Hezkuntza plataformen topagunea prentsa

Page 1

EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

LOMCErik GABEKO HERRIA Hezkuntza Plataformen Topagunea gara. Duela urte bete inguru sortu zen Hezkuntza Plataforma Topagunea, Donostian. Bertan, hasiera baten, Bizkaia eta Gipuzkoako plataformak ezberdinak batzen hasi ginen eta denborarekin Arabakoak eta Nafarroakoak ere. Hiru gai nagusik elkartu gintuzten: 1. LOMCEren kontra gaude. 2. LOMCE ez aplikatzeko konpromisoa dugu. 3. Euskal hezkuntza sistema publiko berria eta herritarra berria: parte hartzaile, askatzaile, hezkidetzaile, inklusibo, demokratiko, anitz, integratzaile eta euskaldun. Kalitatezkoa hezkuntza herritarrar baten alde ari gara lanean. Hezkuntza komunitateko kide ezberdinok hartzen dugu parte herri ezberdinetan sortu diren hezkuntza plataformetan. Ikasleak gara, familiak gara, zuzendariak gara, hezitzaileak gara, langileak gara, herritarrak gara... denok osatzen ditugu plataformak. Eta plataforma lokal guzti horiek osatzen dugu Hezkuntza plataforma Topagunea. Denbora guzti honetan hainbat herritan sortzen ari ziren dinamiken aurrean, gure artean ezagutu, saretu eta koordinatu behar genuela ondorioztatu genuen eta urtarrilaren 25ean gure ekinbidea gaur aurkeztea adostu genuen. Gure nahia, gaur, Hezkuntza plataforma Topagunea osatzen dugunotaz gain, herri edota ikastetxe ezberdinetan egon daitezkeen plataforma ezberdinak batzea da. Gure herrietako errealitateak konpartituz, gainontzekoekin batera, esperientziak elkar trukatu, planteamenduak konpartitu eta elkarlana sustatu nahi dugu. Gainera, ez dugu inongo zuzendaritzarik. Tokian toki aurretik aipatu ditugun helburuak ipar izanik, norberak ahal duen bezala eta markatutako erritmoak errespetatuz, askotariko dinamikak eraman ditugu eta eramango ditugu aurrera: Sinadura kanpaina Mozioak udaletxe ezberdinetara Sinadurak hezkuntza delegaritza ezberdinetan aurkeztu Kalejirak Egun beltzak,‌ Hau horrela, guztion artean garatu nahi dugun dinamika berri bat aurkeztera gatoz: LOMCErik Gabeko Herriak dinamika. LOMCErik Gabeko Herriak txikitik handira zabalduko den dinamika bat izango da. Hezkuntza Topagunea osatzen dugunok, eta osatzen ez dutenek gauzatu ahalko dute. Zenbat eta gehiago izan, hobeto. LOMCErik Gabeko Herriak forma asko izan ditzake: LOMCErik gabeko ikasgela LOMCErik gabeko maila LOMCErik gabeko zikloa LOMCErik gabeko hezigunea LOMCErik gabeko auzoa LOMCErik gabeko herria


Eta apurka apurka, handitzen handitzen, LOMCErik Gabeko Euskal Herria lortu arte. Honetarako hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileen parte hartzea beharrezkoa dugu. Baina baita herritarrena ere. Hemen gauden ikasle, familia, hezitzaile, zuzendari, langile eta herritarrok, gainontzeko plataforma, eragile eta norbanakoekin batera jorratuko dugun bidea izango da. Gainera, LOMCErik Gabeko Herriak izendatzeaz gain, Sinadura Bilketa abiaraziko dugu gainontzeko hezkuntza mugimenduko eragile eta kideekin batera. Hemen, LOMCEri gure ezezkoa adierazteaz gain, hau ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu. Gainera, gure hezkuntza eredua eraikitzeko bidean urratsak emateko hautua egingo dugu. Guzti hau maila pertsonalean hasi eta modu kolektibo baten garatu arte. Beraz, tokian tokiko errealitateak errespetatuz, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan zehar dauden hezkuntza bilgune eta plataforma ezberdinei gurekin harremanetan jartzeko deialdia egiten diegu. 2014ko martxoaren 4an, Bilbon, HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com http://hezkuntzaplataformatopagunea.blogspot.com.es/

ARABA: Gasteizko Gure Hezkuntza plataforma | Aiarako Gure Hezkuntza plataforma | Lautada plataforma BIZKAIA: Enkarterriko Hezkuntza Bilgunea | Santurtziko Kalitatezko hezkuntzaren aldeko koordinadora | Muskizeko Hezkuntza topagunea | Barakaldoko Hezkuntza bilgunea GIPUZKOA: Hezkuntzan geu eragile | Denon hezkuntza NAFARROA: Calidad educativa kalitate batzordea Sarriguren


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.