Page 1

INFO HERRI KIROLAK

HERRI KIROLAK

LEGARRA Lesaka

Laguntzaileak EUSKAL HERRIKO Herri Kirol FEDERAZIOAK

SOKATIRA TIERRA 2012

Goiherri A da aurtengo txapel guztien jabe


SOKATIRA 2012KO Lur gaineko EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA SAIOA: txapelketako lehena JARDUNALDIA: 680 kiloko lehena LEKUA: Mutrikuko (Gipuzkoa) Galdona kanpina. Ondarrutik Mutrikura bidean. Gasolindegiaren parean, ezkerretako bidea hartu, jarraitu bide hori eta gorantz abiatu bukatu arte. EGUNA: maiatzak 12 (larunbata) ORDUA: 17:30 TALDEAK: GaztediA (Laukiz, Bizkaia), Baztedi B (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia) eta Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa)

 EGUTEGIA Maiatzak 12 .........................Larunbata........................ 680.....................MUTRIKU (Gipuzkoa) Galdona Maiatzak 19 .........................Larunbata........................ 680.....................BERRIATUA (Bizkaia) Maiatzak 26 .........................Larunbata........................ Azkena 680.........IURRETA (Bizkaia) Ekainak 2..............................Larunbata........................ 640.....................XX??? Ekainak 9..............................Larunbata........................ 640.....................ERANDIO GOIKOA (Bizkaia) Ekainak 23............................Larunbata........................ Azkena 640.........LEIOA (Bizkaia) Uztailak 1 .............................IGANDEA ........................ 600.....................LOIU (Bizkaia) Uztailak 7 .............................Larunbata........................ 600.....................SAN CRISTOBAL (Bizkaia) Uztailak 14 ...........................Larunbata........................ Azkena 600.........GETXO (Bzkaia) Uztailak 21 ...........................Larunbata........................ 580.....................BERANGO?? (Bizaia) Uztailak 28 ...........................Larunbata........................ 580.....................LAUKIZ (Bizkaia) Uztailak 31............................ASTEARTEA ..................... Azkena 580.........XX???

 ORDUTEGIA : Pisaketa: Larunbatak– 680 / 640 kilo: ....................... 15:30 – 16:30 Igandeak– 680 / 640 kilo:........................... 09:30 – 10:30 Pisaketa: Larunbatak - 600 / 560 kilo: ....................... 14:30 - 16:00 Igandeak - 600 / 560 kilo:........................... 08:30 – 10:00 Hasiera: Larunbatak:................................................ 17:30 Igandeak: ................................................... 11:30

KOLDO ALDUNTZIN EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAZIOA ********************** LEGARRA Lesaka

 TALDE PARTE-HARTZAILEAK: 680: 640: 600: 580: MUTRIKU MUTRIKU MUTRIKU GAZTEDI “A” GAZTEDI “A” GAZTEDI “A” GAZTEDI “A” GAZTEDI “B” GAZTEDI “B” GAZTEDI “B” GAZTEDI mistoa GOIHERRI “A” GOIHERRI “A” GOIHERRI “A” GOIHERRI “A” GOIHERRI “B” GOIHERRI “B” GOIHERRI “B” GOIHERRI “B” GETXO --------------------GETXO ----------5 5 6 5 EMAKUMEZKOEN PARTAIDETZA PISU GUZTIETAN: Taldeek ahal duten bezala osatuko dute tiralarien guztizko kopurua: 4 mutil eta 4 neska; 6 mutil eta 2 neska; 7 mutil eta neska bat.. e.a. hau da ahal duten bezala.


INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

SOKATIRA 2012KO Lur gaineko EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA Goierri A taldea nagusi izan da lehen saioan Erandioko taldeak bere indarra erakutsi du lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketan, 680 kiloko lehen jardunaldiko tiraldi guztiak irabazi baititu, lehian ari diren lau aurkariak mendean hartuta. Atzo (maiatzak 12) hasi hasi zen 2012ko lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa, Mutrikun (Gipuzkoa). 680 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen Galdona kanpineko berdegunean jokatu zen txapelketako lehen saioa giro ederrean eta euririk gabe. Bost talde lehiatu ziren: Gaztedi A eta B (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A eta B (Erandio, Bizkaia) eta Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa). Goiherri A eta Mutrikuren arteko txanda izan zen saioko lehena eta Goiherrik eraman zituen bi tiraldiak. Ondoren, Goierri B, Gaztedi A eta Gaztedi B hartu zituen mendeak atzoko irabazleak. Mutriku eta Gaztedi B-ren arteko txandak eman zion amaiera saioari. Mutrikuarrek Goiherri B ere mendean hartu zuen eta Gaztedi A-ren aurka galdu

HERRI KIROLA SOKATIRA TIERRA MUTRIKU

zuen. Gaztedi A-k bere aldetik, soilik Goierri A-ren aurka galdu zuen, eta Goiherri B-k Gaztedi B hartu zuen mendean; Gaztedi B-k ez zuen tiraldirik irabazterik izan. 680 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena: 1.Goierri A (Erandio, Bizkaia): 12 2.Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia): 9 3.Muriku (Mutriku, Gipuzkoa): 6 4.Goierri B (Erandio, Bizkaia): 3 5.Gaztedi B (Laukiz, Bizkaia): 0 680 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira: 6.Goierri A 5 Puntu 7.Gaztedi A 4 8.Muriku 3 9.Goierri B 2 10. Gaztedi B 1 Bestelakoak: Ikusle ugari bildu zen Galdona kanpineko berdegunera saioa zuzenean ikusteko. Euskadiko Txapelketa amaitu ondoren, EUROPAKO TXAPELKETA jokatuko da APPENZELL-en (Suitza), 2012ko irailaren 6tik 9ra.


INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

2012KO Lur gaineko EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA Goierri A-k bereganatua du 680 kiloko txapelaren erdia Gaur (maiatzak 19) jokatu da lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako bigarren saioa , Berriatuan (Bizkaia), eta joan zen larunbatean bezalaxe, Goiherri A taldeak (Erandio, Bizkaia) irabazi ditu saioko lau txandak, tiraldiak guztiak irabazita. Arestian aipatu bezala, 680 kiloko bigarrena jardunaldia jokatu dute lehian diharduten bost taldeek, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Saioak ia bi ordu iraun du, eta taldeok jardun dute sokan: Gaztedi A eta B (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A eta B (Erandio, Bizkaia) eta Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa). Goierri A-k Mutrikuren aurka jokatu du azken txanda, eta hori suertatu zaio talderik bihurriena gaur, Erandiokoek bi tiraldiak eraman badituzte ere. Aurrez, gainerako hiru taldeak mendean hartu ditu gaurko irabazleak. Gipuzkoarrek beren aldetik, Goierri A-ren aurka galdu dute soilik. Gaztedi A-k, berriz, horien bien aurka galdu du, baina mendean hartu ditu Goiherri B eta Gaztedi A. Azkebnik, Goierri B laugarren sailkatuek horien hiruren aurka galdu du eta Gaztedi B menderatu; Laukizko B taldeak tiraldi guztiak galdu ditu. Tiralariek izan duten lurra nahiko lehorra suertatu da, eta dezente hautsi da; ez daoso egokia gertatu.

HERRI KIROLA: SOKATIRA TIERRA 680KG II JORNADA BERRIATU

EMAITZAK

680 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena: 1.Goierri A 12 tanto 2.Muriku 9 tanto 3.Gaztedi A 6 tanto 4.Goierri B 3 tanto 5.Gaztedi B 0 tanto 680 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira: 1.Goierri A 5 puntu 2.Muriku 4 puntu 3.Gaztedi A 3 puntu 4.Goierri B 2 puntu 5.Gaztedi B Puntu 1 680 kiloko sailkapen orokorrari, bi jardunaldi jokatu ondoren: 1.Goierri A 10 puntu 2.Gaztedi A 7 puntu 3 Muriku 7 puntu 4. Goierri B 4 puntu 5. Gaztedi B 2 puntu

