Sarrera bazara, garabide, aed

Page 1

SAIOEN BATERATZEA: Proiektuaren hasieran hiru taldetako eragileak etorri zitzaizkigun euren elkarteei buruzko ideiak azaltzera, euskarari dagokionez. Garabidekoek euskara eta beste hizkuntza gutxituen elkarketa eta desagertzeko daukaten arriskua azaldu zuten. AED, aldiz, elkartearen izenak dion bezala Arrasate euskaldunago egiteko jarraitutako pausuak, eta proiektuak azaldu zituzten. Azkenik, Bazarako saioan ikastolak, eta Arizmendi Ikastolan, zehazki, euskararen egoera azaldu zuten. Bazaran hiru gai aztertu genituen: Bazara, ikastolen mugimendua eta Arizmendi ikastola. Lehenik, Bazararen helburua gure bailara horren ezaguna egin duten baloreak belaunaldi berriei transmititzea da. Hiru batzorde daude Bazaran, DBHko 2. mailan hasi eta 1.batxilergo arte, eta beraien helburua Bazararen baloreak zabaltzeko ekintzak antolatzea da. Bigarren gaiarekin jarraituz, lehen ikastola 1910.urtean sortu zen , Donostian, baina 1940.urtean , Frankismoaren ondorioz, ikastola denak desagertu ziren, bat izan ezik. Urteak pasa ahala, poliki-poliki herritarrak antolatzen hasi eta ikastolak nonahi zabaldu ziren. Gaur egun, zorionez, ikastolek marko legala dute eta ikastoletan hainbat ikasle, familia eta langile daude. Azkenik, Arizmendi ikastola, ikastola ezberdinen bateratzea da eta 2003 - 2004 urteetan sortu zen. Bere helburu nagusiena beste herri eta kulturekiko berdintasunetik eta osagarritasunean, euskaldun izatearen hautatua era kontziente batean egingo duten pertsonak garatzen laguntzea da. Gaur egun, 12 gune daude, eta Arizmendi Ikastola zenbakitan Euskal Herriko ikastolarik handiena dela esan dezakegu, 3.137 ikasle, 291 irakasle eta 3.000 bazkide inguru daude eta. Ikastolako lehendakaria Aitziber Arregi da, zuzendaria berriz, Iùaki Etxezarreta. Garabide gobernuz kanpoko elkarte bat da, (GKE) kooperazio linguistikoa jorratzen duena.Hizkuntza biziberritzeko nahia dute, horretarako komunitate edo herri desberdinetako esperientziak partekatzen dituzte . Gehien bat Hego Ameriketako eta Ertamerikako pertsonekin, (Kitxuekin, Yukatanekin, Samiekin‌) lan egiten dute elkar ulertzeko hizkuntza bera dutelako: gaztelera. Kooperazio hori sortzeko 2 arrazoi daude. Lehena, hizkuntzak munduan desagertzen ari direlako egunero eta egundoko abiadurarekin. Bigarrena, hizkuntza honekiko lehia, hau da, ez daude albiste, telesaio‌ asko euskaraz. Gaur egun Euskal Herrian 3 milioi pertsona daude gutxi gorabehera, horien artean 3tik bat bakarrik komunikatzen da euskaraz. Badaude hizkuntza batzuk euskarari eragin egiten diotenak. Orain dela 100 urte Gipuzkoan, gazteleraren presentzia oso txikia zen; gaur egun, berriz, gaztelera euskararen maila berean dago, edo gorago.Hemen euskararekin gertatzen ari dena (euskara txikitu) munduko beste zenbait lekutan gertatzen ari da. Mundu honetan gaixo hizkuntza asko daude (6.000 hizkuntza gutxi gorabehera). 2016. urtean proiektu potente bat egin zuten. 18 kultur eragile hona ekarri zuten eta 10 astez gure esperientzia kontatu eta lekuak erakutsi zizkieten (ikastolak, Goiena, AED...), gero


beraiek berdina egin zuten beraien lurraldetan eta beraien kultura gurekin partekatu. Haiek, kitxua hizkuntza betiko galtzeko arriskuan dagoela esan zuten. Kitxua gazteleraren eraginez mehatxupean dago. Gobernuak hizkuntza atzeratu bat dela dio; hori dela eta, beste hizkuntza bat ikasi behar dutela. Arrasateri dagokionez, euskara mailan gorakada bat egon da.1981 Arrasaten %39 pertsonak zekiten euskararaz, baina %14k bakarrik erabiltzen zuen (migrazioa eta beste hainbat faktoreren eraginez). Geroago, nahiz eta frankoren garaietan 100 urtetan galdutako euskara berreskuratu behar izan zen, 2014an %55 ek hitz egiten zuten euskaraz. 80 hamarkadan konturatu ziren honekin zerbait egin behar zela. AED sortu zen : bazkideak lortzen, ekintzak antolatzen hasi ziren nahiz eta hasieran udalarekin erlazio zaila izan. Azkenean udaletxean batzorde bat sortu zen laguntza beharrezkoa zela ikustean 1987an. 7 lan taldetan banatu ziren, hainbat jarduera landuz: Arko, 1991 sortua; Debagune, 1992 sortua, Txatxilipurdi 1994 sortua,Ekin emakumeak 1995 sortua, Euskalan 1997 sortua eta, azkenik, 1997. urtean Topagune. Urte batzuk georago,90.hamarkadan,lau taldetan banatu ziren: Komunikabideak (Goiena, Mondraberri, )Ekin (feminismoa bultzatu), Euskalan (enpresetako euskara bultzatu) ,eta Txatxilipurdi (aisialdia).Azkenik, gaur egun hiru talde daude: Ekin, Txatxilipurdi eta AED. Hiru talde horiek 650 bazkidez osatuak daude.Horrez gain, TTAK gazte taldea dago AED barruan, euskararen formalismoarekin apurtzea helburu daukaten taldea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.