Basauriko Kaleartean 2016 ekimenaren baitan egindako interbentzio proposamena Ander Zangiturekin batera. Errealitatearen kontakizuna bakarra eta kontsensutik sortua dela dioen diskurtsoaren aurrean, azaleko adostasun horrek gatazkak, zatiketak eta ezegonkortasunak estaltzen dituenaren ideia defendatzen dugu guk. Errealitatea gorputz, bizipen eta ikuspuntu anitzek osatu arren esparru publikoan ahots batzuek besteek baino azaleratze handiagoa dute. Proposamena bigarren planoan daudenei hitza ematea da, ulertuz, denon ahotsa dela beharrezkoa diskurtso publikoaren eraikuntzan.