Hiru jardunaldiko ligaska jokatuta erabakiko da txapelduna. Beraz, heldu den larunbatean amaituko da 680 kiloko txapelketa, Iurretan (Bizkaia)


INFO HERRI KIROLAK

HERRI KIROLA SOKATIRA 680 K. FINALA LUR GAINEAN

LEGARRA Lesaka

Goiherri A-k eutsi egin dio 680 kiloko txapelari, gaur Mutrikuk irabazi arren Maiatzak 26 amaitu da lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 680 kiloko txapelketa, eta Goiherri A taldeak (Erandio, Bizkaia) jantzi du txapela, iaz bezala. Gaur, hala ere, Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa) gailendu da, tiraldi guztiak irabazita, eta gipuzkoarrak izan dira txapeldunordeak. Iurretan (Bizkaia) jokatu da lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako hirugarren saioa , 680 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia hain justu. Aurreko bi jardunaldietan bezala, ondoko bost taldeok aritu dira sokan: Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia), Baztedi B (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia) eta Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa) Hiru jardunaldiko ligaska jokatu dute lehian jardun duten bost taldeek, eta gaur galdu dituzte txapeldunek lehen bi tiraldiak, hain justu ere txapeldunordearen aurka, Mutrikuren aurka. Sailkapeneko hirugarren sailkatuak, Gaztedi A-k, Mutriku eta Goiherri A-ren kontra galdu du, eta, Goiherri B eta Gaztedi B menderatu ditu. Goierri B-k bere aldetik Gaztedi B hartu de mendean eta Gaztedi B-k ez du tiraldirik irabazi. Orobat, lur ona izan dute tiralariek, gaur, Iurretan.

IURRETA

EMAITZAK /RESULTADOS 680 kiloko hirugarren jardunaldiko sailkapena: 1.Muriku (Gipuzkoa): 2.Goierri A (Bizkaia): 3.Gaztedi A (Bizkaia): 4.Goierri B (Bizkaia): 5.Gaztedi B ( Bizkaia):

5 puntu 4 3 2 1

2012ko 680 kiloko azken sailkapena, hiru jardunaldi jokatuta: 1.Goierri A (Bizkaia): 2.Muriku (Gipuzkoa): 3.Gaztedi A (Bizkaia): 4.Goierri B (Bizkaia): 5.Gaztedi B (Bizkaia):

14 puntu 12 10 6 3

Testua. KOLDO Alduntzin Argazkia. LEGARRA Lesaka


INFO HERRI KIROLAK

HERRI KIROLA SOKATIRA

LEGARRA Lesaka

2012KO Lur gaineko EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA Goiherri A-k eraman ditu lehen puntuak 640 kilokoan Gaur (ekainak 2) hasi da lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 640 kiloko txapelketa, eta Goiherri A taldeak (Erandio, Bizkaia) bereganatu ditu aurreneko bost puntuak. Erandiokoek txana eta tiraldi guztiak irabazi dituzte. Laukizen (Bizkaia) jokatu da lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako laugarren saioa , 640 kiloko lehen jardunaldia. 680 kiloko txapelketan bezala, ondoko bost taldeok aritu dira sokan: Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia), Baztedi B (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia) eta Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa). Hiru jardunaldiko ligaska jokatuko dute lehian diharduten bost taldeek, eta gaurko 640 killoko lehen jardunaldiko ligaska irabazita, sailkapeneko buru jarri da hastapenetik Goiherri A. Kontrario guztiak menderatu ditu nagusitasunez. Gaztedi A-k lortu du bigarren postua, Goierri A-ren aurka galdu, eta Mutriku, Goiherri B eta Gaztedi B mendean hartu ondoren. Goierri B-k mendean hartu ditu Mutriku eta Gaztedi B, baina, aldiz, Goierri A eta Gaztedi A-ren aurka galdu egin du. Mutrikuk ez du saio ona burutu gaur eta laugarren sailkatu da, soilik Gaztedi B-ren kontra irabazita. Laukizko bigarren taldeak, Gaztedi B-k hain zuzen ere, galdu egin ditu txanda guztiak. Orobat, lur ona izan du-

