Oroitzen eneko guerra

Page 4

Oroitzen.

Arkitektorik gabeko arkitektura

INBOLUZIOA

Begetazioaren erabilpena eta honek sortzen zuen mikroklimen erabilpena ere oso hedatua izan zen Mesopotamiako eraikuntzetan

MASTER AMAIERAKO LANA MAL_2017/2018

Ikaslea: Eneko Guerra RodrΔ‚Β­guez. Tutorea: Jon Muniategiandikoetxea Markiegi.

Kokapena: Sagrado CorazΔ‚Ε‚n, Bilbo. Programa: Dentsitate altuko hibridoa.

Al Andalus eskualde islamikoan, eraikinak hozteko estrategiak garatu zituzten K.o. 800 eta 1400 urte bitartean eman zen beroketa klimatikoagatik.

03

Historia gertua_

edo nola ahaztu mendeetan zehar ikasitakoa

Hori izan da arkitektura historian zehar; eraikuntzak proiektatu eta eraikitzeko artea eta zientzia. Hasiera batetan gizakia ama-lurrarekin, naturarekin, ingurugiroarekin erabat lotuta zegoen eta bere eraikinak berdin. Arkitekturak belaunaldiz belaunaldi aintzinako jakinduria jasotzen eta ingurunea ulertzen jakin du. Gero, jakinduria kultural horren gainean teknikoki, estetikoki eta konpositiboki garatu da, aldiek markatzen zuten estilo eta joera ezberdinen bilakaeraren barruan. Industri Iraultzatik hona ordea, pentsamendu ekonomikoan oinarrituriko liberalismo ekonomikoaren sistema honek balore sozial, kultural eta naturalak albo batera utzi ditu. Neurri gabeko garapena gertatu da, ingurugiroan aztarna izugarria utziz. Hala ere badirudi lehen baztertutako hainbat balore errekuperatzeko gogoa dagoela eta gaur egungo arkitekturari garai bateko esanahia eman nahian, izen berriak jarri zaizkio: arkitektura jasangarria, ekologikoa, bioklimatikoa, garaikidea, bioeraikuntza, bioarkitekturaÒ€Ś

Modan jarri da ahal den guztiari bio- aurretik jartzea. Guzti honek halere ez du moda bat izan behar, behar bat baino. Izan ere, arkitekturak beti izan behar baitu bizitzarekin edo bizidunekin erlazioa, bai gizakiaren ongizaterako eta baita ingurugiroaren babeserako ere.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.