Getxoko EH Bilduk aurrekontuetan txertatutako hobekuntzak

Page 1

2016 abril

nĂşm.

2 getxoko EHbildu @getxokoEHBildu getxokoehbildu@gmail.com

2016ko aurrekontuak: prozesu parte hartzailearen onurak EH Bilduk abstentzioaren bitartez 2016ko aurrekontuak onartzea ahalbidetuko du. Erabaki honetara heltzeko bide luzea egin dugu, zailtasunekin, baina uste dugu erantzukizuna eta gardentasunarekin jokatu dugula, eta batez ere, parte hartu nahi izan duzuen guztiekin aritu garela; hori da, zalantzarik gabe, garrantzitsuena. Lehen helburua murrizketarik gabeko aurrekontuak izatea izan zen, baita udalbatzan eztabaidatzea ere. Orain dela lau urtetik hona ez zena lortzen. Urtarrilean ekin genion bideari, eta ordutik auzoka eta herrian ekarpenak eta iradokizunak biltzen ibili gara. Zortzi herri-asanblada gauzatu ditugu, ostalari eta merkatariekin batu gara, eta kirol, kultur eta gizarte elkarteekin egon gara. Honen guztiaren emaitzak negoziazio mahaian jarri genituen eskariak izan ziren; batzuk bidean geratu dira, beste batzuek aurrera egin dute. Eta prozesu parte hartzaileak bidea egin os-

tean, azken erabakia hartzeko asanblada egin genuen, horretan, etorritakoen %80k erabaki zuen EH Bilduk abstentzioarekin erantzutea 2016ko aurrekontuei. Ez dira gure aurrekontuak, eta ez dira izango, baina uste dugu ezinbestekoa dela adieraztea egindako prozesu parte hartzailearen bidez hainbat hobekuntza txertatzea lortu dela. Besteak beste, gazteen emantzipaziorako diru-laguntzak, etxebizitza, azpiegiturak, euskara, herritarren parte hartzea‌ Halere, orain hasiko da lan gogorrena. Gai izan beharko gara udal-gobernuak hartutako konpromisoak betearazteko, bai epetan bai moduan. Jarraipen horren berri emango diogu herriari, egindako aurrerapausoak, eta konpromisoak beteko ez balira horiek gogor salatuko ditugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.