Ikusentzun sormen osoa

Page 30

Hankabakarra (monopod) oso gailu erabilgarria da. Luzera doitu dakiokeen hodi bat baino ez da, bildu daitekeena eta haren torlojua kameraren azpialdean sartzen da. Kamera-egonkorgailu aurreratuenak, steadycam sistemak esaterako, kontrapisua egiten duen sistema konplexu bat baliatzen dute, gorputzeko arnes batean kokatuta dagoena. Era horretako egonkorgailuek kameraren zirkinik txikiena ere xurgatzen dutenez, aukera ematen dute grabatu bitartean lasterka ibiltzeko, eskailerak igotzeko,salto egiteko, mugitzen ari diren autoetatik grabatzeko" eta orduan ere mugimendu leunezko hartzeak emango ditu! Halere, oso nekagarria izan daiteke baldintza horietan luze lan egitea. Beste batzuetan kamera bat leku finko batean edo posizio estatiko batean ezarrita lan egin nahiko dugu. Bi aukera ditugu: -

-

Kamera bakartua: kasu horretan, eremu jakin bat hartzeko ezartzen da kamera eta blokeatu egiten da.Halako egoerak kanpo-grabazioetan gerta daitezke, operadore bat egoteko leku nahikoa ez dagoenean. Era berean, kamera bakartu bat ibilgailu batean ezarri daiteke lapa-euskarri bat erabilita (bentosa indartsuak) edo helduleku bati bridaz lotuta. Urrutiko kontrola: kasu honetan, bertan ez dagoen teknikari batek, irudimonitore bati begira, kamera baten edo gehiagoren mugimendua (zooma, fokatzea, alboetara biratzea, gorantz eta beherantz okertzea) gobernatzen ditu.

Edozein kasutan ere, kamera bat euskarri bati lotzen badiogu, nahiko tinko egongo da, baina arazoak izango dira ekintzari jarraitzeko mugitu behar izanez gero.Hori saihesteko, buru-birakari edo kamera euskarriaren buru bat behar da, kameraren buruaren eta kameraren-euskarriaren gainaldearen artean ezarria. Kamerari tinko eusten dio, baina horrekin batera, kamera biratu edo okertzeko aukera ematen du,edo behar den angeluan finkatzeko. Kamera eta euskarria elkarri lotzeko, kameraren azpialdean ezarritako falkaitxurako plaka bat erabili ohi da (falka-oina, kamera-falka). Buru birakariaren gainean dago kamera-falkari dagokion plaka osagarria,eta ahokatu (enkajatu) egiten dira biak. Buru birakariaren alde banatan kirten birakariak/besoak ezartzen dira (gure kasuan bat izango dugu), kamera-teknikariak kamerari eusteko eta gida dezan.

!&" "


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.