640 K. LEHEN SAIOA LUR GAINEAN

te tiralariek, gaur, Laukizen, besteak beste, neurrian busti dutelako laukiztarrek sokatirarako eremua. Hiru minutuko tiraldiak nagusitu dira gehienbat, baina Gaztedi A-k eta Goierri B-k bederatzi minutuko tiraldia ere jokatu dute.

EMAITZAK /RESULTADOS

640 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena: 1.Goierri A 12 tanto 2.Gaztedi A 9 3.Goierri B 6 4.Muriku 3 5.Gaztedi B 0 640 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira:

1.Goierri A 2.Gaztedi A 3.Goierri B 4.Muriku 5.Gaztedi B

5 puntu 4 3 2 1

Testua. KOLDO Alduntzin Argazkia. LEGARRA Lesaka


INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

HERRI KIROLA SOKATIRA 640 K. II SAIOA LUR GAINEAN ERANDIOn

Erandion ere, Goiherri A nagusitu da 640 kilokoan Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako bosgarren saioa jokatu da, eta Goiherri A taldeak (Erandio, Bizkaia) irabazi ditu 640 kiloko bigarren jardunaldiko txanda eta tiraldi guztiak. Ondorioz, urrats handia egin du pisu horretako txapela bereganatzeko. Hain zuzen ere, heldu den ekainaren 23an jokatuko da azken jardunaldia. Beraz, heldu den asteburuan ez da txapelketako saiorik jokatuko. Erandio-Goikoan (Bizkaia) jokatu da gaurko saioa, 640 kiloko bigarren jardunaldia hain justu. Ondoko bost taldeok aritu dira sokan: Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia), Baztedi B (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia) eta Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa). Goiherri A-k kontrario guztiak menderatu ditu. Aldiz, joan zen larunbatean ez bezala, Mutriku sailkatu da bigarren, Laukizen baino saio hobea burututa. Gaztedi A-ri bi tiraldiak irabazi dizkio, nagusitasunez. Gainera, Goierri A-ren aurka galdu badute ere gipuzkoarrek, izerdia isuriarazi diete Erandiokoei, tiraldiko une batzuetan soka beren aldera eraman dutelarik. Mutrikuarrek Goierri B eta Gaztedi B ere mendean hartu dituzte. Gaztedi A bere aldetik, Goierri B eta Gazte-

di B-ri nagusitu zaizkio, eta Goierri B, Gaztedi B-ri gailendu zaio. Gaurko saioak bi ordu iraun du. Hortaz, Goierri A delarik sailkapenburu alde nabarmenez, bigarren posturako izango dute lehia Mutrikuk eta Gaztedi A-k.

640 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena: 1.Goierri A : 2.Muriku (: 3.Gaztedi A : 4.Goierri B : 5.Gaztedi B :

12 tanto 9 tanto 6 tanto 3 tanto 0 tanto

1.Goierri A (: 2.Muriku: 3.Gaztedi A : 4.Goierri B: 5.Gaztedi B :

5 puntu 4 puntu 3 puntu 2 puntu puntu 1

640 kiloko bigarren jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira:

