BASAJAUNEN EZINTASUNA Bazen behin, Soila izeneko mendi batean, Lamisoila erreka txiki batean zegoen bere ilea orrazten egunero bezala. Bera altua eta argala zen eta ile zoragarria zuen. Ondoan herri bat, Kanpezu deitzen zena, zegoen. Herri hori ertaina zen eta herritarrak oso jatorrak. Lamisoila paseo bat ematera joan zen: - Paseo bat emango dut eta gero Kanpezuko aztia bisitatuko dut. Baina paseo erdian Basajaun indartsu, erraldoi, gaizto eta iletsu batzuekin topatu zen. Basajaunek ez zioten uzten pasatzen eta hau esan zioten: - Apostu bat egingo dugu, galtzen baduzu gurekin geldituko zara baina irabazten baduzu garia emango dizugu eta jarraituko duzu bidea. Lamisoila beldurtuta, azkenean baietz esan zuen. Apostua hontaz zetzan: San Juango sutzarra salto egitea zen, baina sutzarrak oraindik su handia zeukan. Lamisoila apostua galdu zuen , eta salto egiterakoan ilea erre zitzaion. Basajaunak barreska hasi ziren, orduan Lamisoilak aprobetxatu eta eta ihes egin zuen hor zeukan txabola batera. Antton, Kanpezuko mutiko argal, baxu, ile marroia eta begi berdekin zen. Onddoak hartzen ari zena eta dena ikusi eta entzun zuen zuhaitz baten atzetik. Bera ere korrika ordu erdi geroago Kanpezura ailegatu zen. Alkatearengana joan zen. Alkatea altua, lodi zamarra, ile beltza eta begi marroiak zituen. Lehenengo Anttonek ea Lamisoila ezagutzen zuen galdetu zion. Alkateak baietz esan zuen, oso lagun ona zela erantzun zion. Orduan Anttonek dena kontatu zion. Alkateak, harrituta, ez zekien zer egin. Hiru ordu laurden geroago alkateari ideia bat burutatu zitzaion: - Hemengo aztiari esango diogu ea Lamisoilaren ilea berreskura dezaken. - Bai ideia ona, nola ez zaigun lehenago bururatu. Esan zuen Anttonek.