SOKATIRA TIERRA 2012

Page 11

INFO HERRI KIROLAK LEGARRA Lesaka

HERRI KIROLAK SOKATIRA TIERRA CAMP. EUSKADI (GETXO)

Erandioko taldeak 600 kiloko txapela jantzi du Gaur (uztailak 14) txanda eta iraldiguztiak irabazi ondoren, pisu horretako txapelketa osoan zehar bezala. Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako zortzigarren saioa jokatu da, Getxon (Bizkaia). Azkenean Mutriku bigarren sailkatu da eta Gaztedik osatu du podiuma. Lehen jardunaldian bezalaxe, ondoko sei taldeok aritu dira sokan: Gaztedi (Laukiz, Bizkaia), Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia), Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Goiherri B (Erandio, Bizkaia), Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa) eta Getxo (Getxo, Bizkaia). Saioa hasi aurretik, hauxe zen sailkapen orokorra, aurreko bi jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta: 1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 12 puntu, 2. Mutriku (Mutriku, Gipuzkoa): 10 puntu, 3. Gaztedi mistoa (Laukiz, Bizkaia): 7,5 puntu, 4. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 6,5 puntu, 5. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 4 puntu eta 6. Getxo (Getxo, Bizkaia): 2 puntu. Izan ere, oker bat zegoen guk astean zehar bidalitako informazioan. Aurreneko bi sailkatuen dema, saioko zortzigarren txanda izan da, eta bi tiraldiak irabazi ditu

Goierrik. Aurrenekoan mutrikuarrek 4 minutu pasatxo arte iraun dute, baina txapeldunek azken kolpea eman dute eta 5. minutuan erabaki dute; bigarren tiraldiak minutu erdia iraun du. Aurrez, Goierri A-k Getxo menderatu du saioko lehen txandan, eta, ondoren, Gaztedi, mistoa eta Goierri B hartu ditu mendean, hurrenez hurren. Mutrikuk bere aldetik, Gaztedi mistoa gainditu du bere lehen txandan, Goierri B ondoren, eta Goierri A-ren aurka galdu ondoren, parra egin du Gaztediren aurka. Bien arteko txanda, saioko hamargarrena izan da. Lehen tiraldia Gaztedik eraman du faltengatik (3:45), baina bigarrena Mutrikuk (1:08). Ostean, bere azken txandan Getxo hartu du mendean. Gaztedi izan da podiumeko hirugarren sailkatua. Gaur, Laukizkoek Goierri B-ren aurka berdindu egin du, elkarri tiraldi bana irabazita; saioko bigarren txanda izan da hori. Ondoren, hurrenez hurren Goierri A-ren aurka galdu du, Getxo menderatu du, Mutrikuren aurka parra egin du eta Gaztedi mistoa gainditu ditu

600 kiloko azken sailkapen orokorra, hiru jardunaldi jokatu ondoren 1 . G o i he r r i A ( E r a ndi o, B i z k a i a ) : 1 8 punt u 2 . M ut r i k u ( M ut r i k u, G i puz ko a ) : 15 3 . G a z t e di ( L a uk i z , B i z k a i a ) : 10,5 4 . G a z t e di m i s t o a ( L a uk i z , B i z k a i a ) : 9,5 5 . G o i he r r i B ( E r a ndi o, B i z k a i a ) : 7 6 . G e t x o ( G e t x o, B i z k a i a ) : 3


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.