Testua. KOLDO Alduntzin Argazkia. LEGARRA Lesaka


INFO HERRI KIROLAK

HERRI KIROLA SOKATIRA 640 K. FINALA LUR GAINEAN

LEGARRA Lesaka

LEIOA

Goiherri A taldeak (Erandio, EMAITZAK /RESULTADOS Bizkaia) irabazi ditu , lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelke- 640 kiloko hirugarren jardunalditako 640 kiloko ko sailkapena: Hirugarren eta azken jardunaldiko txanda eta tiraldi guztiak, gaur (ekainak 23). Ondorioz, eutsi egin diote Erandiokoek azken urteotako nagusitasunari. Leioan (Bizkaia) jokatu da gaurko saioa, eta ondoko bost taldeok aritu dira sokan: Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia), Baztedi B (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia) eta Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa). Goiherri A-k kontrario guztiak menderatu ditu, neurriz kanpoko estuasunik izan gabe. Bigarren posturako lehian ere, Mutrikuk ez du arazo berezirik izan, ongi nagusitu baitzaio Gaztedi A-ri. Gipuzkoarrek bi tiraldiak irabazi dizkiete laukiztarrei. Hortaz, Mutrikuk Goiherri A-ren aurka galdu du soilik, eta beren arteko txanda hori, saioko azkenekoa izan da, baina arestian aipatu bezala, Goiherri A-k ongi irabazi du. Gaztedi A-k, gainera, ez du menderatu Goierri B, elkarri tiraldi bana irabazi baitiote; biek ala biek galdu egin dute Goiherri A eta Mutrikuren aurka. Gaztedi B-k bere aldetiki, saioko tiraldi guztiak galdu egin ditu. Etxetarteko belardi batean jokatu dute azkenean saioa, eta aproposa suertatu da. Izan ere, hasiera batean jokatu behar zeneko belardia ez zegoen baldintza egokian, eta aldaketak onura ekarrio dio saioari. Gaurkoarekin, txapelketaren bide erdia egin da

1.Goierri A (Bizkaia):

2.Muriku (Gipuzkoa): 3.Gaztedi A (Bizkaia): 4.Goierri B (Bizkaia): 5.Gaztedi B (Bizkaia):

12 tanto 9 4 4 0

2012ko 640 kiloko azken sailkapena, hiru jardunaldi jokatuta: 1.Goierri A ( Bizkaia): 2.Muriku (Gipuzkoa): 3.Gaztedi A (Bizkaia): 4.Goierri B (Bizkaia): 5.Gaztedi B (Bizkaia):

15 puntu 10 9,5 7,5 3

Testua. KOLDO Alduntzin Argazkia. LEGARRA Lesaka


INFO HERRI KIROLAK

HERRI KIROLA:SOKATIRA

LEGARRA Lesaka

G

oiherri A nagusi 600 kiloko lehen jardunaldian, tiraldi guztiak irabazita. Gaur (uztailak 1) jokatu da lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako zazpigarren saioa, Loiun (Bizkaia), eta aurreko bi pusuetan bezalaxe, Goiherri A taldeak tinko ekin dio 600 kiloko txapelketari. Loiun jokatu dira gaurko saioko tiraldiak, eta ondoko sei taldeok aritu dira sokan: Gaztedi A (Laukiz, Bizkaia), Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia), Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa) eta Getxo (Getxo, Bizkaia). Getxo lehen aldiz aritu da txapelketan. Goierri A irabazleak Mutrikuren kontra izan du lehiarik estuena, baina Erandiokoek eraman dituzte bi tiraldiak. Talde bi horiek mendean hartu dituzte gainerako lau taldeak. Hirugarren posturako parra egin dute Gaztedi A-k eta Goierri B-k, elkarri tiraldi bana irabazita. Horiek biek Gaztedi mistoa eta Getxo menderatu dituzte. Gaztedi mistoak bere aldetik, Getxori irabazi dio eta getxoztarrek tiraldi guztiak galdu dituzte.

