Ikusentzun sormen osoa

Page 124

!

-Ekintza osoa erakutsi daiteke, eta aldi berean, badago ikusleen suspentseari eustea ondorioak erakusten ez badira: esaterako.ikusten dugu pistola atera eta tiro egin duela/ETENA/ baina huts egin ote du? Ikuspuntu praktiko batetik aztertuta,muntaiak gauza askotarako balio du: -aparte grabatutako hartzeak edo sekuentziak uztartu egin daitezke irudi-jario leun eta jarraitu bat sortzeko. -muntaiaren bidez,alde batera utzi daitezke garrantzirik gabeko ekintzak edo arreta galarazten dutenak. -ondo geratu ez den materiala konpontzeko,berriro grabatutako hartzeak erantsi daitezke ordezkatzeko, emaitzan etenik nabaritu gabe: aktoreen lana zuzentzeko edo hobetzeko; kameraren, argiztapenaren edo soinuaren akatsak konpontzeko; errealizazio-tratamendu kaskarra hobetzeko. -programaren iraupen osoa luzatu edo murriztu egin daiteke: sekuentzien iraupena doituz, tartekiak sartuz, erreprodukzio-abiadura aldatuz, edo ekintzasekuentzia baten zati estrategikoak errepikatuz. -artxibo materiala (gordetako planoak) erantsi eta nahastu egin daitezke programaren materialarekin. -filmagai bat planotik kanpora irtetear dagoenean!ebaki, beste ikuspuntu batera aldatu, eta itxuraz etenik izan ez balitz bezala erakutsi daiteke ekintza. -une edo leku desberdinetan grabatutako planoak uztartzeko, existitzen ez diren erlazioak aditzera eman daitezke (espazio filmikoa, denbora filmikoa). -edizioak aukera ematen du ikusleen interesguneak bat-batean aldatzeko, arreta filmagaiaren edo eszenaren beste alderdi batera bideratuta. -informazioari indarra emateko edo informazioa ezkutatzeko erabili daiteke muntaia. -planoen iraupena egokitu daiteke, sekuentzia baten erritmo orokorra bestelakoa izan dadin. -muntaiak berehalaxe alda dezake orokorra!tentsioa,umorea,ikara sortzeko.

ekintza

baten

esanahi

-gertaerak ikusteko ordena aldatuta, aldarazi egin dezakezu ikusleek gertaeron interpretatzeko modua eta haien aurrean izango duten erantzuna.

"#$%&'"("!#&))$*&+&!! ,&-.,/!01! !

4!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.