Gureabotsa 2 zk

Page 1

Gureabotsa

Otxandion ezkerreko subiranismoaren komunitatea saretzen

2014ko uztaila • gureabotsa.blogspot.com • Harremanetarako: gureabotsa@gmail.com

Memoriaren inguruan

2. zk

Guardia Zibilaren salaketa batek eraginda, Audientzia Nazionalaren aginduz, Lutxi Urigoitia oroitzen duen murala ezabatua izan da. Euskal Herria hainbeste urtez eta hain gogor astindu duen gatazka politikoa gainditzen hasteko garaia iritsi zain gaude oraindik.Ezker Abertzaletik behin eta berriz gatazkak utzitako zauriak osatu eta demokrazian eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako elkarbizitza eraikitzen joateko pausuak eman arren, Estatuak jaramonik egin gabe jarraitzen du. Eta ez hori bakarrik, berau da gure herrian gaur oraindik indarrean dirauten giza eskubideen urraketen erantzule nagusia: presoen sakabanaketa, gaixorik dauden presoen espetxeratzea, aske gelditutako preso oihen aurkako jazarpena, elkartasunaren eta adierazpen askatasunaren kriminalizazioa, etab. Kriminalizazio estrategia horren barruan kokatu behar dugu Lutxiren muralaren ezabaketa. Asko hitz egiten da azken aldian memoriaren eta errelato historikoaren inguruan. Badirudi batzuk errelato hori egia partzial batetan soilik oinarritu nahi dutela, beraien ikuspegiaren eta interesen araberako kontakizun bakarrean. ETA erakundeak eragindako ekintzetan jartzen da azentua, eta trantsiziotik eratorritako erregimenaren defentsan egindako giza eskubideen urraketak estali eta isilarazi nahi dira, biktimen artean sailkapenak eginez. Batzuk heroitzat hartzen dira, demokrazia espainiarraren defendatzaile heroikoak, eta besteak aldiz ahanzturara kondenatu nahi dira, terroristak zirela esan eta dagokien justizia eta erreparazioa ukatuz. Gerra zikinaren biktimak, torturarenak, dispertsioarenak,... horiek ere urte luzetako gatazkaren ondorio dira beste guztiak diren moduan. i

Biktimaguztienmemoriak bizirik iraungo du Euskal Herriak bizirik dirauen bitartean Ukaezina da ETAk biktimak eragin dituela. Baina hori horrela den moduan, egia da baita ere Espainiaren batasunaren aldeko borrokak nahiz trantsiziotik eratorritako erregimenaren defentsak biolentzia sistematikoki erabili izan duela, giza eskubideak urratuz eta biktima ugari eraginez. Frankoren estatu kolpetik hasi eta gaur egun arte. Biktimentzako justiziaz hitz egiten dute, baina beraiek eragindako biktimak ahanzturara kondenatu nahi dituzte, justizia eta erreparazioa ukatuz. Oztopoak eta mespretxua biktimentzat, babesa eta laguntza borreroentzat. Horrelakoa da Espainiako demokrazia. Beraien legea alde daukatela, kontakizun bakarra inposatu nahi digute, interesatzen ez zaiena giltzapean, lurpean edota pintura kapen azpian ezkutatuz. Baina historiak erakusten digu memoria ezin daitekeela hain errez ezabatu. Askatasunaren eta erabakitzeko eskubidearen garaia izan behar da hau, bakearen, ilusioaren eta esperantzaren garaia. Eta nola ez, baita ere memoria inklusibo eta eraikitzaile baten garaia. Egia osoan oinarritutako memoriaren garaia zan behar da. Eta Lutxi ere, batzuk gustuko izan ez arren, egia horren parte izango da beti.

Sobre el relato unico La Audiencia Nacional ordenaba el borrado del mural que recordaba la figura de Lutxi Urigoitia. Se trata de una muestra más del afán que tiene el Estado español en construir un relato parcial, único y uniforme en el que solo tienen cabida las victimas de ETA, mientras que aquellas otras vicitimas de la guerra sucia y de la violencia de Estado quedan relegadas a un segundo plano o directamente al olvido. Pero no es momento de olvidar, sino de recordar desde el respeto todo lo ocurrido desde el franquismo hasta nuestros días y avanzar en la construcción de una convivencia basada en el respeto a los derechos humanos y la democracia para nuestro pueblo. Creemos en un futuro de libertad, de derecho a decidir, de paz, esperanza e ilusion basado en una memoria inclusiva y constructiva. Una memoria en la verdad, toda la verdad. Y por mucho que les pese a algunos, Lutxi siempre seguirá siendo parte de esa verdad.

Otxandion ezkerreko subiranismoaren komunitatea saretzen I

Gureabotsa

I1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.