EUSKADIKO TXAPELKETA

LOIU

600 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena: 1. Goiherri A (Bizkaia): 2. Mutriku (Gipuzkoa): 3. GaztediA (Bizkaia): 4. Goiherri B (Bizkaia): 5. Gaztedi mistoa (Bizkaia): 5. Getxo (Bizkaia):

15 tanto 12 7,5 7,5 3 0

600 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena, sailkapen orokorrari begira: 1. Goiherri A (Bizkaia): 2. Mutriku (Gipuzkoa): 3. GaztediA (Bizkaia): 4. Goiherri B (Bizkaia): 5. Gaztedi mistoa (Bizkaia): 5. Getxo (Bizkaia):

6 puntu 5 3,5 3,5 2 1


INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

HERRI KIROLA: SOKATIRA LUR GAINEAN ERANDIO "SAN CRISTOBAL"

Sendo dihardu Goiherri A-k 600 kiloko txapelketan Erandioko taldeak txanda eta tiraldi guztiak irabazi ditu gaur ere (uztailak 7). Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako zortzigarren saioa jokatu da, Goierri-San Cristobalen (Erandio, Bizkaia), eta ez da izango aldaketarik sailkapen orokorrean, Mutriku bigarren sailkatu delako, Gaztedi A-k eta Goierri B-k parra egin dutelako, Gaztedi mistoak gaur Goierri B eta Gaztedirekin parra egin eta Getxo menderatu arren, bosgarren jarraituko duelako eta Getxok ez dueloako tiraldirik irabazi. Lehen jardunaldian bezalaxe, ondoko sei taldeok aritu dira sokan: Gaztedi (Laukiz, Bizkaia), Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia), Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa) eta Getxo (Getxo, Bizkaia). Gaztedi talde mistoak eta Goierri A-k jokatu dute saioko lehen txanda, eta Goierrik eraman ditu bi tiraldiak. Hortik aurrera, Mutriku, Gaztedi, Getxo eta Goierri B hartu ditu mendean hurrenez hurren gaurko garai-

leak; Mutrikuren kontrako bigarren tiraldia izan dute bihurriena. Mutrikuk bere aldetik, Goierri B, Gaztedi mistoa, Gaztedi eta Getxo menderatu ditu hurrenkera horretan. Lehen jardunaldian bezala, Gaztedik eta Goierri B-k tiraldi bana irabazio diote elkarri, eta berdindu egin dute. Biek ala biek galdu egin dute Goierri A eta Mutrikuren aurka eta Getxo menderatu dute. Saioko seigarren txanda jokatu dute, eta indarrak ahitu egin dituzte norgehiagokan. Ondorioz, biek ala biek berdindu egin dute Gaztedi mistoaren aurka. Beraz, gaur hiru berdinketa gertatu dira; txapelketan lehen aldiz. Getxok tiraldirik irabazi gabe jarraitzen du. Ikusle asko bildu da zelaian saioa zuzenean jarraitzeko, eta azakenerako biziki nabaritu dute freskotasuna. Orotara bi ordu iraun du saioak. Sailkapen orokorrari so eginez, bistan da aurreneko bi postuak nahiko finkatuta geratu direla, baina podiuma osatzeko oso lehia gogorra izango dute Gaztedik eta Goierri B-k hirugarren eta azken jardunaldian, heldu den larunbatean, Getxon (Bizkaia).

RESULTADOS /EMAITZAK 1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 2. Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa): 3. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 4. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 5. Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia): 6. Getxo (Getxo, Bizkaia):

15 tanto 12 tanto 5 tanto 5 tanto 5 tanto

0 tanto


INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

HERRI KIROLAK SOKATIRA TIERRA CAMP. EUSKADI (GETXO)

Erandioko taldeak 600 kiloko txapela jantzi du Gaur (uztailak 14) txanda eta iraldiguztiak irabazi ondoren, pisu horretako txapelketa osoan zehar bezala. Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako zortzigarren saioa jokatu da, Getxon (Bizkaia). Azkenean Mutriku bigarren sailkatu da eta Gaztedik osatu du podiuma. Lehen jardunaldian bezalaxe, ondoko sei taldeok aritu dira sokan: Gaztedi (Laukiz, Bizkaia), Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia), Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa) eta Getxo (Getxo, Bizkaia). Saioa hasi aurretik, hauxe zen sailkapen orokorra, aurreko bi jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta: 1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 12 puntu, 2. Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa): 10 puntu, 3. Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia): 7,5 puntu, 4. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 6,5 puntu, 5. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 4 puntu eta 6. Getxo (Getxo, Bizkaia): 2 puntu. Izan ere, oker bat zegoen guk astean zehar bidalitako informazioan. Aurreneko bi sailkatuen dema, saioko zortzigarren txanda izan da, eta bi tiraldiak irabazi ditu

