPUINAREN EGITURA Ordena itzazu jarraian dituzun bi ipuinak. Aita baten maitasuna a) Halako batean, aita batek esan zuen berak ezin zuela halakorik egin bere umearekin, lanera joaten zelako umea esnatu aurretik eta etxera itzuli umea lotan zegoela; egun osoan egiten zuen beharra sendia mantendu ahal izateko; estu eta larri zegoen aita hori, bere umearekin egon ezinagatik. b) Eta horregatik, gauero-gauero, etxera lanetik heldutakoan, bere umearen logelara joan, iratzarri barik muxu eman, eta korapilo bat egiten zuela izaran. c) Honela, umeak, esnatzean, bazekien bere aitak muxu emana ziola gauez; honela, maitasun-lotura eraiki zuen aita horrek, umearentzat ageri-agerikoa. d) Behin batean, eskola bateko zuzendariak gurasoei azaldu ei zien zein garrantzitsua zen haiek umeekin hitz egitea, jolastea, denbora ematea,‌

Hasiera Korapiloa Bukaera

5


ANIMALIEN BUZTANA

a) Zaldiaren ostean behia agertu zen. Behiak hartu zuen buztana ez zen hain polita, baina euliak uxatzeko nahikoa. Saltzailea alde egiteko zorian zegoenean, txerria agertu zen lokatzez beteta. - “Berandu zatoz. Bat baino ez daukat”, esan zion saltzaileak, buztan motz kiribildu bat erakusten. b) Etxerakoan azeriak katuarekin egin zuen topo, hura ere saltzailearengana zihoan. Katuak buztan pintto-pinttoa aurkitu zuen, zetazko suge bat zirudien. Marrak zituen trabesean, zebraren antzera. Eta katua ere pozik. Etxerako bidean zihoala zaldiak ia aurrean hartu zuen, arrapaladan zetorrren, trakatran-trakatran… Zaldia ere arin iritsi zen eta nahiko isats polita lortu zuen, ile luzeduna. c) – “Niri bost axola. Ekarri!”. Atzean itsatsi zuen eta hor dabil munduan zehar Pepe baino zoriontsuago. Egia esan, zertarako behar du txerriak buztana? Buztanik gabe ere oso pozik bizi zen. Txerriak nahiago du lasai-lasai ibili eta ahal duen guztietan gorputza lokatzetan freskatu. Gizakia, egun hartan lo zegoen, eta isatsik gabe geratu zen. d) Garai hartan animaliek ez zuten isatsik. Saltzaile bat gurdi zahar batekin herrira agertu zen arte. Hark zeukan koipe premia! (gurdiak, esan nahi dut). Badakizue zer zekarren? Buztanak, gurdi bete buztan. Denak desberdinak.Animaliek haren berri izan zutenean berehala jo zuten zuten saltzailearengana. Azeria ibili zen azkarren. Makala da ba azeria… Berak erosi zuen buztanik sendoena eta politena.

Hasiera Korapiloa Bukaera

6


4. SAIOA: IPUINAREN PLANIFIKAZIOA Ipuin bat idazteko, urrats asko egin behar dira, batzuk idatzi aurretik, beste batzuk idatzi bitartean, eta beste batzuk, berriz, idatzi ondoren. Zeuk ere urrats horiek guztiak egin beharko dituzu ipuina idazteko, baina, oraingo honetan, arreta berezia jarriko diogu idatzi aurretiko planifikazioari eta, batez ere, ideiak sortzeko estrategiei. Honako jarduera honen bidez sakonago landuko dugu hori guztia. Planifikazioa egiteko urratsak: - Lehenengo zehaztu ipuinaren xedea (norentzat idatzia den eta zer lortu nahi duzun), gaia eta zertaz idatzi behar den. - Bigarrenik, gaiaz edo idatzi behar dugunaz ditugun ideiak, paper zikin batean edo ipuinaren gainean idatzi behar dira. - Gero, ideiak ipuinaren zatien arabera antolatu eta ordenatu behar dira, gidoi edo eskema baten laguntzaz. Hau da, zein ideia kontatu behar dituzun hasieran, zein korapiloan eta zein bukaeran antolatu. - Ondoren, pertsonaiak aukeratu behar dira eta horiek nolakoak diren esan. - Geroago, lekua deskribatu behar da. - Azkenik, ipuina idazten hasi.

7


HASIERA: Erabaki zein garaitan gertatuko den ekintza nagusia.Eman hari buruzko zehaztasunak. - NOIZ?______________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Erabaki zein lekutan gertatuko den ekintza nagusia.Eman hari buruzko zehaztasun batzuk. - NON?______________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Aukera ezazu/itzazu pertsonaia(k) nagusia(k). - NOR?______________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Zehaztu pertsonaia bakoitzaren izaera edo nolakotasuna (adjektiboak erabili). - NOLAKOA?__________________________________________________________ ___________________________________________________________________ GERTAERAK: Gogoratu ideia bakoitza paragrafo batean kontatzen dela. Zein izango da hasierako egoera? eta zerk eragiten du horren aldaketa?. - ARAZOA: ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Zer egingo dute pertsonaiek arazoa konpontzeko?. - EKINTZAK:__________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ Nola konpontzen da arazoa?. - ONDORIOA:_________________________________________________________ ___________________________________________________________________ BUKAERA: Zein egoeratan daude pertsonaiak amaieran?. - AMAIERA:___________________________________________________________ ___________________________________________________________________

8


IPUINEN HASIERAK ETA AMAIERAK *Eranskina: IPUINEN HASIERAK Behin batez,... Bazen behin...

