GUREABOTSA abendua13

Page 1

Gureabotsa

Otxandion ezkerreko subiranismoaren komunitatea saretzen

2013ko ABENDUA • gureabotsa.blogspot.com • Harremanetarako: gureabotsa@gmail.com

SARRERA

Espainiar bandera inposatu nahi digute Otxandioko udalak jakitera eman duenez, Udaletxeko balkoian, Espainiar bandera jartzeko agindua jaso du auzitegitik. Inposaketa honen aurrean, Otxandioko herriari dagokio orain zer egin erabakitzea.

Aramaion Otxandion? Ubiden Espainiar gobernuak, frankismo garaian erabilitako ereduari jarraituz, Euskal Herriko eraikin ofizial guztietan bandera española jartzeko agindua zabaldu du, berau ez betetzeak udalarentzako zigor ekonomikoak eta alkatearen kargugabetzea suposatzen dituelarik.

Gure ustez , koherente garela erakusteko modurik onena da egunero lanean jarraitzea Euskal Herri burujabe batek erabakitako ikurrak soilik zintzilakatuko dituen etorkizun baten alde. Eta lan horretan guztiak dira ongi etorriak, orain kritikatzen gaituztenak ere bai.

1. zk

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Estatuek beraien sinboloak inposatu nahi dizkiguten hontan, ezin dugu ahaztu Euskal herritarrok, eskubidea daukagula gure herriaren oraina eta etorkizuna demokratikoki erabakitzeko, munduko beste edozein nazioren moduan, nahiz eta Espainiar eta Frantziar estatuek ez diguten berau onartu nahi.

¿ Si tan seguros están, por qué no nos preguntan de una vez si los vascos queremos ser españoles o no? Baina inoren onarpenaren zain egon beharrean, 2014ko ekainaren 8an, aukera paregabea daukagu Eskoziarren edota Katalanen moduan, guk ere gure herriaren etorkizuna gure kabuz erabaki nahi dugula munduari erakusteko: Durango eta Iruña batuko dituen gizakate erraldoian parte hartuz.

Honen aurrean, Otxandioko EH Bildutik uste dugu agindua ez betetzearen ondorioak jasan beharrean, hobe dela bandera bat jarri eta inposaketa hau salatzea gure esku ditugun tresna guztiekin. Agian norbaitek gure diskurtsoarekiko hipokritak izatea leporatuko digu, iraganean beste batzuei leporatu dieguna orain guri tokatzen zaigulako Otxandion aplikatzea, zoritxarrez.

Azken erabakia gure esku dago, eta aurtengo bertsolari txapeldunak esan zuen moduan, espainiar eta frantsez pasaporteek zerbait ona daukate:

iraungitze (kaduzidade) data. Otxandion ezkerreko subiranismoaren komunitatea saretzen I

Gureabotsa

I 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.