Goierrik. Aurrenekoan mutrikuarrek 4 minutu pasatxo arte iraun dute, baina txapeldunek azken kolpea eman dute eta 5. minutuan erabaki dute; bigarren tiraldiak minutu erdia iraun du. Aurrez, Goierri A-k Getxo menderatu du saioko lehen txandan, eta, ondoren, Gaztedi, mistoa eta Goierri B hartu ditu mendean, hurrenez hurren. Mutrikuk bere aldetik, Gaztedi mistoa gainditu du bere lehen txandan, Goierri B ondoren, eta Goierri A-ren aurka galdu ondoren, parra egin du Gaztediren aurka. Bien arteko txanda, saioko hamargarrena izan da. Lehen tiraldia Gaztedik eraman du faltengatik (3:45), baina bigarrena Mutrikuk (1:08). Ostean, bere azken txandan Getxo hartu du mendean. Gaztedi izan da podiumeko hirugarren sailkatua. Gaur, Laukizkoek Goierri B-ren aurka berdindu egin du, elkarri tiraldi bana irabazita; saioko bigarren txanda izan da hori. Ondoren, hurrenez hurren Goierri A-ren aurka galdu du, Getxo menderatu du, Mutrikuren aurka parra egin du eta Gaztedi mistoa gainditu ditu

600 kiloko azken sailkapen orokorra, hiru jardunaldi jokatu ondoren 1 . G o i he r r i A ( E r a ndi o, B i z k a i a ) : 1 8 punt u 2 . M ut r i k u ( M ut r i k u, G i puz ko a ) : 15 3 . G a z t e di ( L a uk i z , B i z k a i a ) : 10,5 4 . G a z t e di m i s t o a ( L a uk i z , B i z k a i a ) : 9,5 5 . G o i he r r i B ( E r a ndi o, B i z k a i a ) : 7 6 . G e t x o ( G e t x o, B i z k a i a ) : 3


INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

Are eta nabarmenagoa Goiherri A-ren nagusitasuna Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako azken txapela jokoan jarri dela, Erandioko taldeak hutsunerik txikiena ere erakutsi gabe jarraitzen du. Hala, gaur (uztailak 21) 580 kiloko txanda eta tiraldi

HERRI KIROLA: EUSKADIKO LUR GAINEKO SOKATIRA BERANGO 2012

guztiak irabazi ditu, neurriz kanpoko indar xahutzerik izan gabe. Txapelketako bederatzigarren saioa jokatu da, Berangon (Bizkaia), eta ondoko bost taldeok aritu dira sokan: Gaztedi (Laukiz, Bizkaia), Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia) eta Getxo (Getxo, Bizkaia). Goierri A-k lau kontrarioak mendean hartu dituen era berean, menderatu ditu Gaztedik Goierri B, Gaztedi mistoa eta Getxo. Halaber, Goierri B-k Gaztedi mistoa eta Getxo gainditu ditu, Gaztedi mistoak Getxo, eta getxoztarrek ez dute tiraldirik irabazi.

