SOKATIRA TIERRA 2012

Page 3

INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

SOKATIRA 2012KO Lur gaineko EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA Goierri A taldea nagusi izan da lehen saioan Erandioko taldeak bere indarra erakutsi du lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketan, 680 kiloko lehen jardunaldiko tiraldi guztiak irabazi baititu, lehian ari diren lau aurkariak mendean hartuta. Atzo (maiatzak 12) hasi hasi zen 2012ko lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa, Mutrikun (Gipuzkoa). 680 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen Galdona kanpineko berdegunean jokatu zen txapelketako lehen saioa giro ederrean eta euririk gabe. Bost talde lehiatu ziren: Gaztedi A eta B (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A eta B (Erandio, Bizkaia) eta Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa). Goiherri A eta Mutrikuren arteko txanda izan zen saioko lehena eta Goiherrik eraman zituen bi tiraldiak. Ondoren, Goierri B, Gaztedi A eta Gaztedi B hartu zituen mendeak atzoko irabazleak. Mutriku eta Gaztedi B-ren arteko txandak eman zion amaiera saioari. Mutrikuarrek Goiherri B ere mendean hartu zuen eta Gaztedi A-ren aurka galdu

HERRI KIROLA SOKATIRA TIERRA MUTRIKU

zuen. Gaztedi A-k bere aldetik, soilik Goierri A-ren aurka galdu zuen, eta Goiherri B-k Gaztedi B hartu zuen mendean; Gaztedi B-k ez zuen tiraldirik irabazterik izan. 680 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena: 1.Goierri A (Erandio, Bizkaia): 12 2.Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia): 9 3.Muriku (Mutriku, Gipuzkoa): 6 4.Goierri B (Erandio, Bizkaia): 3 5.Gaztedi B (Laukiz, Bizkaia): 0 680 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira: 6.Goierri A 5 Puntu 7.Gaztedi A 4 8.Muriku 3 9.Goierri B 2 10. Gaztedi B 1 Bestelakoak: Ikusle ugari bildu zen Galdona kanpineko berdegunera saioa zuzenean ikusteko. Euskadiko Txapelketa amaitu ondoren, EUROPAKO TXAPELKETA jokatuko da APPENZELL-en (Suitza), 2012ko irailaren 6tik 9ra.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.