BAO Nº0 Diciembre 2013

Page 63

61-63_Manu Chao:Maquetación 1 15/12/13 19:32 Página 63

Madjidekin, tabernaz taberna ematen dut denbora. Dibertigarriagoa da. Badakizu, gogokoago ditut zaharren tabernak okupak baino”. Zupada batzuk eskaini dizkiote, baina ezetz esan du “Ez, orain ez, agian gero”. Une horretan Herri Sahararraren zenbait ordezkarik, haima kanpoan dutenak, Manurekin hitz egiteko aukera eskatu dute, ekitaldian hitzaldi labur bat emateko baimena eskatzeko. Manuk, errespetuz, onartu egin du eta orduan sahararrak eszenaratzeko une egokia bilatzeari ekin dio. Orduan kamerinotik irteteko aprobetxatu dugu, bertan dagoen publikoarekin nahastu eta kontzertuaz gozatzeko helburuarekin. Kontzertuan, big-banda oinarrizko rock talde batera murriztuta, Manuk betikoa eskaintzen du: reggaea eta ska bere erara, bateriaren hardcore erritmo zoro horrekin, eta gitarra bakarlariaren kutsu flamenkoarekin; alabaina, jakina, kontzertu bakoitza ospakizun paregabe bihurtzen zuten moldaketak falta dira. Edozein modutan ere, talde titularrak energia du barra-barra, euforia eragiten du, kantu bati bestearen atzetik ekiten dio etengabe eta publikoak amore eman behar du magiaren aurrean. Erdi-erdian Chao Komandanteak, bisera ondo sartua, alkandora zabalik eta arrantzale-prakak soinean, jauzi piroteknikoak egiten ditu, berrogeita hamar urtetik gora dituela ahazteko moduan, talka-terapiaren gorabeherak kontrolatuz. Emanaldia eskuzabala izan da (3 ordu, 6 bis eta guzti) eta Mano Negra lehengo taldearen kantuak, hala nola "King Kong Five", "Machine Gun", "Mala Vida" eta "Sidi 'h' Bibi", bakarkako etapako kantuekin tartekatu ditu, "Por el Suelo", "Mr. Bobby", "Rumba de Barcelona", "Clandestino" edo "Me Gustas Tú" bezala. Bitartean, bandera sahararra kapa moduan janzteko aukera ere izan du –gaueko momenturik beroena–, edota Amparorekin “Mi Amor se Fue” abesteko; eta emanaldi biziari bukaera emateko, “Desaparecido”. Ondoren, kamerinoan, lau edo bost urterako agurtzean, Manuri balizko disko berri bati buruz galdetu diogu. Oilasko pixka bat jaten aurkitu dugu, Amparorekin, luxurik gabeko catering baten aurrean. Clandestino (98) lanarekin munduan mestizaiaren oinarriak astindu zituen eta ondoren hurrenez hurren Estación Esperanza (01), Radio Bemba Sound System (02), Sibérie m’était contéee (04) eta La Radiolina (07) lanak argitara eman zituen gizonak zirt zart erantzun du: “Hori jende guztiak galdetzen dit, Kike. Kokoteraino nago. Disko bat zertarako, zergatik?”


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.