Askotan gertatzen den bezala, ...

Aldi batez berria zabaldu zen

Deba inguruko etxe entzutetsu batean...

Zeruan urdina, Lurrean belarra, Hondartzan harea, Itsasoan ur tantak Eta nire ahoak ipuinak

Behin baziren Peru eta Marixe. Haiek zeukaten erbi txikixe. Ematen zioten aza berdie. Eta egiten zuen kaka berdie.

Istorio hau haizeak kontatu zidan basamortuko oasi batean izarren artean lo egiten nuen gau hartan

Bazen behin gizon zahar bat, ipuin zahar hauek gogoan zituena. Egun batez, jakintsu ikertzaile bati kontatu zizkion. Hark ipuinak gordetzeko idatziz eman zituen....

Munduan beste asko legez, artaburuak koskolez

Asko munduan bezala, ...

Hemendik 2 minutura, ...

Antzinako negu batean bost agure suaren inguruan bilduta zeuden kontu- kontari. Eskimal zaharrena ipuin bat kontatzen hasi zen.

DENBORA ADIERAZLEAK (gertaeretan) Zehaztasunik gabe denbora adierazteko.

Goiz batez...

Erritmoa aldatzeko.

Bat-batean, halako batean, berehala, orduan...

Iragana adierazteko.

Txikitan, hurrengo egunean, egun batzuk geroago...

Aldiberekotasuna adierazteko.

Bezain laster/pronto, eta berehala, -t(z)ean, -nean...

Etorkizuna adierazteko.

Ondoren, eta gero, ostean...

IPUINEN AMAIERAK Haiek han eta gu hemen, gure kontuan Flandesen, gure txepetxak bizkarrean hezurra, eta gure ipuin guztia gezurra

Hala bazan eta ez bazan, Gu ibili gara kalabazan

Hau hola bazan, sartu dadila kalabazan, eta errementatu dadila Bitoriako plazan

Egia bada sakelan sar. Gezurra bada, ez golkoan har.

Geroztik pasatuez ez dut esan berririk.

Hala zan, Deabru zaharra dantzan.

Hala bazan ez bazan,Bitoriko plazan, Saguzarrak dantzan

Ogi bizi izan baziren, ongi hil ziren. Orduan han nintzen, eta orain hemen

9


5. SAIOA: IPUINAREN EKOIZPENA Ipuina idatzi: ________________________________________ __________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________ _______________________________________________________________________________

10


6. SAIOA : IPUINAREN ZUZENKETA ETA BERRIKUSKETA Bukatzen duzunean, ez ahaztu berrikusketa-lana egitea, egoki irizten diezun zuzenketak egiteko. Gero, nahi izanez gero, edizio-lana egin dezakezu, eta ipuina norbaiti oparitu. Ipuina idatzi eta gero, zuzendu egin behar da eta garbira pasatu. Izenburua ipuinaren laburpen txiki bat edo ideia nagusia da. Ados zaude hasieran jarri duzun izenburuarekin? Egokia da?

ZIRRIBORROA AZTERTZEKO KONTROL ZERRENDA

BAI

EZ

Testuaren izenburua egokia da. Ipuina ondo egitaratuta dago: aurkezpena, korapiloa, bukaera. Istorioaren gertakizunak antolatzeko denbora-antolatzaile egokiak erabili dira. Aukeratutako protagonista nagusiak eta haien izaera ondo deskribatuta daude. Deklinabidea ondo erabilita dago. Aditzen denbora narrazioaren denborari egokituta dago. Ez dago ortografia-akatsik. Puntuazio-markak zuzen erabilita daude. Ipuinaren aurkezpena txukuna da.

11


7. SAIOA : AHOZKO AZALPENAREN PLANIFIKAZIOA (AZALPENA ETA AURKEZPENA EGIN) Azaldu edo aurkeztu nahi duzun edukiaren arabera, era askotako ahozko azalpenak egin daitezke, baina guztietan badira kontuan izan beharreko hiru une edo atal: 1. Sarrera: Entzuleei hasierako agurra egin ondoren, entzungo dutenaren berri adierazten zaie labur, gaiarekiko interesa sortu eta hobeto uler dezaten. Eskema hau jarrai dezakezu: Aurkezpena: ● Agurra ● Norberaren aurkezpena ● Ikaskidearen aurkezpena ● Gaia 2. Garapena: ipuina kontatu. 3. Amaiera: Galderen eta azken agurraren unea da. Entzuleei galderak egiteko gonbita egiten zaie, ongi ulertu ez dutena argitzeko. Gero, eskerrak eman eta entzuleak agurtzen dira. Jarrai iezaiezu urrats hauei zure aurkezpeneko sarrera prestatzeko: 1. Asma ezazu aurkezpena hasteko agurra, eta idatz ezazu. Ez bazaizu ezer otutzen, aukera ezazu hemen behean dituzunetatik bat. Ongi etorri...

