Gaur egunetik eraiki dezagun etorkizuna

Page 1

EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI! Egoera iluna bizi du euskal hezkuntzak. Erasoak etengabekoak dira. Argi printza bat ere bada, ordea. Etorkizuna gaurdanik eraikitzen da, askok eta askok atzo egindako lana oinarri hartuta. Eta ez da etorkizun duinik izango, horren alde mugitzen ez bagara. Hezkuntza sistema dugu gaur egun, horren adierazle argia. Azken 30 urte luzetan 11 lege organiko izan dira Estatu Espainiarrean, hamabigarrena LOMCE. Boterean izan den alderdi politikoaren arabera aldatuz joan da legealditik legealdira. Oraingoan ere, Wert Espainiako Hezkuntza Ministroak, aipatutako legea inposatu nahi digu: LOMCE. Famatua egin dira, bai Wert eta baita LOMCE ere, biak. Famatuak hezkuntza komunitate osoa lege honen kontran egin diogulako, eskola inklusiboa baztertzen duelako, autoritarioa delako, segregatzailea delako, Euskara eta euskal kultura heriotzera kondenatzen dituelako, familien eta herritarren parte hartzearen kontra doalako, erlijioa inposatzen duelako, ikasleen berezitasunen errealitatetik urrun dagoen hezkuntza inposatu nahi duelako, sistema merkantilista baten beharrei erantzuten diolako… hamaika arrazoiengatik esaten dugu LOMCEri ez. Jakin, badakigu, ilusioak eta indarrak mugitzen duela jendartea, eta honek mundua. Honetarako, beharrezkoa da elkarlanean eragitea. Sinistea guztiak batera proiektuak egingarriak egin ditzakegula eta ezinbestekoa dela honetarako ditugun indar guztiak bateratzea. Badakigu indarra daukagula, ikasleok, familiek, hezitzaileok, langileok, herritarrok, denok. Horregatik, etorkizuna gaurdanik eraikitzen dela diogu, askok eta askok atzo egindako lana oinarri hartuta. Ibilbide luzea egin du gure herriak hezkuntza sistema propio baten bidean eta hamaika izan dira hau helburu garatu diren dinamika ezberdinak: eskola publiko berri baten alde, aukera berdintasunaren alde, Euskararen alde, curriculum propioaren alde, gure historiaren alde, bestelako pedagogia eredu baten alde... gure Herriaren alde, finean. Hezkuntza eredu herritar, parte hartzaile, hezkidetzaile, demokratiko, askatzaile, integratzaile eta euskaldunaren alde gaude. Beraz animatzen zaituztegu, herriz herri egiten diren ekimen ezberdinetan parte hartzera. Familia, hezitzaile, ikasle, herritar… denok elkarlanean lortu dezagun nahi dugun “LOMCErik gabeko herria” etorkizunean hezkuntza sistema propiodun Herria izatea!

2014ko martxoaren 4an, Bilbon, HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com http://hezkuntzaplataformatopagunea.blogspot.com.es/

ARABA: Gasteizko Gure Hezkuntza plataforma | Aiarako Gure Hezkuntza plataforma | Lautada plataforma BIZKAIA: Enkarterriko Hezkuntza Bilgunea | Santurtziko Kalitatezko hezkuntzaren aldeko koordinadora | Muskizeko Hezkuntza topagunea | Barakaldoko Hezkuntza bilgunea GIPUZKOA: Hezkuntzan geu eragile | Denon hezkuntza NAFARROA: Calidad educativa kalitate batzordea Sarriguren


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.