Kolosala Izango Da
Eider Aspiazu, Ixone Garcia, Uxue Uriarte eta Jone Ezkurra
AULKI-JOKOALIBURUARENERRESEINA
Aulki-jokoa liburuaren egilea Uxue
Alberdi Estibaritz da. Liburu hau 2009an argitaratu
zuen Elkar argitaletxeak. Uxue
Alberdik bizitzaren metafora egiten du liburuaren
izenburuarekin; aulki-jokoak umeen jolasa izateaz gain, aldiro gutako bat aulkirik
gabe geratuko dela ere adierazten du; hau da, hiltzean bakoitzaren aulkia hutsik
geldituko da.
Liburuak kontatzen duen istorioa
Euskal Herriko kostaldeko herri batean kokatzen da; konkretuki Kantoietan. Pertsonaia
nagusiak Teresa, Eulali eta Martiña dira eta
hauek Kantoietako gozotegian geratzen dira arratsaldero hitz egiteko. Teresa, Eulali, Martiña eta herriko beste lagunen artean aiton-amonen adinak batzen zituzten.
Baina pixkanaka-pixkanaka, gozotegian gero eta aulki gehiago soberan geratzen dira, denborak aurrera egin ahala, jendea hiltzen delako. Hiru pertsonaia hauek
haien gertakizunak erakusten dizkigute, batez ere haurrak eta gazteak zirenean izandako bizipenak.
Nire ustez, liburuan dagoen gauzarik bereizgarriena da istorioa ez dela lineala; hau da, gertakizun guztiak ez dira denbora berean ematen. Liburuko gertaera batzuk
iraganekoak dira; Teresa, Eulaki eta Martiña haurrak zirenenekoak. Beste batzuk
aldiz, orainaldikoak dira; hiru lagun hauek zaharrak direnekoak. Bestetik, liburuak
mezu bat dauka. Mezu hori da aulkia edukitzeak eta jezarrita egoteak bizirik egotea
adierazten duela; aulki bat falta bada, pertsona bat hil dela esan nahi du, jolasetik kanpo geratu dela.
Hori dela eta, esango nuke liburuak ez duela ezer soberan ez faltan. Honekin esan nahi dut liburu hau oso osatuta dagoela; txikitako jolasei, maitasunari, askatasunari, gerrari eta gaur egungo gertakizunei buruz hitz egiten baitu. Gainera, istorioko gertakizunak sinesgarriak dira, ez soilik istorioa lehen pertsonan idatzita dagoelako, baizik eta erakusten dizkigun gertaerak (txikitako jolasak, gerra…) irakurlearen arreta pizten dutelako; hau da, irakurleari jakinmina pizten diotelako, eta horrek eragiten du liburua interesgarria izatea.
Horrez gain, asko gustatu zait narrazioak eta elkarrizketak
tartekatzen joatea, hori horrela ez balitz, narrazio asko eta elkarrizketa gutxi egongo balira, istorioa nahiko aspergarria izango litzateke. Atsegin izan dudan beste gauza bat kapituluak laburrak izatea izan da. Horrela, liburuaren irakurketa askoz errazagoa da kapituluak luzeak izanda baino.
Aulki-jokoa liburua irakurtzea gomendatzen dut, hitz batzuk ulertzeko konplexuak diren arren, liburuaren irakurketa ez delako batere zaila; hitz konplexu horiek ez dutelako istorioa ezberdin ulertzea eragiten. Eta gainera interesgarria denez, uste dut edonori interesa dakiokeela Uxue Alberdiren liburu hau irakurtzea.
Naroa Ibañez 2B
Kolosala izango da liburua, Joseba Sarrionaindiak idatzitako liburua da, Txalaparta argitaletxeak 2003an argitaratutakoa. Liburu honek idazleak asmatutako Kalaportu izeneko herrian bizi den ume baten ikuspuntutik kontatzen digu Espainako Gerra zibilaren bilakaera. Liburuaren protagonista ume bat da eta gerra hasieran bere etxean ez dago giro onik, bere ama errepublikarra eta aita ,ordea, nazionala delako. Gerra hasitakoan, aita gerrara joan eta herrian geratuko dira protagonista eta bere ama haurdun. Hasieran, protagonistak gerra ikusteko gogo handia dauka eta ez du bere helburua lortuko, baina gerraren ondorioak jasango ditu, horien artean, herriaren kontrola bandoen artean nola aldatzen den edo fusilamendu bat ikustea.
Hasteko, Kolosala izango da liburua gustatu zaidan liburu bat izan da, honen berezitasuna ume baten ikuspuntutik kontatuta egotea da, nire ustez, oso ideia originala da. Horrez gain, liburu honek erakutsi nahi digu zer krudela izan zen gerra, ez dirudien arren, umeak gauza guztiez konturatzen zirelako; adibidez, liburuan badago une bat non inork ekidin ezinda gerran hildakoen gorpuak ikusten diren. Umeek haien bizitzan nolako aldaketa jasan zuten ere erakusten digu, herrian nagusigoa bandoz aldatzean, irakaskuntza aldatzen baita adibidez. Uste dut liburu honetan gertaera gehienak sinesgarriak direla; baina gerrari dagokionez, momentu batzuk falta izan zaizkit, adibidez Alemaniarren bonbardaketak.
Amaitzeko, Kolosala izango da liburua oso liburu irakurterraza da, eta umeei ez ezik, edonori gomendatuko niokeen liburua da. Eneko Gutierrez
HAURTZAROA ETA GERRA
Kolosalaizangoda-Joseba SarrionandiaUribelarreatxalapartaeus
DonostiaEuskaraz eus - Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia