Euskera gida liburua

Page 1

GIDA LIBURUA


AURKIBIDEA 1. Idazki formalen ezaugarriak………………………………………….. pag. 3-5 2. Idazki formalen egitura…….………………………………………….. pag. 6-8 3. Idazki formalen ereduak………………………………………………. pag. 9-14


1- IDAZKI FORMALEN EZAUGARRIAK -

HIZKERA ESTANDARRA Hizkuntza guztiek dituzte euren aldaerak; gurean, euskalkiek adierazten dute norbera nongoa den. Euskalki-aldaera horien gainetik dago hizkuntza estandarra, inorena ez dena baina denontzat ezarri dena, hizkuntza bereko hiztun guztiek, idatziz gutxienez, elkar ulertzeko prestatua. Euskararen kasuan, euskara batuak betetzen du funtzio hori. Euskara batua definitzeko garaian, zenbait maila daude: batetik, denok ezagutzen dugun batua (ikastetxean ikasten duguna), eta, bestetik, euskalki baten aldaera batua. Euskalki jakin baten aldaera estandarra da azken hori, euskalki beraren aldaera ugariak molde batean finkatzeko sortua

-

IGORLE-HARTZAILE TRATAMENDUA - Igorlea: - 1. pertsona singularra: ni, dut, dizut, nezake, nire… - 1. pertsona plurala: gu, dugu, gure, dezakegu… - Hartzailea: - 2. pertsona singularra: zu duzu, dezakegu, zure… - 2. pertsona plurala: zuek, duzue, dezakegu, zuek…

-

KONBENTZIOAK Ohituraren edota hitzarmenen ondorioz ezarritako eta onartutako hizkuntza-erabilera jakina. Testu batzuetan hainbat konbentzio bete behar dira. Eskutitz formal batek, esaterako,igorlearen eta hartzailearen datuez gainera, data eta sinadura aurkeztu beharko lituzke beti, toki egokian adierazita. Jarraian aipatu eta azalduko ditugu erakundeekiko harreman idatzietan ohiko diren hainbat konbentzioren erabilerak.

-

DATA Gutunetan eta antzeko idazkietan forma hauek erabiliko ditugu: Galdakao, 2004ko ekainaren 18a Galdakaon, 2004ko ekainaren 18an Urtea zenbakiekin idazten baldin badugu, ez jarri punturik milakoen eta ehunekoen artean: 2003ko ekainaren 18an


Hilabeteak eta egunak beti letra xehez idatzi behar ditugu. Urte kopuruaren ondoren urte hitza idatzi nahi baduzu, erabili orduan puntua -garren atzizkia adierazteko.

-

ORDUAK Bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti. ADIBIDEZ→ 00:12, 12:10, 09:25 Deklinatuak Orduei pluralaren marka erantsi, dagozkien lotura-bokalekin. ADIBIDEZ→ 15:00etan Minutuei singularraren marka erantsi, dagozkien lotura-bokalekin. ADIBIDEZ→ 15:03an, 15:04an, 15:30ean Oharrak: Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.

-

HELBIDEAK Lehengo, plaza edo kalea, gero portala eta komaren ondoren pisua punto letra ADB: Larrea plaza 5,5.C

-

LABURTZAPENAK Erakundeekiko harremanetan, askotan errepikatzen diren hitzak laburtzapenen bidez adieraziak aurkituko ditugu. Gizarteak adostutako konbentzioak dira. Sortu berritan modu garatuan erabili ohi dira, baina, hedatu ahala, laburtuta ere bai, identifikatzeko errazak egiten direnak. Laburtzapenek familia handia osatzen dute, eta barruan hiru mota bereizten dira: siglak, ikurrak eta laburdurak.

-

SIGLAK→ ​Sigla hitz multzo bat da. Sigla bat osatzeko, erakunde, elkarte edo besteren baten hasierako hizkiak hartzen ditugu. Honako hauek izendatzeko erabili ohi ditugu: erakundeak, elkarteak, instituzioak, enpresak, objektuak, sistemak… Letra larriz idazten dira eta euskaraz ez dute punturik hartzen, ez letren artean, ez bukaeran Izen bereziak bezala deklinatzen dira; hau da, artikulurik gabe. Marrarik gabe deklinatzen dira, eta, sigla nola ahoskatu, horrela.. ADIBIDEZ→ ​AIZ​> ​A​tzerritarraren ​I​dentifikazio ​Z​enbakia ​ HABE​rekin, ​AEK​rekin deklinatzen da.


-

IKURRAK Nazioarteko balioa duten zientzia eta teknikako unitateak dira, munduko txanponak, estatuak eta abar adierazteko erabiltzen ditugunak. Nazioarteko balioa dutenez, hizkuntza guztietan (alfabeto bera badute) berdintsu idazten dira. Punturik gabe. ADIBIDEZ→ ​Ag ​(zilarra), ​cm ​(zentimetroa), ​km ​(kilometroa), ​€ ​(euroa) cm-ko

-

LABURDURAK Laburdurak letra arruntez idazten dira. Puntua beti amaiera jartzen zaie. Adb. or. ezk. tel.

-

PUNTUAZIOA - Koma (,): ​Esanahia argitzeko, zerrendetan, deikien atzetik (gutunetan eta), Datan (toki-izenen ondoren), tarteki eta aposizioetan, lokailuekin (ordea, hala ere…), perpaus nagusiaren eta mendekoaren artean, juntagailuekin (eta, edo…), bai edo ez batzuk segidan doazenean, eta aditzaren ordez (elipsia). - Puntu eta koma (;): ​Esaldiak elkarrekin lotzeko, lokailuekin (perpausak luzeak badira), aurkaritzako juntagailu batzuekin (baina…), komak dituzten esaldiak lotzeko eta zenbait testu-antolatzailerekin (enumerazioak…). - Bi puntuak (:): Zerrenda edo adibideei sarrera emateko, hitzez hitzeko aipamenen aurrean, aditz nagusia aurreratzeko (esaldia luzea bada), esaldiak errazteko, gutunetan: hasierako agurretan eta orduetan (14:30). - Etenpuntuak (…): ​Esaldia bukatu gabe uzteko, enumerazio bat bukatu gabe uzten denean, ñabardura bereziak sartzeko eta testu zati bat aipatu gabe uzten denean: […] edo (…).


2- IDAZKI FORMALEN EGITURA IMPRIMAKIA Eskaera ESKAERA Eskatzailearen datuak Izen-abizenak: NA: Helbidea: Telefonoa: Erakunde, enpresa edo elkartearen datuak Erakundea, enpresa edo elkartea: Helbidea: Telefonoa: Posta elektronikoa: Azalpena (arazoa/egoera + justifikazioa)

Eskaera


Erreklamazioa

ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK Izen-abizenak: Helbidea: …. Herria: ​… ​PK: … ​ Nortasun-agiria: …. Telefonoa:. ... ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK Izena (erakunde, enpresa...): Helbidea: ​… ​ Herria: …. ​ ​PK: ... IFZ/NA: ​...​ Telefonoa ​... Jarduera: ​... ERREKLAMAZIOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUA

ERREKLAMAZIOAREN EGUNA Arrasaten, 2017ko azaroaren 17an GEHITZEN DITUDAN AGIRIAK (FAKTURAK, EGIAZTAGIRIAK...)

Izp. (sinadurak)


GUTUNA Eskaera -

Igorlearen eta hartzailearen datuak Gaia Hasierako agurra Egoera Justifikazioa Eskaera Bukaerako agurra Sinadura Data

Erreklamazioa -

Igorlearen eta hartzailearen datuak Gaia Hasierako agurra Egoera Justifikazioa Erreklamazioa Bukaerako agurra Sinadura Data OHARRA:

EMAILA

Eskaera -

Igorle eta hartzailearen emaila Gaia Hasierako agurra Egoera Justifikazioak Eskaera Amaierako agurra Sinadura

Erreklamazioa -

Igorlearen eta hartzailearen datuak Gaia Hasierako agurra Egoera Justifikazioa Erreklamazioa Bukaerako agurra Sinadura OHARRA:


3- IDAZKI FORMALEN EREDUA IMPRIMAKIA - Eskaera ESKAERA Eskatzailearen datuak Izen-abizenak:

Nerea Parra

NA:

72758479A

Helbidea:

Plaza Jose Maria Eguren 6-2.a ezk.

Telefonoa:

943790286

Erakunde, enpresa edo elkartearen datuak Erakundea, enpresa edo elkartea:

Zarauzko herritarren elkartea

Helbidea:

Zinkunegi 5F Bajo

Telefonoa:

943794493

Posta elektronikoa:

20800

Azalpena (arazoa/egoera + justifikazioa) Zarautzetik Getarira joateko bidearen pausalekuan obren ondorioz ezin dugu Getarira joan. Bide guztia peatonalak izatea (kotxeak desbiatatzeko). Parean beste pasaleku bat jartzea Arriskua delako. Getarira Joateko derrigortuta daude kotxea erabiltzeko. Informatuta egotea erabakiak hartzeko. Eskaera Hori dela eta peatonala errepidetik joatea eskatzen dugu eta kotxeak beste alde batetik arriskurik ez egoteko beztela derrigortuta daude kotxearekin joateko.


Eskatutakoa onartuko duzuelakoan, ongi izan.