580 kiloko leheen jardunaldiko sailkapena: 1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 2. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 3. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 4. Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia): 5. Getxo (Getxo, Bizkaia):

12 tanto 9 6 3 0

580 kiloko leheen jardunaldiko sailkapena: 1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 2. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 3. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 4. Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia): 5. Getxo (Getxo, Bizkaia):

12 tanto 9 6 3 0


HERRI KIROLA : SOKATIRA 8x8

INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

EUSKAL HERRIKO 8X8 SOKATIRA TXAPELKETA LAUKITZ 2012

Goiherri A aurtengo txapel guztiak irabazteko bidezidorra hartuta Erandioko (Bizkaia) taldeak txanda eta tiraldi guztiak irabazi ditu gaur (uztailak 28) ere, lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 580 kiloko bigarren jardunaldian. Horrenbestez, soilik heldu den astearteko jardunaldia geratzen dela, Goierrikoek laugarren txapela dute kasik buruan jantzita. Dagoeneko 680, 640 eta 600 kiloetakoak bereganatuak ditu, eta 580koa lortzeko ere urrats urrats txiki bat geratzen zaio; hots, hirugarren eta azken jardunaldian gutxienez ez sailkatzea laugarren eta Gaztedik irabaztea. Txapelketako txapelketako hamaikagarren saioa jokatu da, gaur, Laukizen (Bizkaia), eta ondoko bost taldeok aritu dira sokan: Gaztedi (Laukiz, Bizkaia), Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia) eta Getxo (Getxo, Bizkaia).

Goierri A-k lau kontrarioak mendean hartu ditu, nahiz eta Gaztediren kontrako lehen tiraldian kosta egin zaion. Gaztedik, berriz, Goierri B, Gaztedi mistoa eta Getxo menderatu ditu . Aldiz, Goierri B-k eta Gaztedi mistoak parra egin dute, elkarri tiraldi bana irabazita; biek ala biek Getxo gainditu dute eta getxoztarrek ez dute tiraldirik irabazi.

Gogoratu, 580 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia uztailaren 31n (asteartea) jokatuko dela, Goierri-Erandioko eskoletan (Bizkaia), 11:30ean, eta horrekin amaituko dela 2012ko txapelketa.

580 kiloko sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatu ondoren:

1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 2 Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 4. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 5. Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia): 6. Getxo (Getxo, Bizkaia):

10 puntu 8 5,5 4,5 2


INFO HERRI KIROLAK

HERRI KIROLAK SOKATIRALUR

LEGARRA Lesaka

Goiherri A da aurtengo txapel guztien jabe Erandioko (Bizkaia) taldeak 580 kiloko txanda eta tiraldi guztiak irabazi ditu hiru jardunaldietan. Gaur (uztailak 31) amaitu den lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 580 kiloko hirugarren jardunaldian ere gaindiezin gertatu da dira goierritarrak. Horrenbestez, 680, 640, 600 eta 580 kiloetako txapelak klubeko gordelekuan sartuko zituzten. Txapelketako hamabigarren saioa jokatu da, gaur, Goierri-Erandioko eskoletan (Bizkaia). eta ondoko bost taldeok aritu dira sokan: Gaztedi (Laukiz, Bizkaia), Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A

GAINEAN 580 KG. FINALA GOHIERRI-ERANDIO 2012

(Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia) eta Getxo (Getxo, Bizkaia). Goierri A-k lau kontrarioak mendean hartu ditu. Gaztedik, aldiz, dezente borrokatu behar izan du Goierri B-ren kontrako lehen tiraldian, 9 minutu iraun baitu. Hala ere, Gaztedi gailendu da eta ez dio aukerarik eman Goierriri kitarakoa eragiteko. Gaztedi mistoa eta Getxo ere mendean hartu ditu Laukizko taldeak. Goierri B-k , bere aldetik, Gaztedi mistoa eta Getxo gainditu ditu, Gazte mistoak Getxo eta getxoztarrek tiraldirik irabazi gabe amaitu dute pisu horretako txapelketa.

KOLDO ALDUNTZIN LEGARRA Lesaka

580 kiloko azken sailkapena, hiru jardunaldi jokatu ondoren: 1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 2 Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 3. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 4. Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia): 5. Getxo (Getxo, Bizkaia):

15 puntu 12 8,5 6,5 3

SOKATIRA TIERRA 2012  

Datos y resultados del campeonato Euskal Herri de Sokatira sobre tierra 2012. Un total de 12 jornadas se han disputado en las distintas loca...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you