ZARAITZU IBARRA ETA NABASKOZEKO SORMEN ERRONKA NOLA ALDATU DITZAZKEGU GURE OHITURAK MODU DIBERTIGARRIAN BITXOBID19A GELDITZEKO?
Iepa! Sormen erronka honetan parte hartzera animatzen zaituztet!!
Ikusi dituzu parte hartzera animatzen gaituzten Dr.19 eta JuliĂĄn Iantzi ren bideoak? Badakigu zein diren etsai zital honen ahuleziak. Ez ditu bi metro baino gehiago salto egiten, gel-ak txikitu egiten du eta maskara bat Amerika Kapitainaren ezkutua bezala da berarentzat. Zer egin dezakegu Zaraitzun eta Nabaskozen gure ohiturak era alai batean aldatzeko? Nola egin dezakegu herritarren partaidetzarako kanpaina dibertigarri bat, uda honetan aldatzera animatuko gaituena? Mezu animatuak dituzten kamisetak? Kartel originalak? Jai-rap bat? Udako abestia? Erabiltzerakoan zozketa batetarako zenbakiak ematen dituzten gel banatzaileak? Txurroekin egindako txanoak distantzia mantentzeko, Alemanian bezala? Erronka sortzaile bat proposatzen dizuegu herritar guztiei, bereziki Zaraitzu eta Nabaskozeko gazteei: pentsa ezazue zer egin dezakegun uda honetan ohitura berri horiek hartzera animatzeko. Zuen sormena behar dugu, gure aitona-amonentzat bailara segurua izaten jarraitu dadin. Ideiak idatziz, bideoen bitartez, abestien bitartez...edo bururatzen zaizuen edozein modutan bidali ditzazkezue! Banaka, binaka, taldeka, familian... lan egin dezakezue, erosoen sentitzen zareten bezala. Bidali zuen ideia bikainak lourdesz@salazarnavascues.es helbidera edo whatsapez 618956055 zenbakira 5/31ko 23:59ak baino lehen, eta errealitate bihurtuko ditugu posible den heinean. Parte hartzen duzuen guztiek aitorpen bat izango duzue. Ondorengo web orrian informazio gehigo aurkituko duzue https://otsagibhi.educacion.navarra.es/blogs/. Animo, uda osasuntsu, sortzaile eta dibertigarri baten alde!!! Antolazten dute
Zaraitzu-Nabaskoze Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea Osasun zerbitzua ¡ Otsagabiko eskola ¡ Herritarrak