Arratsalde on...

Egun on...

Kaixo denoi, eta ongi etorri...

........................................................................ ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... 2. Idatz ezazu, labur, zer gai aurkeztuko duzun, eta aurkezpenaren ideia nagusia. Honelako hitzak erabil ditzakezu: …kontatuko dizuet azalduko dizuet … …ahaleginduko naiz

aurkeztuko dizuet… saiatuko naiz

........................................................................ ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... .........................................................................

12


8. SAIOA : AHOZKO AZALPENAREN PLANIFIKAZIOA (GARAPENA) Ikus dezagun zein den garapena aurkezteko bide egokiena, horretarako erreparatuko diogu aurreko jarduerari. Berton, ikusiko duzu sarreraren ondoren garapena egin beharko duzula. Garapen hori egiteko ipuinaren kontaketa laburra egin behar izango duzu haren egitura kontuan hartuta. *Eranskina: Garapena egiteko testu antolatzaileak: SARRERAKOAK

JARRAIPENEKOAK

AMAITZEKOAK

Lehen-lehenik … Aurrena … Hasteko … Ezer baino lehen … Hau da …

Honekin batera … Gainera … Hau esan eta gero … Jarraituz … Era berean … Bestalde … Dena dela/den … Ondorioz … Hala ere … Gero … Adibidez … Beraz … Ondoren … Jakina … Guztiarekin … Izan ere … Esate baterako …

Amaitzeko … Amaitu aurretik … Azkenik … Laburtuz … Bestela esanda

………………………………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………...

13


AHOZKO AZALPENAREN PLANIFIKAZIOA (AMAIERA) Azalpenaren ostean, aurkezpenaren amaiera dator. Presta ezazu hori ere, ondoko urratsei jarraituz: 1. Entzuleak animatu galderak egin ditzaten. Presta itzazu aukerako esaldi batzuk. Adibidez: Zerbait argi

geratu

ez

bada,

orain

duzue

galderak

egiteko

unea...

2. Prestatu eskerrak eman eta agur esateko aukerako esaldiak, eta idatz itzazu horiek ere. Adibidez: Eta honekin, azalpena bukatutzat emango dut… … interesgarria izan zaizuelakoan amaitutzat emango dugu saioa. … nire aldetik esan beharrekoa amaitu dut, zerbait galdetu nahi baduzue … … eta honekin guztiarekin amaitutzat ematen dut nire kontakizuna.

Amaiera ..................................................................... ..................................................................... ..................................................................... ..................................................................... ..................................................................... Prestatze-lanarekin jarraituz, binaka elkartu eta batak besteari aurkezpena oso-osorik egin beharko diozue. Batek aurkezpena egiten duen bitartean, besteak entzun egingo du, eta bukatzean, bestearen lana baloratuko du (zer den bere ustez ondo egin duena eta zer gaizki egin duena) eta horren berri emango dio. Gero, bion artean aurkezpena hobetzeko estrategiak bilatuko dituzue. Entsegua egitea oso garrantzitsua da. Zertarako? Izan ahal dituzun zailtasunak aurreikusteko eta horiei aurre egiteko. Idatzitako testu hori bizpahiru aldiz irakurri eta zailak diren esaldiak azpimarratu eta ikasi, bi ekintza erraz horiek lagunduko dizute ahoz adierazi behar duzun edukia barneratzen. Hainbeste lan eta entsegu egin ostean, dagoeneko prest zaude zure aurkezpena jendaurrean egiteko. Ekin, bada, lagun!

14


9. SAIOA: ahozko azalpena egin

15


10. SAIOA: ahozko azalpenaren autoebaluazioa AURKEZPENAREN AUTOEBALUAZIO FITXA Nola sentitu naiz, oro har? ● Urduri ● Lasai ● Gogotsu ● Besterik …………………………………………………………………………………. Nola egin dut adierazpena? ● Pentsatu bezala atera zait. ● Irakurri baino ez dut egin. ● Testua begiratu behar izan dut. ● Besterik …………………………………………………………………………………. Nola egon dira entzuleak? ● Gogotsu entzun dute. ● Aspertuta. ● Besterik…………………………………………………………………………………. Nola uste duzu egin duzula? ● Ederto ● Ondo ● Nahiko ● Gaizki Zein nota jarriko zenioke zeure taldekideei? Zergatik? ● Izena: …………………………………………………………………………………. ● Izena: …………………………………………………………………………………. ● Izena: …………………………………………………………………………………. ● Izena: …………………………………………………………………………………. Zein nota jarriko zenioke zeure buruari? ● Ederto ● Ondo ● Nahiko ● Gaizki Zergatik? ………………………………………………………………………………………………….

16

Ipuin kontalari (Ikaslearena)  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you