Nerea Parra Zarautzen, 2017ko urriaren 25a

- Erreklamazioa

ERREKLAMAZIOGILEAREN DATUAK Izen-abizenak: ​Lorea Ibarra Helbidea: ​Ferrerias 1, 4.D​ Herria: ​Arrasate​ PK: ​20500 Nortasun-agiria: ​64795914D​ Telefonoa ​943794494 ERREKLAMAZIOA JASO DUENAREN DATUAK Izena (erakunde, enpresa...): ​Andres Antonio Garcia Helbidea: ​Aragoa kale 4, 3.a ezk.​ Herria: ​Arrasate ​PK: ​20500 IFZ/NA: ​76492637G​ Telefonoa ​943794395 Jarduera: ​Lokalaren jabea ERREKLAMAZIOAREN ARRAZOIAK ETA HELBURUA Orain dela bi larunbat konturatu ginen ura erortzen zela goiko pisutik, hodiengatik.. Hurrengo egunean lokalera joan ginenean, lurra altxatzen hasi zen hezetasunaren erruz, horregatik, igeltsero batzuekin kontaktuan jarri ginen eta aurrekontuak konparatu genituen. Merkeena hartu genuen, ez genuelako diru asko eta konponketa egin zigun bost egun geroago. Kontratuan esaten duen bezala, lokaleko jabeak kalte guztiak ordaindu behar zituela, baina guk lokaleko konponketa ordaindu behar izan dugu. Erreklamatzen dugun gauza bakarra, lokalaren konponketaren gastu denak itzultzea da. Gure lokala hasieran zegoen bezala utz dezan eskatu genion.Horretarako, igeltseroarekin harremanetan jar daitezela eta gure lokaleko lurra zegon bezala jar dezala. ERREKLAMAZIOAREN EGUNA Arrasaten, 2017ko azaroaren 17an GEHITZEN DITUDAN AGIRIAK (FAKTURAK, EGIAZTAGIRIAK...)


- Sinatutako kontratua - Igeltseroaren faktura - Aurrekontuak - Deialdien papera - Lokalaren argazkiak

GUTUNA -

Eskaera

Gaztelupe ikastetxea Arrasate Pasealekua ibilbidea,10 20500 Arrasate

Maria Ubarretxena Cia Arrasateko Udala Alde zaharra, 20500 Arrasate

Santotomasetan Txosnak Jaun/Andre agurgarrria: Dakizuenez, Santotomasak urbiltzen hari dira, eta gure aurtengo ikasturteko ikasbidaia ere. Ikasle ordezkarien bileran, proposamen batzuk aztertu ditugu eta Santotomasetan txosna bat zabaltzea pentsatu dugu. Ekintza honen bitartez, ikasbidaiarako diru kopuru bat irabaztea espero dugu. Egun hau, egutegian jende askorengandik borobilduta dago. Herrira hainbat pertsona urbilduko dira, hori dela eta, txosna bat ipintzeko egun aproposa iruditzen zaigu. Honetarako, udaletxeari zuzentzen gara baimen bat eskatzeko. Zuen erantzunaren zain, eskerrik asko, Haizea Apellaniz Arrasaten, 2017ko azaroaren 6an -

Erreklamazioa

Pello Iraola Otalora kalea 6, 2 D 20500 Arrasate

Renfe erakundea Pabellon 8, 2. A 32500 Bilbo

Trenaren atzerapena Jaun/Andre agurgarria: Duela egun bat, Bilbotik Bartzelonara zoan trena zehaztutako ordua baino 2 ordu eta erdi beranduago iritsi zen. Bidai​a​ hori oso inportantea zen niretzat. Denboraz nahiko justu nengoen eta puntual heldu


behar nintzen Bartzelonara. Nire bidaia atzeratua izan zen eta ez nuen oharrik jaso , tren geltokira 2 orduko aurrerapenaz heldu nintzen arazorik ez izateko. Bertan, 4 ordu igaro nituen nire denbora galtzen. Berriro ere zure konpainian bidaiatzen badut nire helmugara denboran iristea nahiko nuke. Hurrengo batean berriro ez gertatzeko, trenaren atzerapenak aurretik abisatzea erreklamatzen dut. Gainera nire dirua ere bueltatzea nahiko nuke, nire lan elkarrizketara heldu ez nintzenez eta horregatik langabe gelditu naitekeelako.

Zure erantzunaren zain gelditzen naiz.

Pello Iraola Arrasaten, 2017ko azaroaren 7an. OHARRA: Hau dena justifikatzeko agiri hauek atxikitzen dizkizut: Trenen ordutegia eta bidaia-txartela.


EMAILA -

Eskaera


-

Erreklamazioa



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.